You are on page 1of 8

IKT-ren EGOERA

IKTren egoera aztertuz azterketa bat egiteko, nire herriko ikastetxean


teknologia berriei dagokienez dagoen egoera aztertu nuen hasieran. Ikastetxe
honetako haur hezkuntzako haurrek nola eta zer lantzen zuten,…ikusi nuen.
Ondoren, hemen inguruetako ikastetxeetan ere zein planteamendu jarraitzen
zuten begira egon nintzen eta ikastetxe gehienak ikastolak direnez, guztiak
metodologia bera eramaten zutela aurrera ikusirik, beste alde batetik heldu
nion azterketari.
Interesgarria iruditu zitzaidan, haur gorren egoera ikustea eta hori dela eta,
Aransgui zentruan nolakoa den IKTren egoera ikusi nuen.

ANOETAKO HERRI IKASTOLA


Anoeta, Tolosaldeko herri txiki bat da, 1700-1800 biztanle inguruko
herria. Bertako ikastola, 1969.urtean sortu zen “Anoetako Herri Ikastola”
izenez. Urte hartatik hona handitzen eta handitzen joan da eta orain iada ez du
zerikusirik lehen zenarekin.
Normala den moduan, sortu zen garai hartatik hona, urtetik urtera
berrikuntzak egiten ari dira eta teknologia berrien aldetik emandako
aurrerapena ere nabarmentzekoa da.
Anoetako ikastolak bi eraikin ezberdin ditu. Plazan, eraikin txiki bat
dago eta bertan 2 urteko haurrak egoten dira. Gela honetan ez dago teknologia
berri askorik baina bai haurrei musika entzuteko aukera ematen dien musika
aparatua.
Ikastolaren eraikin nagusia ordea, Ergoien bailaran aurkitzen da eta bertan,
haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza
eskeintzen dira.
Haur Hezkuntzako 1.mailatik iada izaten dute haurrek
ordenagailuarekin harremana. Haur Hezkuntzako geletan ordenagailuak
daude beraien inprimagailu eta guzti.
Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan berriz,
geletan ez daude ordenagailuak baina haurrak joaten dira ikastetxeko
ordenagailu gelara.
Ikastetxean beraz, leku ezberdinetan banaturik hainbat ordenagailu
daude:
- Haur Hezkuntzan: Hiru ordenagailu
- Ordenagailu gelan: Hamabost ordenagailu
- Idazkaritzan: Bi ordenagailu
- Zuzendaritzan: Ordenagailu bat
- Irakasle geletan: Zazpi ordenagailu
- Laguntza gelan: Ordenagailu bat
Ordenagailu guztiek dute internetera konektatzeko aukera nahiz eta
haur hezkuntzako geletako ordenagailuak ez ibili inoiz horretarako.
Ordenagailuak alde batetara utziz aipatu nahi nuke, ikastola honetan
badirela beste teknologia berri batzuk ere. Musika aparatu ugari daude,
gehienak CDa entzuteko aukera ematen dutenak, hiru telebista, bakoitza bere
bideo edo DVD erreproduzitzailearekin, argazki kamera, bideo kamera,…

