You are on page 1of 7

HAUSNARKETA

Konparaketan aipatu bezala, taldekideek praktiketan egondako ikastetxeen artean


desberdintasuna anitzak daude: ikastetxe mota, antolamendu, funtzionamendu, gelak,…;
eta, IK-tei dagokionez, gauza bera gertatzen da. Hori dela eta, laurak konparatu eta hona
hemen atera ditugun ondorioak:

Irakasleen jarrerak IKTen balore sozialaren inguruan:

Orokorrean oso jarrera positiboa dute irakasleek. Irakasleak erabat ziur daude Internet
eta IKTak erabiltzeak, orokorrean, gizarteari hobekuntzak ekartzen dizkiola. Hau da,
ikastetxean ikasteko balio duten tresnak eta irakasleen eta ikasleen garapen
pertsonalerako balio duten tresnak izateaz gain, gizarterako ere positiboa da.

Irakasleek, herritar moduan, IKTekiko jarrera oso positiboa dute. Ezagutzaren


nagusitasunean oinarritzen den informazio-gizarterako aldaketaz jakitun dira eta
aldaketen parte dira. Ia denak ziur daude geroko gizartean izango duten garrantziaz, eta
gizarteari hobekuntzak ekartzen dizkien tresnak direla. Hala ere, ia heren batek
errezeloak dituzte, eta IKTen erabilera talde dominatzaileen intereserako sustatutako
inposizioa dela ikusten dute.

Irakasle askok zailtasunak dituzte IKTak erabiltzeko, aldaketa etengabeak direla medio.
Dena den, aldaketa horiek gainditzeko modukoak direla uste duten irakasleak ere asko
dira.

Ikasleen jarrerak IKTen balore sozialaren inguruan:

Ikasleek ordenagailuaren erabileraz eta aplikazioak erabiltzen ikasteko beharraz oso


pertzepzio positiboa dute. Gehienei erabiltzea erraza iruditzen zaie, eta uste dute
lanerako eta aisialdirako garrantzitsua dela. Ikusten da ikasleak IKTn erabilerarako prest
daudela.

Gehienek uste dute geroan ordenagailua ezinbestekoa izango dela; beraz, argi dute
tresnak erabiltzen ikasteak eta erabiltzeak duen garrantzia geroko gizartean integratzeko
eta lan-munduan sartzeko.

IKTen arduraduna ikastetxean funtzioak:

 Ikastetxeko toki-sarearen eta interneteko zerbitzuen sarreraren administrazioa


eta kudeaketa, eta orokorrean, ikastetxeko informatika-sistema osoa mantentzea
eta funtzionamendua ziurtatzea.
 Gainerako departamendu, mintegi, lantalde, eta abarrei aholkatzea, baliabide
teknologikoak erabiltzean sortzen diren zalatnza teknikoei buruz.
 IKT-en erabileran elkartuta dauden ikastetxeetan, prestakuntza-ikastaroak
antolatzea, eta behar izanez gero, diseinatu eta ematea. Baliabide edo tresna
teknologikoaren funtzionamenduan irakasleei laguntzea prestakuntzatzat jo
daiteke.
 Mediateka antolatzea. Mediatekak izango du: software artxibo-sistema,
katalogazio-sistema, ikus-entzunezko dokumentuak, eta orokorrean, ikasleek eta
irakasleek euskarri teknologikoan erabil ditzaketen material guztiak.
 Baliabide mugikorrak gordetzeko eta erabiltzeko sistema antolatzea, ikastetxeko
denen gela eta baliabideetarako planning-a ezarri eta antolatzea (astekoa,
hilekoa…).
 Ikastetxe osorako interesa duten eta funtsean curriculumeko ekintzak diren
batzarrak eta ekimenak, zikloak, mintegiak eta abar koordinatzea
departamentuen artean.
 Eskualdeko batzarretan parte hartze, beste ikastetxeetan egiten denari buruz
informazioa biltzea, elkarrekin planak eta programak garatzea,…

Indarrak:

- Baliabideak: Ikastetxe gehienek gutxieneko informatika – azpiegitura eta


ekipoak dituzte, baina, horien banaketa eta kokapena ez da egokia izaten.
Halere, esan beharra dago, gero eta azpiegitura gehiago eta, garrantzitsuagoa,
hobeagoak dituztela eta horien banaketa zein kokapea ahal den hoberena izaten
saiatzen ari dira.
- IKTekiko jarrera: Aldeko jarrera benetan zabalduta dago irakasle eta ikasleen
artean argi ikusten dutelako tresna erabilgarriak eta berritzaileak direla batik bat
bestelako tresna batzuekin alderatuta. Nahiko zabalduta eta barneratuta dago;
bestalde, trena hauek gizartean duten balioa beharrezkoak baitira oraingo zein
geroko gizartean jardun ahal izateko, beti ere, gizartean nagusi diren taldeen
interesekiko gaitasun kritikoa galdu gabe. Alde horretatik, aurkako jarrerak urri
dira eta , aldeko jarrera zenbat eta zabalagoa hainbat eta handiagoa IKTen
erabilera ikasgeletan. Ikasgelatik kanpo ikasleek jolasarekin lotzen dituzte
IKTak.
- Ardura: Irakasle gehienek onartzen dute hezkuntza sistemak IKTen gaineko
prestakuntzaz arduratu behar duela eskolaldiaren hasieratik eta, orobat,
horretarako, egokiena gaia curriculumaren arloetan txertatzea dela. Bestalde,
irakasleen batez besteko adina altua den arren jarrera argia dute IKTen alde eta
berauek hezkuntza alorrean erabiltzearen alde.
- IKTen erabilera: Azken urteotan, IKTak administrazio eta kudeaketa lan
guztietara zabaldu dira eta aurrera egin da komunikazioetan, tutoretza lanetan,
ikasleen ebaluazioan, liburutegi zerbitzuetan, e.a. Ikastetxe batzuetan,
nabarmena da IKTei emandako bultzada . Horrela gerta daiteke, IKTen erabilera
bermatzen denean izan behar dela kudeaketa lanetan eta barne komunikazioetan.
Gehienetan, irakasleek eskolak prestatzeko, tutoretza zereginetan eta
antzekoetan erabili ohi dituzte horrelako tresnak.
- Irakasleen prestakuntza: IKTekiko trebakuntzak segida izaten du ikastetxean,
ikaskuntza eta irakaskuntza jardueretan erabiltzen baita. IKTekiko prestakuntza,;
beraz, errentagarria da: zenbat eta gehiago izan trebakuntza saioak hainbat eta
sarriago erabiltzen dira era horretarako tresnak eta baliabideak.
- Oinarrizko gaitasunak: Irakasleek oinarrizko edo tarteko mailako orestakuntza
maila dute eta handitu egin nahiko lukete. Ikasleek ere gutxieneko gaitasuna
dute IKT baliabideekin aritzeko.
- Erabilera modu eredugarriak: Ikastetxeetan IKTak egoki erabili arren saio
lokabeak izaten dira. Hona hemen, ikusi ditugun erabilera eredu on batzuk:

• Ikastetxeetan , ikasleek eskola- orduetatik kanpo ere erabil


ditzakete ordenagailuak.
• IKT baliabideak erabiltzen dira hezkuntza- premia bereziak
dituzten ikasleekin.
• IKTak curriculum desberdinetarako ikasgelara zabaldu dira.

- Zuzendaritza: Ikastetxetan zuzendaritza ezbairik gabe agertu da IKTak bultzatu


eta zabaltzearen alde eta, jarrera gori lagungarria da baliabideen eta sareen
antolatze eta erailtze planak egin daitezen administrazioan bai irakaskuntzari
begira baita baliabideen gaineko prestakuntza programak antolatzeko asmoz ere.
- IKTen zentroko Arduraduna: Iritzi ona jasotzen duten profesionalak dira.
Halere, batetik bestera aldatu egiten dira bakoitzaren prestakuntza maila,
eginkizunak eta arduraldia.

Ahuleziak :

- Ekipoen antolamendua: ekipoen antolamendua orain arte ahulezia izan da


konektagarritasuna eskasa baiten, gaur egun ahulezia hau bihurtu da.
- IKT-en erabilera: irakaskuntza eta ikaskuntza arlo desberdinetan ekipoak gutxi
eta jarraitasunik gabe erabiltzen dira, gehienetan irakasle batzuen ekinari esker.
Izan ere, irakasleen erdiek baino gehiagok ez dute beretzako probetxurik ikusten
IKTak erabiltzen, eta zailtasunak dituzte horrelako tresnetan etengabe izaten
diren aldaketetara moldatzeko.
- Informazio iturriak: irakasle gehienek argi ikusten dute IKT-ek aldaketak
behar dituztela metodologian eta ikasleen zein irakasleen zereginetan. Hala ere,
gehienak uste dute irakaslea eta testuliburua informazio iturri nagusia izango
direla. Ikasleek diote, ordea, ordenagailua tresna hobea dela informazioa
eskuratzeko.
- Baliabide berriak: beharrezkotzat jotzen da harremanak, elkartrukea eta
koordinazioa gauzatzea Berritzeguneetako IKTen adituen eta zentroetako
irakasleen artean, aldizkako bileren, mintegien eta bestelakoen bitartez, oraindik
ez baita guztiz honelakorik egiten.
- Gaitasun ezaupideak: ezin dituzte tresna behar bezala erabili eta ondorioz
denbora asko ematen dute alferrik lanean.
- Informatikaren ikasbidea: ikasle askok zerbait dakite informatikaz, oinarria
ere. Hala ere, maiz ezaupide horiek eskolatik kanpo eskuratu dituzte. Gaur egun,
programatuta dagoen moduan informatika irakasgaiak ez du ziurtatzen ikasle
guztiek IKTak erabiltzen ikasiko dutenik.
- Planifikazioa: irakasleen prestakuntzan, baliabideen antolaeran,... planifikazioa
ez da behar adinekoa izan, eta gehienetan zentroen antolamendu-dokumentuetan
ez dira IKTak jasotzen ikaskuntza eta irakaskuntza jardueretan, nahiz eta arau
eta jarraibide guztiek hala egiteko agintzen duten.
- Webw: informazio webak gutxi dira. Izan ere, zentroetako web orriak eskasak
izaten dira eta bakarrik eskaintzen dituzte zerbitzurik oinarrizkoenak.
- Irakasleen prestakuntza: irakasleek eta IKTen arduradunek gutxitan hartzen dute
parte ikastetxetik kanpoko prestakuntza saioetan eta ondorioz, horrelakoek
eragin gutxi dute ikasgeletako jardunetan. Era berean, ez da parte hartzen
tresnen aplikazioak irakaskuntzara moldatzeko ikastaroetan.
- Zentroetako IKTen arduradunaren eginkizunak: argi zehazteko daude,
oraindik.

