You are on page 1of 32

Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

LANGILE IKASTOLA

AURKEZPENA

1
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

Langile Ikastola, Hernaniko udalerrian (Gipuzkoako ipar-ekialdean)


aurkitzen da, Donostiatik gertu (9,2 kilometrora); eta bere mugak
ondorengo hauek dira: Donostia, Astigarraga, Arano, Elduain, Errenteria,
Lasarte-Oria eta Urnieta herriek inguratzen dute. Gutxi gorabehera 42
km koadro ditu, eta 18.706 biztanle ditu (2003ko urtarrilaren 1ean). Esan
beharra dago, herri industriala dela, baina nekazari kutsua nabarmena
da.

Hernanik ingurune aberatsa dauka eta bertan Urumea ibaia eta


mendi ezberdinak aurki ditzakegu (Onddi, Adarra, Akola, Urdaburu,
Igorin, Santa Barbara, etab.). Aipatzekoa da, herria Santa Barbara
mendiaren magalean kokaturik dagoela.

Meabe Bidebieta Laubidieta Santa Barbara

Langile Ikastolan zentratuz, lau edifiziotan banaturik dagoela esan


dezakegu: “Meabe” (Haur Hezkuntzako eraikin nagusia), “Bidebieta”
(Haur Hezkuntzako 5 urtekoak), “Laubidieta” (Lehen Hezkuntza) eta
“Santa Barbara” (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza). “Bidebietak” duela
bi urte ireki zituen ateak, “Meaben” leku falta zegoelako.

2
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

Administrazioari dagokionez, publikoa eta D eredukoa da. Lehen


aipatu bezala, etapa ezberdinetan banaturik dago ikastola: Haur
Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
Lehen etapa lau lerrokoa da, maila bakoitzean gehienez ere lau gela
egon daitezke. Lehen Hezkuntza hiru lerrokoa da eta DBH bikoa.

Ikastolak ematen dituen zerbitzuei dagokionez, jangela eta eskolaz


kanpoko kirola aurki ditzakegu. Azkeneko honetan, Hernaniko eskola
guztiek parte hartzen dute. Asteburuetan jolasten dituzte partiduak eta
astean zehar entrenatzen dute haurrek. Zerbitzu honen helburua, umeek
kirol ezberdinak praktikatuz ondo pasatzea da. Baliabideak direla-eta,
ondorengo hauek aurki ditzakegu zentro honetan: material didaktikoa
(liburuak, diapositibak, ordenagailuak, bideoak, etab.) eta baliabide
pertsonala (PT-ak, psikologoak, logopedak, irakasleak, sukaldariak,
aholkularia, etab.). Aipagarria da, irakasleek baliabide pertsonala
botatzen dutela faltan eta etorkinekin erabiltzen dituzten baliabideak ere
ikastolak berak jartzen dituela, hau da, Gobernu Saileko laguntzarik ez
dutela jasotzen.

3
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

DATU GARRANTZITSUAK

Langile Ikastolako ikasle kopurua 2006-2007 ikasturtean


ondorengo hau da:

Haur Lehen
IKASLEAK DBH GUZTIRA
Hezkuntza Hezkuntza
137 204 99 440

169 187 102 458

306 391 201 898


+

Irakasleei dagokionez, esan beharra dago, irakasle guztiek PL2


maila dutela eta denak elebidunak direla. Batzuk beraien espezialitatean
ari dira lanean: gorputz hezkuntza, ingelesa, heziketa berezia eta
musikakoak adibidez. Aipatzekoa da azken hau udalak kontratatzen
duela zerbitzu baten bidez. Honetaz gain, irakasleek hainbat betebehar
dituzte klaseak emateaz aparte: ekipoarekiko, zikloarekiko,
kurrikuluarekiko eta batzordearekiko ardurak, hain zuzen ere. Irakasle
kopuruari dagokionez, ondorengo hauek dira datu ofizialak:

IRAKASLEAK HH-LH DBH GUZTIRA


37 25 62

6 6 12

53 31 74
+

4
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

BALIABIDE TEKNOLOGIKOAK

MEABE (HHko eraikin nagusia)

- Irakasle gelako materiala:


 Fotokopiagailuak: ikasleei fitxa ezberdinak luzatu ahal
izateko erabiltzen dituzte gehienbat. Baina beraien artean
erabiltzen dituzten inprimaki ezberdinak ere fotokopiatzen
dituzte. Bi daude guztira.

 Ordenagailuak: bi daude guztira. Bertako aholkulariak


hauetako batean egiten ditu bere txostenak. Inpresora eta
eskanerra ere badituzte.

- Musika gelako materiala:


 Telebista- bideo- DVD: eguraldi txarra egiten duenean
erabiltzen dituzte gehienbat, pelikula edota bestelako saioak
ikusteko.
 Proiektorea eta pantaila zuria: argazki proiekzioak ikusi ohi
dituzte haurrek, baita diapositibak ere.
 Musika aparatua: musikako gela izanik, CD ezberdinak
entzuten dituzte.

