You are on page 1of 10

1 SARRERA.....................................................................................................................

1.1 BETELUKO ARAXES IKASTETXE PUBLIKOA:......................................................................3


1.1.1 ERABILERA ESPARRUAK:............................................................................4
1.1.2 IRAKASLEEN FORMAKUNTZA:..................................................................4
1.1.3 BESTELAKO EKINTZAK:.............................................................................5
1.1.4 ONDORIOAK:................................................................................................5
1.2 PASAIA LEZO LIZEO IKASTOLA......................................................................................6
1.2.1 ERABILERA ESPARRUA:..............................................................................7
1.2.2 IRAKASLEEN FORMAKUNTZA:..................................................................9
1.2.3 ONDORIOAK:................................................................................................9

2 ONDORIO OROKORRAK.......................................................................................10
IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA

1 SARRERA

3 pertsonek osatutako taldea da gurea eta bakoitzak ikastetxe desberdin batean


burutu du bere praktikaldia. Argi dago, eskola guztiak desberdinak direla baina honek ez
du esan nahi batzuk besteak baino hobeagoak direnik, lehen esan bezala, desberdinak
baizik. Lan hau burutzeko, bi ikastetxe aukeratu ditugu, bata 900 ikasle inguruko lizeo
bat den bezala, bestea Nafarroako herri txiki bateko eskola publiko bat da. Ukaezina da
bi zentru hauetako errealitatea hagitz desberdina dela eta ondorioz hauen arteko aldeak
aztertzea interesgarria dela deritzogu.

Atzerriko hizkuntzako ikasleak garenez, gure praktikaldian ingelesaren


irakaskuntzan zentratu gara batez ere. Ondorioz, ez dugu aukera handirik izan beste
arloen berri jakiteko. Dena den, argi dago ingelesaz gain ikastetxe batean garrantzi
handia duten beste hainbat arlo ere badaudela eta horietariko bat, gaur egungo gizartean
hainbesterainoko garrantzia duten teknologia berriak dira. Hala ere, badirudi gure
zentruetako IKTren inguruko informazioaz behartu garen arte ez garela horretaz ohartu.
Dena den, inoiz ez da berandu eta oraindik ere honi buruz zertxobait gehiago jakiteko
garaiz gabiltzalakoan gaude.

Lehenik eta behin, ikastetxe bakoitzaren berri emango dugu. Ondoren, bi


zentroak alderatuko ditugu, izan ere, aurrez garbi esan dugun bezala, bi mundu
desberdin bezala baitira. Gehiegi luzatu gabe teknologia berriek eskola hauetan duten
lekuaren berri ematen hasiko gara.

2
IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA

1.1 Beteluko Araxes ikastetxe publikoa:

Betelu, Nafarroako Araitz bailaran


dagoen herri txiki bat da. 300 biztanle
inguru ditu, baina, bitxia dirudien
arren, bailara honetako herririk
handienetarikoa da. Hori dela eta
inguruko herrietako haurrak herri
honetako eskolan ikasten dute. D
ereduko zentroa dugu hau eta 80
ikasle inguru ditu. Dena den,
interesgarria deritzogu aipatzea, azken urteotan biztanleria handitzen doan heinean
eskolako ume kopurua ere gora doala.

Teknologia berriei dagokionez, Beteluko ikastetxe honetan oraingoz ez dute IKT


planik, baina etorkizunera begira badago honetan jarduteko asmorik. Dena den honek ez
du esan nahi eskola honetan teknologia berriek ez dutela garrantzirik, ikusi ahal izan
dugun bezala, oso presente baitaude eskolako haur guztiengan, hau da, haur
hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako bigarren maila arte. Guztiek
erabiltzen dituzte ordenagailuak izan ere, kontuan izan behar dugu eskolaren zeregina
gizarteak momentu oro eskatzen duenaren arabera baldintzaturik dagoela, eta gaur egun
ordenagailuen ezagutza izatea ezinbestekoa bihurtu dela.

“Ordenagailu gela” deituriko gela bat


dago eta bertan aurki ditzakegu ordenagailu
guztiak. Zortzi ordenagailu daude guztira gela
berezi honetan eta haur kopurua hain murritza
izanik, ikasle bakoitzak ordenagailu bat erabil
dezakeela ziurtaturik dago. Gela berezi
honetaz gain, ikasgela bakoitzeko ordenagailu
bat ere badago baina hauek dagoeneko nahiko
zaharkituta daude eta gainera internetik ere ez
dago.

