You are on page 1of 12

Gasteiz Arabako hiriburua da; eta, izatez,[1] Euskal Autonomia Erkidegokoa ere bada, 1980tik, egoitza nagusiak Gasteizen

baitituzte bai Eusko Jaurlaritzak, bai Eusko Legebiltzarrak. Euskal Herriko bigarren hiririk populatuena da, bai eta Arabako udalerririk zabalena ere. Gaztelaniaz Vitoria du izena, baina izen ofizialtzat Vitoria-Gasteiz erabiltzen da. Hiriak 238.247 biztanle dauzka 2010eko datuen arabera. Euskal Herriko bigarren udalerririk handiena da, 276,81 kilometro koadrorekin (handiena Baztan izanik).

Salburu auzoa, hiriaren ekialdean. Etimologia Donemiliaga Kukulako 1025. urteko reja agirian Gastehiz izena agertzen da hamarrenak ordaintzen zituen Arabako herri bat izendatzeko. Bestalde, hiriaren sorrera foruak, 1181ekoak, honela dio: Placuit mihi libenti animo et sana mente populare vos in praefata villa, cui novum nomen imposui, scilicet Victoria, quae antea vocabatur Gasteiz. Gasteiz hitzaren jatorria azaltzeko hamaika hipotesi eratu dira denboran zehar. Egun hipotesirik onartuena Alfonso Irigoienek plazaraturikoa daHorren arabera, Gasteiz Gaste pertsona izenaren deribazio patronimikoa litzateke. Azken hau askotan -a artikulua itsatsita agertzen da agirietan, Gastea forman. Zehaztu gabeko garai batean hitza toponimo bihurtu zen, eta gero herri bilakatu zen. Gastea hitzaren jatorri probableena, Irigoienen arabera, gaztea da. Gastea eta Gartzea (azken hau, dirudienez, Gartzia/Garca abizenaren jatorria) aurrekoaren bi aldaera lirateke, bata mendebaldekoa eta bestea ekialdekoa, bertze/beste, bortz/bost edo ortzegun/ostegun kasuetan gertatzen den bezala. Euskal Herriko hainbat lekutan -Arratian eta Debagoienean kasu- Bitturi esaten zaio. Geografia fisikoa Erliebea Sakontzeko, irakurri: Gasteizko erliebea Gasteizko udalerri osoa Zadorraren arroan dago, Arabako Lautadaren mendebaldean. Punturik altuena Pagogan mendia da (1.029 m), eta baxuena Zadorra ibaiaren irteera Tresponde baino lehen (490 m inguru). Udalerriko lurraldea laua da hein handi batean, baina badaude Araba erdialde osoan arruntak diren lekuko muinotxoak, Gasteizkoa bera, Olarizukoa edo Estarroakoa kasu. Hegoaldean Gasteiz mendiek erliebe malkartsuagoa osatzen dute, eta Gasteizko lurren eta Trebiuren arteko muga osatzen dute. Ipar-mendebaldean, Badaia eta Arratoko mendilerro karstikoak 800-900 metro inguruko gailurrez eraturik daude. Klima