- Ikasgela bakoitzean musika aparatua daukate.

5
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

BIDEBIETA (5 urtekoak)

Leku txikia da eta bigarren ikasturtea da 5 urteko ikasleak bertara


joaten direla. Beraz, oraindik ere baliabidez hornitzen ari dira lokala.
Ondorengoak aurki ditzakegu:
- Musika aparatuak.
- Ordenagailuak/ inpresorak (urte honetan hasten dira
hauekin kontaktuan jartzen, jokoen bidez gehienbat).
- Fotokopiagailua.

LAUBIDIETA (LHko eraikina)


- Irratia:

Irratia ikastolan aspalditik zuten proiektu bat zen, baina 1999-2000


ikasturtean aurkeztu zuten Hezkuntza Sailean, curriculum berrikuntza
delakoaren barruan. Behar ziren paperak prestatu ondoren, hasi ziren
lanean serio proiektu horretan.

Gela bat antolatu, jarduera horretarako behar ziren aparatuak jarri,


zerbitzu teknikoen arduraduna izendatu eta irratiaren izena aukeratu
ondoren, emititzen hasi ziren (2000-2001 ikasturtean).

Irratirako izen aukeraketa honela izan zen. Gela guztietan egin


ziren proposamenak. Horiek geletan landu ondoren, aurrez eratutako
batzorde batera eraman ziren. Batzorde hau irakasleez eta 5. eta 6.
mailako ikaslez osatua zegoen. Bertan bozketa eginez “KOX-KOX
IRRATIA” izendatzea erabaki zen.

6
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

Kox-Kox irratia Hernanin entzun daiteke eta nahiko ondo gainera,


107,5 FM sintonizatuz gero.

Lehenengo zikloko lehenengo mailan ez dute ezer idatzirik


eramaten, irakaslearekin batera zuzentzen du saioa. Bigarren mailan,
esatariak gidoi idatzia izaten du aurrean. Horrela, pixkanaka, saioaren
ardura hartzen joaten dira.

Bigarren zikloan dena idatzirik eramaten dute irratsaioa egitera


joaten direnean. Horretarako paper eredu batzuk prestatzen dituzte:
esatariarena eta saioaren ordena, asmakizunak, bertsoak, koplak,
albisteak, bereziki eskainitako kantak, txisteak etab. Saioak 20-25
minutukoak izaten dira eta talde txikietan prestatzen dira, lau edo bost
lagunek osatzen dituztelarik. Beste ikasleak gelan gelditzen dira
irratsaioa entzuten, eta ondoren, irratsaioa aztertzen da.

Hirugarren zikloko antolaketa gutxi gorabehera aurreko ziklokoa


bezalakoa izaten da. Ikasleek, gehienez 10 pertsonako taldetan
banatuta, ordu erdiko saioetan parte hartzen dute. Ziklo honetan
teknikariaren ardura ere ikasleek hartzen dute, txandatuz noski.

- Bideo kamara eta argazki makina digitalak:

Nahiz eta eraikin honetan dauden, irakasle guztien esku daude.


Irteerak, ospakizunak, ikuskizunak... egiten dituztenean erabiltzen
dituzte. Irakasleak noizko eta zenbat denborarako beharko dituen
zehaztu beharko du.

- Gela bakoitzeko ordenagailua:

Lehen Hezkuntzako 1.zikloan txokotan egiten dute lan eta beste


bietan tailerretan. Honela, ordenagailu txokoa bereizten dute. Ttantta,
Clic eta Creative Writer programak dira aipagarrienak, Ttanttan,

7
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

esaterako, letra berezi bat erabil dezaketelako (lotua, idazten ikasteko


errazagoa). Programa honek joko ezberdinak ditu, gero ikasleek
inprimatzen dituztenak. Honetaz gain, CD ezberdinak dituzte programa
ezberdinekin eta denborarekin Word (baita beste hainbat programa ere)
erabiltzen hasten dira. Internet erabiltzeko aukera ere badute.

- Ordenagailu gela:

 Ordenagailuak: programa ezberdinekin eta internetekin.


2.ziklotik aurrera hasten dira erabiltzen. Inpresora eta
eskanerra.
 Proiektorearekin erabiltzen den pantaila: irakasleak
azalpenak emateko erabiltzen du.

- Zuzendaritza, idazkaritza eta liburutegia:

Ordenagailuak aurki ditzakegu hauetan, gela bakoitzean sortzen


diren behar ezberdinei erantzuteko.

- Fotokopia gela:

Bi fotokopiagailu daude, batez ere ikasleei zuzenduriko fitxak


fotokopiatzeko erabiltzen direnak.

- Bideo gela:

Telebista aurki dezakegu, bideo eta DVD ezberdinak ikusi ahal


izateko.

- Aretoa (antzerkiak, etab. egiteko erabiltzen dutena):

8
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

Proiektore bat dute, beraien jardueretan baliagarria izan


daitekeena.

