You are on page 1of 14

ANIZTASUNA ESKOLAN

MODULUKO LANA
LEHEN HEZKUNTZAKO GRADUA
2011-2012 IKASTURTEA

Ikasleentzako gida

Eskola inklusiboaren oinarriak Zailtasunak garapenean eta ikaskuntzan Lehen Hezkuntzako hizkuntzaren didaktikaren oinarriak testuinguru eleanitzetan Ikastetxearen antolakuntza

Inaki Karrera Karmele Aranguren Marian Soroa Ibon Egaa Eider Rodriguez Karmele Bujan Rosa Arburua

1. Sarrera
Aurreko moduluetan egin bezala, 2. mailako 2. lauhileko honetan ere, moduluko ikasgai guztien artean lan modularra jarriko da martxan. Irakasgai bakoitzak bere konpetentziak ditu, baina hainbat konpetentzia zeharkakoak dira, irakasgai guztien artean landu beharrekoak. Horiek lortzera bideratua da hemen aurkezten den lana. Lauhileko honetan, honako ikasgaiak izango dituzte ikasleek: Eskola inklusiboaren oinarriak (6 kreditu Zailtasunak garapenean eta ikaskuntzan (6 kreditu) Lehen Hezkuntzako hizkuntzaren didaktikaren oinarriak testuinguru eleanitzetan (6 kreditu) Ikastetxearen antolakuntza (6 kreditu)

2. Konpetentziak eta ikaskuntza ondorioak


Honako taulan zehazten dira Lehen Hezkuntzako Graduko titulazioaren arabera modulu honetan landu behar diren zeharkako konpetentziak. Halaber, konpetentzia horietatik eratortzen diren ikaskuntzaondorioak ere zehazten dira.

LEHEN HEZKUNTZA
KONPETENT ZIA ETIKETA IKASKUNTZA ONDORIOAK Eskolako aniztasuna era positiboan baloratzen du

G004

G005

G006

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan balioek duten Aniztasuna garrantzia ezagutzen du eta balioak Eskola testuinguruan historikoki balioek izan duten garapena ezagutzen du Gatazka aldaketarako eta hobekuntzarako aukera gisa hartzen du Eskola ingurunean gerta daitezkeen ohiko gatazkak Gatazken identifikatzen ditu konponbide Eskola ingurunean sortutako gatazkentzako a konponbide sortzaileak proposatzen ditu, elkarbizitza hobetzeko Komunikazio-prozesuak eta prozesu interaktiboak erabiliz, taldean lan egiten du Orientazioa Irakasle-tutorearen funtzio nagusiak definitzen ditu

eta tutoretza

G007

Hezkuntzare n dimentsioa: hezkuntzakomunitate a Komunikazi okonpetentzi ak Hezkuntzazentroaren eginkizunak : hobetzeko proposamen ak

G0013

Tutoretza eta orientazio zereginetarako jarduerak formulatzen ditu Orientaziorako eta tutoritzarako eskolan dagoen laguntza-sarea ezagutzen du Gaurko gizartearen beharren aurrean eskolak duen zereginaz hasnartzen du Irakaslearen lanean laguntzen duten irakaskomunitateko lan-talde, eragile eta profesionalak ezagutzen ditu Garapenaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzen ditu, hainbat esparrutan: fisikoa, psikomotorea, kognitiboa, linguistikoa, soziala, morala eta pertsonalitateari dagokiona. Testu akademikoak ahoz nahiz idatziz ekoizteko eta ulertzeko oinarrizko trebetasunak baliatzen ditu Elkarlanerako beharrezkoak diren komunikaziotrebetasunen inguruan hausnartzen du

G0012

G002

LHko ikastetxeei eta bertako profesionalei eragiten dieten oinarrizko konpetentziak ezagutzen ditu Gaurko gizartean hezkuntzak dituen eginkizun eta mugak ezagutzen ditu Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko ereduak ezagutu eta proposatzen ditu TaldeIkas-irakaskuntzaren kudeaketarako irakasleen laneko taldeak ezagutzen ditu irakaskuntz Lan-talde bakoitzaren funtzioak ezagutzen ditu aikaskuntzar en diseinua Lan-taldeen lanaren eraginkortasuna baloratzen du

