You are on page 1of 19

Ferrer, Oihana

Nuño, Amaia
Pousada, Ruth
Zabala, Nerea
ATZERRIKO HIZKUNTZA
2006-2007
IKT berrien inguruko txostena

AURK IB IDE A

1. DESKRIBATZE ALDIA............................................................2

2. DIAGNOSTIKO ALDIA........................................................... .3

 IKASTETXE BAKOITZA AZTERTZEN........................................4

A. LANGAITZ IKASTOLA..................................................4

B. ORIXE IKASTETXE PUBLIKOA......................................7

C. INTXAURRONDO IKASTOLA PUBLIKOA..........................9

D. MARIAREN BIHOTZA IKASTOLA..................................11

 IKASTETXEEN ARTEKO KONPARAKETA.................................13

3. PROGRAMAZIO ALDIA.................................................. .......17

4. EBALUAZIO ALDIA..............................................................19

2
IKT berrien inguruko txostena

1. DESK RI BATZE A LD IA

IKT berrien inguruko txosten hau burutzeko, lau gelakide elkartu


gara. Gu Amaia, Oihana, Ruth eta Nerea gara eta magisteritza atzerriko
hizkuntza espezialitateko 3. mailan ari gara ikasten.

Aipatu beharra dago, teknologia berrien inguruan ez garela oso


adituak. Hala ere, batzuk erabiltzen ditugu: telefono mugikorra, argazki
kamara, ordenagailuak gure lanak burutzeko, internet-a…

Lan honen bitartez, teknologia berrietara gehiago hurbiltzea espero


dugu eta ikastetxeetako errealitateaz pixka bat gehiago ohartzea. Hurrengo
ikasturtean lanean hasteko moduan egongo garenez, komenigarria iruditzen
zaigu ikastetxe bateko arlo ezberdinak nola funtzionatzen duten ahalik eta
gehien jakitea.

Besterik gabe beraz, ikastetxe ezberdinak aztertzeari eta beraien


arteko konparaketari ekingo diogu. Lana amaitzeko, zer aldatuko genukeen
eta lana burutzeko zein zailtasun izan ditugun aipatuko dugu.

3
IKT berrien inguruko txostena

2. DIA GN OST IK O AL DI A

Atal hau burutu ahal izateko, lehenik, taldeka galdetegi bat prestatu
genuen eta ondoren berauek ikastetxe ezberdinetako arduradunei galdetu
genizkien, teknologia berrien inguruko informazioa lortu asmoz. Hona
hemen prestaturiko galdeketa:

 Ba al dago ordenagailu gelarik ikastetxean?


 Zenbat ordenagailu daude?
 Ordenagailu portatilik ba al dago?
 Web orririk ba al du ikastetxeak?
 Zer hardware eta software (klik programa, interneten erabilera,
bideoak, DVD-ak...) daude ikastetxean? (Ze programa daude,
arloka banatuta al dauden...)
 Irakasleek nolako prestakuntza dute?
 Zein dira IKT arduradunaren eginbeharrak?
 Ordenagailuez aparte zein teknologia berri daude?
 Teknologia berrien inguruko tailerrik eskaintzen al da?
(Argazkigintza...)
 Astean zenbat ordu sartzen dituzte ikasleek ordenagailuetan?
 Ze programa erabiltzen dituzte?
 Ingeleserako erabiltzen al dituzte teknologia berriak?
 Zein hizkuntzatan erabiltzen dituzte teknologia berriak?
 Hezkuntza proiekturik ba al da I.K.T-rekin lotuta?
 Berritzegunekoekin duzuen harremana zer moduzkoa da?
 Proiektu tematukorik ba al dago? ( panpinena...)
 Zeintzuk dira landu behar diren gaitasun teknologikoak? Zer
baloratuko zaie ikasleei?

Aztertu ditugun ikastetxeak honako hauek dira: Orixe Ikastetxea


(Donostia), Langaitz Ikastola (Orereta), Intxaurrondo ikastola publikoa
(Donostia) eta Mariaren Bihotza ikastola (Donostia). Aipatu, Orixe eta
Intxaurrondo ikastola publikoaren kasuan Lehen Hezkuntzako egoera

4
IKT berrien inguruko txostena

aztertu dugula eta Langaitzen aldiz DBH-koa. Mariaren Bihotzan aldiz bi


etapak aztertu dira. Honen arrazoi nagusia DBH-ko arduradun batekin
kontaktatzeko aukera izan genuela da. Gainera, era honetan, DBH eta
Lehen Hezkuntzako etapen arteko konparaketa bat egiteko aukera ere
izango dugu.