SANTA BARBARA (DBHko eraikina)


-Irratia:

Hasierako helburuak (1go ebaluazioa):


- Denok erabilpena ezagutzea (teknikariaren lana)
- Beraiei gustatzen zaien gaiei buruz programa aurrera
eramateko gidoi motzak idaztea.
- Ardura hartzea: materiala lehenago aukeratzea eta
lantzea.
- Irratiz hitz egitea.

4. mailan martxan jarri dute eta hasierako helburuak bete ditugu.


Gauzak honela, kurtsoan zehar dituzten helburuak izango dira:

- Hasierako helburuak betetzen jarraitzea.


- Irratiaren aukera beste edozein ikasleei zabaltzea (1go, 2. 3.
4. mailakoentzat)
- Programa luzeagoak egitea eta behar bada
prestatutakoagoak (luzeran eta sakonean).

- Informatikako gela:

9
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

Programa ezberdinak erabiltzen dituzte. Honetaz gain, internet


erabiltzeko aukera dute. Gainera, hautazkoen artean informatikako
ikasgaia dute.

- Aretoa:

Bertan, ikasgairen bat emateaz gain, bilerak, aurkezpenak, etab


egiten dira. Hemen proiektorea eta honekin erabiltzen den pantaila,
ordenagailua, bideo/DVDa, musika aparatua eta transparentzien
proiektorea dituzte.
- Fotokopiagailuak:

Duela urte gutxi jarri zituzten, ordura arte fotokopiak eskuz egiten
baitzituzten.

- Musika aparatuak:

Ikastetxean zehar aurki ditzakegu irakasleen eskura.

LANGILE IKASTOLA

Langile Ikastolak web orrialdea du (www.langile.com). Bertan,


ikastolari buruzko informazioa, eskaintzen dituzten zerbitzuak,
argazkiak, lotura interesgarriak, etab. aurki ditzakegu.

10
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

Langile Ikastolari PROPOSAMENA

Lehenik eta behin, web orrialde erakargarriago bat proposatuko


genuke, kanpoko ikasleak erakartzeko eta orrialdera sartzen den
edozeini informatzeko helburuarekin. Egia da gauza ugari aurki
ditzakegula bertan, baina erakargarritasuna falta zaiola uste dugu.

Orrialdean dagoen “plaza berria” izeneko atala interesgarria iruditu


zaigu. Bertan, gurasoek, ikasle zaharrek… idazteko aukera dute. Baina
ikastetxeak ez du erantzuna interneten zintzilikatzen. Gauzak honela,
sekzio hau gehiago bultzatu beharko litzatekeela uste dugu. Batetik,
ikastetxearen inplikazioa ikusiaz bere erantzunetan eta bestetik jendeak
ikastolarekiko duen interesa ikusiaz, dituen kritikak aintzat hartzeko.

Gure ustez moldaketa hau DBHko azken mailetan informatikako


hautazkoa duten ikasleek egin beharko lukete. Honela, beraien ikasgaian
zehar ikasten dutena praktikan jartzeko aukera izango lukete. Honen
ildotik, gainontzeko ikasleek jarduera bereziren bat (irteerak,
esposaketak, antzerkiak, etab.) egiten dutenean ikastolako argazki
makina eta bideo kameraz probestuko lirateke pasatako momentuko
irudiak ateratzeko. Gainera, irudi hauei testu labur bat erantsiko lioke

11
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

talde bakoitzak. Ondoren, irudi hauek DBHko ikasleei pasako litzaizkieke


interneten zintzilikatzeko. Modu honetan, ikasle txikienek ere argazki
makinaren eta bideo kameraren funtzionamendua ikasiko lukete. Era
berean, ikasleek egindako beste hainbat jarduera ere internetera igoko
lituzkete. Guk hilero gela ezberdin bati jarduera hauek egitea
proposatuko genioke, hala nola, asmakizunak, kondairak, txisteak,
gertakari laburrak, elkarrizketak, etab. Ondorioz, web orrialdea ikasle
guztien artean sortutako orrialdea izango litzateke.

ELGOIBAR
IKASTOLA

12
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

AURKEZPENA

Elgoibarrek, Eibarrekin batera, Gipuzkoako hiri aglomeraziorik


handienetakoa du. Udalerriaren hazkundea neurriz kanpokoa izan da,
batez ere 1950. urtetik aurrera, etorkin-kopuru handia ekarri zuen
industri garapenagatik.

Biztanlerik gehienak hirigunean eta auzoetan biltzen dira,


horregatik oso gutxi dira udalerrian sakabanatuta bizi diren familiak.
Baina, toki falta dela eta, herrian badira habitat arazoak;izan ere,
topografikoki, Elgoibar estune batean kokatuta dago.

Egoera honek, biztanleriaren dentsitate handiak eta pilaketa -


egoerak dakartza, eta ondorioz, etxebizitzak eraikin industrialekin
nahasten dira, eta horrela, eraikuntza-bloke garaiak ugaritzen dira.