Gasteizek klima subatlantikoa dauka. Itsasoaren hurbiltasunak eragina du kliman, baina Gasteiz iparraldean dauden mendilerroek ahuldu egiten dute eragin hori. Prezipitazioak 700 eta 900 mm artekoak dira hirian, eta 1.2001.300 mm arteraino iristen dira Gasteiz mendietan. Sasoi lehor laburra gertatzen da uztail inguruan. Tenperaturari dagokionez, urteko batez bestekoa 9 eta 11 C artean dago. Urritik maiatzera gauez izozteak gertatzeko arriskua dago; arrisku hori nabarmenagoa da urtarrilaren inguruan. Haran baten erdian kokaturik dagoenez, ohikoa izaten da oskarbi dagoen egunetan lainoa agertzea eta Gasteizko aireportuan arazoak sortzea. Hidrologia Zadorra ibaia da Gasteizko hidrologia egituratzen duen elementu nagusia. Zadorra Uribarri Ganboako urtegia utzi eta Dura aldetik sartzen da udalerrira, eta berau ekialdetik mendebaldera zeharkatu ondoren, Trespondera jaisten da eta azkenerako Ebro ibaira isurtzen ditu bere urak. Hiriaren eta inguruko lurren azpian Gasteizko akuifero kuaternarioa dago. 10-15 metroko lodiera duen geruza batez osaturik dago, eta ur askoko garaietan azaleratu egiten da udalerriko zenbait puntutan, esaterako Salburuko hezeguneetan. Geologia Gasteiz Goi Kretazeoko azaleramenduen eremuan dago. Material nagusiak itsasoan jalki ziren material karbonatodunak dira gehien bat: kareharriak, kareharri-tuparriak, eta tuparriak. Udalerriaren ipar-me reharriak dira nagusi, nahiz eta hareharri karetsuak, dolomiak eta kareharri tuparridunak ere agertzen diren; eta bien artean, Lautadaren ndebaldean aipatu hiru materialen txandakatzea agertzen da; Gasteiz mendietan ka erdialdea osatuz, kareharri-tuparriak dira nagusi. Azken eremu horren gainean material kuaternarioak metatu dira, batez ere ibaibideen haranetan. Landaredia Landarediaren ikuspuntutik, udalerria bi eskualde biogeografikoren artean dago kokaturik: eskualde eurosiberiarra eta eskualde mediterraneoa. Horri esker, bertako flora bereziki aberatsa da. Haize hezeak normalean iparmendebaldetik datozenez, Gasteizko mendilerroen iparraldeek, batez ere 800 metrotik gora, eragin eurosiberiar nabarmena erakusten dute eta pagadiaren erreinua dira. Hegoaldera begira dauden maldetan, berriz, Fhn efektuaren eraginez haizea lehor iristen da eta landarediak izaera mediterraneoagoa dauka (artadiak, erkameztiak, etab.). Haranen hondoan, Arabako Lautadan, haritza izango litzateke espezie nagusia, lur horiek nekazaritzarako luberritu ez balira. Lurraren erabilera Erabilerak modu kontzentrikoan antolaturik daude hiriaren inguruan. Hiria inguratuz Eraztun Berdea dago, espazio berde naturalez osatutako gerriko estua. Hurrengo eraztunean Arabako Lautadan berezkoak diren nekazaritza erabilerak daude, eta han-hemenka eremu honen euskarri diren herrixkak ageri dira. Egun, hiriaren osagarri gisa jokatzen duten azpiegiturak eraiki dira bertan: aireportua, industrialdeak, errepide eta trenbideen sarea, etab. Azken gerrikoa Gasteiz mendien, Arrato eta Badaia mendilerroen eta Zadorrako urtegien sistemak osatzen dute.

Gasteizek berdegune ugari du bere lurretan: bizilaguneko 42 m berdegune, Eraztun Berdea ere sartzen badugu, edo biztanleko 23,4 m berdegune, hiri barrukoak baizik sartzen ez baditugu.

Geografia politikoa Auzoak

Gasteizko auzoen mapa

Gasteizko herrien lurraldeak Gasteiz hogeita zortzi auzoz osaturik dago. Hiriaren sorreratik XIX. mendearen bigarren erdira arte, egun Alde Zaharra dena besterik ez zegoen. Sasoi horretan hiriaren hedatzeari ekin zitzaion hegoalderantz, Zabalgunea osatuz. XX. mendearen hasieran hiritartze berriak egin ziren egun Babesgabetuak, Lovaina, Anglo-Vasco, Judimendi eta Koroatzea diren