3
IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA

1.1.1 ERABILERA ESPARRUAK:

Batez ere, matematika eta hizkuntzak lantzeko erabiltzen dituzte ordenagailuak.


Lehen esan bezala, etorkizun hurbilean ingeleseko irakasleak izango garenez, ingeles
saioetan zentratu ginen batez ere eta hauetan ere teknologia berriek badute beren
txokoa. Honi dagokionez, alde nabarmena nabaritu dugu gu ikasle gineneko ingelesaren
irakaskuntzarekin alderatzen badugu. Izan ere, gure ingeles saioak liburuetara mugatzen
ziren baina gaur egun badirudi testu liburuez gain, ordenagailuen bidez ere ikasi
daitekeela ingelesa. Ikasle bakoitzak CD-rom bat dauka eta honi esker klasean
landutako gaien inguruko hainbat jarduera ordenagailuaren bidez burutu ditzakete, bai
ikasgelan eta baita etxean bertan ere.

Hain ezagunak diren Clic


programek ere badute zeresanik
eskola honetan. Programa hauek
bereziki matematikan erabiltzen
dituzte eta hauen bidez, aktibitate
hezitzaileak burutzen dira, hala
nola, letra zopak, gurutzegramak,
erantzun idatzizko ariketak eta
abar. Ariketa hauek testuak,
grafikoak, soinuak eta beste
edozein baliabide eduki ditzakete.Esan, ikasleek oso gustuko dituztela programa hauek
eta oso motibatuta daudela lanketa hauen inguruan.

1.1.2 IRAKASLEEN FORMAKUNTZA:

Irakasleen formakuntzari dagokionez, gehiengoak jaso du teknologia berrien


inguruko formakuntzaren bat. Nafarroako Hezkuntza eta Kultura saila irakaslegoak
egunerokotasunean Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak ezagutu eta erabil
ditzan saiatzen da. Ikasturtean zehar, aktibitateak eskaintzen zaizkie eta askotan
distantzia bidezko kurtsoetan parte hartzen dute. Dena den, gai honen inguruan kritika
txiki bat egiteko gogoz daude irakasleak, izan ere, Nafarroako gobernuak azken garaiko
eta puntako teknologia eramaten du ikastetxeetara baina horri etekina atera ahal izateko

4
IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA

ongi prestatutako irakasleren bat egotea beharrezkoa da. Gertatzen dena da


irakasleentzat formakuntza saio asko egon arren, hauek eskola orduz kanpo burutu
behar direla eta ondorioz, gehiengoa, guztiak ez esatearren, ez dago horretarako prest.

Educa izeneko programa bat ere martxan dago eta honen helburua Nafarroako
ikastetxe guztiak harremanetan egotea da. Beteluko eskola hau oraindik ez dago
programa horretan guztiz sartuta baina asmo horretan daude.

1.1.3 BESTELAKO EKINTZAK:

Ordenagailuez gain, bideoak ere badu zeresanik, hauek ere guztiz erabilgarriak
suertatzen ari baitira azken urteetan. Kurtso guztietan erabiltzen da bideoa edo DVDa
eta batez ere ingelesean, haurrak gelan lantzen ari diren edukiei lotuta daude.

Bideoak ikusteaz gain, bideo kamera ere erabiltzen dute, batez ere, ingelesez
egindako antzerkiak grabatzeko eta abar. Batzuetan lotsak aurre hartzen dien arren,
ikasleak guztiz motibatzen dira irakaslea grabatzen ari dela jakinda eta beraien burua
atzerriko hizkuntzan hitz egiten ikusteaz asko pozten dira edo hagitz gustuko dute.

Bestalde, garrantzitsua iruditzen zait aipatzea eskolak bere aldizkaria ere


baduela. Lehen Hezkuntzako 3. Zikloko ikasleen ardurapean egon ohi da, hauek baitira
urtean hirutan aldizkaria argitaratzeaz arduratzen direnak. Berau aurrera eramateko, bai
ordenagailuak eta baita argazki makina ere erabiltzen dute eta oso lan txukuna atera ohi
dela jakinarazi didate, zoritxarrez, ez baitut ikusteko aukerarik izan.

