You are on page 1of 3

GARAZIREN EGUNKARIA

Maiatzak 7: Gaur da lehen eguna egunkari honetan idazten dudala!


Lortu dut nire ustetan behintzat bloga egitea edo sortzea. Ea saltseatzen
gehiago aklaratzen naizen eta zerbait txukuna egiteko gai naizen,...

Pozik nago zerbait lortu dudalako eta hori dela eta, paisai zoragarri hau
ipintzen dut jarraian!

Maiatzak 10: Aurreko egunetan movie maker-arekin ibili naiz eta ez


dut tarterik hartu hemen idazteko. Gaur BAI! Hemen nabil webquest-en
inguruko informazioa irakurtzen eta ulertzen. Bestalde esan, gaur Anoetako
Herri Ikastolan egon naizela haur hezkuntzako irakasleekin. Hurrengo
asteartean joango naiz bertara, teknologia berriak nola lantzen dituzten
ikustera,... Ea zer moduz!

Maiatzak 14: Azken egun hauetan, narrazio digitala egiteko gaiak


aztertzen aritu naiz. Zer nola egin daitekeen pentsatzen aritu ondoren, iada
aukeratu dut gaia. Martxan jartzea besterik ez zait geratzen. Ea ondo
ateratzen zaidan!!!!

Bihar Anoetako Herri Ikastolara noa (IKT-ren txostena egiteko bertakoa


aztertzera). Hori dela eta, orain ari naiz finkatzen zer begiratu, zertan jarri
arreta,... Ea zer moduz biharko eguna ikastola honetan!!
Maiatzak 15: Gaur egon naiz Anoetako Herri Ikastolan. Lanean arazo
batzuk izan ditut eguna libratzeko baina azkenean lortu dut eta ikastolara
joan naiz. Haur Hezkuntzako 3 geletan egoteko aukera izan dut, bertako
irakasleekin hitz egitekoa,... Ikusi dut zer eta nola lantzen duten eta gustora
geratu naiz ikusitakoarekin.

Maiatzak 16: Atzo ikastolan ikusitakoarekin egindako zirriborroak


irakurri eta osatu ostean, txostena egiten edo prestatzen hasi naiz gaur.

Maiatzak 21: Azken egunetan, (maiatzak 17-18) txostena amaitzen


aritu naiz. Bi erakunde ezberdinetako IKT egoera aztertu dut azkenean.
Txostena, microsoft word-en bidez eta power point bidez egin dut.

Orain berriz, bideo montaiarekin nabil buru belarri. Argazkiak


ordenagailura pasa, musika aukeratu, ahotsa sartu,... Ea laister txukun-
txukun geratzen zaidan!

Maiatzak 23: Gaur eguardian, Josemirekin egon naiz bere bulegoan


eta berriz ere, dena esplikatu dit; nola txintxilikatu lanak blog-ean,...
Azkenean badirudi lortu dudala. Txintxilikatu dut txostena berari dagokion
blogean.

Esan dit ere, blog nagusi bat eta horren barnean beste hiru blog egon behar
dutela. Hori ere egin dut eta orain, bideo montaia amaitzen ari naiz.

Ari naiz pixkanaka-pixkanaka. Sartutako denboraren eta irakaslearen


azalpenen bidez, lortuko dut zerbait!!!!

Gaur gustora nago!!!


Maiatzak 25: Azkenean iritsi da eguna! Amaitu dut bideo montaia eta
nire ustez ondo geratu da. Gustora geratu naiz egin dudanarekin. Orain
iada, bai egunkari hau, bai bideo montaia eta bai egindako guztia, dagokien
blogetan jartzea besterik ez zait geratzen!

Azkenean, zirudiena baina errexagoa izan da! Iada lasai nago eta jarraian
datorren argazki horrek erakusten du nire lasaitasuna!