You are on page 1of 17

HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK

EGUNKARIA
2007-03-27

3 pertsonako taldea gara gu: Irati, Naiara eta Aiora.

Gaurtik aurrera gelan egindako gauzak, ikasitakoa eta gure

iritziak azaltzen saiatuko gara. Hasteko gaiaren inguruan ditugun

hainbat ideia aipatu nahi ditugu, gure aurrezagutzak zeintzuk

diren ikusteko.

Teknologia berriak aipatzen ditugunean, bereziki ordenagailuen

irudia datorkigu burura. Hala ere, gaur egun teknologia edonon

aurki dezakegu. Gure etxeetan esaterako, teknologia daukagu ia

leku guztietan; sukaldean,

saloian, logeletan, komunetan eta

baita lorategi eta garajeetan.

Hau dena horrela izanda ere,

askotan ez gara konturatzen hor

daudela, eta ez diegu behar

bezain etekin ateratzen. Hau

guztia une batez hausnartu eta

gero, iruditzen zaigu, teknologia berriak hobeto ezagutu beharko

genituzkeela, eta bereziki hezkuntzara aplikatu daitekeena, gure

lanbide izango baita.

1
HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Hori dela eta, asignatura hau gogo handiz hartu dugu.

Aukera paregabea iruditzen zaigu gure ezagutzak zabaltzeko.

Izan ere, etxean nahiko ibiltzen gara ordenagailuarekin, baino

beti dago zer ikasi. Gaia orokorrean oso gustukoa dugu eta lanean

hasteko prest gaude. Taldekide batek erabiliko dugun moodle

plataforma, lehengo urtean ezagutzeko aukera izan zuen Carmen

Cuevasekin eta egia esan oso baliabide interesgarria iruditzen

zaio. Egindako

tareak, zereginak

bertan igotzeko

aukera, zalantzak

edonoiz galdetzeko

aukera eta

informazioa bertan

eskugarri izatea benetan aberasgarria iruditzen zaigu. Hori bai,

gure ustez, honelako plataformak ez dira klase magistralak

ekiditeko bide bat, klaseak laguntzeko eta osatzeko baizik.

Lehengo urtean oso gustura ibili zen taldekide hau eta beraz, gu

ere horrela ibiliko garelakoan gaude.

Gaurko klasean lan taldeak egin ditugu eta egin beharreko

lanen inguruko informazioa irakurri dugu. Taldekideak gustura

ibiliko garelakoan gaude eta horrek lanak egiterakoan asko

lagunduko digu. Dagoeneko ikastoletan aurki dezakegun

2
HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK

teknologia berrien inguruan eztabaidatzen hasi gara. Gaiari

sarrera emateko modu egokia iruditzen zaigu. Egia esan,

orokorrean, teknologiei dagokionez praktiketan ez dugu gauza

handirik ikusteko aukera izan, izan ere Ingeleseko klaseetan

murgilduak egon gara. Hori dela eta, ikastolara hurbilduko gara

berriro, ea informazio gehiago lortzen dugun. Besterik gabe, ea

hurrengo klaseak nola garatzen diren eta lanean hasten garen,

gauzak pila ez daitezen.

2007-03-30

Gaurko klasea nahiko teoriakoa izan da. Danik ordenagailuei

buruzko oinarrizko informazioa azaldu digu, izan ere,

ikastoletara galdetzera joaten garenean ideiak argiagoak izan

ditzagun. Klasean

aipatutako

kontzeptu gehienak

entzunak genituen,

nahiz eta ideia

batzuek nahasturik

geneuzkan.

Horregatik, interesgarria eta baliagarri iruditu zaigu klase hau.

Gero lanean hasteko denbora eskaini zaigu, baino egia esan

bertan ez genuen behar genuen informazioa eta ez dugu gauza

askorik egin. IKT berrien inguruko txostena nola egin dezakegun

3
HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK

pentsatu dugu. Bi eskola ezberdinen egoera alderatzea pentsatu

dugu. Hori dela eta aste santua informazioa biltzeko erabiliko

dugu. Hala ere, kontuan hartu behar dugu ikastetxeak itxiak

daudela astelehenetik aurrera, beraz aste santuko bi asteak

bukatu arte itxaron beharko dugu. Hori bai, bertan zer galdetuko

dugun eta zein informazio behar dugun erabaki dugu, aste santua

bukatu eta lehen bailen ikastoletara bisitak egiteko.

