You are on page 1of 21

Amaia Aguirre eta Garazi

Alonso

8.JARDUNA:
MOSAIKO ETA TESELAZIOAK

1. MOSAIKOAK
DEFINIZIOA
Mosaikoa, plano bat pieza batzuen bidez estaltzen dugunean
sortzen da. Pieza hauei teselazioak deitzen zaie eta hauen artean ezin
da zati librerik geratu, horretarako, erpin batean batzen diren
angeluen gehiketa 360 gradukoa izan beharko da.

HISTORIA
Lehenengo mosaiko ezagunak Asian txikian eta antzinako Txinan
aurkitu ziren harkoskorrezko marrazki sinpleak dira. Denboraren
poderioz, irudiak findu egin ziren. Xehetasun handiagoa lortzeko
harkoskorrak oso hurbil ipintzen ziren, haietariko askok kolore eskala
handitzeko margotzen ziren eta
ondoren bornuak berunarekin
nabarmentzen ziren.

Antzinako Greziarrak harkoskorrak


erabiltzen hasi ziren lurzoruak
estaltzeko. Aztekak, harri bitxi eta
baliotsuekin estaltzen zituzten objektu
zeremonialak. Ponpeian, espazio
sentsazioa transmititzeko erabiltzen
zituzten mosaikoak. Bizantziar elizak,
berriz, ikono eta eszena erlijiosoei
buruzko mosaiko liluragarrietaz bete
zituzten.

Konkistak, merkataritza eta erlijioak inperioak handitu zituen eta


honekin batera mosaikoen eskaerak izugarri areagotu egin ziren.
Artisauek bidaiatu eta teknika berri asko ikasi zituzten, denborarekin
hobetuz joan zirenak, azkenean mosaikoa mundu osora zabaldu arte.

Erromatarrek mosaikoari bultzada berri bat eman zioten, Erromatar


inperioaren zabalkuntzaren eraginez lurzoruen apainketaren eskaria

1
Amaia Aguirre eta Garazi
Alonso

handitu baitzen, eta apainketa forma honen erabilerak izena hartu


zuen. Gaur egun, oraindik kontserbatzen dira mota eta gai
desberdineko mosaikoak: eguneroko bizitzako eszenak, txorien
azterketa eta beste animalia batzuena, diseinu abstraktuak etab.

III. mendean, mosaiko


askok irudi sakratuak
biltzen zituzten eta
orduan izan zen beirazko
eta urrezko teselaren
erabilpena sortu zenean,
aurreragoko lehenengo
kristauek menperatuko
zuten teknika.

MOSAIKO TRADIZIONALEN MOTAK

• MOSAIKO ERROMATARRA:

Material gogorrekin egindakoa, normalean marmola,


galtzadarako egokia izatea egiten duena. Material honen kolore
ezberdineko zati txikiak (tesel irregularrak) ipintzean datza,
balore handiko marrazki apaingarriak lortuz.

• MOSAIKO ZERAMIKOA:

2
Amaia Aguirre eta Garazi
Alonso

Forma erregularreko piezekin egiten da batez ere. Gehien bat


horma, zabai eta zutabeentzako estalduratzat erabiltzen da.
Honekin ez dira galtzadak egiten, materiala (zeramika) ez baita
gogorregia. Modernismoan gehien bat erabilitakoa dugu
mosaiko zeramiko hau.

• MOSAIKO VENEZIARRA:

Edertasun handiko metodoa da, Venezia inguruko


fabriketatik sortutako beirazko tesel erregular eta opakoekin
egiten dena. Material garestiz eta koste handikoaz egiten
denez, tradizionalki mosaiko txikietan eta estaldura bertikaletan
erabilia izaten da.

MOSAIKO MOTAK (teselen araberakoak)


Mosaikoak hiru motakoak izan daitezke, erabiltzen diren teselen
(piezen) arabera: erregularrak, semirregularrak eta irregularrak.

• MOSAIKO ERREGULARRAK:

3
Amaia Aguirre eta Garazi
Alonso

Sinpleenak dira eta bertako teselak poligono erregular batez


osatuta daude, hiruki aldekidea, karratu edo hexagono erregularra
izan daitekeenak, beraz guztira hiru mota daude.

• MOSAIKO SEMIRREGULARRAK:

Poligono erregular bat baino gehiagorekin (hiruki aldekidea,


karratu edo hexagono erregularra) osatutako mosaikoak dira,
beraz zortzi mota desberdin aurki ditzakegu:

- Hiruki eta laukiekin.


- Hiruki eta hexagonoekin.
- Hiruki, karratu eta
hexagonoekin.
- Etab.

• MOSAIKO
IRREGULARRAK:

Poligono erregularren eraldaketaz sortuak diren poligono


irregularren bitartez osatutakoak dira, hortaz mosaiko konbinazio
asko egon daitezke. Adibidez hiruki, koadrilatero eta pentagonoekin
egindakoak.

4
Amaia Aguirre eta Garazi
Alonso

2.

TESELAZIOA
DEFINIZIOA
Mosaikoa osatzen duten piezak dira eta forma anitzekoak izan
daitezke.

MOTAK
Bi motakoak daude; erregularrak eta irregularrak. Teselen
motaren arabera mosaikoa sailkatu egiten da.

• TESEL ERREGULARRAK

Azalera laua estaltzen duten poligonoak dira, hau da, hiruki


aldekidea, karratua eta hexagonoa. Adibidez:

Hiruki aldekidea
tesel moduan
erabilita lortzen den
mosaiko erregularra.

Karratua tesel
moduan erabilita
lortzen den mosaiko
erregularra.

5
Amaia Aguirre eta Garazi
Alonso

Tesel hexagonala
erabilita lortzen den
mosaiko erregularra.

• TESEL IRREGULARRAK

Teselazio mota hau poligono irregularrekin osatuta dago.

NOLA ERATU TESEL IRREGULARRAK?

Oinarri moduan plano osoa estaltzen duen


poligonoa hartuko dugu, zeinekin eraldaketa ugari
egingo ditugun. Hau egiteko poligonoaren alde bat
edo gehiago moztuko ditugu, gero norabide-
aldaketak egiteko, beste kokaeran ipintzeko.
Lortuko dugun poligonoak hasieran geneukan
poligonoarekin bi ezaugarri berdinak izango ditu:
1.- Azalera eztaltzen jarraituko du.
2.- Biek azalera berdina izango dute.

ADIBIDEZ:

Edozein angeluzuzen margozten da:

6
Amaia Aguirre eta Garazi
Alonso

Alde luzeenetako batean eraldaketak egiten dira eta aldaketa


hori beste alde luzeenera lekualdatzen da.

Geroago alderik laburrena


aldarazi egiten da, aldaketa hori
beste alde laburrean ere eginez.

Azkenik, lortutako forma horrekin


teselatuko da planoa, mosaiko bat
sortuz.

- ADIBIDEZ: Tesel irregularrekin osatutako mosaikoa.

3. Eranskinak
MOSAIKO ETA TESELAZIOA IKASLEEI
HURBILTZEKO TRESNA ETA ARIKETAK.
• HAUR HEZKUNTZA (2-6 URTEKO IKASLEENTZAT)

TANGRAM

7
Amaia Aguirre eta Garazi
Alonso

Kasu honetan fase desberdinak erabiliko ditugu eta kontuan hartu


behar da normalean espazioarekin arazoak dituzten haurrekin
erabiltzen dela:

1.FASEA:

Lehendabizi, figura baten birproduzioa


eskatuko dugu, eredua aurrean izanik, hau
da, marrazkian argi eta garbi agertzen
direlarik erabili beharreko piezak. Fase
honetan lantzen duguna: ikus eta
mugimenduzko koordinazioa, atentzioa eta
orientazioa, eta estruktura espaziala.

2. FASEA:

Figuraren birproduzioa soluzioa eman


barik. Etapa honetan paper garrantzitsua
betetzen hasten dira bai ikus-
pertzepzioa, eta bai arrazonamendu
espaziala; aldi berean lehenengo fasean
lantzen genituen aspektuekin jarraitzen
dugularik, baina betiere modu
konplexuago batean.

3.FASEA:

Figuraren birproduzioa soluzioa eman barik eta horren birsorkuntza


inolako ikusmen-estimulurekin, hau da, memoriaz. Etapa hau
konpexuagoa izaten da, zeren eta estrukturazio espazial
sendoagoa eta aurreko faseetan aipatutako gaitasunak lantzea
eskatzeaz gain, forma desberdinen ikus-memoria bultzatzen du.

Jolas honen ebaluazioa oso onuragarria izaten da, batez ere


disgrafia (letra desegokia) arazoak dituztenentzat, idazmen
egokiarekin lotura estua duten gaitasun desberdinak bultzatzen
baititu, hala nola, espazioaren garapena edota ikus-koodinazioa.

8
Amaia Aguirre eta Garazi
Alonso

MOSAIKOAK

Haurrak forma geometriko desberdinen piezak erabiliz, mosaiko bat


sortzea du helburu jolas honek, kreatibitatea landuz besteak beste.

• D.B.H. (12-16 URTEKO IKASLEENTZAT)

9
Amaia Aguirre eta Garazi
Alonso

10
Amaia Aguirre eta Garazi
Alonso

11
Amaia Aguirre eta Garazi
Alonso

12
Amaia Aguirre eta Garazi
Alonso

13
Amaia Aguirre eta Garazi
Alonso

14
Amaia Aguirre eta Garazi
Alonso

15
Amaia Aguirre eta Garazi
Alonso

16
Amaia Aguirre eta Garazi
Alonso

17
Amaia Aguirre eta Garazi
Alonso

18
Amaia Aguirre eta Garazi
Alonso

19
Amaia Aguirre eta Garazi
Alonso

20
Amaia Aguirre eta Garazi
Alonso

4. BIBLIOGRAFIA
• http://personal.telefonica.terra.es/web/imarti22/actividades/acti
vidades/mosaicos/marco_mosaicos.htmo
• http://psicopedagogias.blogspot.com/2008/01/el-tangram-un-
juego-y-una-potente.html
• www.adrada.es/infantil/psicofina.html
• www.grupoalmont.com.mx
• www.artehistoria.jcye.es
• www.mosaicdeco.com
• Taller de matemáticas en la E.S.O (ministerio de educación y
ciencia)
• http://sauce.pntic.mec.es/~ebac0003/descartes/mosaicos/index
.htm#obje
• wikipedia
• http://web.educastur.princast.es/ies/pravia/carpetas/recursos/m
ates/recursos_2005/fotografia/ayuda9_archivos/fig9-13.gif
• www.oni.escuelas.edu.ar
• http://www.arteguias.com/imagenes2/mosaicosromanos1.jpg

21

You might also like