1980. urtetik hona biztanleriak pixkanaka-pixkanaka behera egin


du. Jaitsierarik handiena 1983an, Mendaroko Garagartza auzoa

13
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

Elgoibartik banantu zenean, gertatu zen: gutxi gora-behera 1.100


biztanle galdu ziren. Biztanleriaren dentsitatea kilometro karratuko 298
´3 biztanlekoa da. Ine-k 2003ko urtarrilaren batean kaleratutako datuen
arabera Elgoibarrek 10637 biztanle ditu.

Hiria osatzen duten auzoak Altzola, Sallobente-Ermuaran, Aiastia


(San Migel), Idotorbe (San Pedro), Azkue (San Roke), Urruzuno eta
Arriaga dira.
Komunikabideak: Gutxi gora behera, Elgoibar Euskadiko hiru
hiriburuetatik 50 kilometrotara dago. Donostiara eta Bilbora, Bilbao-
Behobia autopistaren, N-634 errepidearen eta Eusko Trenbideak
trenbidearen bitartez irits daiteke. Gasteizera,aldiz, Vasco-
Aragonesarekin lotzen den A-8 autopistaren bidez, eta C-6213
errepidearen bidez.

Elgoibar ikastola herriaren erdialdean kokaturik dago eta gaur


egun ikasle guztiak zentru bakar batean daude elkarturik. Orain dela
gutxirarte ordea, haur hezkuntzako gelak Lehen Hezkuntza eta
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako geletatik aparte zeuden leku
nahikorik ez zegoelako baina azkenengo bi urtetan zehar gela gehiago
eraiki dira eta ez Haur Hezkuntzako gelak baizik eta haurtzaindegia ere
zentruan kokatzea lortu da.

Administrazioari dagokionez, pribatua eta D eredukoa da. Lehen


esan bezala, hiru etapa eskaintzen ditu: Haur Hezkuntza, Lehen
Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren HEzkuntza, baita ere haurtzaindegi
zerbitzua eta zenbait urtetan esperientzia berri bezala eta DBHko
ikasleek nahi izan dutenean Batxilergo zerbitzua eskeini da.

14
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

DATU GARRANTZITSUAK

Elgoibar ikastolako haur kopurua 600 ingurukoa da nahiz eta


etorkinak direla eta hilabetero gutxi gora behera kopuru hori bi pertsona
gehiagotan igotzen den. Haur guzti horien hezkuntza bermatzeko 40
irakasle inguru daude nahiz eta kopuru hori igo edo gutxitu egiten den
beharren arabera. Orain dela pare bat hilabete irakasle berri bat
kontratatu da etorkinekin lan egin ahal izateko.

BALIABIDE TEKNOLOGIKOAK

Elgoibar Ikastolak eskeintzen dituen zerbitzuak ondorengo hauek


dira

♦ 2 informatika gela
♦ Ordenadore bat ikasgeletan.
♦ Internetera eta intraneterako lotura.
♦ Proiekzio gela.
♦ 3 laborategi zientzietarako
♦ Plastika gela.
♦ Musika gela.
♦ Teknologia gela.
♦ 4.000 m2 kirol pista eta frontoia.
♦ Mediateka,

15
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

♦ Hezkuntza premia bereziak eskaintzeko 2 gela.


♦ Ikastolaren psikologo orientatzailea.
♦ 0 urtetik 6 urtera arteko gela berriak beren jolasparke eta
guzti.
♦ Psikomotrizitate gela.
♦ Jantokia.

IKT

Elgoibar Ikastolak, informazio eta teknologia berrietan


oinarritutako irakaskuntza bultzatzeko ikastola pilotu denetik, hainbat
saiotan partaide da, Ikastolen Elkartea eta beste ikastola pilotuekin
batera. Ikastetxe batean sare informatikoak behar lituzkeen gutxiengo
baldintzak, sare horren betebeharra eta funtzionatzeko era finkatzetik,
praktikan jarri eta esperimentatzeraino iritsi dira.

Honekin batera bi aplikazio informatiko propioak diseinatu eta


gauzatu dira: IKASDAT (kudeaketa akademiko eta administratiboa
bideratzeko) eta IKASWEB (ikastola bakoitzak bere atari propioa, bere
web-gunea izan dezan, eta bide batez hainbat modulorekin kudeaketa
dokumentaletik hasi eta dituzte baliabide materialena ere bideratzeko,
beraien komunikazio baliabide nagusia bihurtzeko duen ahalmena
ahantzi gabe). Egungo saio lektiboetan darabiltzaten materialaren
azterketa egiten dihardute, baliabide berriak eguneroko praktikan erarik
egokienean txertatzen joan daitezen. Alde batetik material multimedia
berriek espezifikoki landu nahi duten hori lantzen jarraituko dute, baina
bestetik, material hauekin informatika arloko hainbat konpetentzia
lantzea ere nahi dute. Beraien ikasleek ahalik eta konpetentzia
informatiko egokienak garatzea da helburua HH-tik hasi eta DBH-raino.

