You are on page 1of 1

4. Hezkuntza formal eta ez formalaren banaketarako irizpideen idazketa, ba al dago erregelarik?

Hasteko, ikaskuntza formala eta ez formala definituko ditugu:

Ikaskuntza Formala: normalean ikaskuntza edo hezkuntza zentro batek eskaintzen duen ikaskuntza, izaera egituratua daukana eta ziurtagiri batekin bukatzen dena. Ikaslearen ikuspegitik nahitakoa da. Ikaskuntza Ez Formala: ikaskuntza edo hezkuntza zentroek eskaintzen ez duten ikaskuntza da, normalean ziurtagiririk gabe bukatzen dena.

Ondoren, ikaskuntza formala eta ez formala zertan desberdintzen diren ikusteko edo irizpideak definitzeko irakasle, ikasle, instituzio eta eremu fisikoko indarguneak aztertuko ditugu. Batetik, irakasle eremuan, hezkuntza ez formalean, hasierako formazioa eta bere jarraipena ditugu; planifikazio eta programazioan formakuntza; estrategiak, prozedurak eta ebaluazioa. Hezkuntza ez formalean, berriz, espezializazio maila handiagoa da eta estrategia eta metodoak, adibidez, espezifikoagoak dira. Ikasleen eremuan, hezkuntza formala, eduki eta emaitzetan zentratzen da; konbibentzia estuagoa da eta balore asko transmititzen dira. Hezkuntza ez formalean, ordea, baloreak konkretuagoak dira, praktika eta prozeduretan oinarritzen da eta jarrerak du garrantzia. Instituzio eremuan, hezkuntza formala ekonomikoagoa da, kohesio handiagoa du, tutoreak daude eta erantzukizun konpartitua. Hezkuntza ez formalean administrazioa ez dago hain burokratizatua; adaptazio eta flexibilitatea maila handiagoan ematen da; beste zerbitzu batzuk erabiltzen dira eta kanpo irudi eta kanpo kooperazioa gailentzen da. Eremu fisikoan, hezkuntza formalean, lekuak ezberdinduak daude; eraikinak espezializatuak. Eremu ez formalean lekuak espezializatuta daude eta material eta instituzio teknologikoak ikus ditzakegu.

Jone Jauregi Olaia Lizartza Amaia Martin Deiane Moreno