You are on page 1of 20

IKASTETXEAK

Guk teknologia berrien azterketatxo bat egin dugu ondoren aipatuko ditugun
hiru ikastetxeetan:

- Gasteizko Mendizabala Institutua.


- Irungo La Salle ikastetxea.
- Durangoko Kurutziaga ikastola.

MENDIZABALA INSTITUTUA

Ikastetxearen deskribapen fisikoa

Mendizabala Goi- mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutua Eusko


Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren menpe dagoen ikastetxea da, 1981ean sortu zelarik.
Vitoria- Gasteiz en kokatuta dago, baina bertan ikasten duten 600 ikasleak jatorri oso
ezberdinetakoak dira, arabako herri ezberdinetakoak, euskal herri osokoak (Arrasate,
Bergara, Durango..), Burgos aldekoak (Miranda de Ebro...) eta Espainia aldekoak,
(nahiz eta gutxi izan) . Oso eskaintza handia dagoenez, oso ezberdinak dira ere ikasleen
arteko interesak, jatorri sozioekonomikoa, etab...

Ikastetxe honetan ematen den eskaintza oso zabala da, teknologi eta arteetako
batxilergoetaz gain, erdi eta goi mailako zikloak ere ematen direlarik, formakuntza ez-
reglatuaz gain. Azken urteetan, exijentzia handiko berrikuntza- prozesuan daude
murgilduta; alde batetik, egungo hezkuntza planteamenduek eta irakaskuntza sistema
berriaren antolamenduak bultzatuta eta, bestetik, gizartearen eta enpresa- munduaren
eskakizunei erantzun ahal izateko. Horrek guztiak talde lana egitera eta euren heziketa
eskaintza etengabe hobetzera eraman ditu.
Mendizabala institutuak bere politikaren eta estrategiaren funtsezko alderditzat
finkatu ditu kalitatea eta teknologia berrien ezarpena. Kudeaketarako erreferentziazko
eredu gisa, EFQM bikaintasun-eredua, eta kalitatea kudeatzeko, ISO 9001 arauetan
oinarritutako sistema hartu ditu

Eginkizuna hauxe da:


a) Gizarteak eskatzen dituen prestakuntza-beharrei erantzutea giza
beharrak, zientifiko teknikoak eta kulturalak.
b) Irakaskuntza publikoaren ospea altxatzen laguntzea, aurrerapen
teknologikoen, pedagogikoen, kulturalen eta hizkuntz
normalkuntzakoen araberako kalitatezko prestakuntza integrala
emanez.
c) Erakunde honetan lan egiten duten estamentuen arteko
lankidetza sustatzea eta ikasleen heldutasun pertsonala
indartuko duen heziketa-giroa sortzea, beste ikaskideekin batera
lan egiten eta etorkizueko aupadei aurre egiten irakatsiz.

Sei eraikin handi daude:

-Batxilergoak, elektronika, ZIGa, ikusentzunezkoak eta


telekomunikazioak barne hartzen dituena ( bertan zuzendaritza, bulegoak,
kafetegia, eta kanpoko zerbitzuak)
-Automozioa
-karrozeria (txapa eta margoketa)
- Arte grafikoak
-Mantenimendua (kiroldegia ere barne dagoela)
-Mekanizazioa

Eraikin hautan teknologia berrienekin lan egiten da, askotan, institutuan dituzten
makina batzuk enpresetan ez dituztelarik topatuko.Adibidez, arte grafikoetan, makineria
oso modernoak dituzte, baita gaitasun handiko ordenangailuak. Ikusentzunezko
zikloetarako ere “plató” handi bat dute, eta kamera oso berritzaileak. Bestetik, aipatu
beharrekoa da arbela multimedia. Bertan, proiektore baten bidez diapositibaren bat
jarriz gero, irakasleak nahi bezain aldaketak egin ditzake, hurrengo saiorako idatzitakoa
gordetzen duelarik.