auzoetan, bai eta Mendizorrotz auzoko zenbait tokitan ere. XX. mendeko bigarren zatian, industrializazio prozesu azkarraren eta etorkinen etorreraren ondorioz, auzo modernoagoak eraiki ziren: Abetxuku, Adurtza, Arana, Aranbizkarra, Arantzabela, Ariznabarra, Done Jakue, Ehari-Gobeu, Gazalbide, Pilar, San Kristobal, San Martin, Santa Luzia, Sansomendi, Txagorritxu eta Zaramaga. Mendearen hondarrean, 1990eko hamarkadan, Arriaga-Lakua sortu zen. 2000. urteko Hiri Antolamenduko Plan Nagusiak hiriaren hazkunde nagusia ekialderantz eta mendebalderantz gertatuko zela zehaztu zuen, hain zuzen Salburua eta Zabalgana izeneko lur-eremu handietan. Bakoitzean 10.000 etxebizitza inguru eraikitzen ari dira. Salburuan eta Zabalganan eraiki diren auzo berriek ez daukate izaera administratiborik oraindik. Hala ere, herritarren begien aurrean batzuk dagoeneko berezko izaera hartu dute, esaterako Mariturri auzoak. Gainerako auzoak hurrengoak dira: Zabalganeko hedapenean Elejalde, Borinbizkarra, Aldaia, Zabalgana eta Mariturri, eta Salburuko hedapenean Salburua bera, Santo Tomas, Ibaialde, Arkaiate, Izarra, Larrein eta Olaran. Gasteizko gainerako eremua, nekazaritza-lur eta herrixka gehienak biltzen dituena, hiru esparru handietan banatuta dago, Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua, Hego-mendebaldeko Nekazaritza Eremua eta Ekialdeko Nekazaritza Eremua hain zuzen. Herriak Gasteizko hiriaz gain beste herri txiki batzuk ere barnean hartzen ditu udalerriak. Historian zehar, Gasteizek inguruko hainbat herrixka anexionatu ditu eta gaur egun duen azalera handia lortu du. XIX. mendean Ehari eta Elorriagako herrixkak anexionatu zituen, eta XX. mendean Ariniz, Foronda, Otoak eta Mendozako herrixkak. Gasteizko herrien zerrenda hau da: Aberasturi, Amarita, Andetxa, Andollu, Arangiz, Aretxabaleta, Argandoa, Ariniz, Arkaia, Arkauti, Armentia, Artatza Foronda, Askartza, Aztegieta, Berroztegieta, Betou, Bolibar, Ehari, Elorriaga, Erretana, Eskibel, Estarroa, Foronda, Gamarragutxia, Gamarra Nagusia, Gamiz, Gardelegi, Gaztelu, Gerea, Gobeu, Gometxa, Ilarratza, Ihurre, Jungitu, Krispia, Lasarte, Legarda, Lermanda, Lopida, Lubinao, Mandoiana, Margarita, Martioda, Matauku, Mendiguren, Mendiola, Mendoza, Miaogutxia, Miao, Monasterioguren, Oreitia, Otazu, Otobarren, Otogoien, Subilla Gasteiz, Uribarri Dibia, Uribarri Arratzua, Uribarri Nagusia, Villafranca, Zerio, Zuhatzu eta Zumeltzu. Historia Sakontzeko, irakurri: Gasteizko historia

Gasteiz XVII. mendean, Benito de Casasek margotutako koadroan. Jatorrizko harresiak, goikoa eta behekoa, antzeman daitezke.

Egun Gasteiz dagoen tokian karistiarrak bizi ziren, antzinako geografoen arabera. Kristo aurreko I. mendean zehar erromatarrak iritsi ziren Gasteizera eta bertan bizi izan ziren denbora luzez. Erromatarren sasoiko aztarnak daude Irua-Veleian, Arkaian, Mariturrin, etab. 1181an Nafarroako Antso VI.ak "Nova Victoria" hiria fundatu zuen Gasteiz herrixka zaharraren gainean. 1200ean Gaztelako Alfontso VIII.ak hiria konkistatu zuen, Bizkaiko jaun Diego Lopez II.a Harokoaren laguntzarekin, zazpi hilabeteko setio luzearen ondoren. XIII. mendetik XVII. mendera arte hirian egitura feudal tipikoa eratu eta sendotu zen. Hiriko goi klaseak (noblezia eta kleroa) indartu ziren landaeremuetako jauntxoen kaltetan. XIX. mendean Gasteizko garapen modernoa hasi zen. XX. mendearen bigarren erdialdean, hazkunde ikaragarria izan zuen industrializazioaren eta etorkin oldearen ondorioz. 1980ko maiatzaren 23an Gasteiz Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburua bihurtu zen. 2010eko urriaren 21ean, Gasteizek Europako Hiriburu Berde saria irabazi zuen. Kultura Euskara Koldo Zuazoren arabera, Gasteizen hitz egiten zen euskalkia Arabako erdialdeko azpieuskalkia deitutakoa zen, bizkaieraren eta gipuzkeraren eraginak zituena. Euskara hau XVIII. mendean galdu zen. Hala ere, Gasteizko iparraldean kokaturiko hainbat herritan XXI. mendera arte iraun du hiztun zaharretan. XX. mendeko laurogeiko hamarkadatik aurrera Araban gertatu den euskararen berreskurapenaren ondorioz, 2006an Gasteizko biztanle guztien %25 inguruk, 55.075 biztanlek alegia, euskaraz hitz egiten zekiten.Beste 41.353 lagun (populazioaren %18) euskara ulertzeko gai ziren. Kontuan izan behar da 1986an gasteiztar euskaldunak 11.551 zirela, hau da, populazio osoaren %6. Ezagutzaren hazkundearekin batera, euskararen kaleko erabilera ere handitu egin da, nahiz eta zifra osoa txikia izan. 1989an kaleko erabilera %2koa zen, eta 2006an %4koa. Gaur egun gasteiztarrek eskura dituzte hainbat ikastola (Abetxuku, Aranbizkarra, Armentia, Olabide, Umandi...), bertso-eskola bat eta hainbat euskaltegi. Halaber, hirian Araba Euskaraz antolatu dute hainbatetan (1981, 1992, 1995 eta 2006an), eta badira urte osoko beste hainbat ekimen ere, hala nola "GEU" aldizkaria 2010ean argitaratzeari utzi behar izan ziona edo Iban Zalduak gidatutako literatura lantegiak. Gasteiztar euskaldun ezagunen artean daude Erramun Olabide, Odon Apraiz eta Henrike Knorr hizkuntzalariak; Fito Rodriguez, Xabier Montoia, Rikardo Arregi, Edu Zelaieta, Karmele Jaio eta Katixa Agirre idazleak; eta hainbat politikari, kirolari, irakasle, bertsolari eta abar. Musika Gasteiz musikaren munduko bi gertakizun garrantzitsuren kokaleku da: Gasteizko jazzaldia eta Azkena Rock Festival izeneko rock jaialdia.

