You are on page 1of 20

LITERATURA IKASGELAN

(I) Merke-merke

Abel Camacho

Pedro Lonbide

2012ko urtarrila

Lizentzia

Literatur testuak: © idazle bakoitzarena

Ikas-materialak:

Lonbide Santurtziko Udal Euskaltegia 2012ko urtarrila Lizentzia Literatur testuak: © idazle bakoitzarena Ikas-materialak:

Literatura ikasgelan

Merke-merke

IRAKASLEARENTZAKO OHARRAK

Literatura ikasgelan proiektua

Literatura ikasgelan izeneko proiektuaren helburu nagusia literatura euskara-ikasleei hurbiltzea da, literatur testuez gozatu eta hizkuntza aberasteko. Ez da literatura edo kritika ikastaro bat, baizik eta literaturara atseginez hurbiltzeko ahalegina.

Hainbat literatur testuren lanketaren bidez (gehienetan narrazioak izango dira), literatura irakurtzea atsegina izan daitekeela eta literatur lanak irakurtzea ez dela lan aspergarri eta nekagarria erakutsi nahi da. Honako puntu hauetan oinarritzen da proiektua:

Literaturaren irakurketa erronka kognitiboa da, zailtasunei aurre egin eta borroka horretatik plazerra lortzea. Era askotakoa izan daiteke erronka: istorioarekin lotutakoa edota narrazioaren osagaien ingurukoa. Literatura zaleak bilatu egiten ditu erronka horiek eta horiek gainditzeko egin behar duen esfortzuak plazerra ekartzen dio, kirolariei gertatzen zaien bezalaxe.

Literaturaren lanketak lagundu egin dezake ikasleen gaitasun komunikatiboa areagotzen. Literaturak jolastu egiten du hizkuntzarekin eta komunikazioa hizkuntzaren erabilera arrruntak ez bezalako oinarriekin lortzen du. Hizkuntzaren erabilera ezberdinek elikatu egiten dute elkar eta erabilera guzti horiek garatu egiten dute gaitasun komunikatibo orokorra.

Beraz, material hauen bitartez hainbat helburu lortu nahi ditugu:

Literatur testuen irakurketak plazerra sortzea

Ulermenerako gaitasuna areagotzea

Testuen ezaugarriak eta antolaketa ezagutzea

Horretarako, ondorengo prozedurak erabiliko ditugu:

Narrazio bakoitzaren osagai testualen analisia

Osagai bakoitzaren erabilera arrunta eta erabilera literarioa

Erabilera literario horrek ulermenean duen eragina

Hona hemen lanketarako aukeratu ditugun narrazioaren osagaiak:

Ikuspuntua eta narratzailea

Pertsonaiak

Denbora

Lekua

Istorioa

Aldian-aldian argitaratuko dugu atal berria.

Hartzaileak

Hainbat izan daitezke hartzaileak:

Europako Erreferentzia Markoaren C1 mailako ikasleak. Dakigunez, C1 maila EGA, HABEren hirugarren maila edo IVAP-HAEEko hirugarren hizkuntz eskakizunarekin parekatzen da.

Batxilergoko ikasleak

2

Literatura ikasgelan

Merke-merke

Erabilera

Ikas-material hauek literatur testu batzuen lanketarako proposamenak dira. Materialak lau ataletan daude egituratuta:

Egilea

Egilearen inguruko hainbat argibide eskainiko dira eta ikasleei informazio hori osatzeko eskatuko zaie foro baten bitartez.

Ipuinaren irakurketa

Hauxe da gai bakoitzean bloke nagusia. Proiektu honen helburuari jarraiki, bi irakurketa-mota eskatuko zaizkio ikasleari. Lehehengoan, ipuina izango du ikasleak bere horretan irakur dezan.

Izango dituen arazoak aurreikusita, bigarrenean irakurketa gidatua eskaintzen zaio. Bloke nagusi

hau irakurri bitarteko iruzkinak (arazoak, iritziak, usteak

)

egiteko foro batekin osatzen da.

Ipuina irakurri ondoren

Irakurketa-prozesua eta lortutako emaitza aztertzeko foro bat proposatzen da atal honetan.

Bestalde, molde bereko beste lan batzuk (irakurgai, filma sakon dezan.

eskainiko zaizkio ikasleari aztertutakoan

)

Material osagarriak

Bigarren atala (ipuinaren irakurketa) aberastera eta kontestualizatzera dator. Hainbat baliabide

eskainiko dira bertan gaiarekin, baliabide diskurtsiboarekin eta beste batzuk erabil daitezke horien ordez.

lotuta. Hauen erabilera aukerakoa da

Jakina, hauek ez dira hurrenez hurren erabili beharreko ikas-unitate itxiak. Are gehiago, komeniko litzateke irakasleak tokian tokiko erralitatera egokitzea, eta hartara, ariketa batzuk aldatu, kendu, bestelakoa gehitu bere ikasleen beharrei erantzute aldera.

Ikas-material hauek erabiltzeko, ikastaroa jaitsi egin behar da, zatika edo osorik, eta nork bere plataforman berreskuratu eta bertan erabili.

Formatua

Literatura ikasgelan proiektua osatzen duten ikas-materialek Moodle plataformaren ikastaro-formatua dute. Ikastaroa gaika antolatuta dago: literatur testu bakoitzak gai bat hartuko du. Ikastaroa osorik edo gaika jaitsi daiteke eta erabili nahi duenak jaitsi ondoren bere plataforman berreskuratu eta bertan erabili behar du.