Bestetik, badaude, beste zerbitzu orokor batzuk, ondoren aipatzen direlarik:

Bideokonferentzia-gela

Azken urteetan informazio eta Komunikazio Teknologietan izan diren aurrerapenek


erronka handia dira hezkuntza- eta/edo ekoizpen-sisteman. Teknologia hori behar adina
hedatu gabe dagoela kontuan izanik, MENDIZABALA INSTITUTUAK
bideokonferentzia-sistema bat jarri du enpresa txiki eta ertain, erakunde, partikular eta
abarren eskura. Kalitate handiko ekipo profesionalez hornituta dago bideokonferentzia-
areto hori, eta gure institutuko kualifikazio-maila altuko pertsona-talde batek kudeatzen
du. Bideokonferentzia enpresa-ekoizpeneko tresna berria da, eta bilera birtualak,
urrutiko hezkuntza, telelana eta abarrerako erabiltzen da. Denbora errealean eta kostu
baxuan parteka daitezke dokumentuak, irudiak, soinuak eta datuak. Aukerak garbiak
dira: lekualdatzeetan aurreztea, ekoizpenean aurreztea, arriskuak saihestea, bidaiarik ez
egitea, erraz erabiltzea, etab.

Internet

Gaur egun, bost ordenagailu daude, Internetera sartzeko doako zerbitzu eta guzti, erabili
nahi duten ikasle guztientzat. Ordenagailu horiek liburutegian daude, eta Internet bidez
informazioa bilatzeko nahiz ikasgaietako lanak egiteko erabiltzen dira. Informatika-gela
eta ordenagailuak dituzten sail guztiek Internetera sarbidea dute trazadura berriko zuntz
optikoko sarearen bidez.

Ikastetxean ematen diren prestakuntza zikloak bai goi eta bai erdi mailakoak dira,
hasierako ziklo batez gain, (Zereginen Ikaskuntzarako Gela) ondoren azaltzen direlarik:

. - Erdi mailakoak: Arte grafikoen imprimaketa, mekanizazioa, Soldadura eta


galdaragintza, ibilgailuen elektromekanika, karrozeria , ekipo eta instalazio
elektronikoak eta makinen instalazio eta mantenimendu elektromekanikoa eta
produkzio-lerro automatizatuen gidaritza.
- Goi mailakoak, aldiz: Diseinua eta argitalpen- produkzioa, proiektu mekanikoen
garapena, mekanizazio bidezko produktua, industri ekipoen mantenimendua,
automozioa, ikus entzunezkoen eta ikuskizunen errealizazioa eta telekomunikabide eta
informatika sistemak.

Guzti hauetan merkatuan dauden teknologia berrienekin lan egiten dute, askotan
enpresetan holakorik ez dituztelarik topatzen, eta ordenagailuak ere potentzia handikoak
eta erabat modernizatuak daude.

Mendizabala institutua

Zereginen ikaskuntzarako gela:


Arte Grafikoak:

Teknologi batxilergoa:

Elektronika eta elektrizitatea


Bideokonferentzia gela

Irudi eta soinua


Mantenimendua

Mekanizazioa:
LA SALLE IKASTETXEA

La Salle, ikastetxe kontzertatu eta erlijiosoa da eta honek eskaintzen duen


hizkuntza eredua, B eredua da. 6.mailakoekin egon naiz baina hala ere, beste gela
batzuk ezagutzeko aukera izan dut, informatika gela hauek barne.

Ikastetxe honetan beste askotan bezala ez daude teknologia berri handirik. Egia
esan behar da, geroz eta teknologia berriagoak dituztela baina hala ere oraingoz ez dira
teknologia asko daudenak.

2 urtetik aurrera matrikula daitezke eta honekin batera hasten dira teknologia
berriekin harremanetan jartzen beste gauzetan at pixkanaka teknologia berrien munduan
murgiltzen dituzte. Haur hauen geletan musika entzuteko aparatua aurki ditzakegu,
kasetak eta Cdak entzun daitezkenak. Astean bitan normalean, bideo gelara joaten dira.
Gela honetan bideo eta DVD aparatuak aurki ditzakegu.
3, 4 eta 5 urteko haurrak astean bi egunetan bideo gelara joaten dira. DVD-ak
edota bideo zintak ikustera. Gelan ere, musika aparatua badute, musika saioak egiteko,
jolasak, abestiak eta dantzak lantzeko…

