You are on page 1of 3

“IKT” hizkiak berriak dira guretzat, ikasgaia landu aurretik ez

genituen ezagunak. Esaldiak esaten duen bezala, informatzeko eta


komunikatzeko balio duten teknologiak dira. Hau entzunda hainbat
aparailu datorzkigu burura: telefonoa, fax-a, idazteko makina,
ordenagailua, telebista, irratia, mugikorra, DVD-a, bideoa, CD-a,
kasettea, argazki makina, bideo kamara, musika aparailua, mp3-a,
Discman-a, Walkman-a, ordenagailu portatila, inprimagailua,
scannerra, pen drive-a, internet, ordenagailu programak, ordenagailu
jolasak... Zerrenda hortan ageri direnak ordea ez dira denak
hezkuntzarako erabiltzen, hala nola, telefonoa, mugikorra, fax-a.
Hezkuntzan erabiltzen diren teknologiak heziketa bera hobetzen,
errazten, azkartzen eta aldatzen duten horiek dira. Ikasleei ikastea
erakargarriagoa egiten zaie eta baita aberatsagoa ere.

Haurrak gero eta adin txikiagoarekin hasten dira teknologia


berriak manipulatzen eta hau oso aberasgarria da, ikasten aritzeaz
aparte gaur egun garapen izugarria duten teknologietan trebatzen
ikasten baitute.

Teknologia berriek adimenean asko laguntzen dute. Beren


erabilpenerako buruari asko eragin behar zaio, asko pentsatu behar da
eta nork bere kabuz gainera, erritmo ezberdinak jarraitzera
ahalbidetzen dutelarik. Ikastea modu erakargarriago eta
motibagarriagoa bihurtzen dute, ikaskuntza hobetuz eta azkartuz.
Teknologia berriek gehienbat ikusmena aberasten dute eta zentzumen
honetatik haurrek informazio ugari jasotzen dute. Ez dute irakaslearen
lana alde batera uzten, bera beti present dago, baina bere lana arinagoa
eta ezberdina bilakatzen dute. Irakaslea beste material batez baliatu
daiteke, hala nola, gaiari dagozkion CD-ak, hauen ipuinak, jokoak,
ariketak... izan ditzakete.

Gaur egun ia egunetik egunera hobekuntzak jasaten dituzten


teknologietan haurrak iaio izaten ikasten dute txiki txikitatik eta honek
teknologiekin eguneratuta mantentzen dituzte, teknologia berriak
beraientzat zerbait arrotza izatea ekiditen delarik. Aipaturiko hau
ikasleei dagokionez izango litzateke, baina ikastetxe mailan ere
teknologia berriek badute zer esanik. Paper eta fitxetan jasotzen zen
guztia ordenagailuan gorde daiteke gaur egun, honek zera esan nahi
du, informazioa txukunago eta aurkitzeko errazago aurkitzen dela.
Honetaz aparte, internetez baliatuz ikastetxea mundura zabaldu
daiteke, beren izaera, datu, argazki, nota, ikastaro,... ikasle, guraso eta
interesatuen eskura jarriz.

Guzti hau esanik, garbi dago IKT-ak garrantzi handia dutela


hezkuntzan eta berauek duten eboluzioa ikusirik ikastetxeek etengabe
berriztatzen saiatu behar dutela, ikasleak ikaskuntza zaharkituan ez
geratzeko.

Alderdi negatiboren bat ere ikustekotan talde lana eta


elkarrizketak gutxitzen dituela esango genuke, hau da, ikaskuntza
indibidualizatu egiten duela pentsatzen dugu, momentu batzuetan
bakarrik bada ere.

Kontuak kontu, teknologia berrien etorkizunari dagokionez, esan


beharra dago izugarrizko garapena jasaten ari dela. Gizakia gero eta
prestatuago dago eta gero eta ezagutza zabalagoak ditu. Beraz, esan
beharrik ez dago orokorrean teknologia berriek hezkuntzan gero eta
pisu handiagoa izango dutela. Irakaslearen lana, bestetik, esanguratsua
izango da alderdi honetan ere, erabiliko den teknologia irakasleek
prestatu beharko dutelako, gero beraiek zuzenean parte hartzen ez
badute ere. Beraz, gero eta irakasle prestatuagoak beharko ditu eskolak
teknologia berrien aplikazioari dagokionez.

Horregatik guztiagatik, oso baliagarria izan zaigu lan hau egitea


eta irakasle izateko atarian gauden honetan lan honetan eskuratutako
ezagutzak oso aberasgarriak izan zaizkigu. Behin baino gehiagotan esan
bezala lanaren nondik norakoak bideratzea kosta egin bazitzaigun ere
behin hautatutakoan oso gustura aritu gara eta gauza asko ikasi
ditugu. Dudarik gabe, teknologia berriak aplikatuta gauza polit asko
egin daitezke eta hauek guztiak Haur Hezkuntzako irakasle bezala
baliatzea pentsatzen dugu. Orain aukera hori emango digun ikastetxea
bakarrik behar dugu!