TEORIA ZELULARRA

1. BIOLOGIA ZELULARRAREN HISTORIA

Biologia zelularraren historia zuzenki lotuta dago teknologiaren garapenarekin, eta bereziki, mikroskopiaren garapenarekin.

ROBERT HOOKE
● ●

1665 Berak asmaturiko mikroskopioa erabili zuen kortxo xafla bat behatzeko. “cedula” edo zelula hitza lehen aldiz erabili zuen.

ANTONY VAN LEEUWENHOEK
● ●

1673 Gauzen tamaina 300 aldiz handitzen zuen tresna asmatu zuen. Zelula bizien dibertsitatea behatu zuen.

MATHIAS SCHLEIDEN
● ● ●

1838 Botanikaria “Landare-zelula landarearen funtsezko unitatea da”.

THEODOR SCHWANN
● ● ●

1839 Zoologoa “Animaliak zelulekin osaturikk daude”.

RUDOLF VIRCHOW
● ● ●

1858 Patologoa “Zelula guztiak lehenagoko beste zelula batetik datoz”.

TEORIA ZELULARRA

Organismo bizi guztiak zelula batekin edo gehiagorekin osaturik daude, beraz, zelula izaki bizidunen egitura-unitatea da. Zelula izaki bizidunaren unitate fisiologikoa da, erreakzio metabolikoak zelula barruan gertatzen baitira. Zelula guztiak lehenagoko beste zelula batetik datoz. Zelulek organismoen informazio hereditarioa dute. Informazio genetiko hori zelula-amatik zelula-alabara igarotzen da.

2. MIKROSKOPIA ETA BESTE IKERKETA-METODO BATZUK

Esan bezala, ezagupen zelularra estuki lotuta dago mikroskopioaren garapenarekin, bai eta analisirako metodo biokimikoen garapenarekin ere. 2 mikroskopio mota nagusi bereiz ditzakegu:
● ●

MIKROSKOPIO OPTIKOA MIKROSKOPIO ELEKTRONIKOA

MIKROSKOPIO OPTIKOA
● ●

Argia erabiltzen du. 1000 bider handitu, gehienezko ahalmena 0,2μm (1mm=1000μm) 3 lentez osatuta:
● ● ●

KONDENTSADOREA OBJEKTIBOA OKULAREA

MIKROSKOPIO OPTIKO BIDEZ LORTUTAKO ARGAZKIAK

MIKROSKOPIO ELEKTRONIKOA
● ●

Elektroi-sorta erabiltzen du. Nanometrorainoko tamaina
(nm=10-9m)

2 mota:

TRANSMISIO-MIKROSKOPIO ELEKTRONIKOA (TEM, Transmision Electron Microscope) EKORKUNTZAZKO MIKROSKOPIO ELEKTRONIKOA (SEM, Scanning Electron Microscope)

TEM BIDEZ LORTUTAKO ARGAZKIAK

SEM BIDEZ LORTUTAKO ARGAZKIAK

3. ANTOLAMENDU ZELULARRAREN EREDUAK

Konplexutasun-mailaren eta, batez ere, nukleoa izan ala ez izatearen arabera 2 zelula-mota:

1.- ZELULA PROKARIOTOAK 2.- ZELULA EUKARIOTOAK

ZELULA PROKARIOTIKOAK
Moneroak

ZELULA EUKARIOTIKOAK
Protistoak Onddoak Landareak Animaliak

Nukleoa dute, mintz nuklearraz Ez dute nukleo zehazturik. inguraturik. Material genetikoa zitoplasman Material genetikoa barreiaturik. zitoplasmatik banaturik. ADN zirkularra. Ez dute mitosirik. ADN linealeko molekula asko. Mitosia egiten dute.

ZELULA PROKARIOTIKOAK
Ez dute zitoeskeletorik. Organulu zelular gutxi. Erribosoma txikiak

ZELULA EUKARIOTIKOAK
Zitoeskeletoa dute. Organulu aniztasun handia. Erribosoma handiak eta ugariak Horma zelularra agertu daiteke landare, zenbait protisto eta onddoen kasuan, baina konposizioz prokariotoen ezberdina. Animali-zelulek ez dute hormarik.

Horma zelularra dute, mureinazkoa, kapsula batekin inguratua.