2007-04-17

Aste Santuko bi asteak pasa dira eta berriz ere hemen

gaude, martxan jartzeko prest. Gaur Josemirekin izan dugu

klasea. Hasieran pixka bat galduak aurkitu ditugu geure buruak.

Betidanik erabili izan dugu google bilatzailea, baina informazioa

eta irudiak bilatzeko bakarrik. Horregatik interesgarria eta

guztia berria egin zaigu gaurko klasean landutakoa.

4
HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Googlen argazkiak bilatu ditugu eta argazki horiekin

PHOTO STORY erabiltzen ikasi dugu. Guk Movie Maker

programa

ezagutzen genuen

eta egia esan biak

nahiko antzekoak

dira. Beraz, zati

hau nahiko erraz

jarraitu dugu.

Ondoren googlen

kontu bana sortu dugu. Kontu berri honekin gauza pilo egin

daitekeela ikusi dugu. Bertan, egutegi bat, kalkulu orriak, alarmak

eta beste abar luze bat aurkitu dugu. Hala ere, gaur Picasa eta

Blogger programak ikusi eta aztertu ditugu. Picasan, googlen

bilatutako argazkiekin albumak sortzen ikasi dugu. Gauza politak

sortua daitezke modu sinple batean. Gainera album hauek gure

gelakideei erakusteko aukera eman digu, eta baita guk besteenak

ikusteko aukera. Ondoren, gure blog pertsonala sortu dugu

Blogger erabiliz. Gauza basikoenak bakarrik egin ditugu, baino

nahi izanez gero norberak etxean jarraitu dezake lanarekin eta

bloga hobetzen eta osatzen joan.

5
HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK

2007-04-20

Gaur ostirala da, beraz Danirekin izan dugu klasea. Gaur

word pixka bat gehiago ezagutu dugu. Unibertsitatean lan pila

bat egiten ditugu eta hauen itxura eta presentazioa

garrantzitsuak

dira. Izan ere,

ikusten dugun

lehen gauza

lanaren itxura

da eta hau ona

bada lana

hobetzen du.

Horregatik

word-en erabiltzen ditugun formatuak oso garrantzitsuak dira.

Egia esan, word programa ia beti erabiltzen dugu, baina

formatuak ez genituen ezagutzen. Ikusi ahal izan dugunez, nahiko

erraza da formatu bat sortzea eta behin hori eginez gero lan

txukuna entregatu ahal izango dugu.

Oso interesgarria iruditu zaigu gaurko klasea, baina egia

esan erabilgarriagoa izango zen kurtso hasieran edota duala, bi

urte, karrera hasi genuenean. Hala ere, inoiz ez da berandu

gauzak ikasteko, eta hemendik aurrerako eta etorkizunean

6
HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK

egingo ditugun lanetan aplikatu ahal izango dugu gaur ikasitako

ezagutza.

2007-04-24

Orain arte IKT buruzko informazioa biltzen egon gara.

Taldekide bakoitzak bere aldetik informazioa lortu du eta gaur

informazioa hori bateratu dugu klasean. Elkarlanean hasi gara

eta informazioaren berri eman dugu. Lana martxan dugu eta oso

gustura ibili gara lanean. Oso interesgarria eta garrantzitsua

iruditzen zaigu lan hau, izan ere, horrela inguruko beste

errealitateak ezagutzeko aukera dugu. Askotan ez baikara

konturatzen dena ez dela guk uste bezalakoa, eta hain zuzen ere

ezberdintasun horrek aberasten gaitu. Josemiri lanei buruzko

zalantzak ere galdetzeko aukera izan dugu. Beraz, egun hau ondo

aprobetxatu dugula iruditzen zaigu.

Aipatu nahi dugu, gaurko klasea 12:30tan bukatu dugula,

baino gero gure kabuz lanarekin jarraitu dugu. Izan ere lehen

bailehen lan hau bukatu nahi dugu, gauzak pilatu ez daitezen.

2007-04-27

Ostirala berriz ere. Gaurko klasean hurrengo lana

aztertzen hasi gara, hain zuzen ere, lan edo hizkuntza

audiobisuala. Hasteko lan hauek zer diren eta nola egiten diren

ikusi dugu. Izan ere, telebistan zineman gure inguruan ditugu.