Ondokoak dira betekizun teknikoak:

Moodle-ren 2.0 bertsioa derriogorrezkoa da

Ikastaroko fitxategiak bilgunea gaituta egon behar da

Book edo liburua modulu ez-estandarra instalatuta egon behar da

Horrez gain, .odt nahiz .pdf formatuetan ere eskura daitezke.

Irakaslearen gida

3

Literatura ikasgelan

Literatura ikasgelan MERKE-MERKE EGILEA Merke-merke XABIER MENDIGUREN ELIZEGI Xabier Mendiguren Beasainen jaio zen 1964ko

MERKE-MERKE

EGILEA

Merke-merke

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Xabier Mendiguren Beasainen jaio zen 1964ko maiatzean. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen. Era askotako literatur lanak argitaratu ditu: nobelak, ipuinak, haur eta gazte literatura

Elkar argitaletxeko editorea da.

INTERNETen

Xavier Mendiguren wikipedian:

Literaturaren zubitegian: http://zubitegia.armiarma.com/?i=99

NARRAZIOA

“Merke-merke” ipuina lehen aldiz Susa aldizkarian eman zen argitara (1990eko martxoan, 25. alea:

Mendigurenek bi urte geroago Hamalau argitaratu zuen eta hor agertu zen berriz ere “Merke-merke” (ELKAR, 1992).

Hamalau liburuan zazpi ipuin labur bildu zituen, zazpiki izenburupean, eta beste zazpi ipuin luze, zazpiko atalekoak.

“Merke-merke” zazpiko atalean agertu zen.

zazpiki izenburupean, eta beste zazpi ipuin luze, zazpiko atalekoak. “Merke-merke” zazpiko atalean agertu zen. 4
zazpiki izenburupean, eta beste zazpi ipuin luze, zazpiko atalekoak. “Merke-merke” zazpiko atalean agertu zen. 4

4

Literatura ikasgelan

Merke-merke

EGILEA

ZER DAKIZU XABIER MENDIGURENEZ?

Ariketa honetan Xabier Mendigureni buruzko informazioa bilatu behar duzu interneten. Hori egindakoan, idatz ezazu testu labur bat idazle honi buruzko daturen bat edo beste emanez:

Datu biografikoak

Argitara emandako lanak

Estiloa

Idazlearen iritziak hainbat gairi buruz

( )

• Idazlearen iritziak hainbat gairi buruz • ( ) Hemen dituzu agian erabilgarri izan daitezkeen web

Hemen dituzu agian erabilgarri izan daitezkeen web erreferentzia batzuk:

Mendigurenen bloga: http://eibar.org/blogak/mendiguren/

Literaturaren zubitegian: http://zubitegia.armiarma.com/?i=99

Osa itzazue denon artean jasotako datuak, testu bakar bat sortuz.

5

Literatura ikasgelan

Merke-merke

IPUINAREN IRAKURKETA

MERKE-MERKE

XABIER MENDIGUREN

San Esteban bigarrena zen, eta, badakizu, ordurako denak nahiko aspertuta. Ez genuen esaten baina aspertuta geunden; festetan, betikoa: hasten zara edaten ea gero neskaren bati arrimatzeko aukera dagoen baina ezer ez; eta gero edan eta edan segitzen duzu eta azkenerako nazkatuta zaude horrenbeste festa eta dantza eta komeriarekin baina ez duzu esaten eta edaten segitzen duzu. Eta orduan ere nik ez nuen ikusi etorri zenean, aditu bai baina ez nuen ikusi Jexuxek botila pasatu zidalako azken hondarrekin eta ni edaten ari nintzen eta orduantxe aditu nuen nola esan zuen Joxe Ferminek: ikusi al duzue horko beltza?

Ez didazu sinistuko baina ni botila noiz hustuko zain nengoen etxera joateko, ze, lehenago erretira asmotan etxe aldera abiatu nintzenean, han hasi zitzaidan Jexux, barrenak berotzeko zerbaiten beharra izango zela eta botila pare bat ardo ateratzeko. Etxera nindoala esan nion nik, nahikoa festa genuela eta biharamunean goiz jaiki beharra nuela, eta Jexux aurrena modu onean hasi bazen, mesedez eta, zakar jarri zen gero, xuhurra ez izateko eta botila ardoa sikira ateratzeko. Berak bazekien noski, almazeneko giltza banuela, eta temosoago jarri baino lehen botila ematea erabaki nuen, ordu txarrean, baina gero pentsatu nuen botila puskatzen bazuten aita konturatu egingo zela kaskoa falta zela eta hobe nuela bukatu arte haiekin egon, eta horrexegatik joan nintzen Kamiñazpira, bestela ordurako ohean nengoen aspaldi.