Lehen hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailetan gauza ezberdina da, hauek
ordenagailu bat dute gelan gainera, honetaz aparte astean behin edo bitan joaten dira
ordenagailu geletara. Gelan dauden ordenagailuak ez dituzte gehiegi erabiltzen,
txokoetan daudenean gehienetan. Erabiltzeko, haurren izenen araberako zerrenda baten
bidez egiten dute. Banan-banan erabiltzen dute ordenagailua.
Gehien erabiltzen dituzten programak hauek dira;
 Pipo
 Urtxintxako programak; xango, ttantto...
 Matematika lantzeko beste programa bat.

Lehen hezkuntzako bost eta seigarren mailan, informatikako bi ordu izaten


dituzte astean. Irakaslea praktiketako nire tutorea izan da eta bitan berari ordezkatzea
suertatu zaidanez ez dut aukera handirik eduki zer egiten duten jakiteko. Egun horietako
batean haurrak libre izan zuten, libre baina interneten sartu gabe, ordenagailuak
eskaintzen zituen programak erabiliz, hau da; Mi encarta, paint, ordenagailuko jolasen
bat...
Ingeleseko irakaslearekin ere, joaten dira noizean behin ordenagailu gelara eta
han erabiltzen duten programa muzzy da

Ikastetxean informatika gela bakarra dago eta bertan 26 ordenagailu aurkituko


ditugularik, ikasle bakoitzak berea izaten du normalean, baten bat ez doanean ezik.
Irudikoa da informatika gela.

Laguntza gelan haurrekin ez da ordenagailua gehiegi erabiltzen ia ez dela


erabiltzen ez esateagatik, hala ere, erabiltzen denean Pingui eta antzeko programak dira
erabilienak.
Esan behar da, laguntza gelan, PTak ordenagailua eta eskanerra egunero erabiltzen
dituela, egunero ibiltzen da orriak eta liburuak eskaneatzen eta ordenagailuan gordetzen
gero ikasleen egokitzapenak egiteko. Dagoeneko ohituta dago baina hasieran kostata
egiten zuen lan bat zen ordenagailuan ibiltzea. Ikasleen azterketak eta gela berezian
egiten dituen ariketak berak sortzen ditu hainbat liburutako ariketak eskaneatu eta gero
ordenagailuan antolatuz. Honetaz gain, inpresora ere badu gela honek.
Irakasle gelan bi ordenagailu daude orain dela gutxi berritutakoak.
Hauetan, irakasleek haien lanak edota beren korreoa edota kontsulta desberdinak
egiteko aukera izaten dute. Lehen hezkuntzako irakasleen gelan ere beste bi ordenagailu
dituzte. Honez gain, kalitatea, orientatzaile, euskara eta pastoraltza bulegoetan
ordenagailu bana daukate. Idazkaritzan bi ordenagailu, inpresora bat, megafonoa eta
telefonoa dago. Bukatzeko, zuzendariaren bulegoan, ordenagailu bat, eskanerra eta
inpresora aurki ditzakegu.

Intranet bat dute La Salle ikastetxean, honetan haiek egindako lanak edo nahi
duten guztia azaltzeko aukera izaten dute.
Orain dela gutxi berritutakoa Web Orrialde bat dut eta honetan irakasleak, La
sartzeko aukera daukate, bakoitzak bere klabe bat duelarik.
www.irungolasalle.org

Irakasleak, asteazken arratsaldetan informatikako ikastaro edo formakuntza


saioak izaten dituzte eta egin duten azkenekoa ; “Korreo elektronikoarena nola erabili”
izan da. Pixkanaka teknologia mundu honetara sartzen ari dira irakasleak.

Honetaz gain, irakasleak Microsoft office-ko programak ezagutzen eta erabiltzen


dituzte.
KURUTZIAGA IKASTOLA

Ikuspegi fisikoa

Ikastetxe hau Durangon dago kokatuta, Bizkaiko herri batean. Durango Nahiz
eta Bizkaiko herri bat izan, Araba eta Gipuzkoarekin ere oso ondo komunikaturik
dagoen herri bat da. Herri hau Durangaldearen erdigunean dago, eta eskualde hau
Bizkaiko eskualde eder eta handienetakoa da.