7
HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Hizkuntza audiobisuala irudien bitartez funtzionatzen duen

hizkuntza da. Beraz, erraz ohartu gaitezke edonon aurki

dezakegula. Horrek ez du esan nahi lan erraza denik. Izan ere,

lan audiobisual batek hiru pausu nagusi dauzka: Pre-produkzioa,

produzioa eta post-produkzioa.

Gure hurrengo lana beraz, 5 minutu inguruko obra

audiobusual bat sortzea izango da. Horretarako lehenengo IDEA

eduki behar dugu. Honen ondoren, gidoilariek ideia garatzen

dute, gidoi literarioa sortuz. Hau egina dugularik gidoi teknikoa

egin behar da. Hain zuzen ere, gidoi teknikoa izango da guk gure

produkzioarekin batera entregatuko dugun zatia. Hori dela eta,

gaurko klasea gure IDEIA garatzen igaro dugu. Asko kostatu

zaigula onartu beharrean gaude. Hala ere, mila buelta eman

ondoren dokumental antzeko zer edo zer egitea bururatu zaigu.

Horretarako Goizueta herria aukeratu dugu; xarma ikaragarri

8
HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK

duen herri txiki eta polita. Ideia eta sekuentziak nahiko argi

dauzkagu, baina hauek finkatu eta hobetu behar ditugu oraindik.

Oso pozik gaude aukeratutako gaiarekin. Ziur gaude gustura

ibiliko garela lanean eta batez ere produkzioa burutzen dugunean

; Goizuetara joango baikara egun pasa eta bertan obra

produzituko dugu. Ea dena ondo lotzen eta antolatzen dugun obra

audiobisual polit eta interesgarria sortu ahal izateko.

2007-05-02

Gaur asteazkena da, ez dugu Teknologia Berriak klasea,

baina IKT berrien txostena bukatzeko geratu gara. Aipatu behar

dugu oso gustura ibili garela eta dagoeneko txostena bukatua

dagoela. Lanean ibili gara buru belarri eta emaitza ona dela uste

dugu. Bi eskola ezberdinen egoera aztertu dugu, ikastetxe

bakoitza errealitate ezberdin bat baita. Oso interesgarria irudi

zaigu eta beste taldeen lanak ikustea ere gustatuko litzaiguke.

Asko ikasi baitaiteke eskola ezberdinak aztertuz. Gainera, gure

artean debatetxo asko sortu dira, baliabideen inguruan, hauen

erabileraren inguruan…. eta honekin ere asko ikasi dugu. Besterik

gabe, hurrengo lanarekin hasteko gogotsu gaude; ea zer sortzeko

gai garen.

9
2007-05-04
HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Gaurko klasea lan audiobisualaren errepasoarekin hasi dugu.

Ondoren, post-produkzioa lantzen hasi gara. Horretarako Movie-

Maker programa

erabiliko dugu. Izan

ere, programa hau

eskola gehienetan

aurkitu ahal izango

dugu, eta horrela

irakasleak izaten

garenean gure ikasleekin erabiltzeko aukera izango dugu.

Honetaz gain, erabiltzeko erraza dela uste dugu. Movie-Maker

programa lehenagotik ezagutzen genuen eta askotan erabiltzeko

aukera izan dugu. Hori dela eta, uste dugu proiektu sinpleak baina

politak egiteko aukera paregabea iruditzen zaigu.

Honetaz gain, gaurko klasean bi gauza oso interesgarriak

ezagutu ditugu. Hasteko EHU konsigna erabiltzeko aukera izan

dugu. Gezurra badirudi ere, 3 urte eman ditugu unibertsitatean

eta ez genuen zerbitzu honen berri. Oso zerbitzu erabilgarria

da, izan ere, askotan unibertsitateko ordenagailuak erabiltzen

ditugu eta gero arazo eta zailtasun ugari izaten ditugu artxiboak

gordetzeko. Sistema honekin unibertsitatean fitxategiak igo eta

geure etxean ikus ditzake. Benetan interesgarria da, hala ere,

berriz ere pena da, gure azken urtean ezagutu izana.