3. Taldeen egitura.

Lauko taldeak osatuko dira moduluko lana burutzeko. Ahal dela, ez dira errepikatuko aurreko moduluetako lanekipo berak. Ikasleek osatuko dituzte taldeak Talde bateko kide izateak berekin dakar eskoletara etortzeko konpromisoa eta talde-lanean parte hartzeko betebeharra.

4. Ebaluazioa
Moduluko lanak ikasgai guztietako ebaluazioaren % 40a balioko du. Gainerako % 60-a ikasgai bakoitzeko irakasleak zehaztuko du. Ikasgaiak gainditzeko nahitaezkoa izango da moduluko lana ere gainditzea. Moduluko lanari dagokion ehuneko hori honela banatuko da: Lanaren prozesua (% 10), tutoreak eta taldekideek ebaluatuko dute. Lanaren emaitza (% 30): txosten idatzia (% 20) eta mahaiingurua (% 10) 2 irakaslez osatutako epaimahaiak ebaluatuko du.

5. Lan gidatua 5.1. Lanaren aurkezpena


Modulu honetan, ikasle-taldeak eskolan zailtasunak dituen haur baten errealitatera hurbilduko dira. Hurbileko kasu zehatz baten inguruko informazioa jaso eta eduki teorikoekin kontrastatuko dute ikasle-ekipoek. Eskola-komunitateak haurraren errealitateari ematen dion erantzuna aztertu eta baloratuko da, baita hura hobetzeko proposamenak egin ere. Lanaren azken xedea artikulu akademiko bat idaztea izango da eta, halaber, lana gainerako ikasleei ahoz aurkeztea horretarako prestatutako mahai-inguruetan.

5.2. Lanaren urratsak


1. Taldeak osatu: taldearen fitxa osatu eta tutoreari helaraziko

diote taldeek.
2. Komunean jarri ezagutzen dutena : taldekideekin

partekatuko dira ezagutzen diren errealitateak, eskolan zailtasunen bat duten haurren gertuko kasuak, praktika-aldian ezagututako egoerak Ahal den heinean, ez da zuzenean eskoletara eta elkarteetara joko.
3. Egoera zehatz bat hautatu : ezagutzen diren egoeren artean

haur batena hautatuko da, lanaren helburuekiko loturaren eta interesaren arabera. Askotarikoak izan daitezke aztergaitzat

hartuko diren zailtasun edo egoera bereziak: zailtasun sozioekonomikoak, kultura-aniztasuna, bullyinga, jokabide arazoak, ahozko hizkuntzaren nahasteak, irakurketa eta idazketaren nahasteak, aldartearen nahasteak, antsietatea, adimen urritasuna, autismoa, ikusmen eta entzumen urritasuna, urritasun motoreak, goi-mailako ikas-gaitasunak
4. Aurreproiektua osatu eta aurkeztu. Hautatutako gaiaren,

egoeraren eta informazio-iturrien berri emango diote tutoreari taldekideek, baita elkarrizketarako gidoia ere. (ikus 1. eta 2. eranskinak)
5. Informazioa bildu: hautatutako egoeraren berri jasotzeko

honako informazio teknikak erabiliko dituzte taldeek : Dokumentazio idatzia Elkarrizketak.

1. Lanaren 2. zirriborroa aurkeztu: aztertuko den egoeraren

deskribapena erredaktatuta (alegia, lan idatziaren 5 a puntua idatzita) eta irakurritako dokumentaziotik ateratako ideia nagusiak jasotzen dituen eskema.
2. Lana erredaktatu: 2. Zirriborroari irakasleek onespena eman ondoren, erredakzio-lanari ekingo diote ikasleek, zehaztutako egiturari jarraiki.