Herria berez euskalduna den arren, industria handia duela eta lanera kanpotik
etorritako jende asko bizi da bertan. Durango naturarekiko oso hurbil dago, mendiz
inguraturik baitago eta Ibaizabal ibaia ere bertatik igarotzen baita. Inguruan dituen
mendi ezagunenak, Mugarra, Anboto eta Oiz direlarik. Ikastetxea bera Durangon
barnean oso ondo kokaturik dago, alde zaharrarekiko eta erdigunearekiko oso hurbil
baitago. Gainera gainontzeko herri askorekin oso ondo komunikatuta dago, errepidea
bertatik pasatzen delako. Eta ikastetxeak duen autobus zerbitzuarekin inguruko herri
askotako ikasleak hurbiltzen dira bertara.

1972tik Kurutziaga ikastola gurasoen kooperatiba bat da, irabazteko asmorik


gabea, gizarte ekimenekoa eta herrikoia, herri zerbitzua xede duena eta kudeaketa
autonomoa daukana. Hezkuntza proiektu propioa du, eleanitza eta zabala.
Ikuspegi pertsonala

Ikastetxearen antolakuntzari dagokionez, 55 profesional baino gehiago daude


lanean ikastetxean: Zientzia eta humanidadeetako teknikariak, pedagogia, psikologia,
euskara, ingelesa, frantsesa, gaztelania, komunikazioa, antzerkia, musika, artea,
ingenieritza, informatika, teknologia berriak, gorputz- hezkuntza, zuzendaritza,
administraritza eta mantenimendua. Eta gurasoen kooperatiba bat denez, gurasoak,
ikasleak eta irakasleek hartzen dute parte bereziki ikastetxearen antolamenduan.
Ikasleak haurtzaindegitik, Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza eta DBHraino daude.

Teknologia berriak kurutziaga ikastolan

Zuzen zuzenean egiten dute topo ikastetxe honetan Teknologia berriekin eta,
bereziki, Informatika munduarekin.

Horregatik, Kurutziaga ikastolan:

• Alde batetik, ikasle guztiek baliabide horiek ezagutzeko eta erabiltzeko


aukera izaten dute, etorkizuneko gizartean eta mundu produktiboan
beharrezkoak baitira.

• Eta era berean, irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan, orokorrean, aukera


handiak eskaintzen dituzten tresna hauek, gero eta gehiago erabiltzea da
beraien erronka.
Bide honetan, urrats sendoak ematen ari dira urtez urte teknologia berriak
garatzeko plana diseinatuz eta aurrera eramanez, eta beraien jarduera zenbait aldatzen
doaz inguruan sartzen doazelarik: Azpiegitura Baliabideak eta guztion Prestakuntza
dira, batez ere, ardura nagusiak.

- Azpiegitura: sarearen oinarrizko egitura gauzatua dute jadanik. Zuzendaritza-


Administraritza, irakasleon tutoritza, informatika gela, liburutegi eta beste gela berezi
batzutan dauden ordenagailuak sare bakarra osatzen dute. Honi esker:

• Informatika gelan ikasleentzat 20 ordenagailu dituzte, zuzendaritza-


administraritzan 4 (zuzendariarena, administratzailearena, idazkariarena
eta ikasketa buruarena), irakasleon 3 geletan bakoitzean 2, liburutegian
beste 1, Laguntza geletan beste 1 bakoitzean 2 beraz eta Haur
Hezkuntzako zenbait geletan ere badituzte ordenagailuak.

• Inprimagailuak ordenagailu gelan bat, zuzendaritza- administraritzan 4,


eta irakasleon geletan ere bakoiztean bana, 3 beraz. Gainera
zuzendaritzan fotokopiagailu bat ere badago.

• Telebistei dagokienez, solairu bakoitzean bat dago, 4 beraz bideo eta


DVDekin.

• Irrati bat ere badute, irratsaioak egiteko tailer moduan.

