Teknografia

Teknografia hau osatzeko erabilitako osagaiak azalduko ditut. Bertan, jarraitu dudan gidoia, erabili ditudan baliabide digitalak, testua, erabili dudan musika eta irudiak ikus ditzakezue: Gidoia:       Argitasuna azaldu nahi dudan horretan; 1970-2010 teknologiaren aldaketak. Nire Ideiekin bat datozen irudiak aukeratu. Musika . Teknografia egiterakoan proba ezberdinak egin. Gauzak, aldatu, berrikusi eta zuzendu. Photopeach programa erabili eta ikasi bere erabilera. Azkenik teknografia sortu .

Erabilitako baliabide digitalak:    Musika photopeach programatik aukeratu dut. Hurrengoan youtubetik jaitsiko dut. Irudi gehienak Googletik hartu ditut. Photopeach-en bidez teknografia egin dut.

Teknografiaren hausnarketa Ni 70 hamarkadan jaio izan naizenez, teknologiaren eta gizartearen zenbait aldaketak teknografia honetan plasmatzeko beharra sentitu dut. Badirudi, hamarkadan honetan hazi diren ikasleak teknologi digitalen erabilera ezinbestekoa dutela, baina nire garaian hazitakoak

nahiko larri gabiltza mundu digitalaren aurrean. 70 garren hamarkada, gehiengoak dakigun bezala Europan zehar hippy izeneko mugimenduaren azalpena ematen da, askok gogoratuko duzue berain lema “ make love and not the war” edo “peace and love”. Espainia mailan eta Euskal herrian hain zuzen ere garai gogorrak izan ziren, batez ere Frankoren hileta gertatu arte, nahiz eta Euskal herriak oraindik bere autonomiaren alde borrokatu. Europak modaren eskutik sekulako boom jasan zuen, koloreak agertzen hasi ziren, diseinu berriak eta askatasunaren usaia nabaria zen. koloreen berpizkundea nabaria da azaltzen dizuedan argazkian. Garai haietako komunikazio tresnak oso ondo gogoratzen ditut, batez ere telefonoa! Ze dibertigarria zen telefonoarekin jolastea. Zenbaki bat aukeratu eta zirkulu bat osatuz markatzen zenituen digitu guztiak eta norbait deitzean aparteko soinua egiten zuen, ea nola aldatu diren gauzak kamarada! Telebista berriz, txuri-beltzean ikusten genuen eta bazeuden ere bi erronbo zituzten zenbait film, hauek ezin genituen ikusi helduentzako baitziren. A la ere urte haietan teknologia existitzen ez zenez, haurrak beste era batera jolasten genuen, argazkian agertzen den jostailuekin ibiltzen ginen edo eta kalean besterik gabe harrapaketan jolasten. Nire gurasoak “dos caballos” izeneko auto ori bat zuten, goiko aldea irekitzen zenez, eserlekuaren gainera igo eta zutik jarrita eskuak kanpora ateratzen genituen. Eserlekuaren erdialdean burdina bat zuen eta egia esan da ez dakit oso ondo zein zen han egoteko arrazoia baina oso deserosoa zen , eta bertan ez esertzeko borroka egiten genuen. Musika ere etxean asko entzuten genuen, batez ere Lehon Arcohen eta Bonyen gogoratzen ditut. Aitaren tokadiskoa sakratua zen et guk tresna polit hura erabiltzeko baimenik ez genuenez , musika entzuteko beti aitaren zain egoten ginen. Teknologiaren aldetik ez dut gehiegi esateko, garai haietan ez zeuden ordenagailuak ez

mugikorrik ez eta “video juego”ak. Ikastolan papera eta arkatza besterik ez genuen erabiltzen eta irakasleak teknologia digitalez ez ziren baliatzen klaseak emateko garaian.

The eighties erdialdean, hippy izeneko mugimenduak indarra galtzen hasi zuen beste mugimendu berri bati paso emateko; Punk izenekoa. Mugimendu berri honen aldaketarik nabarmenenak, musikaren estiloan, modan berriz ere eta mundua ikusteko aldetik zentozten. Musikaren industrian kaseteak agertu ziren, oso ondo gogoratzen dut kasete pila bat hondatu bainituen. Geroxeago, belaunaldi honetako bukaerak “cubo de Rubi” izeneko jostailuaren

agerpena ekarri zuen, inoiz ez dut posible izan kuboa behar den bezala bukatzea, beraz ez nuen oso atsegin. Denborak aurrera egiten zuen heinean, geroz eta aldaketak nabariagoak ziren. The nineties ere ailatu ziren eta honekin batera lehen mugikorrak nahiz eta adreilu antzekoak izan. Nire aurreneko mugikorra belaunaldi honen bukaeran izan nuen eta orduan nire mugikorra politena zela pentsatzen nuen. Almodovar izeneko film zuzendariak “ Como mi madre” filmarekin arrakasta handia izan zuen, eta pelikula espainolak atzerrian ikusteko aukera errealitatean bihurtu zen. Lehen come-coco jokua , barbiak, Cd player ere garai honetakoak dira. Gure gizartean, ordenagailuak belaunaldi honen hasieran dute presentzia eta eskoletan berriz belaunaldiaren bukaeran. Nire hezkuntzaren zehar ez dut teknologi digitalaren erabilera sumatu beraz, esan dezaket hamar urtetik ona hasi naizela tresna berri hauek ezagutzen. Gur egun,Hezkuntza mailan eta curriculumean konpetentzia digitala oinarrizko konpetentzien artean aurkitzen denez, teknologiaren erabilera eta teknologiaren informazio iturriak “Tics” ezinbestekoa dira. Gizartea aldatzen joan den heinean, gizakien beharrak ere aldatzen joan dira, azken finean indibiduo autonomo, libre eta kritiko izan gaitezen. Teknografiaren Self evaluation. Nahiko sinplea egin dudala iruditu zait bati-bat beste lan batzuek ikusi ondoren. Egia da ere, mundu berri honetan autodidakta izateri jo dudala, ordenagailuaren aurrean orduak eta orduak pasatzen baititut erantzun zuzenaren zain beti ere beldur puntu batekin. Etorkin natiboak oso ondo ulertuko naute beldur puntu hori zer dela eta agertzen den. Beldurra dugu; gaizki egiteari, ez ulertzeari, tuntunak sentitzeri, gauza berriak ikasteari “desaprender para aprender”. Ni oso gustura nabil eta pozten nau teknologi digitalaren inguruan lortzen eta ikasten ari naizena, nahiz eta orduak eta orduak bota ordenagailuaren aurrean!!! Hobetu daitezken gauzatxoak, hurrengo teknografia hobetzeko. Testu luzeagoak imajinarekin batera.

Benetan gustukoa dudan musika jarri, agian nire ahotsa ere erabili. Teknologi digitalean inguruan besterik gabe zentratu. Nire argazkiak igo eta jarri.

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful