You are on page 1of 12

Teknologia Berriak

Estevez Iradier, Isabel


Estomba López, Arantza
Hualde Urruzola, Leire
Teknologia Berriak

AURKIBIDEA
 Aurkibidea……………………………………………………………………………………………….…1-2
 Sarrera……………………………………………………………………………………………….…….…..3
 Taula……………………………………………………………………………………………….……….…..4
 La Salle Legazpi Ikastetxea…………….………………………………………………………..5-6
 Sarrera
 Ordenagailuak
 Arduraduna
 Bideoa
 Kamerak
 Metodologia
 Arduraduna
 Bideoa
 Kamerak
 Metodologia
 Maria Reina Ikastetxea………………………………………………………………………………7-9
 Sarrera
 Ordenagailuak
 Arduraduna
 Bideoa
 Kamerak
 Metodologia
 La Salle Berrozpe Ikastetxea……………………………………………………………………9-11
 Sarrera
 Ordenagailuak
 Ordenagailu finkoak
 Ordenagailu portatilak
 Hardware
 Software

2
Teknologia Berriak

 Arduraduna
 Argazki kamerak
 Bideo kamerak
 DVD/VHS/TV
 Metodologia
 Ondorioak…………………………………………………………………………………………………….12

3
Teknologia Berriak

Hurrengo orrialdeetan, 3 ikastetxe ezberdinetan informatika arloari buruzko


zenbait datua zalduko ditugu. 3 ikastetxeak honako hauek dira:
1. La Salle Legazpi Ikastetxea (Zumarraga)
2. Maria Reina ikastetxea (Donostia)
3. La Salle Berrozpe Ikastetxea (Andoain)
Hiru ikastetxe hauek testuinguru ezberdinetan daude kokaturik eta ikasle
mota ezberdinak topa ditzakegu ere. Beraz, beraien arteko ezberdintasunak,
nabariak dira. Guzti horren berri ondorengo orrialdeetan azaldu dugu.

4
Teknologia Berriak

Geure praktikak egin ditugun ikastetxeak ezberdinak ziren. Bakoitza


ikastetxe ezberdin batetan egon zen eta bertan informatikari ematen zaion
erabilera, instalazioak…ezberdinak dira. Hori dela eta, ondorengo taulan
azalduko ditugu hiru ikastetxe horien datu ezberdinak.

La-Salle Legazpi Maria Reina La -Salle


Berrozpe
Zenbat 22 42 50
ordenagailu
finko?
Zenbat 4 3 Irakasle bakoitzak
ordenagailu bere ordenagailu
portatil? portatil propioa
zeukan.
Ikastetxetik
kanpokoa alegia.
Ordenagailuen CPU, arratoia, CPU,arratoia, CPU, arratoia,
hardware-a mp, mp, mp,
imprimagailua… imprimagailua, imprimagailua,
eskanerra… eskanerra…
Ordenagailuen Microsoft office Microsoft office Microsoft office
software-a xp xp xp
Arduraduna? Irakasle bat Informatikako bi Irakasle bat
irakasleak
Argazki 2 digital 2 digital 2 digital
kamerak?
Bideo kamerak? 1 1 0
DVD/VHS/T.V. 3 bideo gela 5 ekipo eta 2 1 bideo gela
bideo gela (VHS (VHS)
eta DVD) 1 bideo gela
(DVD)

Datu guzti hauek nahiko garrantzitsuak direla uste dugu, ikastetxeen


arteko desberdintasunak ikusi daitezkeelako. Hala ere, ondorengo
orrialdeetan, pixka bat sakonago aztertuko ditugu puntu hauek.

5
Teknologia Berriak

LA SALLE- LEGAZPI IKASTETXEA (ZUMARRAGA)

SARRERA

Nire ustez ikastetxe honetan teknologia berriei ez diete garrantzi


askorik ematen , ez lehen hezkuntzan behintzat. Informatika astean bitan
ematen dute, baina ez beti, hau da, batzuetan informatikako ordua kentzen
dute beste gauzaren bat egiteko, ingelesa, euskara… ordu asko galtzen dituzte
eta.

Bigarren hezkuntzan aldiz ez da berdin gertatzen , informatika irakasle bat


dago, lehen hezkuntzan ez daukatena, hemen , gaztelaniako irakaslea zen
informatikako arduraduna.

1. ORDENAGAIALUAK

Lehen hezkuntzari buruz hitz egingo dut, arlo honetan egin bainituen
praktikak.

Informatika gela bat aurki ditzakegun, 22 ordenagailuekin. Horretaz gain


irakasleentzako 2 portatil zeuden, hauek etxera eramateko eta beraien lanak
etab.egiteko.

Taulan ikus dezakegun bezala, ordenagailuaren hardware –a berdina da


hiru ikastetxetan : CPU, Mp , windows office XP…

Software- ei dagokionez ez dago asko esan beharrik, gelan inprimagailu bat


bakarrik zegoen eta eskanerrik ez, ikasleek ez baitute erabiltzen , normalean
disketeetan gordetzen zituzten lan guztiak.