16
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

Urtero bezala inbertsioen partida garrantzitsu bat beraien


baliabideak hobetu eta eguneratzeko da. Honi esker gela bakoitzean
ordenadore bat izatera iritsi gara. Ikasturte honetatik aurrera beraien
WEB- orria ere izango dute, beraien ikastolako leiho irekia izan dadin,
gaudela gauden tokian beraienean ematen den informazio
garrantzitsuena eskura izan dezagun.

Elgoibar ikastolari PROPOSAMENA


Elgoibarko Ikastolan, beste edozein eskolatan bezala badira aldatu
daitezkeen gauzak, baina teknologia berriei dagokienez, gure
proposamena ondorengo hau da:

Lehenago esan bezala, IKTa dela eta, gela bakoitzean ordenagailu


bat dago, baina hainbat gelatan, ordenagailu horiek ez dira berriak, aldiz
nahiko zaharrak dira, arazoak ematen dituzte uneoro eta gainera oso
geldoak dira. Beraz ordenagailu horiek berriztea ez legoke gaizki. Guzti
honetaz gain, badira irakasle batzuk ez direla ondo konpontzen
ordenagailu eta erabiltzen dituzten programekin, horregatik, nire ustetan

17
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

ez da nahiko izan proiektua martxan jarri aurretik egindako ikastaro


azkarra eta ikastaro sakonago bat egin dezatela proposatuko nuke.

Hortaz aparte, nire ustetan gelan ordenagailu bat edukitzea


benetan interesgarria da ez bakarrik irakaslearentzat gelako jarraipena
egiteko baizik eta haurrentzako ere herraminta egokia izan daitekeelako.
Baina, haurrek ez dituzte gelako ordenagailuak erabiltzen orokorrean eta
horregatik, haurrek ordenagailuak egunean denbora tartetxo batean
erabiltzea proposatuko nuke. Edozein gauza egiteko, informazioa
bilatzeko, testuak Worden bidez idazteko, marrazkiak egiteko… izan ere,
nahiz eta haur gehienek etxeetan ordenagailuak eduki batzuk ez dituzte
edo ez dira ondo moldatzen.

Azkenekoz esango nuke, nahiz eta bi ordenagailu gela egon, ez


direla ia erabiltzen eta aukera hori edukirik gela horiek gehiago
aprobetxatu beharko liratezkela.

18
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

ORIOKO
HERRI IKASTOLA

AURKEZPENA

Orioko Herri Ikastola (kokapena; memoriatik) Orioko Herri Ikastola


Orion kokatua dago, Gipuzkoako Urola bailaran hain zuzen. Ikastola
1974-an sortu zen eta 1995az geroztik Haur Hezkuntza eta Lehen
Hezkuntzaz gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ere badago.
Ikastetxea herriaren zentruan topa dezakegu, Oria ibairen alboan.

Ikastolak une hauetan bi eraikin ditu, bata bestearen alboan;


batean H.H eta L.H. eta bestean D.B.H. Eraikinak zaharrak diren arren,
azken urteetan berrikuntzak jasan dituzte eta itxura hederá dute. Izan
ere, lehioak eta baita larrialdietarako irteerak ere azken urteetako lanak
dira, baita DBHko eraikinean jarri duten igogailua ere.

19
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

Bestalde, Orioko Herri Ikastolak batxilergo zientifiko, teknologiko


eta humanitateei dagokiena egiteko aukera ere eskaintzen du Zarautzen
kokatua dagoen Oteiza Lizeo Politeknikoan. Hau, Orioko Ikastola eta
Zarauzko Salbatore Mitxelenako ikastolak Antoniano ikastetxeko
fraileekin eginiko akordio baten ondorioz sortu baitzen duela bost urte.
Aipatu, batxilergoaz gain, lanbide heziketarako ere aukerak eskaintzen
dituela Lizeoak.

Berriz ere Orioko ingurunera itzuliz, bi eraikuntzen tartean


futboleko kantxa bat, baita saskibaloiko saskiak ere, eta frontoia edota
frontisa ere topa ditzakegu. Gainera, bada haurrentzako parke txiki bat
ere, orain urte gutxi jarria. Bestalde, herriak azken urteetan izandako
aldaketen barruan, aipatu behar da eraikuntzen kanpoaldean geratzen
den nolabaiteko patioa, ez da ikastolarena eta ez dago hesitua, baina
ikasleek jolas garaian jolasteko erabiltzen dute. Bertan gainera, aurten
parke bat jarri dute eta hori ere oso ongi datorkio ikastolari, batez ere
txikienen gozamenerako.