Atal honetan, behin ikastetxe bakoitzean lorturiko informazioaren


berri eman ondoren, guztien arteko konparaketa bat egiten saiatu gara,
teknologia berrien erabileran hainbat berdintasun zein ezberdintasun azaldu
asmoz.

Besterik gabe, ikastetxe bakoitzean lorturiko informazioarekin


jarraituko dugu:

IKASTETXE BAKOITZA AZTERTZEN

A. LANGAITZ IKASTOLA

Langaitz Ikastola Gipuzkoako


Orereta herrian aurkitzen den
ikastetxe publikoa dugu. Berau hiru
eraikinetan dago banatua eta eraikin
bakoitzean hezkuntza eskaintzako
hiru etapa ezberdinek hartzen dute
lekua, hain zuzen ere, Haur
Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
Aipatu, hezkuntza eskaintza hau
guztia D ereduan eskaintzen dela,
hau da, guztia euskaraz.

Lehen aipatu bezala, ikastetxe honetako DBH-ko teknologia berrien


inguruko informazioa bildu dugu. Langaitz Ikastolako arduradunak adierazi
digunez, hainbat teknologia berri aurki ditzakegu ikastetxean.

5
IKT berrien inguruko txostena

Ordenagailuei dagokienez
esan, ordenagailu gela bat baino
gehiago daudela ikastetxean. Bata
ordenagailu gela orokorra da eta
bestea berriz liburutegian aurkitzen
dena.

Guztira 30 ordenagailu daude,


ikastetxeko leku ezberdinetan
banatuta. Ondoko taula honetan aurki daiteke beraien kokalekua eta zein
sistema eragileren baitan dauden:

ORDENAGAILU KOPURUA LANGAITZ IKASTOLAN


Gela Kopurua eta sistema eragilea
Informatika gela 11 ordenagailu, denak Windows 98
Liburutegia Guztira 8 ordenagailu. Horietatik hiru
Windows 98 eta beste bostak XP
Irakasle gela 1 Guztira 3 ordenagailu. Horietatik bi
XP eta bat Windows 98
Irakasle gela 2 Bi ordenagailu eta biak XP
Irakasle gela Ordenagailu bat XP-an
Zuzendaritza Ordenagailu bat XP-an
Zuzendariordea Bi ordenagailu XP-an
Idazkaritza Ordenagailu bat XP-an
Teknologia Ordenagailu bat Windows 98-an

Ikastetxean dauden ordenagailu ez eramangarriez gain, badira


eramangarriak direnak ere. Hain zuzen ere, bi ordenagailu eramangarri
daude guztira, bata Windows 98-an eta bestean XP-rekin.

Ordenagailuetan programa erabilienak Word, Excel, Access, Mozilla


firefox, Internet Explorer eta Power Point direla ere adierazi digu.

Ikasleek informatikako klaseetan bi ordu pasatzen dituzte astean


zehar eta beste ikasgairen batean ordenagailua erabiltzen badute beste 1
edo 2 ordu gehiago. Ingelesean esaterako ez dute ordenagailurik erabiltzen
eta beste zenbait arlotan noizbehinka.

6
IKT berrien inguruko txostena

Ikasleei orokorrean, ordenagailua kontrolatzea, edozein arazoren


aurrean zer egin jakitea eta ordenagailuko programa ohikoenak ongi
erabiltzen jakitea eskatzen zaie.

Irakasleei dagokienez esan, ordenagailuak gehienbat azterketak eta


gelako materiala prestatzeko erabiltzen dituztela. Horrez gain, internet-en
beharrezkoa duten informazioaren bat bilatzeko ere baliagarriak suertatzen
zaizkie.

Ordenagailuei dagokienez azkenik aipatu, ahal den neurrian euskara


erabiltzen saiatzen direla bai sistema eragileetan, baita programa
ezberdinetan ere. Ikastetxe hau D eredukoa denez, ordenagailuetan ere
euskara ahalik eta gehien erabiltzen saiatzen dira.

