You are on page 1of 2

2011-11-04

Euskara munduan sustatzeko hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Ameriketako hiru elkartek
Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak hitzarmena sinatu du Argentinako FEVA elkarteko ordezkari Ricardo Basterrarekin, Uruguaiko FIVU Elkarteko ordezkari Miguel Aquestarekin eta AEBetako NABO elkarteko ordezkari Valerie Etcharrenekin gaur Donostiako Kursaalen, Euskal Kolektibitatearen V. Kongresuaren baitan egin duten ekitaldian.
Euskararen irakaskuntza eta ikaskuntza nazioartean bultzatzeko helburuarekin Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta HABE elkarrekin aurrera eramaten ari diren Euskara Munduan programaren barnean txertatzen da gaurko hitzarmena. Programa honen helburu nagusia da atzerriko euskara eragileei, bereziki euskal etxeen inguruan antolatuta daudenei, euskararen irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuetara bideratuta dauden jardueretan laguntzean. Horretarako irakasleak trebatzeko programak haien eskura jartzen ditu HABEk. Ikasmaterial berezituak sortzen ditu, bai eskoletarako, baina baita on-line ikasteko ere. Eta jarduera diruz laguntzen du. Auzmendiren esanetan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza jakitun da atzerrian euskararen erabilera eta ezagutza areagotzeko egin behar den ahalegin izugarriaz. Horregatik, nazioartean euskara sustatzera bideratuta sortutako edozein ekintza laguntzen saiatuko gara, azaldu du sailburuordeak. Guztira 230.000 euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak nazioartean emango diren euskara eskolak diruz laguntzeko. Deialdi honen laguntzari esker 23.000 ordutik gora eskola ematen dira. Zehazki gaur sinatutako hitzarmenarekin, Argentina, Uruguai eta Iparramerikako Federakuntzak diruz lagunduko dira. Jasotako diru-laguntzaren trukean elkarteek euskara tokian tokiko euskal etxeetan euskara-eskolak ematea ahalbidetuko dute, euskara autoikaskuntza bidez ikasteko sistema informatikoak bermatuz, HABEtik jasotako materiala Euskal Etxeetara helaraziz, eta Euskal Etxeetan euskarazko eskoletan erabiltzeko sortu den materiala bildu eta banatuz.

Donostia - San Sebastian, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 01 80 00 Fax 945 01 95 35 e-mail kultura@ej-gv.es

KULTURA SAILA

DEPARTAMENTO DE CULTURA

Auzmendiren esanetan, gainera, ez dugu ahaztu behar azken urteotan mundu zabalean handitu egin dela euskararenganako jakin-mina. Horren ildora, gero eta gehiago dira euskara eta euskal gaiak lantzeko interesa erakutsi duten unibertsitateak eta ikastegiak: Momentu honetan bertan munduko lau kontinentetako 23 herrialdetako 65 euskal etxetan 2.500 helduk eta 1.500 haurrek baino gehiagok ikasten duten euskara. Gaineraz, munduko 23 unibertsitatetan euskara ikas daiteke. Hizkuntza Politikarako sailburuordeak azaldu du pozgarria dela nazioartean euskara ikasteko nahia eta euskal kulturarekiko interesa zenbat pertsonek duten ikustea. Baina, nahi eta jakinmin horri jaten eman behar zaiola, elikatu egin behar dela gaineratu du: Eta horixe da, hain zuzen, HABEren euskara munduaren programaren bidez Hizkuntza Politikako Sailburuordetzatik egingo duguna. Euskal Etxeetan euskararen irakaskuntzan ari diren irakasleen trebakuntza indartuz, irakasleak materialez hornituz eta eskolak diruz lagunduz.

Donostia - San Sebastian, 1 01010 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 01 80 00 Fax 945 01 95 35 e-mail kultura@ej-gv.es