3. Lana aurkeztu: txosten idatzia aurkeztuko dute, baita mahai inguruetan parte hartu ere.

5.3. Lan idatziaren egitura


Lanak artikulu akademiko baten egitura eta ezaugarriak izango ditu, eta honako atalak izango ditu:

1. Izenburua: edukia jaso eta laburbildu behar du. Erakargarri eta sortzailea izan behar du. 2. Abstracta: euskaraz eta ingelesez. Gehienez 300 karaktere hizkuntza bakoitzean: lanaren laburpen txikia, atal guztien berri jasoz eta ekarpen nagusiak zein diren azalduz. 3. Hitz gakoak: 4 gehienez. 4. Sarrera: irakurlea kokatuko du irakurtzera doan lanean: haren helburua, justifikazioa, erabilitako metodoa eta egitura aurreratuko dira.

5. Lanaren garapena: a) Egoeraren deskribapena: elkarrizketarako gidoian jorratutako puntuetatik abiatuz, egoeraren aurkezpendeskribapena egingo da. b) Egoeraren analisia: eskolak ematen dion erantzuna aztertuko da. Elkarrizketan lortutako informazioa eta eduki teorikoak kontrastatuko dira, bien arteko elkarrizketa sortuz. c) Egoeraren azterketatik ondorioak ateratzea eta eskolari begira, egoera hobetzeko proposamenak egitea. 6. 7. 8. Talde hausnarketa: iritzia, bizipenak, gogoetak Bibliografia Eranskinak (transkribapena)

Formatuari eta aurkezteko moduari dagokionez, honako ezaugarriak izan beharko ditu artikuluak:

Erreferentzia bibliografikoak eta aipuak APA (American Pshycological Association)-ren arauen arabera emango dira. Luzera: 30.000-40.000 karaktere inguru (10-15 orrialde). Letra-tamaina: ARIAL 12 Lerro-artea 1,5. Formatua: PDF eta paperean (2 kopia). Grapatuta eta koadernatu gabe.

6. Ahozko aurkezpena: mahai-ingurua


Lan idatzia aurkeztu ostean, azken eskola-astean mahai-inguruak egingo dira, horretarako ordutegi berezia zehaztuta. Mahai-inguruen helburua izango da taldeek elkarren lanaren berri izatea eta lana egitean ikasitakoaz hausnarketa partekatua egitea. Honela antolatuko dira mahai-inguruak: 4 ikasle-ekipok parte hartuko dute Ordu eta erdiko iraupena izango dute 1. Atala (40 min): ikasle-ekipoetako bozeramaile bakoitzak 10 minutu izango ditu lanaren edukia azaltzeko. 2. Atala (45 min): ikasle guztien arteko solasaldi-eztabaida egingo da, irakasleek gidatuta.

7. Kronograma
ASTEA 1.astea Urtarrilak 23 ZEREGINA Lana aurkeztu, taldeak osatu eta tutoreari aurkeztu. Komunean jarri eta egoera bat hautatu Aurreproiektua eta elkarrizketarako gidoia egin Aurreproiektuak irakasle guztiek gainbegiratu 2. zirriborroaren feedbacka Lanaren erredakzioa NOIZ Tutorearen klase1 Tutorearen klase1 Tutorearen klase1 Klase praktiko guztiak Klase praktiko guztiak Klase guztiak (teoriko eta praktikoak) Klase praktiko bat (Oinarriak) Ordutegi berezia

2.astea 3.astea

Urtarrilak 30 Otsailak 6

5.astea

Otsailak 20

10.astea 1314.asteak 14. astea 15. astea

Martxoak 26 Apirilak 23 Apirilak 30 Apirilak 30 Maiatzak 7

Mahai-ingurua prestatu Mahai-inguruak

Aurkeztu beharreko zereginak eta epeak:


1. Lan-ekipoaren fitxa: urtarrilak 27 (tutoreari) 2. Aurreproiektua eta elkarrizketarako gidoia: otsailak 10 3. Bigarren zirriborroa: martxoak 16 4. Artikuluaren azken bertsioa: maiatzak 4 OHARRA: aurreproiektua, bigarren zirriborroa eta azken bertsioa aurkezten denean, autoebaluazio-errubrika bana beteta emango diote tutoreari ikasle-taldeek (ikus 5. eranskina). Guztira, errubrika hiru aldiz bete beharko du, beraz, talde bakoitzak, lanaren prozesua ebaluatzeko.

