You are on page 1of 3

“IKT” hizkiak berriak dira guretzat, ikasgaia landu aurretik ez

genituen ezagunak. Esaldiak esaten duen bezala, informatzeko eta


komunikatzeko balio duten teknologiak dira. Hau entzunda hainbat
aparailu datorzkigu burura: telefonoa, fax-a, idazteko makina,
ordenagailua, telebista, irratia, mugikorra, DVD-a, bideoa, CD-a,
kasettea, argazki makina, bideo kamara, musika aparailua, mp3-a,
Discman-a, Walkman-a, ordenagailu portatila, inprimagailua,
scannerra, pen drive-a, internet, ordenagailu programak, ordenagailu
jolasak... Zerrenda hortan ageri direnak ordea ez dira denak
hezkuntzarako erabiltzen, hala nola, telefonoa, mugikorra, fax-a.
Hezkuntzan erabiltzen diren teknologiak heziketa bera hobetzen,
errazten, azkartzen eta aldatzen duten horiek dira. Ikasleei ikastea
erakargarriagoa egiten zaie eta baita aberatsagoa ere.

Haurrak gero eta adin txikiagoarekin hasten dira teknologia


berriak manipulatzen eta hau oso aberasgarria da, ikasten aritzeaz
aparte gaur egun eboluzio izugarria duten teknologietan trebatzen
ikasten baitute.

Teknologia berriek adimenean asko laguntzen dute. Beren


erabilpenerako buruari asko eragin behar zaio, asko pentsatu behar da
eta norbere kabuz gainera, erritmo ezberdinak jarraitzera ahalbidetzen
dutelarik. Ikastea modu erakargarriago eta motibagarriagoan bihurtzen
dute, ikaskuntza hobetuz eta azkartuz.Teknologia berriek gehienbat
ikusmena aberasten baitute eta zentzumen honetatik haurrek
informazio ugari jasotzen dute ingurutik. Ez dute irakaslearen lana alde
batera uzten, bera beti present dago baina bere lana arinagoa eta
ezberdina bilakatzen dute. Irakaslea beste material batez baliatu
daiteke, hala nola, gaiari dagozkion CD-ak, hauek ipuinak, jokoak,
ariketak... izan ditzakete.

Gaur egun ia egunetik egunera hobekuntzak jasaten dituzten


teknologietan haurrak iaio izaten ikasten dute txiki txikitatik eta honek
teknologiekin eguneratuta mantentzen die, teknologia berriak
beraientzat zerbait arrotza izatea ekiditen delarik.Aipaturiko hau
ikasleei dagokionez izango litzateke baina ikastetxe mailan ere
teknologia berriek badute zer esanik.Paper eta fitxetan jasotzen zen
guztia ordenagailuan gorde daiteke gaur egun, honek zera esan nahi
du, informazioa txukunago eta aurkitzeko errazago aurkitzen
dela.Honetaz aparte, internetez baliatuz ikastetxea mundura zabaldu
daiteke, beren izaera, datu, argazki, nota, ikastaro,... ikasle, guraso eta
interesatuen eskura jarriz.

Guzti hau esanik, garbi dago IKT-ak garrantzi handia dutela


hezkuntzan eta berauek duten eboluzioa ikusirik ikastetxeek etengabe
berriztatzen saiatu behar dute, ikasleak ikaskuntza zaharkituan ez
geratzeko.

Alderdi negatiboren bat ere ikusten deiegu IKT-en erabilerari.


Talde lana eta elkarrizketak gutxitzen dituela uste baituhu, hau da,
ikaskuntza indibidualdu egiten duela pentsatzen dugu, momentu
batzuetan bakarrik bada ere.
Teknologia berrien etorkizunari dagokionez, esan bezala,
izugarrizko eboluzioa jasaten ari dira.Gizakia gero eta prestatuago
baitago eta gero eta ezagutza zabalagoak baititu.Orokorrean teknologia
berriak hezkuntzan gero eta pisu handiagoa izango dutelakoan
nago.Irakaslearen lana murriztuko dela uste dut, hori bai, oraindik
makinak ez dira gizakia bezain adimentsuak, beraz erabiliko den
teknologia irakasleek prestatu beharko dute, gero beraiek zuzenean
parte hartzen ez badute ere.Hezkuntza birtuala bilakatuko dela
pentsatzen dut, liburuak desagertuz eta agian baita eskolak ere.Hau da,
hezkuntza etxera mugatuko delakoan nago.Hala ere, gertaera hauek
epe luzean emango direlakoan nago.

Haur Hezkuntzari dagokionez, ez dut uste irakasleen lana


horrenbeste murriztuko denik.Adin horretako haurrak, txikienak
behintzat, beren kabuz moldatzen ez direnez kontaktu fisikoa behar
dute eta makinek ezer gutxitan lagunduko die.Urteak pasa ahala
material ugari sortuko da eta irakasleak ematen dituen klaseak
ordenagailu batek eman ahal izango ditu: ipuin birtualak, paperean
egiten diren ariketak,...hau da, ikasgelan egiten dena ordenagailu
batetan egin ahalko dela uste dut.Horrela, haur txikienak teknologia
berriak erabiltzen oso iaioak izango dira.Irakaslea, hala ere, hor egongo
da.Ez du gaur egun duen garrantzia izango baina bai beharrezkoa.Eta
nork daki, pelikuletan ikusten den bezala, etorkizun urrun batetan
eskolako elementuak ordenagailua eta ikaslea izango dira.Ordenagailua
irakasle bezala, hitz egiten duena, galderak erantzuten dituena, lanean
laguntzen duena,...Hori bai, nire ustea da teknologiek nekez gaindituko
dituztela irakasleen gaitasun guztiak.