Ahaztuen mendekua, Alberto Ladron Arana Argumentua Lierni Garmendiak bideratua Ana eta Oskar mendira joaten dira

txango baterako, Iratiko basora, hain zuzen, eta bertan liskarrean hasten dira, Anak jakin baitu Oskarrek bere lagun Xabierrekin engainatzen duela. Orduan, neskak Oskar jipoitzen du, eta Oskarrek, jakina, itzuli egiten dio kolpea. Ana haserretu eta mendian barrena abiatzen da, eta Oskar autoa utzi duten aparkalekura itzultzen da Ana itzuliko delakoan, baina ez da horrela izanen. Otsaila eta negu gorria izanik, iluntzen hastean Oskarrek poliziari deitzen dio. Ikerketa hasten dute, eta Armentia inspektoreak Oskar jotzen du susmagarri nagusitzat. Halere, Oskar beste hipotesi batzuk plazaratzen hasten da, bere kabuz ikertzen. Anaren ordenagailu eramangarrian GPS programa bat aurkitzen du, ezabatua izan zena, eta pentsatzen hasten da desagerpena Anak antolatu ote duen. Armentiak, ordea, ez dio sinesten. Oskarrek beste lorpen batzuk egiten ditu bere ikerketan. Oskarrek Anaren ia 3.000 euroko transferentziaren berri izaten du, eta horrek bere mendirako zenbait gailuren erosketetara eramaten du, bere susmoak baieztatuz: Anak bere kabuz egin zuen alde, eta desagerpena izan zela sinetsarazi nahi zien guztiei Oskar bere hilketaren erruduntzat jotzeko, Xabierrenaren mendeku modura. Kontua erabat okertzen da Anaren gorpua agertzen denean, Oskar ziur baitzegoen Ana bizirik zegoela. Anaren hiltzailearen bila hasten dira Oskar eta Xabier, eta Anaren kasuetan begiratzen dute, abokatua baitzen, Salustiano deituriko gizon batengana heldu arte. Ahizpa Maravillasekin hitz egiten dute, eta honek Anak Salustianorekin hitz egin zuela esaten die, baina Salustiano hilda da dagoeneko. Elkarrizketaren grabazio bat aurkitzen dute, eta jakiten dute Gerra Zibileko fusilatzeen eta hildakoen gorpuak lurperatutako lekuen inguruan dela, eta alor hori ikertzen hasten dira. Konturatzen dira Anak eramaten zuen kasu batean lur batzuk daudela, enpresa batek urbanizazio bat egin nahi zuelako, eta lur horietan fusilatuen gorpuak daudelako lurperatuta. Ikerketan, ordea, jipoitu egiten dute Oskar, eta ospitalean egoten da egun batez. Azkenik, konturatzen dira eraikuntza enpresa hori fusilatu horiek hil zituen horietako batena dela, Beltza deitua, eta bere krimenak ezabatzea zuela helburu. Horretarako, ordea, komeni zitzaien Anaren kasua alde batera uztea, eta horregatik, Anaren sozio Goikoetxearekin tratua egin zen. Horregatik, Goikoetxea atxilotzen du Armentiak Anaren hilketagatik, honek eraikuntza enpresagandik dirutza jasoko baitzuen Ana tartetik kentzean. Halere, bukaeran badirudi Xabier bera dela hiltzailea, azken kapituluan bere ikuspuntutik kontatzen baita gau hura labur-labur, Ana gorrotoz hil zuen, Oskarri egin nahi zionaren berri izan zuelako.