8. Irakasle arduradunak:

Taldea 31 GA1 31 GA2 32 GA1 32 GA2

Arduraduna Ibon Egaa Karmele Bujan Eider Rodriguez Marian Soroa

ERANSKINAK
1. Eranskina: Lanaren aurreproiektua
Lana egin aurretik, honako txostena aurkeztuko diote taldeek irakasleari. Irakasleak, proposamenaren egokitasuna eta bideragarritasuna aztertu ondoren, oniritzia emango die taldekideei.

1. Kasuaren deskribapen laburra: paragrafo batean ikaslearen ezaugarriak eta zailtasunaren nondik norakoak azalduko dira labur. 2. Informazio iturriak: a. Elkarrizketa: nor elkarrizketatuko duten informazioa jasotzeko. b. Elkarrizketarako gidoia. c. Dokumentazio idatzia: aztergai duten zailtasunarekin lotutako dokumentazioaren erreferentziak bilatu behar dituzte ikasleek. Hauek gutxienez: i. 2 libururen erreferentzia ii. iii. Aldizkarietako 2 artikuluren erreferentzia 2 webguneren erreferentzia

2. Eranskina: elkarrizketarako gidoi orokorra


Zailtasunen bat duen haurraren egoeraren berri jasotzeko elkarrizketa egingo dute taldeek. Elkarrizketa horretan, honako alderdien inguruko informazioa lortu beharko dute, besteak beste: -Pertsonaren deskribapena -Zailtasunaren definizioa eta ezaugarri nagusiak -Zailtasunaren kausak eta zergatiak -Familiaren parte-hartzea eta egoerarekiko jarrera -Eskolaren erantzuna egoeraren aurrean -Tutoretza: tutoreak betetzen duen funtzioa -Antolakuntza: ikasgelaren eta ikasleen antolaketa (taldekatzeak, Homo/heterogeneotasunerako irizpideak) -Hizkuntzak: lehen hizkuntza zein duen, ingurune soziolinguistikoa, eskolako hizkuntzen erabilera, hirugarren hizkuntzaren ezagutza... -Errendimendu akademikoa -Berdinekiko harremana -Hezkuntza informala -Haurrak laguntza jasotzen ote duen: erakunde, elkarte edo profesionalenengandik (psikologo, logopeda, terapeuta)

3. Eranskina: ARTIKULUAREN EBALUAZIOA


2 puntu

BLOKEA P K G IRIZPIDEAK

ADIERAZLEAK

Ideiek progresio logikoari segitzen diote. Ideiak integraturik daude testuaren osotasunean, jauzi handiegirik gabe eta estilo-jauzi handirik Koherentzia gabe. Batasuna antzematen da. Aztergaia finkatuta dago. Proposatutako egituraren arabera antolatu da. Irakurlea ez da erraz galtzen. Antolatua dago. Aztergaia enfokatu eta garatzean, diziplina ezberdinen ikuspuntutik aztertzeko Diziplinartekotas ahalegina antzematen da. una Irakasgai guztietatik nolabaiteko irakurketa edo ekarpena ikusten da. Informazio iturri aberasgarriak eta askotarikoak erabili dira. Dokumentazioa Gutxienez artikulu zientifiko bi, bi liburu eta elkarrizketa. Analisia Eduki teorikoen eta aztertzen den egoeraren arteko lotura egiten da. Proposamenak egokiak eta baliagarriak dira aztertu den egoerarako. Hobekuntzarako plan horiek egingarriak dira. Prozesuaren amaieran, lana egiterakoan izandako ahulgune eta indarguneak agerian uzten dira. Ikaskuntza prozesuaren gaineko talde hausnarketa egiten da. Ideiak paragrafotan banatzen dituzte eta ideia nagusiak argi adierazita daude.

0,2

0,2

EDUKIAK

0,2

0,2

Ondorioak eta proposamenak

0,2

Hausnarketa

0,2

FORM A

Ideien Antolaketa

0,1

Kohesioa

Terminologia

Formatua

Erreferentziak

Zuzentasuna

IdeiEn arteko loturak modu egokian egin dira, erreferentzia mekanismoak (sinonimoak, anaforak) eta lotura mekanismoak (lokailuak, antolatzaileak) behar bezala erabiliz. Kontzeptu eta terminologia espezializatua erabili da eta lan akademikoei dagokien erregistroa erabili da oro har. Hiztegiaren erabilera zaindu dute, euskarazko oinarrizko terminologia erabili dute. Egituraketaren alderdi formalak errespetatu ditu: orrien zenbakitzea, azpi-izenburuak Erabili dituen iturriak egoki daude aipaturik, bai testuan integratuta eta bai amaieran, erreferentzia bibliografikoen atalean, APA arauei segiz. Hizkuntzaren alderdi formalak errespetatu dituzte. Egindako akatsak ez dira sistematikoak eta ez dira larriak. Sintaxia, puntuazio-markak, deklinabidea, mugagabe/mugatua eta halako elementu linguistkikoak ondo erabili dituzte, noizbehinka akatsak egonik ere

0,1

0,2

0,1

0,1

0,2

4. Eranskina: MAHAI-INGURUAREN EBALUAZIOA


Puntu 1

BLOKE P AK G IRIZPIDEAK

ADIERAZLEAK
Talde bakoitzeko bozeramaileak behar bezala sintetizatu du egindako lana emandako denboran. Modu koherentean antolatu ditu ideiak eta argi azaldu du lanaren edukia. Taldeetako partaideek lanaren inguruko hausnarketa kritikoa egin dute. Besteen lana eta ekarpenak aintzat hartuta, landutako edukien eta ezagutzen gainean modu kolektiboan hausnartu dute.

Sintesia

0,2

EDUKIA

Hausnarketa

0,2

Beren lanetik nahiz beste taldeen iritzi eta hausnarketetatik abiatuta, Hobekuntza beren lanean egingo lituzketen proposamenak hobekuntzak proposatu dituzte taldekideek. Hizkuntza zuzen erabili dute taldeko kideek eta ez dute akats larririk egin. Mahai-inguru akademikoak eskatzen duen formaltasun maila mantendu dute beren parte hartzeetan. Txandak errespetatu dituzte eta besteekiko errespetuz jardun dute hitza hartzean.

0,2

Zuzentasuna FORMA

0,2

4 Egokitasuna

0,2

5. Eranskina: TALDE-LANA EBALUATZEKO ERRUBRIKA Taldekide guztien parte-hartze aktiboa.izan da Banakako ideien errespetotik eta kritika eraikitzailetik abiatuta, irdenbide eragingarrien bilaketaizan da Taldean komunikazioa eta elkar-ekintza sustatzeko, nire ekarpen indibiduala. izan dira Motibazioa eta erlazio positiboak sustatzen duen lan-klima izan da. Gidaritza eta rol ezberdinak jokatzea . izan da Taldeak irtebide egokiak aztertzeko gaitasun izan du. Nire taldeak egindako akatsak, taldea berak zuzentzeko gaitasun... izan du. Nire taldeak irtenbideak eta hobekuntzak proposatzeko gaitasun.. izan du. Talde lanaren gaitasunean nire ikaskuntza .. izan da
0

0 Ez da izan halakorik; 1 Hobetu beharrekoa; 2 Onargarria; 3 Oso onargarria; 4 Bikaina