You are on page 1of 3

ZIRRIBORROETARAKO ORRIA (II)

Oraingo honetan, egitekoa zirriborroetarako orrian jaso dituzun ideia guztiak


ordenan jartzea izango da. Egoki antolatzea, alegia. Zure testuak osotasuna
izan behar du, hartzaileak testu oso lez jaso behar du; ez dezala pentsa bata
bestearen atzetik jarritako pieza solteak direla. Horretarako estrategia erabili
beharko duzu, paragrafoen hurrenkera erabakieta paragrafo bakoitzak barnean
gordeko dituen argudio nagusiak eta bigarren mailakoak zeintzuk izango diren
erabaki. Hori lortzeko berebiziko garrantzia du hartzailea kontuan izateak, une
oro izan behar duzu buruan zer pentsatuko duen irakurleak. Agian,
pentsamendu honetatik abiatuta argudio berriak ere asmatu beharko dituzu.
Dena den, argi izan behar duzu zure idazlanaren nondik norakoa: nola hasiko
den, nola jarraitu eta nola bukatuko den, kontu hau ezin da inprobisazioaren
esku utzi, badaezpada ere.
Badira hiru kontu bereziki zaindu behar dituzunak: tesia, hasiera eta amaiera.
Tesia da zure idazlanaren argudio nagusia. Emandako eginkizunari zuzenen
erantzungo dion pasartea. Beraz, tentuz idatzi beharrekoa duzu. Irakurleak
erraz identifikatu behar du. Oharkabean pasa ez dadin, indarra eta leku
aproposa eman behar dizkiozu eta ahalik eta modurik zehatzenean formulatu.
Hasierarekin, batik bat, arreta erakarri behar duzu, aurrera egiteko gogoa piztu
hartzailearengan eta, ahal bada, zure aldeko jarrera sustatu. Pentsa ezazu zein
argudio erabiliko duzun horretarako. Hasiera honek aukera emango dizu
irakurlea zuk nahi dugun bidetik eramateko. Baina bideak norabait iritsi behar
du…
Amaiera da bidearen bukaera eta helmuga, ondorioz, bereziki zaintzea komeni
da. Amaiera honetan, besteak beste, zure idazlanaren argudio nagusia (tesia)
errepika zenezake (beste modu batean formulatuta, jakina) edota ondorio
nabarmenenak adierazi edota irtenbideren bat bilatu edota hausnarketarako
baliagarri izan litekeen galderaren bat egin edo… zeuk erabaki. Baina, erabaki!
Kontuan izan, estrategia egokia erabiltzen baduzu, hau da, erabaki egokiak
hartzen badituzu , zeuk eramango dugula idazlana nahi duzun bidetik, bestela
idazlanak berak eramango zaituela batek daki nora.

Erretolika hau irakurri ostean, hasiko da zure lana. Bi egiteko nagusi eskatuko
dizkizugu: 1. Tesia egoki formulatzea eta 2. Eskema egitea (ikusi aparteko
orria).

OHARRA: Hemen jasotako askok eta askok Joxerra Garziaren Jendaurrean


Hizlari liburua dute iturri.
ESKEMA
Jakina izango duzun arren, labur-labur, eskema egitean kontuan izan beharko
dituzun zertzelada nagusiak aipatuko dizkizugu hemen.
Zer da eskema?
Zure idazlanaren hezurdura, nondik norakoa. Bertan islatu beharko duzu modu
sintetiko eta grafikoan idazlanaren hurrenkera. Bertan agertu, ordenatuta, ideia
nagusiak, bigarren mailakoak eta xehetasunak. Eskema ondo eginda badago,
begiratu bat egitea nahikoa da hurrenkeraren berri izateko.

Nola egin?

Lehenago ere zirriborro orrian jasotako ideiak eta argudioak egoki hierarkizatu,
hartutako erabakien arabera.
Hitz-gakoak edo oso esaldi laburrak (ñabardurarik gabeak) erabili.
Erabiliko duzun eskema-mota zein izango den erabaki.

Eskema-motak

Asko dira erabil daitezkeen eskema-motak. Beti ere ondoen egokitzen zaizuna
aukeratu. Hona, eredu erabilienak:

Ideia nagusia 1 Bigarren mailakoa Xehetasunak

Bigarren mailakoa Xehetasunak


Izenburua Ideia nagusia 2

Ideia nagusia 3 Bigarren mailakoa Xehetasunak

1. eredua

D1 E1
C1 D2 E2
B1 C2 H1
A B2 F1 G1 H2
B3 I1 J1
I2 J2
2. eredua

Izenburua
1. Ideia nagusia
1.1 Bigarren mailakoa
1.1.1 Xehetasuna
1.1.2 Xehetasuna
1.2 Bigarren mailakoa
1.2.1 Xehetasuna
2. Ideia nagusia
…. /…
3. eredua

Orain idatzi argiro tesia eta egin idazlanaren eskema, mesedez.