BIBAT: Fournier Naipe Museoa eta Arabako Arkeologi Museoa. Museoak


Arabako Arte Ederretako Museoa Artium Museoa Arabako Armen Museoa BIBAT: Fournier Naipe Museoa eta Arabako Arkeologi Museoa Elizbarrutiko Arte Sakratuaren Museoa Andre Maria Zuriaren Kofradiaren Farolen Museoa Euskal Poliziaren Museoa Natur Zientzien Museoa Arabako Heraldika Museoa: (Mendoza kontzejuan).

Demografia eta biztanleria

Gasteizko biztanle-dentsitatearen eboluzioa, 2006. urtetik 2010. urtera Gasteizek 240.000 biztanle inguru dauzka gaur egun. Azken urteetan, urtetik urtera kopuru hori %0,5 eta %1 inguru hazi da. Historian zehar biztanleriak hazkunde itzela izan du. Dena den, hiria XII. mendean sortu bazen ere, nahiko txiki mantendu zen XX. mende erdialdera arte. 1940ko hamarkadan Gasteizek 49.752 biztanle baino ez zituen, orain hiriak dituenen bosten bat. Hala ere, 1940ko hamarkadatik aurrera hiria etengabe haziz joan da, leku guztietako etorkinak erakarriz. Gasteizek lan eskaintza handia zeukan, horretan Mercedes eta beste lantegi handi batzuen etorrerak lagundu zuela. 1980ko hamarkadatik aurrera hazkundea motelduz joan da, baina beste euskal hiri batzuetan ez bezala, ez da eten. Hiriarentzako bultzada handia izan zen 1981ean eratu berria zen Eusko Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua Gasteiz aukeratu zuenean. Azken urteetan, 2000. urtetik aurrera bereziki, Espainia kanpoko etorkinen etorrerak biztanleriaren hazkundea areagotu egin du. Iruearekin batera,

etorkin gehien dituen euskal hiriburua da gaur egun Gasteiz. Biztanleriaren %8 inguru da Espainiar estatutik kanpo jaioa. Biztanleriaren bilakaera 1842 1860 1877 1887 1900 1920 1940 1960 1981 2001 2010 239.361

9.553 18.728 25.039 27.660 30.701 34.785 49.752 73.701 192.773 216.852 Bilakaera demografikoa 1900-2010

Ekonomia Enplegua 2010. urtearen azkenean 16.089 pertsona zeuden lanik gabe Gasteizen.Araba osoan langabezia-tasa %10ekoa zen urte berean (kontuan izan behar da Gasteizko populazioa Araba osoaren %85 dela). XX. mendearen lehen hamarkadaren hasieran gertatutako hazkunde ekonomikoaren ondorioz, langabezia-tasa asko jaitsi zen, enplegu osoa deritzona erdietsiz. 2007an langabezia-tasa %2,3koa zen. 2007an hasitako atzerakada handiaren ondorioz, enpleguak azkar galtzen hasi ziren, 2010ean %10eko langabeziara iritsi arte. Sektore ekonomikoak XXI. mendearen lehen hamarkadan Gasteizko jarduera ekonomikoan garrantzi handiagoa hartu zuten banka eta finantzei lotutako jarduerek, eta oro har zerbitzuen sektoreari lotutakoek, bai eta eraikuntzari lotutakoek ere. Industriak, berriz, garrantzia galdu zuen aurreko jardueren aurrean. Merkataritzak eta nekazaritzak gero eta pisu gutxiago dauka Gasteizko jarduera ekonomikoan. Establezimendu-kopurua sektoreka[9] Sektorea Nekazaritza eta arrantza Industria eta energia Eraikuntza 1994 2006 30 33 1.155 1.366 1.892 2.630