Ordenagailuez gain aipatu badirela beste teknologia berri batzuk ere,


besteak beste, argazki kamera digital 1, 3 kanoi, 2 bideo, 2 DVD eta
inprimagailuak. Azken hauek, ordenagailu guztietara konektatuak daude eta
ondorioz, ordenagailu guztietatik bidal daiteke bertara zerbait inprimatzera.

Bestalde esan, ikastetxeak web orria baduela, hain zuzen ere,


www.langaitz.com. Bertan informazio asko ageri da eta hainbat eremu aurki
daitezke irakasleak, ikasleak zein gurasoak erabil ditzakeenak.

Aipagarria da, irakasleek ez dutela teknologia berrien inguruko


formakuntzarik jasotzen. Irakasle bakoitzaren jakituria bere esperientziaren
baitan dago eta bakoitzari teknologia berriak zenbateraino atsegin
zaizkionaren arabera. Hala ere, irakasle asko daude teknologia berrien
inguruko jakituriarik ez dutenak.

Formakuntza IKT-ko arduradunak jasotzen du. Berau hamabost


egunetik behin berritzegunera joaten da eta beste ikastetxeetako IKT-ko
arduradunetik elkartzen da. Orokorrean guztiekin oso harreman ona duela
adierazi du arduradunak.

7
IKT berrien inguruko txostena

IKT-ko arduradunaren eginbeharrak honako hauek dira:


ordenagailuen egoera zeta mantenamenduaz arduratzea, zerbitzariak
kontrolatzea eta astean bi aldiz zerbitzarien kopia egitea.

Hau guztiaz gain, teknologia berriei loturiko tailerren bat eskaintzen


zaiela adierazi digu arduradunak, hain zuzen ere prentsa. Berau eskola
orduetatik kanpo ematen den tailer bat da eta bertan DBH-ko nahi duen
ikasle orok har dezake parte.

Azkenik aipatu, ikastetxe honetan nahiz eta Haur zein Lehen


Hezkuntza I.K.T-rekin loturiko hezkuntza proiektua eduki, DBH mailan ez
dagoela ez eta teknologia berriekin loturiko proiektu tematikorik ere.

B. ORIXE IKASTETXE PUBLIKOA

Orixe ikastetxea Donostiako Alde Zaharrean kokatzen da. Bi


eraikuntzek osatzen dute: Kaialde, haur Hezkuntzako umeentzako, eta
Urgull, Lehen Hezkuntzarako. Osotara, 300 ikasle inguru biltzen ditu eta 30
bat irakaslek egiten dute lan bertan.

Orixe ikastetxe publikoa da, D eredukoa. Beraz, Eusko Jaurlaritzaren


programazioa jarraitzen du, eta haren dirulaguntzak ere jasotzen ditu.

Orixe-ko informatikako arduradunarekin hitz egin ondoren, eskolako


hainbat datu jaso ahal izan ditugu, teknologia berriei dagokionez.

Eskolak bi eraikuntza dituen arren, informatika gela bakarra dago,


Urgull eraikinean. Horrela izateko arrazoi nagusia, beste etxean leku
nahikorik ez dagoela omen da. Lehen Hezkuntzarako, beraz, ordenagailu
gela bat dago, 18 ordenadore eta bi inpresorekin. Ordenagailuek Windows
XP aplikazioa dute denek, baita Interneten sartzeko aukera ere. Honetaz
gain, LHko ikasgela bakoitzean (10 osotara) ordenagailu eta inpresora bana
dute, ikastalde bakoitzak erabiltzeko.

8
IKT berrien inguruko txostena

Ordenagailu guztietan instalaturik dago KLIK aplikazioa eta hauxe da


umeek erabiltzen dutena. Astean behin ordu bete igarotzen dute beren
tutorearekin ordenagailu gelan, eta bertan KLIK ariketekin aritzen dira.
Ikasgaia dena delakoa, aplikazio hau erabiltzen dute, izan ere, hainbat
aukera eskaintzen ditu Lehen Hezkuntzako haurrentzat. Ikasgelan
ordenagailu bat dutela aprobetxatzen dute noizean behin zalantza edo
kontsultaren bat badute interneten edo entziklopedia digitalean begiratzeko.
Hala ere, azken erabilera hau tutoreen esku geratzen da. Izan ere, irakasle
asko ez dira ongi moldatzen teknologia berriekin, eta gelan erabiltzea ez
dute oso gustuko.