Administrazioari dagokionez, esan behar da ikastola pribatua dela,


guraso kooperatiba bat alegia. Lehen aipatu bezala, Orioko ikastolak
Haur, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gelak ditu.
Lehenengo etapako bi zikloak baditu, baina, lehenengo zikloko azken
urtea bakarrik, hau da, 2-3 urtekoa eta ondoren beste zikloa, 3-6 urte
bitartekoa. Lehen Hezkuntzan, 3 ziklo topa ditzazkegu eta hauetako
bakoitzean 2 ikasturte. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan berriz, 4
ikasmaila topa ditzakegu. Orokorrean Ikastolak biko lerroa erabiltzen du,
maila bakoitzean 2 gela daudela alegia, nahiz eta badiren salbuespen
batzuk.

20
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

Gela guzti hauetan D eredua erabiltzen da, hori baita eredu


bakarra gure ikastolan. Izan ere, Orio herri txikia izanik, oraindik ere
euskara da gehiengoaren hizkuntza nahiz eta honen erabilera ere
pixkana murrizten doan. Zorionez ordea, ikastolako ikasleen gurasoen
gehiengoa euskalduna da.

Ikastolak ematen dituen zerbitzuei dagokionez, jangela eta eskolaz


kanpoko kirola aurki ditzakegu. Azken honetan, inguruko herrietako
(Zarautz, Aia eta Getariako) eskola ezberdinek parte hartzen dute.
Asteburuetan jolasten dituzte partiduak eta astean zehar entrenatzen
dute haurrek. Zerbitzu honen helburua, umeek kirol ezberdinak
praktikatuz ondo pasatzea da.

Teknologia berriak ere baditu Ikastolak, hain zuzen ere, IKT


izeneko teknologia berrien proiektuaren barruan sartua dago, beste 9
ikastetxerekin batera. 60 ordenagailu inguru, hauetako batzuk
mugikorrak, bideoak, DVDak, trasparentzien makina, etab.en jabe ere
bada.

Baina, herria hazten ari da eta ikastolak ezin dio jasotzen ari den
eskariari erantzun, nahiz eta herrian baden beste eskola publiko bat,
gehingoa hona baitator. Aurten esaterako, LH bigarren mailako ikasleak
beste eraikin batean egon behar izaten dute goizez. Horrez gain, aurten
matrikulazio berri ugari izan direnez, zenbait buruhauste sortuko dira
berriz ere. Izan ere, azken urte huetan, Lhko ikasleek ez dute ez plastika
gela, ezta musika gela batez ere gozatzeko aukerarik izan. Guzti hori
dela eta, proiektu batekin dabiltza eraikuntza berria egiteko asmoz,
beharrezkoa baita.

21
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

Ordutegiari dagokionez berriz, ikastolan goizeko 8:30ean hasten


dira klaseak LH 3. mailatik aurrera. LHko lehen zikloan bederatzietan eta
H.Hn 9- 9:30 bitartean sartzen dira haurrak eta eguerdiko 12:30ean
amaitzen dira H.H. eta L.H.en, tartean 30 minutuko jolas orduak izaten
dituztelarik (ordu desberdinetan HH eta LHn). DBHn berriz, 12:45ean
irteten dira ikasleak eguerdian. Arratsaldean denek ordutegi bera dute,
14:30ean sartu eta 16:30an atera.

DATU GARRANTZITSUAK

Orioko Herri Ikastolako ikasle kopurua 2006-2007 ikasturtean


ondorengo hau da:

22
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

Haur Lehen
IKASLEAK DBH GUZTIRA
Hezkuntza Hezkuntza
86 96 61 243

82 105 66 253

168 201 127 496


+

Irakasleena berriz,

IRAKASLEAK HH-LH DBH GUZTIRA


23 7 30

2 6 8

25 13 38
+

BALIABIDE TEKNOLOGIKOAK

HH-LHko eraikina

- Irakasle gelako materiala:


 Ordenagailuak: lau daude guztira. Honekin batera,
inprimagailua eta eskanerra ere topa ditzakegu.

23
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

- Ikasgela bakoitzean musika aparatua daukate.

- Pisu bakoitzean bi bideo-dvd daude, telebista batekin batera;


guztiak armairu mugikor baten barruan.

- Ingeleseko gelan ere, irakasleenean, bi ordenagailu daude.

- Zuzendaritza eta idazkaritza:

Ordenagailuak aurki ditzakegu hauetan, gela bakoitzean sortzen


diren behar ezberdinei erantzuteko. Bertan topa dezakegu koloretako
inpresora bakarra, beste guztiak txuri beltzak baitira.

Gela hauen kanpoan, hain zuzen, aurki dezakegu irakasle gehienek


erabiltzen duten fotokopiagailua. Bere alboan dago baita ere,
enkuadernatzeko aparailua.

- Laguntza gela:
Hemen ere ordenagailu bat badago. Bertan programa desberdinak
daude instalatuta, ikasleekin lan egin ahal izateko. Interneterako
sarbidea ere baduenez, batzuetan PTak bertako programaren bat edo
erabiltzen du haurrarekin lantzeko. Horrez, gain aparteko programa
batzuk ere erabiltzen ditu, Xango esaterako. Honekin, matematika nahiz
hizkuntza landu dezake.