10
HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Honekin batera dokumentuen formatua aldatzeko pagina

bat ezagutu dugu: media-converter. Pagina hau oso erabilgarria

izan daiteke, izan ere, gure produkzioa egin ondoren, post

produkzioa egin beharko dugu eta agian kamarak grabatutako

bideoen formatua aldatu egin beharko dugu ordenagailuak erabili

eta ikus hala izateko.

2007-05-10

Gaur osteguna, Goizuetan egon gara egun pasa gure

produkzio lana burutzen. Esan beharra dago, oso gustura egon

garela eta asko disfrutatu dugula lanaren zati hau egiten.

Goizueta herria

benetan herri

polita eta

xarmangarria

da. Bertan,

naturarekin

zerikusia duten

toki ikusgarriak

aurkitu ahal izan ditugu. Bideo eta argazki pila lortu ditugu eta

hain material politarekin post-produkzio lanarekin hasteko

irrikan gaude. Ea biharko klasean lana martxan jartzeko astia

dugun.

11
HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK

2007-05-11

Gaur ostirala. Klase hasieran Danik Movie Maker programa

guztiz ulertzeko falta zen zatia azaldu digu: musika eta audioa

nola landu eta nola nahastu erakutsiaz. Honen ondoren, gure

lanarekin hasi gara. Hasteko Goizuetan grabatutako bideoak

formatuz aldatu behar izan ditugu Media converter pagina

erabiliz. Ondoren gure gidoia jarraituz argazki eta bideoak

eransten joan gara Movie Maker erabiliz. Ahotsa etxean

grabatuko dugu hurrengo asterako, eta beraz efektuak eta

trantsizio efektua sartzea falta zaigu. Honez gain, obra

borobiltzeko eta apaintzeko detaileak ere egin beharko ditugu

hurrengo astean.

2007-05-18

Gaur, ostirala, Dani eta Josemiren klaseak izan ditugu, biak

jarraian. 10:30tan Danirekin Web 2.0 ikusteko aukera izan dugu.

Egia esan, azkeneko boladan dezente entzun dugun kontzeptua da

eta Danik esan bezala nahiko zehaztu gabea eta polemikaz

inguratutakoa. Hala ere, web 2.0 teknologia berrien berpizkundea

izan dela . Izan ere, erabiltzaileak internet-arekin duen

harreman aldaketa da. Orain arte, ez dugu gehiegi pentsatu

kontzeptu honen inguruan, baina egia esan egunero erabiltzen

dugu eta edonoren esku dago. Esaterako, msn programa web 2.0

teknologia da eta guk egunero erabiltzen dugu. Honetaz gain,

12
HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK

fotologak ere gure ingurua betetzen ari dira. Hemen ere, gauzak

sortu, gehitu, aldatu eta informazioa kontrolatu dezakegu.

Interesgarria eta bitxia da, ezagutzen ez den jendea elkar

lanean ikustea, helburu berdina lortu nahian. Sare sozial

izugarriak sortu daitezke web 2.0ri esker. Noski, norainokoak

diren interesgarriak sare sozial hauek? Hori erabiltzailearen

esku dago. Norberak aukeratu dezake noraino parte hartu eta

inplikatu bere burua. Argi dagoena da, abantaila eta erraztasun

ikaragarriak ekarri eta ekarriko dituela.

12:30tan Josemiren klasea hasi da. Gaurkoan ere, gure obra

audiobisualaren post-produzkioa egiteko aprobetxatu dugu. Egia

esan, nahiko arazo izan ditugu. Aurreko egunean, Movie-Maker

erabiltzen hasi ginen; argazki eta bideo guztiak inportatu

genituen, ordena aukeratu eta efektu batzuk sartzen hasi ginen.

Gaur ordea, proiektua irekitzerakoan ez ziren bideo eta argazki

guztiak ikusten. Izan ere bi argazki kamara ezberdinekin atera

genituen eta beraz, leku ezberdinetan gordeak zeuden.

Ordenagailuak beraz, ez zituen fitxategi guztiak aurkitzen.

Hasieran pixka bat desesperatu gara, baina gauzak konpondu

ondoren, berriz lanean jarraitu dugu, efektu eta trantsizioak

eransten. Oso gustura eta pozik gaude egiten ari garen lanarekin,

polita geratuko delakoan gaude.

2007-05-21

13
HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Ikasturtea bukatzear dago eta lanez lepo gabiltza. Askotan

lanak azkar eta presaka egiteak urduri jartzen gaitu eta

ondorioz, lan on bat eskas samar geratzeko arriskua dago.

