You are on page 1of 2

SARRERA

Lan honen helburua Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak


(IKT-k) ikastetxeetan nola erabiltzen diren aztertzea da. Honela, gaur
egun eskoletan erabiltzen den teknologia berria eta materiala
ezagutzeko eta bertako lan egiteko modua ezagutzeko. Hortik abiatuta
konparaketak egingo dira eta baita proposamenak ere.

Proiektuaren ideia praktikak egindako ikastetxean teknologia


berriak aztertzea da. Ondoren horren balorazio bat egin eta azkenik
hobetzeko hainbat proposamen egiteko.

Betiko diskurtsoa badirudi ere, esan beharra daukagu irakasgai


honek ate bat baino gehiago ireki dizkigula teknologia berrien mundura.
Orain gutxi arte, guztiz arrotzak egiten zitzaizkigun blog-a, photo story,
movie maker eta abar bezalak hitzak. Agian entzunak genituen baina
sekula probatu gabeak. Irakasgai honi esker, ordea, programa guzti
hauek ezagutu eta erabiltzen ikasi dugu eta ohartu gara uste aldean
errazak, praktikoak eta erabilgarriak direla eta uste baino joko
handiagoa ematen dutela Haur Hezkuntzako geletan bertan. Nahi
bezalako muntaiak egin ditzakegu eta informazioa modu ari eta
eramangarri baten islatu dezakegu, horretan saiatu gara, bederen, egin
ditugun grabazio digital ezberdinetan.

Irakasgai honetako gure helburua, besteak beste, ahalik eta


programa gehienak ezagutu eta horiei etekina ateratzea izan da. Uste
dugu, programa bakoitzak bere berezitasuna duela eta erabilerari
dagokionez ere, lan motaren arabera, programa bat bestea baino
egokiagoa dela.

Hasiera batean kosta egin bazitzaigun ere irakasgaiaren helburua


zer zen ikustea, azkean argitu zitzaizkigun gauzak eta hortik abaituz,
proiektu bat sortu genuen. Aukeran denbora gutxitxo izan dugulakoan
gaude baina hala ere gustura geratu gara emaiatzarekin. Asko gozatu
dugu lan hau aurrera eramaten eta edozein azterketetan baino gehiago
ikasi dugula uste dugu.