Merkataritza, ostalaritza eta garraioa Bankuak, aseguruak eta enpresentzako zerbitzuak Beste zerbitzu batzuk Politika Udalaren egungo osaera

6.133 6.612 2.280 4.330 708 2.041

Egungo Gasteizko Udalbatza 2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan erabaki zen. Gasteizko udalbatza Izena Alderdi Popularra (PP) Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE) Bildu Ezker Batua - Berdeak (EB-B) Aralar Alkateak Sakontzeko, irakurri: Gasteizko alkateak Alkatea Jose Angel Cuerda Jose Angel Cuerda Jose Angel Cuerda Alfonso Alonso Patxi Lazcoz Javier Maroto Agintaldi hasiera 1979 1987 1991 1999 2007 2011 Agintaldi amaiera 1987 1991 1999 2007 2011 Jardunean Alderdia EAJ EA EAJ PP PSE-EE PP Zinegotziak 9 6 6 6 Boto kopurua[10] 32.300 boto 21.143 boto 20.727 boto 19.677 boto 4.916 boto 2.571 boto

Hauteskundeak 1979tik 1999ra Jose Angel Cuerdak kudeatu zuen alkatetza, batzuetan EAJ alderdiaren babesean, beste aldi batez EArenean. 1999tik 2007ra, Alderdi Popularrak izan zuen udal agintea, Alfonso Alonso alkatearen bidez. Agintaldi haren hasieran, PSOEren babesa izan bazuen ere, geroago, PPk gutxiengoan agindu zuen Gasteizen. Horrek proiektuak aurrera ateratzeko desadostasun eta arazoak sortu zituen, inork gehiengorik ez zuelako. 2003ko udal hauteskundeetan, berriz, boto kopuruari dagokionez, PPk 38.248 boto lortu zituen, EAJk eta EAk 36.852, PSOEk 29.996 eta EBk 10.060. Boto baliogabeak 6.277 izan ziren eta zuri bozkatu zutenak 1.723. Aipagarria da boto baliogabeek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak Gasteizen udal hauteskunde haietara aurkezturiko zerrenda (Gasteiz Izan) Espainiako Auzitegi Nazionalak legez kanpo utzi eta gero. 2007ko udal hauteskundeak PSOEk irabazi zituen, gehiengo erlatiboz. Gasteizko EAE-ANVren hautagaitza legez kanpo utzi zuten, eta, ondorioz, boto baliogabeak ugari izan ziren. Hauteskunde haien ondorioz, Patxi Lazcoz (PSOE) izendatu zuten Gasteizko alkate. 2011ko hauteskundeen ondoren, PP alderdiak eskuratu zituen boto gehien. 2011ko ekainaren 11n Javier Maroto izendatu zuten Gasteizko alkate. Monumentuak

Andre Mariaren katedral zaharra.

Plaza Berria. Hirigune historikoan


Santa Maria katedrala: gotiko estilokoa, katedral zaharra izena ere hartzen du. XIII. mendean hasi ziren eraikitzen. Erdi Aroko harresia San Migel eliza: gotikoa. San Pedro eliza: gotikoa. San Bizente eliza: gotikoa. Eskoriatza-Eskibel jauregia Sokaren Etxea: gotikoa. Dorretxe ederra, Erdi Aroko arkitektura zibilaren adibide bitxia. Otxanda Andrearen dorrea Goiuri jauregia Bendaa jauregia Montehermoso edo Oihaneder jauregia:

Zabalgunean

Andre Maria Zuriaren plaza Plaza Berria eta Arkupeak: Justo Antonio Olagibelen eraikinak, Alde Zaharraren eta Zabalgunearen arteko lotura egiteko pentsatuak. San Antonio komentua Gasteizko Katedral Berria: Neogotiko estilokoa, XX. mendeko lehen erdialdean egin zuten. Foruen enparantza: Pea Gantxegi arkitektoak eta Eduardo Txillida eskultoreak egina.

