You are on page 1of 2

Iker Uranga INFORMAZIOAREN TRATAERA ETA KONPETENTZIA DIGITALAK Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak erabiltzea erabilgarri izan daiteke

hezkuntzaren hartu-emanean. Artikuluan esaten den bezala, 3 helburu lortzeko izan daitezke garrantzitsuak teknologia berriak: Herritarren alfabetizazio teknologikoa lortzeko Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzeko Irakasleari bere lanean laguntzeko Alfabetizazioari dagokionean, honi esker herritarrak ordenagailuak erabiltzeko gai behar dute izan informazioa lortu, ebaluatu, pilatu, aurkeztu eta beste kideekin partekatzeko. Partekatzeari dagokionean, herritarrak sare ezberdinetan parte hartzeak onurak ekarriko dizkio berorri, kolaborazio erlazioak sortzen baitira sare hauetan. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari dagokionean, teknologia berriak lagungarri izan daitezke oso arlo ezberdinetan, prozesu eta egitura ezberdinak ikusentzunezko modu intuitiboan aurkezteko aukera ematen baitizkigute. Fisikan, biologian, historian eta beste hainbat arloetan erabili ditzakegu teknologia berriak. Gainera, beste lekuetan gertatzen diren gauzak gertutik ikusteko aukera ematen digute, laborategietako prozesuetan, besteak beste. Duela urte gutxi arte irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan irakaslea zen zentroa eta hizlaria, eta ikasleak entzuleak. Ezagutzaren jabea zen irakaslea eta ezagutza hori irakasleengandik ikasleengana bideratzen zen, helbide bakarreko bektorean. Bide horretan, Web 1.0 bezalako tresnak dinamika hori errepikatzen du. Gaur egun, Web 2.0 bezalako tresnek eskaintzen dituzten aukerak askoz gehiago erabiltzen dira; honen bidez, ikasleek informazioa bilatu, ebaluatu, aurkeztu eta beraien artean partekatu dezakete; irakaslea ez da prozesu horretan aktore garrantzitsuena izango eta ikasleak dira beraien ezagutza eraiki eta informazioa modu dinamikoan partekatzen dutenak. Horrelako dinamikak aukera berriak sortu ditu eta beste ikasteko modu batera ireki dizkigu ateak. Gainera, horrelako tresnek irakaslearen lana erraztu dezakete, dudarik gabe. Irakasleak ikasleekiko dituen helburu kognitibo, prozedurazko eta jarrerazkoak lortzeko teknologia berriak erabilgarri izango zaizkio. Artikuluan deskribatzen diren aplikazioak ulertzen ditut baina abantailak bakarrik aurkezten dira; nire ustez teknologiak ere badituzte beraien arriskuak, batez ere prozedura eta jarrerazko helburuei dagokionean. Nire ustez teknologia berriek eta horien inguruko konpetentziak lantzea

ezinbestekoa da baina bizitzako beste arloetan bezala, dena ez da onura; teknologia berrien erabilerak abiadura handiko akzio-erreakzio dinamikak sortzen ditu. Gazte askok hainbat webgune irekita edukitzen dituzte, era berean musika entzuten ari dira, gero txateatzen hasten dira..... eta horrek abiadura handiko dinamika sortzen du beraiengan. Abiadura ona izan daiteke baina batzuetan, gogoeta sakona egitea beharrezkoa denean, edo arazo baten aurrean denbora luzeagoz pentsatzen aritzea beharrezkoa suertatzen denean.... hor gogoeta eta sakontze gaitasuna ezinbestekoa izango da eta gaur egun gazte askok ez dute denbora hori hartzen: akzio-erreakzio azkarreko estimuluen aurrean erreakzionatzen dute baina denbora gehiago beharrezkoa denean, motibazioa galtzen dute, azkar aspertzen dira eta amore ematen dute. Horregatik, ondo pasatzea inportantea iruditzen zait baina estimulu azkarren mundu horrek baditu bere arriskuak, nire ustez. Eta arrisku hauetaz ez da hitz egiten artikuluan. Gainera, beste arlo bat ere kritikatu nahi nuke: informazioaren trataera eta teknologia berrien inguruko artikulu batean, non ikus-entzunezko materialaren inguruko defentsa egiten den, ez dut oso koherente ikusten edukiak horrelako paragrafo luzeetan aurkeztea. Konpetentzia digitalen inguruko atala mapa kontzeptual bidez deskribatua izan zitekeen; horren ordez, betiko testu teorikoa idatzi du egileak, nahiz eta teknologia berrien eta konpetentzia digitalen onuren inguruan mintzatu.