You are on page 1of 2

SARRERA

Lan honen helburua Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak


(IKT-k) ikastetxeetan nola erabiltzen diren aztertzea izan da, alde
batetik, eta gaur egun eskoletan erabiltzen den teknologia berria eta
materiala ezagutzeko eta bertan lan egiteko modua ezagutzeko parada
izatea, bestetik. Horregatik, lanaren hasieran lau ikastetxe ezberdin
aztertu genituen eta euren arteko konparaketak egin ondoren, Zestoako
Herri Eskola hautatu genuen teknologia berrietan gehien murgildurik
dagoen ikastetxea delako eta gure lana aurrera eramateko bide ezin
hobea eskaintzen zigulako. Hori izan zen, beraz, lehenengo pausua,
ikastetxeetan gaur egun dagoen errealitatea plazaratzea edo ezagutzera
ematea eta ondoren gure lanerako egokiena zen ikastetxea hautatzea.
Hortik abiatuta osatu genuen, jarraian, GARIA izeneko jarduera segida,
non Haur Hezkuntzara teknologia berriak nola aplikatu daitezkeen
erakusten digun. Grabazio digitalak ere egin genituen Sastarrain
baserri eskolakoa eta Perutxu eta Jentilak ipuinarena. Honekin
guztiarekin lanak osotasun bat lortzen du eta Haur Hezkuntzan
teknologia berrien inguruan dagoen gabezia ekidin daitekeela eta
beharrezkoa dela frogatzen digu, gainera.

Izan ere, betiko diskurtsoa badirudi ere, esan beharra daukagu


irakasgai honek ate bat baino gehiago ireki dizkigula teknologia berrien
mundura. Orain gutxi arte, guztiz arrotzak egiten zitzaizkigun blog-a,
photo story, movie maker eta abar bezalako hitzak. Agian entzunak
genituen, baina sekula probatu gabeak. Irakasgai honi esker, ordea,
programa guzti hauek ezagutu eta erabiltzen ikasi dugu eta ohartu gara
uste aldean errazak, praktikoak eta erabilgarriak direla eta uste baino
joko handiagoa ematen dutela Haur Hezkuntzako geletan bertan. Nahi
bezalako muntaiak egin ditzakegu eta informazioa modu arin eta
eramangarri baten islatu dezakegu, horretan saiatu gara, bederen, egin
ditugun grabazio digital ezberdinetan.
Irakasgai honetako gure helburua, besteak beste, ahalik eta
programa gehienak ezagutu eta horiei etekina ateratzea izan da. Uste
dugu, programa bakoitzak bere berezitasuna duela eta erabilerari
dagokionez ere, lan motaren arabera, programa bat bestea baino
egokiagoa dela.

Hasiera batean kosta egin bazitzaigun ere irakasgaiaren helburua


zer zen ikustea, azkenean argitu zitzaizkigun gauzak eta hortik abiatuz,
proiektu bat sortu genuen. Aukeran denbora gutxitxo izan dugulakoan
gaude, baina, hala ere, gustura geratu gara emaitzarekin. Asko gozatu
dugu lan hau aurrera eramaten eta edozein azterketetan baino gehiago
ikasi dugula uste dugu.