Haur Hezkuntzan murgildurik gogoratu, hiru gela daudela eta gela


bakoitzak bere ordenagailua eta inprimagailua dauzkala.
Haur Hezkuntza 1. mailan iada, haurrak ordenagailuekin kontaktuan
jartzen dira. Lehen urte honetan, ez dute gauza handirik lantzen eta gainera
haurrei ez zaie bakarka ordenagailuan egoten uzten. Taldean egoten dira eta
momento oro hezitzailearekin. (Haurrak oso txikiak direlako oraindik).
Lantzen duten programa Urtxintxarena da. Urtxintxaren CD-Romak lantzen
dituzte eta 3 urteko gelakoak direnez, Ttanttoren CD-Romak ikusten dituzte.
Tartera, ordenagailutik entzuten dute ipuna, Ttanttorekin batera abestiak
kantatzen dituzte, denen artean Ttanttok proposatutako jolasak egiten
dituzte,…
Haur Hezkuntza 2. mailan ere, ikasturte hasieran denak batera, taldean
egoten dira ordenagailuan baina gero iada, banaka ordenagailura joan eta nahi
dutenean ibiltzen uzten zaie.
Bi programa ezberdin izaten dituzte escurra; Ingelera lantzeko programa bat
(English For Little Children) eta Urtxintxako CD Roma (Txirritx).
Ikastola honetan, txokokako programa eramaten dute. Haurrak txokotan jolaten
dira. Gela lau txokotan banaturik dago eta txoko horietako batean,
ordenagailua dago. Egun bakoitzean haur talde bati egokitzen zaio txoko hori
eta talde horretako haur bati ordenagailua. Egun bakoitzean haur bati tokatzen
zaio.
Haur horrek ordenagailura joan eta ibili nahi duen programa aukeratzen du eta
bertan nahi duena egiten du. Urtxintxako programan marrazkiren bat margota
badu edo, inprimagailua piztuta duenez, inprimatzeko aukera izaten du eta
egindako hori bere karpetan jasotzeko aukera.
Bestalde esan, tarteka irakasleak ere hartzen duela ordenagailua bertatik
ipuin bat entzuteko, dantzaren bat egiteko,… Okurritzen zaiona. Jolasez edo
abestiz hornituriko CD Rom ezberdinak ere ikusi izan dituzte naizbait iraksleak
escurra izan dituelako.
Haur Hezkuntzako hirugarren mailan ere, bigarren mailakoen
metodología bera erabiltzen dute baina esan, hauek kurtso haseratik bakarka
egiten dutela lan ordenagailuan (ikasturte hasieran ere ez taldeka).
Lantzen dituzten programak ere berdinak dira; Urtxintxako CD Roma (Xango)
eta Ingelera lantzekoa.
Gela honetan ere irakasleak CD Rom gehiago jarri izan ditu lantzen ari diren
gaiarekin zerikusia dutelako, escurra izan eta politak iruditu zaizkiolako,…

Ikastetxe honetako irakasleek komentatu zidaten, gaur egun merkatuan


CD Rom aukera handia dagoela eta oso egokiak direla kontzeptu ezberdinak
lantzeko baian asko eta asko gazteleraz daudela eta beraiek ez dituztela CD
Rom haiek ipintzen hizkuntzarengatik.
ARANSGUI
Gipuzkoako Ume Gorren Entzumen-Errehabilitaziorako Elkartea,
ARANSGI, guraso-talde baten ekimenez, 1967.urtean jaio zen, irabazirik izateko
asmorik gabe. Beraien helburu nagusia; pertsona gorraren bizitzako arlo
desberdinetan bizi-kalitatea hobetzea da, prozesu globalizatu baten barruan
beren beharrizanei erantzuna emanez
Zentru honek, hainbat zerbitzu ezberdin eskeintzen ditu eta horien
artean daude:
 Alberdi medikuak
 Alberdi teknikoak
 Errehabilitazio alderdiak
 Heziketa alderdiak
 Trebakuntza alderdiak
 Alberdi psikologikoak
 Alberdi sozialak

Zerbitzu guzti hauek eskeintzeko ezinbesteko dira profesionalak eta esan


bertan; hainbat logopedak, mediku-foniatrak, audioprotesistak, gizarte
langileak, irakasleak, … egiten dutela lan.
ARANSGUI izeneko zentru honetara adin ezberdinetako haurrak
etortzen dira eta guztiek dute zerbait. Batzuk entzumen arazoak, besteek
hizkuntza edo hizketa atzerapenak, besteek irakurketa-idazketa prozesuko
arazoak,…
IKTren egoeran barneratuz esan, zentru honetan ordenadore bidez gauza
asko lantzen dituztela eta ikusten dituzten programa nagusiak honako zerrenda
honetan daudenak direla:

- Click - Irakurriaren ulermena 6-7 urte


- Pipo - Creena programa
- El conejo lector - Trampolín
- Txirri, Mirri eta Txiribiton - Piolin en la granja divertida
- Leer mejor - Printze zoriontsua
- Ortografía versión Windows - Adibu
- Taller de juegos del Rey Leon - Hamelingo xirularia
- Ttantto - Juega con Simon

Programa guzti hauek hainbat gauza ezberdin lortzeko erabiltzen dituzte


baina bertako logopedek eta irakasleek duten helburu nagusia, haurrekin
hizkuntza lantzea da. Hala ere, argiago ikusteko eta programa bakoitza
zertarako erabiltzen duten ikusteko, puntuka joango naiz:

 Hizkuntzaren sailean, ahozko hizkuntza eta hizkuntza idatzia jorratzen


dituzte beharren arabera eta bai batean zein bestean, ulermena eta
adierazpena. Honetarako, Clic eta Leer mejor programak erabiltzen
dituzte.
 Bestalde, hizkuntzarako beharrezkoak diren beste aurrekontzeptu
batzuk ere lantzen dituzte, esate baterako soinu ezberdinenen
diskriminazioa, ahoskera, praxiak,…
 Ahozko hizkuntza lantzeko, Click programa da erabiltzen dutenetariko
bat, Hamelingo xirularia (txikienekin) …
Adibidez, ipuinen bidez: bertan, “txanogorritxuren” ipuina eta “hiru
txerritxoena” ere aurki dezake hizkuntza ezberdinetan. Bertan ipuin osoa
bineten bidez ikus dezakegu irukurtzen goazen heinean eta ondoren,
ipuinarekin erlazionaturiko puzzleak, pertsonaiena eta eszena
ezberdinena ere aurki ditzazkegu. Baita ere ipuina margotzeko aukera
eta beste hainbat gauza.
 Hizkuntza idatzia lantzeko, berriz, konkretuki irakurriaren ulermena
lantzeko, izen bereko programa erabiltzen dute beste batzuen artean:
“irakurriaren ulermena 6-7 urte.
 Irakurketarako oinarrizko kontzeptuak lantzeko, berriz ere Click
programa erabiltzen dute ¿hacia dónde? gaiaren bidez, non norantzak
lantzen diren.
Lehen esan dudan bezala, bertara joaten diren haurrak adin tarte
ezberdinetakoak dira eta hori del aeta, programa guzti hauek, 3 -20 urte
bitarteko haurrek erabiltzen dituzte (adin bakoitzean dagokion programa).
Txikienekin; “Txirri, Mirri eta Txiribiton”, “Ttantto”, “Juaga con Simon”... .
Handienekin aldiz, “El conejo lector”, “Pipo”…
Ordunagailuan lan egiten duten denborari buruz esan, Aransguira
errehabilitaziora astean bitan ordu erdiz joaten direnez, ordenagailua astean
behin edo bi astetik behin bakarrik erabiltzen dutela.
Ordenagailuan dabiltzanean, haurrak banaka ibiltzen dira.
NIRE ONDORIOAK:
Egia esan, txosten hau egiteko ikastetxeetako egoera aztertzen eta
gertutik ikusten hasi nintzenean harrituta geratu nintzen haurrek
ordenagailuekin zenbat gauza egin eta ikas ditzaketen ikusita. Harrigarria!
Nire txikitako eskolara joan eta ni egondako gela berdinetan
ordenagailuak ikusteak eta haurrak beraiekin nola moldatzen ziren ikusteak
harrituta utzi ninduen.
Interesgarria eta egokia iruditzen zait haurrei ordenagailuan ibiltzen
ikastea baina ez ote da gehiegi? Ez ote da azkarregi 4 urterekin beraiek bakarrik
ordenagailuaren aurrean egotea? Ez ote dira gauza gehiegi lantzen
ordenagailuarekin?
Nire ustez, haurrak ordenagailuan dabiltzanean programa ezberdinetan,
irakasleak ez liote utzi behar berari bakarrik momento oro nahi duena egiten.
Uste dut, modu honetan, haurrak ez dituela lantzen programa horrekin landu
daitezkeen gauza guztiak.
Bestalde, uste dut beharrezkoa litzatekeela haurrekin dauden irakasleek
ere informatikako ezagutza handiagoa izatea. Edozein uskeriagatik ikastetxeko
informatikako irakaslearengana joan beharra izaten baitute.
Ikusi ditudan bi zentruak aztertu ondoren, ikusi dut badirela bietan
lantzen diren programa batzuk eta hori egokia iruditu zait (bietara joaten diren
haurrak ez hain galduta ikusteko).
Badakit oso ezberdinak direla bi zentruak eta ezin direla alderatu baina
esan nahi dut, oso ongi iruditu zaidala gorren zentru honetan ere
ordenagailuak erabiltzea (ez uztea ordenagailuak ikastetxe arruntetarako
bakarrik).
Bigarren zentru honetako helduek ere informatikaz ezagutzak izatea
ezinbestekoa da eta esan, ez dudal ikusi halako gabeziarik.
Hala eta guztiz ere, nahiz eta niri iruditu ongi lantzen dituztela
teknologia berriak, ziur asko dagoela hobetzeko eta denborarekin aurrerapenak
emango dituztela bai zentru batean eta bai bestean. (nik ezin dut asko kritikatu
edo baloratu, ez dudalko ezagutza handirik).