Taulan ikus dezakegun bezala, ordenagailuaren hardware –a berdina da


hiru ikastetxetan : CPU, Mp , windows office XP…

6
Teknologia Berriak

Software- ei dagokionez ez dago asko esan beharrik, gelan inprimagailu bat


bakarrik zegoen eta eskanerrik ez.

 Arduraduna
Informatika arduradun bat zegoen, 4.mailako tutorea zen , gaztelania eta
erlijio irakasten zuen ere. Ikasleen artean , bikote bakoitzak bere
ordenagailuaz arduratu behar zuen , piztu, behar bezala itzali, beraien lanak
gorde…

• Bideoak
Lehen hezkuntzan bideo gela bat dago, hemen, ordenagailu eta bideo bat
daude. Ez dago telebistarik, proiektorearen bidez ikusten dira bideoak ,
pantaila handia dagoelarik.
Bigarren hezkuntzan aldiz, bideo gela bat dago ere, hemen bideoa eta DVD –
a daude.

• Kamerak
Ikastetxean , bi argazki kamera daudela uste dut, ikasleek lanen bat egin
behar badute hauek erabili dezakete.
Bideo kamerekin ere berdin gertatzen da, hauek ez dira digitalak baina
ikasleek erabili dezakete ere.

Ikasleek beti binaka egiten dute lan, bi ikasle, ordenagailu bat.

2. METODOLOGIA

Baliagarritasunari dagokionez, ingurunen asko erabiltzen dute


ordenagailua, programa berezi bat dute “mapa kontzeptualak” egiteko ,
beraien apunte guztiak mapa kontzeptualak bihurtzen dituzte ondoren
ikasteko errazago delarik

7
Teknologia Berriak

MARIA REINA ESKOLA (Donostia)

SARRERA

Eskola honetan teknologia berriak paper garrantzitsua jokatzen dute.


Bai irakasleen eta bai ikasleen eskuetan daude beharrei aurre egiteko.

Informatikari garrantzi handia ematen zaio gaur egun beharrezkoa


baita. Beraz, bai informatikako ikasgaia emateko eta bai beste ikasgaietan
erabiltzeko erabiltzen dituzte teknologia berriak.

Ala ere, teknologia berriak ez dira informatika mailan gelditzen, beste


teknologiak ere erabiltzen dituzte, adibidez kamera digitalak. Hauekin lan
egitea oso erraza da eta lan asko egiten dira, batez ere plastikako ikasgaian.
Ikasgai honetan foto-muntaiak eta bideo digitalak egiten dituzte. Baina
erakargarriena argazkien errebelazioa da. Hau egiteko gela txiki bat dago
ikastetxean eta ikasle guztiek beraien argazkiak errebelatzen ikasten dute.

Azkenik aipagarriak dira bideo gelak eta ekipoak. Eskolan bi bideo gela
daude, bat haur hezkuntzan erabiltzen da eta bestea lehen hezkuntzan eta
D.B.H.n. Honekin batera 5 ekipo dituzte; ekipo bakoitzak telebista, D.V.D eta
V.H.S. osaturik dago.

1. ORDENAGAILUAK

Guztira 45 ordenagailu daude eskolan, 42 finko eta 3 ordenagailu


portatilak. Ordenagailu finkoak gela ezberdinetan, informatikako gelan eta
tutoritzentan daude banatutak; eta portatilak berriz, irakasleek behar
dutenean erabiltzeko dira.

8
Teknologia Berriak

Ikasleek erabiltzen dituzten ordenagailuen hardware-a oso basikoa da


(CPU, arratoia, …). Ordenagailu guztiak elkar lotuta daudenez, imprimatzeko,
eskaneatzeko… aukera badute.

Ordenagailuen software-a berriz Windows XP eta programa zehatz


batzuek osatzen dute.

• Arduraduna
Ikastetxean bi dira ordenagailuen arduradunak, informatikako
irakasleak hain zuzen ere.

• Kamerak
Bi kamerak daude ikastetxean. Bat argazkiak ateratzeko baino ez da
eta bestea, argazkiak eta bideoa ateratzeko aukerak dauzka.

Kamerak irteeretara eta festetan erabiltzen dira batez ere, eta


batzuetan proiektuak gauzatzeko.

• DVD/VHS/T.V.

Ikastetxean bi bideo gela daude, bat Haur hezkuntzarako eta bestea Lehen
Hezkuntza eta D.B.H.rako.

Gela hauek asko erabiltzen dira baina aldi berean bost ekipo audiobisualak
daude. Ekipo hauek mugikorrak dira eta klase batetik bestera eramaten
dituzte.

Asko erabiltzen dira bai bideo gelak eta bai ekipo audibisualak.