1.1.4 ONDORIOAK:

Bukatzeko, eskola honetan teknologia berriak presente daudela ukaezina da eta


haurrek gustuko dituztela ere argi dago. Dena den, ez dut uste hauen erabilera guztiz
antolatuta dagoenik eta zerbait zehatzagoaren beharra ikusten dut. Baliabideen aldetik
guztiz hornituta daudela bistan dago, bitxia dirudien arren, Nafarroako gobernuak
ematen dituen laguntzak direla eta. Baina hau ez da guztia eta baliabide asko egoteak ez
dut hauen ezagutza zuzen eta zabal bat ziurtatuko. Ondorioz, irakasleen aldetik hutsune
handi xamarra dagoela iruditzen zait eta baliabideei ahalik eta probetxu gehien atera
ahal izateko prestakuntza bultzatu beharra dagoelakoan nago.

5
IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA

1.2 Pasaia Lezo Lizeo ikastola

Pasaia Lezo Lizeoa Donibanen kokatua dagoen D ereduko ikastola bat da.
Pasaia, Lezo, eta Oreretako 900 ikasle inguru ditu zentroak. Beraz, argi dago ikastetxe
handi batetaz ari garela.

Ikastolako teknologia berriei dagokionez,


ikastola osoan 80 ordenagailu inguru
daude. 2 informatika gela daude, bata
Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta,
bestea berriz DBHko ikasleentzat. Gela
bakoitzean 12-13 ordenagailu daude. IKT
(informazio komunikazio teknologia)
gela ere eskuragarri dute ikasleek beren
lanak burutzeko. Bertan 6 ordenagailu
normal,9 portatil, arbel digital bat eta 5 proiektore (kanoi) auri ditzakegu.

Ordenagailu hauetaz gain, HHko eta LHko gela bakoitzak ordenagailu bat dauka
hainbat lantxo burutzeko; Txanela proiektuarekin erabiltzeko, ingeleseko zenbait ariketa
egiteko…Eta gainontzeko ordenagailuak irakasle geletan eta administrazioan aurki
ditzakegu.

Ikastetxeak badu IKT


(informazio komunikazio teknologia)
proiekturik. Proiektua duela 6 urte sortu
zen, izan ere, garai hartan ikastolak
teknologia berrien inguruko heziketa
beharra sentitu baitzuen. Gizarteak
eskaintzan zituen teknologia berriak
aukera ona ziren hezkuntzaren
multimedia planteamendua lortzeko, ikasleek ikaskuntzarako daukaten gaitasuna
indartzen baitzuten. Urteak pasa ahala, proiektua hobetuz joan da.

6
IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA

1.2.1 ERABILERA ESPARRUA:

Ordenagailuarekin lehen topaketa ikasleek Haur Hezkuntzan egiten dute. Esan


bezala, haur hezkuntzako gela bakoitzak ordenagailu bat dauka, eta hortaz umeek
hainbat jolas, ariketa…egiteko aukera daukate. Haur Hezkuntzan esaterako, duela urte
pare bat zenbait software erabiltzen hasi ziren, hala nola;

 TTANTTO
 Marrazketa programak
 Ipuinak: Txirri Mirri, Printze-zoriontsua
 Musika

Lehen Hezkuntzan berriz, proiektu gehiago daude martxan. Batez ere Txanela
proiektuarekin lan egiteko erabiltzen dute ikasleek ordenagailua. Matematika, euskara
eta ingurunea lantzen dituzte proiektu honekin, nahiz gerora begira, gaztelera ere
proiektuan txertatu nahi den. Hauek dira beraz lehen hezkuntzan egun erabiltzen
dituzten softwareak:

1.zikolan:

 TXANELA
 AXELKO
 Ipuinak: Txirri Mirri, Printze Zoriontsua...
 Marrazketa programak: Paint,
 matematika ariketak
 Besteak: EH Fauna,
 WORD
Programa hauekin lortu nahi diren helburuak hauek dira:

• Hardwareko oinarrizko terminologia ezagutzea: ordenagailua, sagua, pantaila,


musikako CD, CDRoma, inprimagailua, disketea, teklatua
• Ikasleek ordenagailua pizten eta itzaltzen jakitea.
• Ikasleek CDRomak egoki erabiltzen jakitea: sartu, nabigatu, itxi.
• Lizeoko web gunean nabigatzen jakitea.