Astelehen goiza ez da bereziki aproposa lan batekin buru belarri

jarraitzeko, baina momentuz gustura ari garenez, lehen bai lehen

bukatzeko gogoz gaude.

Txostena aspaldi bukatuta geneukan arren, beti geratu ohi

da zerbait azken unerako. Hori dela eta, goiz hau aprobetxatu

dugu azken detailetxoak gehitzeko, besteak beste, argazkiak eta

abar. Hau bukatutzat eman ondoren, gure obra audiobisulari ekin

diogu berriro ere.

Badirudi, honek ere bere

itxura hartu duela, baina

noski, zenbat eta

politagoa, orduan eta

hobe. Ondorioz, oraindik badago zer egin lan honen inguruan.

Ostiralean egindakoaz gain, efektu nahiz hainbat transizio gehitu

dizkiogu eta badirudi itxura paregabea hartzen ari dela.

2007-05-22

Atzo ordu pare bat pasa genuen arren, gaur ere gure

grabaketa horren inguruan lanean jarraitzeko asmoz elkartu

gara. Hasiera batean musikaz gain, ahotsa ere sartu nahi genion

gure lan audiobisualari baina egoerak hala bultzatuta, iritziz

14
HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK

aldatu dugu. Zalantzarik ez dago ahotsak gure lan honi emango

lioken bizitasuna nahiz aberastasuna zenbaterainokoa den baina

beste alternatiba batzuk ere badaude eta pozik gaude hartu

berri dugun erabakiarekin. Esan bezala, ez diogu ahotsik sartu

baina bai argazki nahiz bideo bakoitzaren inguruko azalpen txiki

bat ematen duen testuren bat edo beste. Nahiz eta guk nahi

bezain beste informazio ez sartu, gure iritziz beharrezkoa da

irudien inguruko azalpen minimo bat ematea, hau da, ikusten den

paisai zoragarri horren berri ematea. Hainbat esaldiz gain,

musika pixkat ere gehitu diogu, ukaezina baita honek ematen dion

freskotasuna. Bistakoa den bezala, ez zaigu asko geratzen lan

hau bukatutzat emateko eta pozik gaude egiten ari garenarekin.

2007-05-25

Gaur izan da kurtso guztiko azken ostirala, beraz, gai honen

azken saioa bukatutzat eman dugu. Badirudi denak lanez gainezka

gaudela, nahiz eta guk dena kontrolpean eduki.

Aurretik Josemik azaldu zigun Blog bat sortzeko egin

beharreko guztia

zertan zetzan. Hori

dela eta gaur

Danirekin errepaso

15
HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK

bat egin dugu, gure Blog-a sortu ahal izateko. Gure dokumentuak

interneten nola zintzilikatu azaldu digu, horrela, bertatik hartu

eta gure Blog-ean publikatu ahal izateko. Honetaz baliatuz, jada

guztiz bukatuta daukagun IKT txostena PDF formatura pasa eta

gure Blog-ean jarri dugu.

Lan audiobisualari ere amaiera eman diogu. Azken aldiz ikusi

dugu eta oso pozik gaudela esan beharrean gaude. Falta zaigun

bakarra da bideoa formatuz aldatzea, Blog-ean txertatu ahal

izateko. Honekin batera, gidoi teknikoa borobiltzen aritu gara,

izan ere, grabazioarekin batera zintzilikatu baitugu.

Egunkariari ere amaiera eman beharrean aurkitu gara. Hori

dela eta, Moodle plataforman zintzilikatuko dugu. Argazki batzuk

gehituz, gure blogean ere erakusgai jarriko dugu, azken hau

osatuagoa geratu dadin.

16
HEZKUNTZARI APLIKATUTAKO TEKNOLOGIA BERRIAK

Laburbilduz, saio hauekin oso gustura gaudela argi utzi nahi

dugu. Ukaezina da hiru urte hauetan zehar ez dugula antzeko

ezer eduki, hau da, teknologia berrien mundu anitz honetatik

nahiko urrun egon gara. Baina azken txanpa honetan, gogoz aritu

gara eta asko murgildu gara, buru-belarri lan eginez. Bukatzeko

esan, oso pozik gaudela burututako lanekin eta emaitzak ere gure

gustukoak izatea espero dugu.

17