ZELULA PROKARIOTIKOAK
Arnas-entzimak mintz plasmatikoan daude Prokarioto fotosintetikoek mintz plasmatikoaren tolesturetan dituzte entzima fotosintetikoak. Flagelo azpimikroskopikoak

ZELULA EUKARIOTIKOAK
.Arnas-entzimak mitokondrioetan daude.

Kloroplastoetan daude entzima fotosintetikoak. Zilio eta flagelo mikroskopikoak.

ANIMALI-ZELULA ETA LANDAREZELULA

Oso antzekoak dira, baina ezberdintasun batzuk antzeman daitezke:
ANIMALIAZELULAK
HORMA ZELULARRA PLASTOAK ZENTRIOLOAK
EZ DAGO EZ DAGO BADAGO TXIKIAK ETA URRIAK, EDO BATERE EZ

LANDAREZELULAK
BADAGO BADAGO EZ DAGO ZELULA GAZTEETAN ASKO ETA TXIKIAK; HELDUETAN, HANDI BAKARRA

BAKUOLOA

Landare- zein animali-zeluletan agertzen diren organuluak:

ORGANULUA
MINTZ PLASMATIKOA

EZAUGARRIAK
Zelula barruaren eta kanpoaren arteko muga. Garraioa eta elkartrukea erregulatu eta babesa Mintzek osatua. Proteinen garraioan eta lipidoen sintesian. Landaretan Zelularen forma mantendu eta higiduram lagundu Liseriketa-entzimez betetako besikulatxoak.

GOLGIREN APARATUA

ZITOESKELETOA

LISOSOMAK

MITOKONDRIAK

Arnasketa-zelularra, energiaren lorpena.

PEROXISOMAK

Oxidazio-entzimez betetako besikulatxoak. Lipidoen metabolismoan, detoxikazio prozesuetan...

Landare- zein animali-zeluletan agertzen diren organuluak:

ORGANULUA
NUKLEOA

EZAUGARRIAK
Porodun mintz bikoitzaz inguratua, mintz nuklearra. Zelularen informazio genetikoa dauka. Nukleoloa bertan dago (erribosomen sintesia) Mintz nuklearretik hasi eta zitoplasma osoan hedatzen da. 2 mota: ● ER leuna: Ez du erribosomarik. Lipidoen sintesia ● ER bikortsua: Erribosomak ditu. Proteinen sintesia eta garraioa. Proteinen sintesia

SARE ENDOPLASMATIKOA

ERRIBOSOMAK

BAKUOLOA

Landaretan: pigmentuak, erreserba substantziak eta hondakinak metatzeko ● Animalietan, digestiboak ala uzkurkorrak

4. ZELULEN JATORRIA ETA BILAKAERA

Biziaren jatorriari buruzko teoria asko daude.
● ● ●

Kreazionista: Jainkoa... Panspermia: Bizitza espazioan sortu zen. Sintesi Prebiotikoa: Materia ez-organikoan eratutako molekula organikoetatik sortu zen.

Sintesi prebiotikoaren teoriaren arabera, bizia orain dela 3.800 milioi urte sortu zen, itsaso eta laku primitiboetan.

SINTESI PREBIOTIKOA: Miller-Urey esperimentua

Miller-Urey esperimentua 1953an Stanley Miller eta Harold Urey ikerlari estatubatuarrek egindako saioa da, molekula organikoen sintesia posible zela molekula inorganikoetatik abiatuta frogatzen zuena. Stanley Miller biokimikari gazteak Aleksandr Oparinek 1925ean azaldutako hipotesia laborategian frogatu nahi zuen. Oparinen ustez, Lurreko antzinako atmosfera, orain dela 4.000 milioi urte, oxigenorik gabekoa zen; erreduktorea, beraz. Atmosfera horretan metano, amoniako eta hidrogeno bezalako gas erreduzituak nagusi ziren. Gas horiek aktibatzerakoan haien arteko erreakzio kimikoek molekula organikoak sortu behar zituzten. Molekula organiko hauek bizitzaren aitzindariak izan beharko ziren, Oparinen iritziz. Miller-ek bere zuzendariari H. Urey-i eskatu zion laguntza, buruan zeukan asmoa gauzatzeko. Bi ikerlariek Lurreko antzinako atmosfera simulatzen zuen tramankulu bitxia diseinatu zuten. Bertan, metano, amoniako, hidrogeno eta ur-lurrunaren nahasketa bat deskarga elektrikoekin tratatu zuten astebeteko epean. Bukatutakoan molekula organiko batzuk agertu ziren tresna barruan, molekula horien artean aminoazidoak ugarienak zirelarik.