Ni, barkazioarekin, mozkor-mozkor eginda nengoen eta naiz ondo akordatzen. Festak bukatzen ari ziren, egunero lo gutxi eta azken gau hartan batere ez. Musikeroek aldegin ondoren geu aritu ginen tabernan nahikoa musika eta zarata egiten, bertsotan eta. Gero berriz hura ere itxi zuten eta alkatearen etxearen aurrean hasi ginen kantari, baina zakurra askatu ziguten xaxaka eta orduan Kamiñazpira joan ginen. Lehenago ere ez ginen edan zaharrak baina oraindik ere gehiago nahi eta taberna itxita zegoenez Miel Anjeli esan genion ekartzeko bat, zeratik, almazenetik, eta harekintxe joan ginen; orduantxe ari zuen eguna argitzen, aizu, eta gogoratzen zait ilbetea zegoela, hori bai, baina besterik ez, kasikan ezer ez.

Kasualitatez nengoen ni Kamiñazpin, sinestu egin behar didazu, botila noiz hustuko zain, eta hain juxtu ere Jexuxek Manuel Mariri pasatu zionean azken hondarrekin nere artean esan nuen, bazen garaia!, azkenean joango nauk ohera, baina orduantxe azaldu zen hura.

Nik trago galanta egin eta Manuel Mariri pasatu nion botila, geratzen zen hondarra berak bukatzeko, eta Miel Anjeli esan behar nion ekartzeko beste botila bat, hura bukatuta zegoela eta. Ezin egongo ginen meza nagusia bukatu arte egarriak eta hotzak akabatzen. Halaxe da eta, aizu, gure herrian apaizak meza eman arte ezin taberna zabaldu, eta hori ez da gizalegea ez, ez da.

Egia esango dizut: neretzat, gobernua da hemen kulpante. Jendilaje horri ez liokete sartzen utzi behar. Ze on egiten dute ba? Bat ez. Bazterrak nahastu, besterik ez. Neri ere, iaz despertadore bat saldu zidaten. Neronek ere lanera joateko goiz jaiki beharra nuela eta ama ordurako esne saltzen zebilenez nik ere bat erosi; jakin izan banu ez nion beltz bati erosiko alajaina, baina izorratu zenerako damua berandu eta gero nork konpondu? Nork ordaindu behar zidan neri despertadore hura?

Ni dzanga-dzanga ari nintzen. Jexuxek pasatu zidan botilatik, eta ez dakit nola hasi zen ere. Horiek,

6

Literatura ikasgelan

Merke-merke

badakizu, konturatu orduko aldamenean dituzu, bere kinkaileria guztia lepotik zintzilika, hau eta beste, eta gu ere aspertuta, norbaitek deitu eta, horixe gertatzen da beti festetan: iaz ere, okerragoa gertatu zen ia:

errotako Axentxioren asto zaharra harrapatu, pattarra pranko edan arazi eta han ibili genuen gaixoa, batetik bestera jira-biraka. Gero berriz lepoa moztu zioten motozerrarekin. Ni ez nengoen tartean baina halaxe izan zen.

Guk ez genion ezer esan. Bera etorri zen. Bazter guztietan sartzen dira eta. Zer zuen hark guregana etorri beharra? Patxada ederrean geunden gu, lagun artean. Guk han ez genuen haren beharrik baina hantxe agertu zen halere, bere katxarreria guztia lepotik behera zintzilik. Kolkoan harria sartuta bota behar lituzkete denak itsasora, denak.

Aizu ba, nork usteko zuen? Ni mozkortuta nengoen eta ez nintzen ezertaz jabetu. Han zebilen moro hura baina ez dakit zer esaten zigun ere. Nork ulertu horien zakurren zaunka? Edaririk ba ote zuen galdetzen nion nik baina berak erlojuak eta boligrafoak eta halakoak erakutsi. Zertarako behar nuen nik boligrafoa Kamiñazpin goizeko ordu hartan?

Ez didazu sinistuko baina nik Jexuxi eskatzen nion botila itzultzeko, etxera joan behar nuela eta, baina Jexuxek botila beste zerbaiten truke aldatu nahi marrokiarrari, eta isilik egoteko neri. Baina nik garbi asko esan nion: aizak, Jexux, hik lehen botila ekartzeko eskatu didak eta nik ekarri diat; orain nik eskatzen diat bueltatzeko, eta nerea denez bueltatu egin beharko didak.

Nik banekien zeozer gertatuko zena. Gau hura aldrebesa izan zen. Festetako azkena zelako, bestetan baino gehiago edan genuelako, goiz parte hartan hegoi haizea hasi zelako, nik al dakit, eta Joxe Fermin haserre zebilen. Ez da harritzekoa ere, badakizu, egunik egun neska baten atzetik ibili neska laguntzeko aukerarik izango ote den eta azkenean zakurraren putza, Mari Mertxek hobe ustekoa bilatu: hantxe aritu zen gau osoan dantzan alkatearen iloba edo omen zen batekin, bibote xixtrineko señorito kalekume harroxkoa bera, eta Joxe Ferminek esaten zidan, bizkarreko ederrak eman behar zizkioagu horri, baina bai zera, señoritoak kotxea izan eta kotxez aldegin zuen. Deskuidatuz gero Mari Mertxeri errepaso ederra eman eta

gero, gutxi harritu, ze Mari Mertxe horrek guri ez zigun eskuak luzatzen utziko baina señorito itxurakoren bat

agertuz gero

Amak ere esango zion, hari arrimatzeko eta.

Lehen ere esan dizut. Beltz horiek dute kulpa osoa. Hura ere ez zen batere intentzio onez etorri. Beti badute zerbait. Lapurretan aritzeko aitzakiak. Nik iazko despertadorearen kontuak eskatu nizkion, besterik ez, hura konpondu beharko zidala edo bestela berria eman, baina hark ezentzunarena egiten zuen. Nahi dutenean ederki asko aditzen dute, afrikano zerri horiek.

Jexuxek berriz, beste botila bat ekartzeko esaten zidan. Marroki hura gonbidatu egin nahi zuela, eta nik esaten nion marrokiarrek ez dutela alkoholik edaten baina Jexuxek baietz, edango ez dute ba!, eta aurrena erdi jolasean baina azkenerako ia-ia burrukan botila muturra sartu nahi zion ahotik, nahiz eta hutsik egon, eta marrokiak barre itxura egiten zuen, baina atzera begira, ate aldera, handik ihes egitekotan edo.

Miel Anjelek beste botila bat ekarri izan balu ez zen ezer pasako, baina aitak ikusi egingo nau eta ez dakit zer, aitzakika ume kokildu hori, eta, aizu, moro hark ere edan nahi zuela eta edaririk ez. Ez dakit seguru edan nahi zuen baina nik baietz esango nuke; nork egiten dio muzin botila bati? Gero jada ez dakit zer pasatu zen ere.

Beltz horiek beti lapurretan. Barrena ere beltza horiek. Esan dizut, gu ez ginen hasi, guk ez genion ezer egin. Bera etorri zen gugana, eta orduan nerea zena eskatu besterik ez. Zor zidana eskatu eta bera harro- harro, ezta kasurik ere. Zuk uste duzu bidezkoa dela, deretxorik ba la dago, zer janik ere ez duten horiek, datozen bezala lapurretan etorri eta harrokeriatan hasteko? Gizonak ezin dio holako bati amenazuka aritzen

7

Literatura ikasgelan

utzi. Besterik ez genuen behar: horiei harrokeriatan utzi!

Merke-merke

Joxe Fermin nerbioso zebilen, badakizu, neska dela, festetako azken eguna zela, lorik ere ez, hegoiak ere burua nahastu egiten dizu, eta ez dakit noizko erloju baten kontu eske hasi zitzaion. Erosi orduko izorratu zitzaiola eta berria emateko, edo ordaindutakoa itzultzeko bestela. Nik uste bidezkoa dela, ezta?

Baina besteak eman nahi ez, eta hortik istiluren bat gertatu zen, nahasketa bat, ez dakit nork, ez dakit nola,

estutu edo, astindu txikiren bat edo, eta hark labana atera. Labana atera ez balu esatea, badakizu.

baina alferrik da orain

Ni joatekotan nengoen, sinetsi egin behar didazu, botila zen arrazoi bakarra, nik ez nuen inori lapurtzeko asmorik, nik ez nuen ikutu ere egin marrokia. Besteak izan ziren. Joxe Fermin bultzaka hasi zitzaion, diruak emateko eta emateko, eta marrokiak berriz labana atera, eta orduan Jexuxek ja ta botila hautsi zion burutik behera; halaxe izan zen, nik ikusita, baina nik ez nuen sesio hartan parterik.

Aizu, ba, akordatu ere ez. Bateko bultza, besteko estropozoa, uste dut moroa erori egin zela, eta erortzean mina hartu, botila eta guzti. Baina guk ikutu gabe, e, ikutu ere ez. Bera bakarrik erori zen, eta aizu, horrelakoak ere izaten dira eta erorialdi txarra suertatu. Berdin-berdin eror zitekeen beste edozein, edo neroni, eta ia-ia erori nintzen, mareatuta bainenbilen, eta karga-karga eginda egia esan, baina hori: istripua.

Ez si eta ez no atera zuen labana, inork ezer egin gabe, eta neri sartu nahi zidan gainera; esan dizut lehen ere, nik despertadorea konpontzeko eskatzen nion, eta hori al da gizalegea? Gizonak bezala eskatu eta beltz madarikatuak labana atera, guri hesteak eguzkitan uzteko! Eskerrak Jexuxek botilazoa eman zion, baina intentzio txarrik gabe, defenditzeko besterik ez, ze, beltz hura gauza zen guri gibelak ateratzeko ere, malapartatu alaena.

Labana azaldu eta, badakizu, gertatu beharrekoa gertatu zen: norbaitek mina hartu. Botila ere azaldu zen, nola edo hala defenditzeko, gu ere mozkortuta eta, zera, neurria galdu. Inork ez du errurik. Halaxe tokatu zen. Gizarajo hark labana atera ez balu, konponduko zen Joxe Ferminekin baina. Eta, noski, hura lurrean zegoela, bidezkoa ere bada eta, Joxe Ferminek bere erlojuaren ordaina kitatu nahi izan zuen, besterik ez, han ez zen lapurretarik izan, nik dakidala.

Odola ikusi bezain laster nik alde egin nahi izan nuen. Botila alferrik galduta zegoen eta banekien aitak demanda egingo zidana, baina hobe zen hori kontu itsusiagoetan nahastuta egotea baino; etxera joan behar nuen, baina ez zidaten utzi, Manuel Marik heldu zidan lepotik eta hantxe geratu behar nuela, eta beste guztiek ere bai, han denak geundela nahastuta eta inork ez zuela alde egiterik, baina sinistu egin behar didazu, nik etxera joan behar nuen, ama esna egongo zen nire zain.

Miel Anjel ustel hori, botila kaskar bat ekarri nahi ez eta botila hura hautsi zenean, aizu, ze konturekin uste duzu hasi zela? Botila ordaindu behar geniola, bestela aitak ez dakit zer, zera, ume negar-ontzi bat; eta huraxe izan zen moroaren gauzen artean aztarrika hasi zena, guk eman ezean berak nondik edo handik inguratu behar zuela botilarena eta.

Beltzak dira lapurrak, ez gu. Nik zor zidana besterik ez nuen hartu nahi, eta haietako beste despertadore bat hartzea alfer-alferrik zen, hura ere berahala izorratuko baitzen, eta orduan txanponetan jasotzea pentsatu nuen, baina nik ordaindutakoa besterik ez. Zorrak kitatu eta kitto.

Gu aspertuta geunden, eta nekatuta, badakizu, eta goizeko ordu horietan ez dakizu oso ondo zer egiten duzun ere, edan ondoren gutxiago noski, eta orduan batetik Miel Anjel eta bestetik Joxe Fermin, gizarajoaren gauzetan eta arropetan miaka ikusi genituenean, guk ere beste zereginik ez eta, zeozer hartzea pentsatu

8

Literatura ikasgelan

Merke-merke

genuen, ezer askorik ez, ez da oso itxurazkoa baina, badakizu, aukera begi aurrean ikusi eta ez zara pentsatzen hasten, konturatu gabe egiten dituzu gauzak, maliziarik gabe.

Nik ez nuen ezer hartu, ezertxo ere ez, aizu. Ni mozkorra bai baina lapurra ez naiz. Eta gutxiago hiltzailea. Gero etxean eta azaldu omen diren pitxi eta traste guzti horiek lehendik zeudenak ziren, ferian eta erositakoak, nik ez nuen ezer harrapatu, horretarako Miel Anjel zeken ziztrin hori.

Sinistu egin behar didazu: nik botilaren kontua besterik ez nuen hartu. Akaso ez nuen hartu beharko, ez,

Eta

orduan, marrokiak begiak zabaldu eta zoro moduan salto egin zigun gainera, burutik behera odola zeriola, bildurra ematen zuen, atzaparkadaka, eta nik alde egin nuen iskanbila guzti hartatik; ez duzu sinistuko igual baina nik alde egin nuen handik, odolak bildur izugarria ematen baitit, eta ez dakit zer gertatu zen gero, kalean entzun dudana, besterik ez.

ez nuen egin behar, baina beste guztiek ere hartu zuten eta, bestela aitak demanda egingo zidan eta

Aurrena kokilduarena egin eta nork uste duzu hautsi zizkiola prakak moroari poltsaren bila? Miel Anjelek. Etxera joan nahi zuela eta etxera joan nahi zuela, botila ziztrin bat ez ekartzeagatik besterik ez, baina moroa lurrean ziplo ikusi zuenean hantxe hasi zen, bera lehena. Eta moroa gero berriro altxatu zenean Miel Anjel bera uste dut izan zela labana sartu ziona, ni bizkar emanda nengoen eta ez nuen ikusi, baina hainbesteko nazka odolak, eta konortea galdu bezalako itxura haiek, eta ihes egiteko presa hura ez ziren batere parte onekoak ez, ez ziren.

Hara, egia da zeozer hartu genuena, ez dizut ukatuko, baina zuk ere ez al zenuen hartuko? Bueno, zuk

ez, baina guk ere ez genuen hartuko ordu hura izan ez balitz, eta egun hura, eta mozkortuta egon ez bagina,

eta Mari Mertxe señoritoarekin joan ez balitz, eta

gauzak ere gertatu egiten dira eta gero konpontzerik ez. Alferrik da damutzea baina halaxe da, gazteak izan eta.

Honek balizko ola ematen du baina, badakizu, holako

Gu ez ginen hasi. Bera izan zen. Eta altxatu zenean akabatu egin behar gintuela ematen zuen. Garrasi batean salto egin zigun eta guk geure burua defenditu besterik ez genuen egin. Berak zuen eskutan labana, eta tira-biran ba, horixe: bere gorputzaren kontra sartu, baina ez guk hala nahita: bera zen sesiantea, eta gu defenditu egin ginen, besterik ez. Istripua izan zen, eta geure burua defenditzea, lehen ere esan dizut.

Gu joan ginenean hantxe utzi genuen, botilazoa buruan, baina bizirik. Gerokoa, labankadaz zulatuta agertu zela eta, entzunda dakigu, ez geronek ikusita. Eta, hara: badakizu zer uste dudan? Gizarajo horiek holaxe ibiltzen dira, bizimodua nola-hala atera nahian, badakizu, eta ikusi zuenean lapurtu egin ziotela dirua, errukarriak beste biderik ikusi ez eta etsiak hartuta bere burua hilko zuen. Horixe uste dut nik, benetan, bestela ezin liteke, ze guk ez genuen ikutu. Guk ez genion labankadarik eman. Gizarajoak hilko zuen bere burua.

9

Literatura ikasgelan

IRAKURTZEAN IZANDAKO ARAZOAK

Merke-merke

Zerrenda itzazu ipuin hau irakurtzean izandako arazoak eta izandako esperientzia:

Lehenengo irakurketak sortu dizun inpresioa

Irakurri bitartean izan dituzun arazoak

Ulertu ez dituzun hitzak, esapideak

10

Literatura ikasgelan

Merke-merke

IPUINAREN IRAKURKETA GIDATUA

Ipuin hau irakurtzean, arazo bati egin beharko diozu aurre. Erronka hori gainditzen lagunduko dizugu hainbat galdera eginez eta bukaeran erantzunak emanda.

San Esteban bigarrena zen, eta, badakizu, ordurako denak nahiko aspertuta. Ez genuen esaten baina aspertuta geunden; festetan, betikoa:

hasten zara edaten ea gero neskaren bati arrimatzeko aukera dagoen baina ezer ez; eta gero edan eta edan segitzen duzu eta azkenerako nazkatuta zaude horrenbeste festa eta dantza eta komeriarekin baina ez duzu esaten eta edaten segitzen duzu. Eta orduan ere nik ez nuen ikusi etorri zenean, aditu bai baina ez nuen ikusi Jexuxek botila pasatu zidalako azken hondarrekin eta ni edaten ari nintzen eta orduantxe aditu nuen nola esan zuen Joxe Ferminek: ikusi al duzue horko beltza?

Ez didazu sinistuko baina ni botila noiz hustuko zain nengoen etxera joateko, ze, lehenago erretira asmotan etxe aldera abiatu nintzenean, han hasi zitzaidan Jexux, barrenak berotzeko zerbaiten beharra izango zela eta botila pare bat ardo ateratzeko. Etxera nindoala esan nion nik, nahikoa festa genuela eta biharamunean goiz jaiki beharra nuela, eta Jexux aurrena modu onean hasi bazen, mesedez eta, zakar jarri zen gero, xuhurra ez izateko eta botila ardoa sikira ateratzeko. Berak bazekien noski, almazeneko giltza banuela, eta temosoago jarri baino lehen botila ematea erabaki nuen, ordu txarrean, baina gero pentsatu nuen botila puskatzen bazuten aita konturatu egingo zela kaskoa falta zela eta hobe nuela bukatu arte haiekin egon, eta horrexegatik joan nintzen Kamiñazpira, bestela ordurako ohean nengoen aspaldi.

Ni, barkazioarekin, mozkor-mozkor eginda nengoen eta naiz ondo akordatzen. Festak bukatzen ari ziren, egunero lo gutxi eta azken gau hartan batere ez. Musikeroek aldegin ondoren geu aritu ginen tabernan nahikoa musika eta zarata egiten, bertsotan eta. Gero berriz hura ere itxi zuten eta alkatearen etxearen aurrean hasi ginen kantari, baina zakurra askatu ziguten xaxaka eta orduan Kamiñazpira joan ginen. Lehenago ere ez ginen edan zaharrak baina oraindik ere gehiago nahi eta taberna itxita zegoenez Miel Anjeli esan genion ekartzeko bat, zeratik, almazenetik, eta harekintxe joan ginen; orduantxe ari zuen eguna argitzen, aizu, eta gogoratzen zait ilbetea zegoela, hori bai, baina besterik ez, kasikan ezer ez.

Kasualitatez nengoen ni Kamiñazpin, sinestu egin behar didazu, botila noiz hustuko zain, eta hain juxtu ere Jexuxek Manuel Mariri pasatu zionean azken hondarrekin nere artean esan nuen, bazen garaia!, azkenean joango nauk ohera, baina orduantxe azaldu zen hura.

Nik trago galanta egin eta Manuel Mariri pasatu nion botila, geratzen zen hondarra berak bukatzeko, eta Miel Anjeli esan behar nion ekartzeko beste botila bat, hura bukatuta zegoela eta. Ezin egongo ginen meza nagusia bukatu arte egarriak eta hotzak akabatzen. Halaxe da eta, aizu, gure herrian apaizak meza eman arte ezin taberna zabaldu, eta hori ez da gizalegea ez, ez da.

11

Erantzun galdera hauei:

Zenbat pertsonaia agertzen dira istorioan?

Zenbat dira lagunak eta zein ez da laguna?

Erantzun galdera hauei:

Zenbat pertsonaia agertzen dira paragrafo honetan?

Kontalaria aurreko paragrafoko bera al da?

Erantzun galdera hauei:

Zer da Kamiñazpi?

Norena da?

Nor da paragrafo honetako kontalaria?

Nor da bigarren paragrafoko kontalaria?

Erantzun galdera hauei:

Agertu al da pertsonaia berririk?

Nor da "azaldu zen hura"? Beste pertsonaia bat al da?

Nor da oraingoan kontalaria?

Erantzun galdera honi:

Nor da kontalaria?

Literatura ikasgelan

GALDEREN ERANTZUNAK

Lehen paragrafoa

Merke-merke

Lehenengo paragrafoa irakurrita, lau pertsonaia agertzen zaigu: kontalaria, Jexux (botila pasa zion) eta Joxe Fermin. Hiru hauek lagunak dira eta parrandan ari ziren. Laugarren pertsonaia, han agertu zen beltza da. Hau ez da koadrilakoa, jakina.

Bigarren paragrafoa

Badirudi, paragrafo honetan 2 pertsonaia agertzen direla. Kontalaria, batetik; eta Jexux, bestetik.

Aurreko paragrafoan kontalariak esaten digu aspertuta zeudela baina ez zutela esaten; oraingo honetan etxera zihoala esan zion Jexuxi. Beraz, pentsatu beharko dugu kontalaria aldatu egin dela eta orain istoriako beste pertsonaia bat ari dela kontatzen istorioaren jarraipena edo istorioa bere ikuspuntutik.

Hirugarren paragrafoa

Kamiñazpi taberna bat da. Antza denez, Miel Anjelen aitarena. Lagunek badakite Miel Angelek tabernako almazeneko giltza duela eta horregatik eskatzen diote ardoa ateratzeko.

Paragrafo honetan Jexux ari da istorioa kontatzen, berak eskatu baitzion ardoa ekartzeko 2. paragrafoan Miel Anjelek azaldu digun bezala. Beraz, badirudi bigarren paragrafoa Miel Anjelek kontatzen duela eta hirugarren honetan Jexux ari dela kontatzen.

Laugarren paragrafoa

Paragrafo honetan beste pertsonaia bat agertu da: Manuel Mari eta horri pasa omen zion Jexuxek botila.

Badirudi azaldu zen hura lehenengo paragrafoan aipatutako beltza dela.

Oraingoan kontalaria ez da Jexux eta ez da Manuel Mari, biak aipatzen baititu. Miel Anjel ere ez da, hau ez baitzegoen kasualitatez Kamiñazpin. Beraz, lehenengo paragrafoan aipatzen den Joxe Fermin izango da. Izan ere, Joxe Ferminek ikusi zuen lehenengo aldiz azaldu zen beltza.

Bosgarren paragrafoa

Jexux ari da orain kontalari lanetan. Aurreko paragrafoan esan digute Jexuxek pasa ziola botila Manuel Mariri.

12

Literatura ikasgelan

ORAIN ARTEKOA

Merke-merke

Hauek dira orain arte lortu ditugun informazioak. Bi ataletan banatuko ditugu: batetik istorioari dagozkionak (pertsonaiak eta ekintzak) eta bestetik ipuinaren formari dagozkionak (kontalariak).

Istorioa

Lau lagun ari dira herriko festetan (Jexux, Miel Anjel, Manuel Mari eta Joxe Fermin) edan eta edan. Taberna guztiak itxita daudenez eta Miel Anjelen aitak Kamiñazpi izeneko taberna duenez, hara joan dira botila pare bat ardo edatera. Guztiak daude nahiko mozkortuta. Miel Anjelek ez du tabernara joan nahi aitaren beldur delako baina atera egin du ardoa. Horretan daudela, beltz bat sartu da tabernan.

Forma

Istorioa ez du pertsonaia bakar batek kontatzen. Paragrafo bakoitzen pertsonaia batek ematen du istorioaren bertsioa.

SEGI IRAKURTZEN

Segi orain irakurtzen, kontuan hartuta aurretik esan duguna: paragrafo bakoitzean kontalari ezberdin bat arituko da eta istorioa ulertzeko jakin egin beharko duzu nor ari den kontalari lanetan.

13

Literatura ikasgelan

Merke-merke

ZER DERITZOZU IPUINARI?

Irakurri berri duzu Xabier Mendigurenen Merke-merke ipuina. Orain hainbat gai proposatu nahi dizkizugu eztabaidarako:

Ipuinaren ulermenaz

Nola sentitu zara lehen aldiz irakurri duzunean? Ulertu al duzu?

Zein zailtasun izan dituzu irakurketan zehar? Nola konpondu dituzu?

Narratzaile bakoitzak istorioaren zait bat kontatzea nahasgarri suertatu al zaizu?

Ipuina elkarrizketa baten inguruan ardazten da. Erreparatu al diozu horri? Nor izan daiteke narratzaileen solaskidea?

Antzeko kontaketa-modua darabilen beste ipuin, nobela, filma

Ipuina bera

Gustatu al zaizu ipuina?

ezagutzen duzu?

Felipe Juaristiren kritika

) (

daramana. Badago hor, paisa baten hilketa kontatzen denean, gertaerako elementu guztiak harrapatzeko nahia. Parte hartzaile guztien ahotsa entzuten dugu, bakoitza errealitatean berari egokitu zaion papertxoa antzezten. Puzzlearen piezak agertzen dizkigute poliki poliki. Irakurleak, azkenik, pieza horiekin osa dezake istorio osoa. ( )

Argia, 1402 alea (1992-09-27)

Gehiago interesatu izan zaizkit zazpikoak [ipuin luzeak]. Aipatzekotan “Merke-merke” izena

14

Literatura ikasgelan

Merke-merke

ERA HONETAKO BESTE BATZUK

Atal honetan era bereko ipuin, narrazio, film eta bestelakoak jasoko ditugu.

Jaio, Karmele (2007): "Dantzan" in Zu bezain ahul, Elkar, Donostia

En el punto de mira izeneko filma: http://www.labutaca.net/films/58/enelpuntodemira.php

15

Literatura ikasgelan

Merke-merke

MATERIAL OSAGARRIAK

16

Literatura ikasgelan

Merke-merke

NOR DA NOR?

Ipuinean zehar etorkinaz gain agerturiko pertsonaia nagusiak honakoak dira: Manuel Mari, Jexux, Joxe Fermin eta Miel Angel. Gertaerak irakurri eta nor den nor zehaztuko zenuke?

PERTSONAIAK

GERTAERAK

Jexuxek eskatuta, aitaren almazenetik botila parea eraman zuen.

Aitak botila apurtuz gero, errieta egingo ziola esaten zuen.

Etorkina lurrean zegoela, apurtutako botila ordaintzeko, arropetan

miatzen hasi zen.

Etorkina altxatu zenean, berak sartu omen zion labana.

Barrenak berotzeko zerbaiten beharra izango zela eta, Miel Angeli botila

pare bat ekartzeko eskatu zion.

Etorkinari edanarazi nahi zion.

Etorkinak labana ateratakoan, botila hautsi zion burutik behera.

Mozkor-mozkor eginda zegoen eta apenas gogoratzen duen ezer.

Etorkinari edaririk ote zuen galdetzen zion.

Etorkina botilazoa hartuta jausi zenean, Miel Anjeli heldu zion lepotik

handik inor joan ez zedin.

Mari Mertxeren atzetik zebilen.

Señorito kalekumeari bizkarreko ederrak eman nahi zizkion.

Iaz erositako despertadorea apurtu zitzaiola eta, eske hasi zitzaion

beltzari.

Oso jarrera arrazista du, etorkinen kontura irainak baino esaten ez

dituela.

Etorkina lurrean zegoela, erlojuaren ordaina kitatzeko, arropetan miatzen

hasi zen

17

Literatura ikasgelan

Merke-merke

NARRAZIOAREN OSAGAIAK: NARRATZAILEA

Narrazioaren funtsezko osagaietako bat narratzailea da, bi dira bereziki kontuan hartu beharreko alderdiak: ikuspuntua (narratzailea istorioan inplikatuta dagoen ala ez) batetik, eta narratzaile-mota, bestetik.

Ikuspuntua

Narratzaile-motak

Narratzaileak barruko ikuspuntua duenean, narratutako gertaeren barruan dago, eta, oro har, agertzen diren pertsonaietako bat da.

Kontatzen den istorioan inplikatuta egon ohi da.

Protagonista: pertsonaietako bat izanik, beroni gertatzen zaiona ezagutu eta kontatuko digu. Istorioan inplikatuta egongo da.

Protagonista anitzak: pertsonaia bakar bat barik, batzuk dira gertaerak, arrazoiak eta nork bere iritziak kontatzen dizkigute.

Lekukoa: gainerako pertsonaien ekintzak ikusi eta kontatuko dizkigu.

Narratzaileak kanpoko ikuspuntua duenean, narratutako gertaeretatik kanpo dago, eta bere buruari ez dio erreferentziarik egiten.

Istorioan, beraz, ez dago inplikatuta.

Orojakilea: gertatzen den guztia daki narratzaile honek, pertsonaien sentimenduak, gertaeren arrazoiak, gerora ere zer gertatuko den

Narratzaile objektiboa: pertsonaiek egiten dutena erakusten digu baina ez du iritzirik ematen, ezta pertsonaien joan-etorria baloratzen ere. askotan bideo-kamara batekin konparatu izan da narratzaile hau.

18

Literatura ikasgelan

Merke-merke

ETA NARRAZIO HONETAN ZER?

Baieztapen hauek irakurrita, zuzen ala okerrak diren seinala ezazu:

1. Narratzailea istoriotik kanpo dago, hau da, ez dauka gertatzen

denarekiko inplikazio zuzenik.

2. Ipuin honetan narratzaile bakarra dago eta zera deitzen da

3. Narratzaile bat baino gehiago agertzen da.

4. Narratzaileak lehen pertsona erabiltzen du.

5. Elkarrizketa da, baina narratzaileen solaskidearen galde-erantzunak

ez dira testuan agertzen.

6. Datu objektiboak ematen ditu / dituzte.

7. Narratzaileak den-dena daki, pertsonaiek zer egin zuten eta zergatik.

8. Narratzaile ezberdinek gertaera berberak kontatzen dizkigute.

9. Badirudi narratzaileak beste pertsonaia batekin ari direla hizketan.

19

ZUZEN

ZUZEN OKER

OKER

ZUZEN OKER

Literatura ikasgelan

Merke-merke

LABURPEN GISA

Hona hemen Merke-merke ipuinaren hainbat ezaugarri:

Kontaketa-modua

Narrazioan zehar lehen pertsonan hitz egiten duten zenbait narratzaile agertzen dira:

1. Miel Angel

2. Jexux

3. Joxe Fermin

4. Manuel Mari

Narrazio polifoniko edo korala da: errealitate bera ikuspuntu desberdinetatik jasotzen dugu. Horregatik, askotan oso zaila da zehaztea parrafo bakoitzean zein den narratzailea, bestetan, ordea, errezago.

Istorioa, beraz, zatika kontatzen digute narratzaileek eta irakurleon lana da istoria berreraikitzea. Ulertu ahal izateko, garrantzizkoa da narratzaile-aldaketaz konturatzea. Nolabait esateko, istorio beraren pasarteak narratzaile ezberdinek kontatzen dizkigute eta gure lana, irakurle aktiboak garen aldetik, istorio-puska horiek jaso eta puzzlea osatzea da.

Lehen pertsonako narratzaile hauek beste batekin hitz egiten dute, beronen galderak edo pasarte- zatiak testuan agertu ez arren. Zein izango da solaskidea?

Hizkuntza – estiloa

Ahozko hizkera erreproduzitu nahi du

20