You are on page 1of 1

COMPAÑÍA DE MARIA- SAN BARTOLOME

IKASTETXEKO GAUTENAKO GELA


EGONKORRA

“Compañía de María- San Bartolomé” eskola Donostiako Aldapeta aldaparen hasieran


kokatzen da hiriaren erdialdean, hain zuzen. Hori dela eta, baliabide edo ekipamendu
nahikoak ditu, batez ere, hirugarren sektoreari dagokionez: dendak, zentro komertzialak,
kultu-guneak, merkatua, aisialdi zonaldeak,…

Ikastetxe hau zentro pribatu kontzertatua da eta: Haur hezkuntza, Lehen Hezkuntza,
Derrigorrezko Bigarren Hezkunzta eta Batxilergoa eskaintzen du

Ikastetxe honetan, GAUTENAko gela egonkor bat dago non eta aurten, 5 ikasle daude
guztiak mutilak. Beraien artean guztiz desberdinak adinari nahiz mailari dagokionez.
Gela honetan, komunikatzeko euskara, gaztelania, TEACHH sistema eta zeinu
hizkuntza antzeko metodoak erabiltzen dira.

Praktikak egonaldian, GAUTENAko gela egonkorrean egon naiz. 5 ikasle zeuden eta
beren garapena ahal den gehiena gerta dadin hainbat material desberdinak zeuden, batez
ere, manipulatiboak. Baina, nahiz eta gelan erabiltzen ziren material gehiena eskuekin
manipulatzeko izan, bertan, teknologi berriak ere ikusteko aukera izan nuen.
Ordenagailu bakarra zegoen eta, irakaslea erabiltzen zuen, gehienbat hotmail-en bidez
mezuak bidaltzeko, internet-en irudi desberdinak bilatzeko eta ikasleentzako ariketak
prestatzeko.

Normalean, egunero ikasle bakoitzak tarte bat dauka lan pertsonala egiteko eta segun
eta zer- nolako maila daukan ariketa desberdinak egiten dituzte; baina, halere, orokorki,
Word erabiltzen dute eta kopiak egiten dituzte.

Programa desberdinak eduki arren oso gutxi dira eta, normalean, bakarra erabiltzen
dute: Tantto. Programa honekin, abesti bakarra entzuten da “Haize Mari” ikasleei asko
gustatzen baitzaie.

Tantto programaz gain Pirritx, Pipo eta mekanografiako programak erabiltzen dira.
Hauen artean, mekanografikoa da gehienbat erabiltzen dena, izan ere, gelako ikasle bat
integrazio gelara joaten den klaseetako bat informatika da, baino, mekanografia hutsa
egiten du.

Ordenagailuari beste erabilera batzuk ematen zaio: musika erreproduzitzailea, DVD-dea


eta internet (google irudiak bilatzeko)