Gasteizko beste alde batzuetan


Mendozako gaztelua: Mendoza kontzejuan. Armentiako basilika eta Estibalizko Andre Mariaren santutegia: Arabako eraikin erromanikorik ikusgarrienak dira. Azucarera Alavesa lantegia

Garraiobide eta azpiegiturak Garraiobideak Sakontzeko, irakurri: Gasteizko garraiobideak

Gasteizko tranbia, Alaba Jeneralaren kalean.

Ajuriaenea jauregia. Hiriak XXI. mendearen hasieran jasandako hazkunde handiaren ondorioz, derrigorrezkoa gertatu zen hiriko garraiobideak guztiz moldatzea. Asmo horrekin Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana deritzona prestatu zen, hiriko garraioa osatzen zuten modu guztiak (autoa, hiri autobusak, tranbia, bizikleta, oinezko joan-etorriak...) integratzeko. Gasteizko garraio publiko nagusia autobusa da. TUVISA enpresa publikoak kudeatzen du zerbitzu hau, eta hiri osoan zehar dabiltzan 7 linea ezberdin daude. Metroen antzeko sare bat osatuz, autobus aldaketen bidez hiriko edozein auzotara iristea ahalbidetzen du autobusen sareak. Horrez gain, ostiral eta larunbat gauetan Gautxori zerbitzu berezia dago. 2006. urtean tranbia bat eratzeko obrak hasi ziren, eta 2008ko abenduan abian jarri zen. Horrela, hiria iparretik hegoaldera zeharkatzen dituzten bi linea daude, EuskoTran enpresak kudeatuta. Ospitaleak

Arabako Ospitalea Santiago Ospitalea Txagorritxu Ospitalea

Bestelakoak

Principal Antzokia Azkena musika aretoa. Eusko Jaurlaritza Legebiltzarra Arabako Foru Aldundia Ajuriaenea: lehendakariaren egoitza.

Kirolak Hiriak, beste edozein euskal hirik baino kirol azpiegitura gehiago dauzka. Auzo bakoitzean polikiroldegi bat dago, igerileku eta bestelako ekipamenduekin. Horrez gain, hiriak bi kirol talde nagusi dauzka:

Saski Baskonia, saskibaloi taldea, Buesa Arena pabilioian jarduten duena. Deportivo Alaves, futbol taldea, Mendizorrotzako zelaian jokatzen duena.

Gasteiztar ezagunak Zerrenda Sakontzeko, irakurri: Gasteiztar ezagunen zerrenda Hiriko pertsona ezagunen artean, Almudena Cid, Juanito Oiarzabal, Iker Pou, Eneko Pou, Andoni Zubizarreta (Gasteizen jaiotako Atxabaltarra) eta Martin Fiz kirolariak, Karra Elejalde eta Unax Ugalde aktoreak, Juanma Bajo Ulloa zinema zuzendaria, Jose Angel Cuerda alkate ohia, Ignacio Aldekoa eta Xabier Izaga idazleak eta Jesus Guridi musikaria ditugu, besteak beste. Seme-alaba kuttunak Hauek dira Gasteizko seme-alaba kuttunak:

1925: Luis Orgaz militarra eta buruzagi frankista. (1881-1946) 1925: Benigno Fiscer. 1941: Vicente Abreu margolaria. (1879-1974) 1942: Maria Josefa del Corazon de Jesus Sancho de Guerra santua. (1842-1912) 1946: Felix Ruiz de Escudero. 1951: Jesus Guridi musikagilea. (1886-1961) 1966: Guillermo Montoya. 1982: Micaela Portilla historialaria. (1922-2005) 1992: Alfredo Donnay poeta eta musikagilea. (1894-1986) 2003: Venancio del Val kronista eta kazetaria. (1911-2004) 2008: Jose Luis Isasi "Zeledon". (1930-2007)

Jai egunak

Hiriaren ikuspegia hegoaldetik begiratuta.

Andre Maria Zuriaren Jaietako Zeledonen jaitsiera


Apirilaren 28a: San Prudentzio Uztailaren 25a: Blusa eta nesken eguna (Done Jakue eguna) Abuztuaren 4tik 9ra: Andre Maria Zuriaren jaiak Iraileko Ama Birjinaren egunaren ondoko lehen astelehena: Olarizuko erromeria