DBHko eraikina

- Irakasle gelako materiala:

24
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

 Ordenagailuak: bi daude guztira. Horrez gain, ordenagailu


mugikorrak ere badituzte beste biak okupaturik badaude lan
egin ahal izateko.
 Bertan txuri beltzeko inprimagailua eta eskaner bat ere
badaude.
 Bi kanoi ere badituzte, ikasgela ezberdinetan zenbait
proiekzio emateko.
 Musika aparatuak: gela bakoitzean bat egon ordez, irakasle
gelan dituzte denak pilatuta.

- Informatika gela:

25 ordenagailu topa ditzakegu bertan. Guztiak internetera


konektatuak eta programa ezberdinekin. Informatika gela bakarra da, LH
eta DBHko ikasleek erabiltzen dute klaseak emateko
.
Bertan inprimagailu bat ere topa daiteke.

- Fotokopiagailu gela:

Gela txiki honetan fotokopiagailu bat topatzen da, baina fotokopia


asko ateratzeko ez du balio, arazotxo batzuk dituelako. Beraz, irakasle
gehienak idazkaritzaren alboan dagoen fotokopiagailura joaten dira.

-Liburutegia:

Hemen liburuez gain ikasleek ordenagailu bat erabiltzeko aukera


dute, honek ere interneterako sarbidea duelarik. Liburutegia eguerdietan

25
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

irekia egoten da ikasleek erabili nahi izanez gero beraien lanak egiteko.
Hala ere, esan behar da ez duela erabilera handiegirik.

- Laguntza gela:

Hemen ere ordenagailu bat badago. Bertan programa desberdinak


daude instalatuta, ikasleekin lan egin ahal izateko, Otsoko, Beleko eta
Ostadar esaterako. Horrez gain, interneteko zenbait helbide ere
erabiltzen ditu beste lan batzuk egiteko.

- Teknologia gela:

Gela honetan 12 ordenagailu topa ditzakegu. Ez dira punta


puntako ordenagailuak, baina teknologiako irakaslea probetxua
ateratzen die. Izan ere, berau erabiltzen du zenbait azalpen eta ikasleek
zirkuitu elektriko eta beste zenbaitek edukien praktikak ikusteko, hauek
denak internetera konektatuak baitaude.

- Laborategia:

Hemen ere 8 ordenagailu mugikor topa ditzakegu. Hauek ikasleek


erabiltzeko dira, zenbait ikasgaitan erabili ahal izateko.

BESTELAKOAK…

Aipatu behar da DBHko irakasle bat aurtengo ikasturtean burutzen


ari den lana. Izan ere, kurtso hasieran apustu bat egin zuen eta orain
uda usaintzen ari garen unean, oso gustura dagoela adierazi digu.

26
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

Ikasleek erantzun egokia azaldu dutela eta bera ere gustura ibili dela
esan du, hori bai, konpromisoa eskatzen duela ere azpimarratu du.

Berak web orri bat sortu zuen, teknopolis.org. Bertan, DBHko


ikasleek egiten dituzten lanak aurkezten ditu. Hau da, ikasleek
teknologian egiten dituzten lanak bideo batean grabatu eta orrian
zintzilikatzen ditu. Horrela, interneten ibiltzen den edonork hauek
ikusteko aukera izango duelarik. Baina, ez da dena hor amaitzen, orri
hau hezkuntza plataforma bat baita. Aplikazio hau DBH 4. mailan
erabiltzen hasi da.

Guk irakasgai honetan erabiltzen dugun “moodle” programaren


bidez, bere plataforma sortu du irakasleak. Bertan, ikasleek ere aukera
dute modu birtualean edukiak ikusteko. Era berean, ariketak egiteko ere
erabili dezakete. Beraz, guk bezalaxe, ikasleek beraien kodea dute eta
horrekin orrialdeak eskaintzen dituen aplikazio ezberdinak ezagutu
ditzake. Batez ere, teknologia eta matematikako zenbait eduki daude
bilduta, berari dagozkionak, hain zuzen.

Orrialde honetan, ikasleek irakasleari beraien dudak zuzentzen


dizkie eta noski honek, erantzun egin behar izaten die, horregatik zioen
konpromisoarena. Ikasleek horrez gain, foroan ere idazten dute eta
irakasleak zuzenduriko zenbait galderei erantzunez eztabaidatzeko gune
bihurtzen da zenbaitetan.

Bestalde, internetek eskaintzen dituen aukerei esker, ikasle hauek


zenbait programen aplikazioak erabiltzen dituzte beraien zirkuitu
elektrikoak osatzeko…. Eta egia esan, ikasleei lagungarri egiten
zaiolakoan dago, beti ere ikusita gauzak hobeto ulertzen baitira.