4.1. LEHENENGO ZELULAK

Lehenengo zelulei PROGENOTE deritze.

Ingurunetik bereizten dituen mintza dute. Biomolekula kantitate handi eta anitzez osatuta. Autoerreplikatzeko gaitasuna dute. Anaerobioak eta heterotrofoak, hots, inguruko salda primitiboko materia organikoa erabiltzen dute energia eta materia lortzeko.

Denborarekin protozelula horiek bizitzeko behar zituzten energia eta molekulak sortzeko eta kontrolatzeko gauza izan ziren:

Fluorescence micrographs of cyanobacteria. About 2 billions years ago, cyanobacteria – oxygenproducing photosynthetic prokaryotes that used to be called blue-green algae – were responsible for launching the process that increased the concentration of atmospheric oxygen from less than 1 percent to about 20 percent today, making possible the evolution of humans and other animals

Fotosintesia egiteko gaitasuna zuten lehenengo molekulak eta zelulak agertzen dira. Atmosferan oxigenoa agertuko da.

Lehenengo zelula aerobioak sortuko dira.

One type of prokaryote, cyanobacteria, developed the capacity to use energy from the sun to power its metabolic needs. We see the ancient remains of these early autotrophs today, in the form of stromatolites, layered, fossilised structures like these at Lake Thetis in Western Australia. Iturria

4.2. ZELULA PROKARIOTIKOAK

Progenoteetan oinarrituz 3 zelula prokariotiko mota sortu ziren:

ARKEOBAKTERIOAK EUBAKTERIOAK edo BAKTERIOAK URKARIOTOAK

Oraingo zelulak azken horietatik sortu zirela uste da. Prokariotoak Lurreko izaki bizidun bakarrak izan ziren ia 2.000 milioi urtetan zehar.
Bizitzaren zuhaitza hormairudia

Phylogenetic tree showing the diversity of bacteria, compared to other organisms. Eukaryotes are colored red, archaea green and bacteria blue

4.3. ZELULA EUKARIOTIKOAK
● ●

Orain dela 1.500 milioi urte inguru agertu ziren. Euren sorrerari buruzko teoria onartuena Lynn Margulis-en ENDOSINBIOSIAREN TEORIA da (1967).

ENDOSINBIOSIAREN TEORIA

Egungo zelula eukariotikoak antzinako zelula prokariotikoen elkarketa endosinbiotikoen ondorioz sortu ziren. Animalien kasuan 3 zelula prokaritoen batuketaz; landareen kasuan 4rena. Endosinbiosia pausu ezberdinetan eman zen:

Hasera batean prokarioto anaerobiko eta heterotrofo batek horma zelularra galdu eta mintz tolesturak sortzeko gaitasuna garatu zuen. Zelula urkariotikoa delako sortuko zen. Tolesturen ondorioz besikulak garatu zituen. Zelula barruko digestioa hasi zen.

● ● ●

Mintz-sistema sortu zen (ER, Golgi, nukleoa...). Fagozitosi gaitasuna garatu zuen. Espiroketa izeneko bakterien endosinbiosi bidez, flageloak, zilioak eta zentrioloak garatu ziren. Zelula prokariotikoak endozitatzen hasi zen eta eurekin erlazio endosinbionteak ezarri ziren: fagozitoak segurtasuna eta elikadura ematen zien bitartean, fagozitoek abantailak bereganatzen zituzten:

Peroxisomen aurrekari ziren prokarioto aerobikoek atmosferan geroz eta ugariagoa zen oxigenoaz babesten zuten. Mitokondrioen aurrekariak izandako zelula prokariotoek arnas aerobioa egiteko eta oxigenoaren toxikotasunetik babesteko gaitasuna ematen zien. Kloroplastoen aurrekariek fotosintesirako gaitasuna ematen zien, organismo autotrofo bihurtuz.

Endosinbionteak ostalariarekiko menpekotasuna handitzen doa; euren material genetikoa galduko dute ia osotasunean. Organulu bihurtuko dira (peroxisoma, mitokondria, kloroplasto...).

Esteka interesgarriak: ●Endosimbiosis seriada ●Origen y evolucion celular ●Evolucion celular ●http://elprofedebiolo.blogspot.com/

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful