You are on page 1of 1

Ebaluazio galderak

Galdera 5S. Lehen bost minutuetan nahiko azkar ordenatu ditut ordenatu beharrekoak eta ikasteko prest, aldarte egokian, jarri naiz. Behar nituen elementuak, besterik ez, eskura kokatu ditut. Beste elementu guztiak egon behar ziren tokian zeudela banekien. Entz. Ikasgelan adi-adi egon naiz. Entzule aktiboa izan naiz. Mintz. Elkarrizketa. Ikasgelan entzuteaz gain euskaraz ondo hitz egiten saiatu naiz. Hariari eutsiz. Mintz. Bakarrizketa. Nire txanda izan denean ondo prestatu dut gaia, epean, eskema eta guzti eta ikaskideen aurrean nire bost minutuak ondo aprobetxatu ditut interes handiko kontuak azaltzen saiatu naiz edo gutxienez, egokitu zaidan gaia ondo azaltzen saiatu naiz. Irak. Ikasgelan irakurtzen genuenean adi-adi nenbilen, arreta osoz. Esanahi osoa harrapatzeko ahaleginetan beti. Irak. Liburutegian liburu egokiena, niretzat egokiena, hautatzen saiatu naiz. Azkar eta ondo irakurtzen saiatu naiz. Azpimarratu ditut arkatzez ulertzen ez nituen hitzak. Saiatu naiz hitz berriak testuinguruari esker ikasten. Esamolde interesgarrienak ere azpimarratu ditut. Liburuak epe onargarri batean amaitu ditut. (Ikasturte honetan, orain arte, ___ irakurri ditut). Idaz. Irakasleak iradoki dizkigun idazlan guztiak egin ditut. Bigarren eta hirugarren bertsioak egin ditut koaderno digitalean-eta. Nire ikaskideen koadernoko idazlanak irakurri ditut eta ekarpenak egiten saiatu naiz. Besteen ekarpenei begiratu diet. Xuxen eta Euskalbar erabiltzen ikasi dut. Idaz. Irakasleak gai librean idazteko aukeraz baliatu naiz eta nire gustuko ___ idazlan idatzi ditut nire lan-koadernoan. Software librea eta euskalduna erabiltzen saiatu naiz. Interneten euskara ikasteko eta euskaraz ikasteko leku interesgarrien bila ibili naiz eta egindako aurkikuntzak nire ikaskideentzat ere baliagarriak izan daitezen saiatu naiz. Eskolatik kanpo euskara irratian entzuten saiatu naiz. Interneten euskaraz ibili naiz. Telebista euskaraz ikusi eta entzuteko ahalegintxoa egin dut. Liburutegi publikora joaten saiatu naiz. Liburuak, aldizkariak, komikiak... euskaraz irakurtzen ibili naiz. Jarrera. Ikasgelan beti ere errespetuzko jarrera izan dut nire kide guztiekin. Lasai eta adi egoten saiatu naiz. Umoreari behar zaion tokia eman diot, beti ere errespetua mantenduz. Lan erritmoari eutsiz ahalegindu naiz. Hobeto ikasten saiatu naiz. Ikasten ikasi nahi izan dut. Eman zaigun autonomiaz jabetu naiz eta nire kabuz ikasten saiatu naiz. Ikasgelatik kanpo, batez ere. Hurrengo ebaluazioan, hobetzeko, hauxe da nire plana: 0-10