• Gainera 4. DBHko ikasgela batean filminen bidez aurkezpenak ikusi ahal


izateko pantaila handi bat dute.

• Software didaktikoa 3 urtetik aurrera (Urtxintxa eta Txanela proiektuak


besteak beste) lantzen dute.
• Ikasleek internet izango dute eskura informatika-gelan. Ikasleak gela
honetara informatikako ikasgaia ematera joaten dira eta gehien bat
Microsoft Office (Word) eta interneten erabilera lantzen dituzte.

• Zuzendaritza-administraritza taldeak eta irakasleek internetez, posta


elektronikoaz, artxiboen kudeaketa zentralizatuaz, eta elkarren arteko
komunikazio zuzenaz baliatu ahal izango dira sareko edozein
ordenagailutik.
- Baliabideen alorrean lehenengo urratsak ematen ari dira zenbait norabidetan.

• Ikastolen Elkarteak sorturiko material kurrikularra, ezagutu, aztertu eta,


ahal den neurrian erabili: Urtxintxa proiektuari eta Txanela proiektuari
dagozkienak etab.

• Ikastolen Elkarteak gestio akademiko eta administratiborako


softwarearen, IKASDATen, erabilera planifikatu eta gauzatu: Momentuz
LHko eta DBHko notak emateko orduan erabiltzen dute programa hau.

• Ikastolako web orria eratu: Honako hau da jarduera honen lehenengo


emaitza. www.kurutziagaikastola.net

- Prestakuntza: Profesional talde desberdinen baitan definitu eta nabarituko dira


behar berri horiek. Hala ere, oro har, atal hauek, behintzat, jorratu beharko ditu
edozein prestakuntza-planek:

• Tresna orokorrei eta multimedia erabilerari buruzko prestakuntza.

• Profesional mailako aplikazio informatiko estandarren (testu


prozesatzaileak, grafiko editoreak, aurkezpen programak…)
prestakuntza.

• IKT baliabideei etekin didaktikoa ateratzeko prestakuntza.

Hauen formakuntza lortzeko ikastaroak prestatzen dituzte irakasleentzat eta


horretan arduratzen den profesional bat ere badu ikastetxeak.

Honetan guztian dihardute besteak beste ikasleek garatu beharreko oinarrizko


gaitasunen artean IKT konpetentzia basikoak barne har ditzan lortu nahian.
KONPARAKETA

Hiru ikastetxeak inguru desberdinetan kokatuta daude, bat Araban, beste bat
Gipuzkoan eta bestea Bizkaian. Gainera Bi Derrigorrezko hezkuntzako ikastetxeak dira
eta bestea aldiz goi mailako ikasketak eskaintzen diren institutua. Beraz bertako
material eta baliabide guztiak ere guztiz desberdinak dira.

• Lehenengo gure ikastetxeetako irakasle gelak aztertzen hasiko gara:

– Mendizabala institutuan, 5 ordenagailu daude.


– La salle Ikastetxean, 2 ordenagailu daude.
– Kurutziaga ikastetxean, haur, lehen eta bigarren hezkuntzaren artean 6
ordenagailu daude denera, 2 etapa bakoitzeko irakasle geletan.

• Gela arruntetako hausnarketa txiki bat egingo dugu ikastetxeka:

- Mendizabala; gela bakoitzean ordenagailu bat dago minimo, arte grafikoetan


izan ezik.
- La Salle; L.Hko 1 eta 2 mailakoak ordenagailua dute gelan. 3, 4, 5 eta
6.mailakoak ordenagailu gelara joaten dira astean behin edo bitan.
- Kurutziaga; H.H.ko bi gelatan daude ordenagailuak. Lehen Hezkuntzakoak
ordenagailu gelara joaten dira.