7
IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA

• CDRom jakinetan informazioa bilatzen jakitea: EH Fauna, Lur Hiztegia

2.zikloan:

 OTSOKO
 matematika ariketak
 WORD (oinarria)
 Besteak: EH Fauna,
 INTERNET: Explorer oinarriak

Helburuei dagokienez, hauek dira bigarren zikloan ikasleen lortu beharreko


helburuak:

• Hardwareko oinarrizko osagaiak, kokapena eta funtzio orokorrak ezagutzea:


ordenagailua, pantaila, teklatua, sagua
• Sistema Eragilearen oinarrizko terminologia ezagutzea (artxiboa, karpeta,
programa...).
• Zenbait euskarritako informazioa gordetzen eta berreskuratzen ikastea: disketea
eta ordenagailua

3.zikloan:

 BELEKO
 MATEMATIKA ARIKETAK
 WORD
 INTERNET: Explorer eta Outlook
 Besteak: EH Fauna

Helburuak hauek lirateke:

• Edozein euskarritik informazioa bilatu eta eskuratzen jakitea: CD-Rom


(hiztegiak, entziklopediak, atlasak), disketea,

8
IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA

• Informazioa bilatzeko Gogokoak eta bilatzaileak behar bezala erabiltzea, eta


ibilbide nagusietan nabigatzea.
• Interneten bildutako informazioaz baliatzea da lanak egiteko (Ingurunea,
Plastika...)

Ingelesari dagokionez, teknologiak berriek badute atzerriko hizkuntzaren


irakaskuntzan bere lekua. Lizeoak Eleanitz proiektua darabil ingelesa irakasteko, eta
proiektu honen barnean teknologiek ere badute zeresanik. Ikasle bakoitzak CD bat
eskuragarri dauka etxean klasean landutako abestiak entzuteko, ikasitako gaien
inguruko ariketa eta jolasak egiteko besteak beste.

1.2.2 IRAKASLEEN FORMAKUNTZA:

Ikastetxe honetan 3 informatikako irakasle daude. Hauek arduratzen dira


informatikako saioak emateaz, eta gaur egungo teknologia berrien etengabeko aldaketa
eta dela hauen formakuntza etengabe berritzen doa. Dena den, gaur egun ordenagailuak
arlo edo gai gehienetan erabiltzen dira eta ondorioz, beharrezkoa da irakasle guztiak
hauen inguruko ezagutza izatea. Hori dela eta 2 urtetik behin Lizeoko irakasle guztiek
formakuntza ikastaro batzuk jasotzen dituzte.

Ikastaro hauek zentroan bertan burutzen dira eta horretarako aditu bat bertara
hurbiltzen da irakasleak eguneratu daitezen. Irakasleek kurtso hauek positiboki
baloratzen dituzte eta baliagarriak eta beharrezkoak iruditzen zaizkie.

1.2.3 ONDORIOAK:

Ukaezina da Teknologia Berriez ongi hornitutako ikastetxea dela aipaturikoa.


Bistakoa da baliabideak badaudela eta hauei probetxua ateratzeko gogoa ere bai. Ikusi
ahal izan genuen bezala, bai irakasleak eta baita ikasleak ere oso inplikaturik daude IKT
planean eta gustu handiz ari dira lanean.

Hala ere, interesgarria iruditzen zaigu ikasleen ordenagailuekiko ezagutzaren


inguruan aipamen txiki bat egitea. Gaur egun, bai matematiketan, bai ingelesean eta
baita beste hainbat arloetan ere ordenagailuaren bidez lan asko egiten da.Aktibitate jakin
batzuk burutzeko erabiltzen dituzte ordenagailuak, baina honek ez du ikasle horiek
ordenagailua erabiltzeko gai direla ziurtatzen, programa jakin horiek bakarrik baizik.

9
IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA

Dena den, badirudi Bigarren zikloan ezagutza hauek zabaltzen saiatzen direla ikasleak
ikastolatik kanpo ordenagailua erabiltzeko gai izan daitezen.

2 ONDORIO OROKORRAK

IKT berrien inguruko txostenari amaiera emateko, bi zentroen arteko


konparaketa txiki bat egin nahi genuke. Dena den, lan honen hasieran aipatu bezala, bi
errealitate oso ezberdinez ari gara eta ondorioz, kontu handia eduki behar dugu biak
alderatzeko garaian. Ez da bata bestea baino hobea, desberdina baizik. Azken finean,
ikastetxeen betebehar nagusia ikasleen beharrak asetzea da eta hori ziurtatuz gero
gainerako guztia gehigarria da. Adibidea: eskola handi batean baliteke arbel digitalak
izatea eta eskola txiki batean aldiz, horrelako baliabiderik ez ezagutzea. Baina horrek ez
du esan nahi ikastetxe handiko haurrek gehiago ikasiko dutenik. Izan ere, askotan hobe
da gauza asko eduki ordez dauden gutxi horiek behar bezala erabiltzen jakitea.

10