27
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

Irakasleak ordea pribilegio batzuk ditu eta ikasleek egiten duten


guztia kontrolatzen du. Bertan, gordetzen ditu notak esaterako, jakin
dezake ikasle bakoitza noiz sartu den eta zer egin duen eta zenbat
denboraz egon den sarean. Beraz, irakasleentzat ere, tresna
garrantzitsua.

Beraz, aurrerakuntza bat izan du ikastolak teknologiari


dagokionean. Irakasle honek aipatutakoaren arabera, beste irakasleei
ere eskaintza egin die aplikazio honi buruz. Hala ere, aurtengo
ikasturtean irakasle guztiek konpromisoa bete dute, eta ordenagailuak
aurreko urteetan baino gehiago erabili dituzte. Izan ere, pixkana
informatikak gaur egun duen garrantzia ikusita, hori bultzatzea ere
garrantzitsua ikusten abitu irakasle honek, eta oso atzean geratzeko
beldurra ere atzeman zaio.

Orioko Herri Eskolari PROPOSAMENA

28
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

Orioko Herri Ikastolan ere, besteetan bezala, badira aldatu


beharreko gauzak, batez ere baliabideei dagokionean, izan ere Ikastola
txikia geratu denez, zenbait baliabide murriztu egin behar izan baititu,
esaterako musika gela. Baina, espazioa falta horrek, baliabide
teknologikoetan ere eragiten du, nahiz eta duenarekin moldatzen den.

Informatika gela esaterako bakarra da ikasle guztientzat. Egia da


ongi antolatuz gero moldagarria dela, baina agian egokiagoa litzateke
beste bat egotea, horrela irakasleek ere lasaitasun gehiago izango
luketelako hau erabiltzeko, beti ea besteren bat dagoen begiratzen egon
ordez.

Horrez gain, ikastolak ez du aretorik, eta agian egokia izango


litzateke ongi hornituriko gela bat ere egotea. Egia da hala ere, duten
armairu mugikorrarekin moldatzen direla, baina betiko arazoa. Hau
norbaitek hartua badu, beste inork ezin du erabili eta horrelako bakarra
dagoenez pisu bakoitzean, nahiko erabilera mugatua geratzen zaie.
Beraz, guk uste dugu, aproposa izango litzatekeela agian aretoa egotea
edota baita ere, VHS-DVD eta TBa duten horrelako armairu mugikor
gehiago egotea.

Esan baita ere, egokia iruditzen zaigula aurten teknologiako


irakasleak martxan jarri duen programa hori, moodle-rena, beste irakasle
batzuek ere aplikatzea, ikusirik ikasleek harrera ona egin diotela eta
irakaslea ere gustura geratu dela.

Amaitzeko, iruditzen zaigu, gauden garaian egonda, egokia


litzatekeela ikastolak bere web orrialdea edukitzea, beti ere bertako
guraso eta ikasleentzat informazioa jasotzeko bide egokia izan
daitekeelako.

29
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

ESKOLEN ARTEKO
KONPARAKETA

KONPARAKETA

30
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

Gure ustetan ikastola hauen ezberdintasunen arrazoi nagusia


publikoa edota kontzertatua izatetik datoz.

Horregatik, konparaketa hau egiterako orduan, kontuan hartu


behar izan dugu, ikastola hauetatik bi kontzertatuak direla eta beste bat
publikoa.

Konparaketarekin hasteko, esan, publikoa den ikastolan baliabide


teknologiko gehiago dagoela eta teknologia hauek ikasleek
eskuragarriago dituztela.

Esate baterako, Hernaniko Langile Ikastolan bost urtetatik aurrera


ordenagailua eta inpresora txokoetan dabiltzan edozein unetan erabil
ditzakete, honela, teknologia berriak ezagutzeko aukera emanez eta
hauen erabilera bultzatuz. Elgoibarko ikastolan ordea, ordenagailuak
geletan egon arren, irakasleen erabilerarako zuzenduak daude. Orioko
ikastolari dagokionez, ez dute ordenagailurik geletan.

Laguntza gelei dagokienez, teknologia aldetik parekatuak daudela


ikusi dugu, ordenagailuak edozein unetan eskuragarri daudelarik.

Ohiko gelez gain, ikastolek eskaintzen dituzten beste hainbat


eremutan ere teknologia da nagusi. Aipatzekoa da, informatika gela
guztiak ondo horniturik eta antzeko baliabideekin aurkitu ditugula.
Bestalde, bideoak ikusi ahal izateko, Elgoibarren eta Hernanin aretoak
daudela eta Orioko Herri ikastolan ez daukatela honetarako bereziki
zuzenduriko gela edo aretorik.

31
Hezkuntzari Aplikaturiko Teknologia Berriak

Ikasleen lanei irteera emateko beste baliabide bat dugu irratia,


honako hau Langile ikastolan bakarrik aurki dezakegu.

Amaitzeko, esan, ikasleek ikasteko informatika programa


antzekoak erabiltzen dituztela eta ikastola guztietan teknologia berrien
erabilera bultzatzeko lanean ari direla.

32