You are on page 1of 2

COMPAÑIA DE MARIA IKASTETXEAREN

BIDEOA

Eskolako gelak klase handi eta ikasle beteriko zein irakasle batekin irudia izaten dugu
buruan, baina, era askotako ikasgelak daude. Adibide oso ona GAUTENAko gela
egonkorrak dira.

Gela egonkorra, kasu honetan, oso handia da: txokoetan banatuta dago; batetik, mahi
handi bat aurkitzen dugu, bertan, komunikazio eta talde dinamikak egiten dituzte. Gero,
Irakaslearekin lan egiteko beste mahi txikiago dago eta bi mahi artean bionbo bat bitan
banatzeko.

Gela hauetan oso ikasle gutxi egoten dira, kasu honetan, 5 mutil osatzen dute taldea.
Bakoitzak, lan egiteko bere mahi eta gauzak uzteko txoko propioa du. Bestalde, gelan
beste txoko desberdinak daude: jolasteko, musika entzuteko, ordenagailuan aritzeko…
Baina, ikasle gutxi egon arren profesional desberdinak eta anitzak daude norbanako
ikaskuntza eskaintzen baitute: guztira, gela barruan, 6 egoten dira: irakasle edo tutore
eta hezitzailea, 2 zaintzaile eta beste bi hezitzaile (garrantzi gutxiagoarekin)

Gelan barne zein kanpo material nahiz baliabide dezente dituzte: material aldetik,
gehienak, manipulatiboak dira, horrela, era errazagoan ikasle hauek trebatzen eta
ikaskuntzan garatzeko.

Gelan, ordenagailu bat dago profesionalak eta ikasleak erabiltzeko. Baina, alor honetan,
nahiko hanka motz dabiltzate; programa gutxi erabiltzen dituzte: Pipo, Tantto, Pirritx eta
Mekanagrafiakoa. Word ere erabiltzen dute eta interneten Google bilatzailea, soilik.
Ikasle hauentzako oso programa gutxi daude eta daudenak edo, hobeto esanda,
erabiltzen dituztenak haur txikientzako prestatuta daude.

Irakasleak edo tutoreak da ordenagailua gehien erabiltzen duena: word-en bidez ariketak
prestatzen dizkie eta, berak, GAUTENAra mezuak bidaltzeko messenger-a erabiltzen
du; gainera, hotmail-eko kontuak ireki ditu ikasle bakointzarentzat mezuak bidaltzen
ikasteko, baina, horietako 2 gai eta interesa dute, bakarrik.
Honen iritziz, ikasle hauetarako eta, orokorrean, edozein premiak dituztenentzako
ordenagailuan erabiltzeko programa gehiago sortu beharko lituzkete ikasteko modu
erakargarria delako eta edozein pertsonaren gaitasun maila handitu eta aberasten oso
lagungarria suertatzen dira.

Programa berriak eta onak egiten ari direla diote, baina, orain arte ez ditugu ikusi.
Material asko daude, gehienak, liburuak eta joko manipulatiboak eta hauek oso onak
izan arren zaharrak geratu dira.

Teknologi berrien bidez ikasle guztiak premia bereziak edo ez izan arren hobeto
garatzen lagunduko die eta, alor honetan, garatzen garrantzitsua da, azken, batean gure
gizartea teknologi berrietan oinarritzen da-eta.

Rate