9
Teknologia Berriak

2. METODOLOGIA

Teknologia Berriak erabiltzeko joera handia dago eskolan.


Informatikako irakasleek hau bultzatzen saiatu dira eta gaur egun ia irakasle
guztiek erabiltzen dituzte beraien ikasgaiak emateko. Batzuk era batera beste
batzuk bestera baina gauza arrunta izaten da informatikako gelan proiektuak
egitea.

LA SALLE BERROZPE IKASTETXEA

SARRERA

Andoain herrian dauden ikastetxeetako bat da. Ikastetxe pribatua hain


zuzen ere. Herrian bi zona ezberdinetan kokaturik dago ikastetxe hau. Nik
praktikak Lehen Hezkuntzako edifizioan egin nituen. Edifizio nahiko txikia da,
hori dela eta, informatikako gelak eta instalazioak ere ez dira oso
harrigarriak.

1. ORDENAGAILUAK

 Ordenagailu finkoak
Ikastetxe honetan dauden ordenagailu finko kopurua 50 ingurukoa da.
Guzti hauek, ordenagailu gelan, ikasgeletan, irakasle gelan, idazkaritzan eta
zuzendariaren ofizinan zehar daude banatuak:
 Ordenagailu gela: 30
 Ikasgeletan: 12 ikasgela daude, beraz 12 ordenagailu
 Irakasle gelan: 5
 Idazkaritzan: 1
 Zuzendariaren ofizinan: 1

10
Teknologia Berriak

 Ordenagailu portatilak
Irakasle bakoitzak bere ordenagailu portatil propioa dauka. Hau da,
bakoitzak erositakoa. Ikastetxeak ez die horrelako materialek eskeintzen.

 Ordenagailuen hardware-a
Aurretik aipatu dudan bezala, ordenagailuak, ordenagailu gelan,
irakasle gelan eta ikasgeletan daude banatuak. Gela guzti hauetan,
ordenagailu guztiek arratoia eta CPUa daukate, baina, irakasle gela da
eskanerra eta imprimagailua daukan gela bakarra.

 Ordenagailuen software-a
Ordenagailu guzti guztien software-a Microsoft Windows xp da.

 Arduraduna
Ikastetxe honek, prozesuen antolakuntza dauka. Hau da, irakasle
bakoitzak funtzio espezifiko bat dauka ikastetxean. Aspektu edota lan baten
arduraduna izango da. Hori dela eta, informatikaren arloari dagokionez,
irakasle batek dauka guzti honen ardura. Ordenagailuen konponketak,
ordenagailuen mantenua etab.

 Argazki kamerak
Bi argazki kamera digital dauzkate. Irakasle gelan egoten dira
normalean, eta edozein jai, festa, edota ekintza bereziren bat egiten badute,
argazkiak eta bideo motzak grabatzeko eta ateratzeko erabiltzen dituzte.
Gero kurtso bukaeran, mailaka argazkien cd bana oparitzen diete ikasle
bakoitzari.

 DVD/VHS/T.V.
Ikastetxe honetan, bi bideo gela dauzkate, batean, VHS eta DVD dituzte
eta bestean, VHS besterik ez. Gela nahiko txikiak dira baina hauen
erabilgarritasuna nahiko handia.

11
Teknologia Berriak

2. METODOLOGIA

Ikastetxe honetan informatikari ematen dioten baliagarritasuna ez da


oso handia. Informatika beste asignatura bat gehiago da eta bertan erabiltzen
duten programa KLIK izenekoa da. Programa honen zeregina ez da informatika
arloa lantzea, baizik eta, beste asignaturak (matematika, ingurune, euskera,
ingelesa…) erreforzatzea.

Irakasleak ere, ez dira asko mugitzen informatikaren hobekuntzari


dagokionez. Aurretik aipatutako programa horrekin lan egiten dute eta
errezena hori denez, ez dira gauzak ikasteaz molestatzen edota arduratzen.
Irakasle gelan ere, Microsoft Windows xp programa daukate. Beraien arteko
komunikazioa errezteko, korreo elektroniko bana daukate.

ONDORIOAK

Guzti hau irakurri ondoren, nabariak dira ikastetxe hauen arteko


ezberdintasunak, eta ez bakarrik informatika arloari dagokionez, baizik eta
orokorrean, ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua ezberdinak dira.
Guzti hori argi eduki behar dugu geure lanerako. Ikastetxe bakoitzak bere
funtzionamendua daukala eta horretara moldatu eta ohitu beharko dugu
lanean hasten garenean.

Hala ere, informatika arloari denbora gehiago dedikatzea posible dela


uste dugu eta beste modu batetan landuko balitz, haurrek edo ikasleek
abantaila gehiago ere edukiko lituzkete. Gaur egun informatizaren mundua
geroz eta gehiago zabaltzen ari da eta beharrezkoa izando dutenez, horretan
laguntzea posible dela uste dugu, gauzak pixka bat aldatuz gero.

12