• Erabiltzen diren programak:

- Ikastetxe hauetan erabiltzen diren programak erabat ezberdinak dira. La


Salle eta Kurutziaga ikastetxeetan Urtxintxako programak dira erabiltzen
direnen artean errepikatzen diren bakarrak eta benetan hezitzaileak eta
atseginak direla uste dugu.
- Mendizabalan erabiltzen diren programak erabat ezberdinak dira, Goi-
mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutua baita.
ONDORIOAK

Ikastetxe arruntean teknologia berriak direla eta, gehien erabiltzen direnak


ordenagailuak, musika aparatuak, DVDak eta bideo aparatuak dira.Txikitatik teknologi
mundu honetara murgilduta daude, haiek konturatu gabe. Honek, gerora ondorioak
izango dituela uste dugu. Geroz eta zentro espezializatu gehiago daudelako.
Mendizabala ikastetxeak bezalakoak.

Mendizabala Goi mailako zentro espezializatua denez, gela bereziak eta material
espezifikoa erabiltzen dute. Beste bi zentroetan ematen ez diren teknologi berriak
eskaintzen ditu Gasteizko institutu honek.

Ondorio gisa, uste dugu, onuragarria dela oso txikitatik teknologia berriekin
harremanetan jartzea etorkizunean hauen erabilpena suerta dadin.

Deigarria iruditu zaigu gure ikastetxeetan irakasle gelan ez direla ordenagailu


zein teknologia berri handirik: Mendizabala institutuan izan ezik, beste bi ikastetxeetan
aurki ditzakegun teknologiak ez dira ordenagailu edo musika aparatua baino gehiago.
Oso teknologia arruntak dira guretzat gaur egun. Baina benetan erabiltzen direnak dira.

Zaila da ikastetxeen konparaketa egitea, Kurutziagan eta La Sallen antzekotasun


ugari ikusten direlako eta Mendizabalak aldiz beste era bateko zentroa izanik guztiz
desberdinak diren baliabideak dituelako. Baina saiatu gara gure ikastetxeak deskribatzen
eta hauen berdintasun eta desberdintasun nagusiak antzematen.
PROPOSAMENAK

Aipatu bezala guk aztertutako ikastetxeen artean alde nabaria ikusi dugu, batez
ere bi ikastetxeen eta Mendizabala institutuaren artean. Eta ikusi dugu baita ere nahiz
eta teknologia berriak ikastetxeetan astiro-astiro sartzen diren, haurrak gero eta
lehenago sartzen direla teknologien munduan eta gaur egun beraiek mundu hau
ezagutzeko material eta baliabide ugari daudela. Zer esanik ez goi mailako ikasketetan.

Haiek jakin gabe teknologiak erabiltzen hastean eta hauekin disfrutatzea; musika
entzuterakoan, bideo bat ikusterakoan… Pixkanaka-pixkanaka geroz eta gehiago ikasten
joatea teknologia berri hauei ezker.

Gure ustez, teknologia berriak ez dira ordenagailuak bakarrik, honen atzean


gauza anitz ditugu: Telebistak, bideo eta DVDak, musika aparatuak… Eta hauek guztiak
teknologia berrien barne sartzen direneko ideia zabaldu nahi dugu.

Gero eta teknologia bitxiagoak ateratzen ari dira merkatuetara, nahiz eta, guk ez
erabili. Gaur egun, edozer gauzatarako teknologiaren bat erabil ohi dugu eta eskoletan
are gehiago, oso adibide ona da Mendizabal institutuarena.

Gure proposamena, txikitatik teknologia berrietan murgildu eta modu


dibertigarrian hauen erabilera sustatzea da. Horrela haur hezkuntzatik abesti, jolas eta
ipuinekin hasi, guk egindako ipuin multimediarekin adibidez, eta honen erabilera astiro-
astiro handitzea. Ikasleek benetan hauen beharra sentitzea, baina ez derrigortzea hauek
erabiltzen, behar hori sortzea eta hauen erabilerarako motibatzea.

Horrela benetan behar hori sentitu eta teknologien mundua gustatzen bazaie, goi
mailako ikasketak egitera Mendizabala bezalako institutuetara joango dira eta horrelako
institutuak gehituz joango dira, teknologia berrien erabilera sustatzearekin batera. Izan
ere teknologien munduan zentro hauetan aukera ugari daude; arte grafikoak, elektronika
eta elektrizitatea, bideokonferentzia, irudi eta soinua, mantenimendua, mekanizazioa…

Rate