Hausnarketa:

- Elkartrukerako Sarrera: Beharrezkoa da sareko sistema bat (baliabideen


bankua, eztabaidaguneak, jardunaldiak…) irakaskuntza materialak eta
esperientziak elkartrukatzeko; haren bitartez irakasleek curriculumaren arlo
ezberdinetan duten prestakuntza edota auto-prestakuntza osatuko dute, eta
zentroetako IKTen arduradunen eta Berritzeguneetako aholkularien arteko
koordinazioa hobetuz haien lana bizkortuko litzateke.

- Aholkularitza: Berritzeguneetako IKAten aholkulariaren egoera aztertu,


ikastetxeek aholkularitza didaktikoan dituzten beharretara egokitzeko. Galdera
teknikoei erantzuteaz gain, aholkulariak beste zeregin batzuk lehenetsi beharko
lituzke: prestakuntza, baliabideak eratzea, daudenak eskuragarri jartzea,
lagungarriak diren esperientziak zabaltzea…

- Tutoretza: Ikastetxeetako barne baliabideak aprobetxatu. Horrela, IKTak


ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan txertatzean prestakuntza eta esperientzia
handiagoa dutenak tutore gisa aritu litezke beren lankideentzat, horren trukean
nolabaiteko ordaina edo aitormena jasota.

- IKT baliabideak: Lehentasuna eman materialak eta baliabideak sortzeari, arlo


eta etapa ezberdinetan, zehar lerroetan eta berariazko ezaugarriak dituzten
kolektiboetan (hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak, aniztasuna, ikasle
etorkinak, ikasle helduak…). Horretaz gain, IKT aparatuak eta baliabideak
aldizka berritu behar dira, zentro guztiek behar beste baliabide izan ditzaten.

- Metodologia: Pedagogi ereduen berrikuntza bultzatu: IKTekin batera txertatuko


liratekeen jarduerek ikaslearen protagonismoa areagotuko lukete ikasketa
prozesuan, IKTen erabilera sustatzearekin batera hezkuntzaren metodologia eta
praktikak etengabe bilakatu eta berritu behar dira. Alde horretatik, ematen zaien
prestakuntzaren helburu, irakasleak IKTez baliatuko dira berariazko
didaktiketarako, antolamendu ereduak aurkezteko, eta eremu berriak zabalduko
dituzten proiektuak eta esperientziak bultzatzeko. Beharrezkoa da irakasleek
IKT tresnen abantailak igar ditzaten, eta halaber, metodologiaren aldaketez
ohartu daitezen eta haien eragile izan daitezen, baita irakasle zein ikasleen
zereginen aldaketez eta ezagutza-alor berriez jabetu daitezen ere.

- Funtzionamendu eta antolamendu ereduak: Ikastetxeetako guneak,


ordutegiak, baliabideak, etab. antolatzeko eredu berriak osatu eta zabaldu.
Malgutasuna eta autonomia sustatu, ikasle eta irakasleentzat ikasgela izan ez
dadin IKTak (interneta) erabiltzeko leku bakarra. Ikasleek eskola orduetatik
kanpo ere izan behar dituzte eskuragarri baliabideak.

- Curriculumen zehaztapena: Curriculumak Garatzeko Dekretuaren IKTak eta


horien erabilera didaktikoa txertatzea. Egun ez dago argi zer irakatsi behar den
IKTen inguruan, zein trebetasun eskuratu behar dituen ikasleak derrigorreko
aldian, noiz ikasi eta irakatsi behar den eduki bakoitza, etab. Horren ondorioz, ez
da gauza segurua eremu horretan zehaztutako helburuak lortuko direnik.

- Zentroko IKTen Arduraduna: Argitu behar da zein diren haren eginkizunak,


betebeharrak eta lan baldintzak.

- Ikerketa eta ebaluazioa: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak behar diren


ekimenak bultzatuko ditu, ikasleek IKTen oinarrizko gaitasunak eskuratu
dituzten –eta noraino- jakiteko. Ikertu beharko litzateke, halaber, nola erabil
litezkeen, ondoenik, horrelako baliabideak arlo bakoitzeko ikaskuntza eta
irakaskuntza jardueretan.