Ingelesari dagokionez, aldiz, informatika asko erabiltzen dute


haurrek. Bi astetan behin bakarrik dute ordenagailu gelara igotzea ingeles
orduetan, baina ongi aprobetxatzen dute. KLIK aplikazioan ibiltzen dira,
beste irakasgaietan bezala, baina gehien erabiltzen duten errekurtsoa
internet da. Bertan, www.britishcouncil.com eta www.englishmedialab.com
web guneetan aritzen dira, zeinetan ikasleentzako hainbat material aurki
dezaketen. Hainbat joko, asmakizun eta ariketa aurkezten dira bertan
atzerriko hizkuntza lantzeko.

Irakasleei dagokienez, beharrezkoa da aipatzea ez dutela inolako


formaziorik jaso teknologia berrien inguruan. Horrexegatik, badira asko
dakitenak, eta badira ere inoiz haiekin aritu ez direnak. Gehienek WORD
aplikazioa baino ez dute erabiltzen, agiriak idatzi, balorazioak bete edo
klaserako testuren bat sortzeko. Aipagarria da ere ingeleseko irakasleek
ordenagailuekin egiten duten lana. Material gehiena haiek beraiek sortzen
dute, eta horretarako batez ere Internet, baina baita PHOTOSHOP, PAINT
edo bestelako aplikazioak ere erabiltzen dituzte. Haiek diotenez, ez dute
inoiz formazio berezirik jaso, baina denbora eta praktikarekin primeran ikasi
dutela aitortzen dute.

Eskolako ordenagailu guztien mantentzeaz informatikako arduraduna


okupatzen da. Bere lana, noizean behin ekipoak errebisatzea, arazo
teknikoak konpontzea eta kezka edo zalantzekin laguntzea da.

9
IKT berrien inguruko txostena

Ordenagailuak ez diren beste teknologia berriei dagokionez, Orixe ez


dago oso hornitua, egia esateko. Bada telebista bat daraman gurpildun
karro bat. Bertan VHS eta DVD formatuetako filmak ikusteko beharreko
aparailuak daude, eta beharrezkoa denean gela batetik bestera mugitzen
da. Hau erabili ahal izateko, irakasleak aurretik erreserba egin beharra
dauka, istilurik ez sortzeko.

Orixe ikastetxeko 5 urteko haurrak Berritzeguneko Hezkuntza


Proiektuak proposatzen duen pelutxeen proiektuan murgilduta daude.
Honen bidez, Intxaurrondoko ikastetxearekin harremanetan daude eta,
horretarako, posta elektronikoa erabiltzen dute. Ikasgela bakoitzak pelutxe
bat dauka, eta egunero honekin egiten dituzten ekintzak beste eskolako
taldeari komunikatzen dizkiete, e-mail bidez. Honek umeak txikitatik
teknologia berriekin ohitzea ahalbidetzen du, izan ere, haiek egiten dute lan
guztia, nahiz eta irakaslearen laguntzaz.

C. INTXAURRONDOKO IKASTOLA PUBLIKOA

Ikastola hau Donostiako Intxaurrondo auzoan kokatzen da. Haur


Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzarako etapa guztiak aurkitzen dira bertan.
Ikastetxe hau, besteak bezala, D eredukoa dela aipatu behar dugu.

Intxaurrondo ikastola publikoan informatika gela bat dago, nahiz eta


klase bakoitzean ordenagailu propioa eduki. Ingelesaren irakasgaian ez dute
ordenagailuko programa zehatzik erabiltzen, erabiltzekotan internet da
erabiltzen dutena informazioa edo irudiak lortzeko.

Ordenagailu guztiak finkoak dira. Ingeleseko irakasleen bulegoan


ordenagailu finko bat dago.

Serbidoreei dagokienez esan Interneta badutela.

Bestalde aipatu, Intxaurrondo ikastolak ez duela web orririk.

10
IKT berrien inguruko txostena

Hardware-ari dagokionez berriz, ordenagailu bakoitzak pantaila,


teklatua, arratoia, bafleak, eta CPUa dauka.

Scanerra eta inprimagailuei dagokienez esan, material gelan


aurkitzen direla. Ondorioz, irakaslearen baimenik gabe ezin dituzte ikasleak
berauek erabili.

Software-era mugatzen bagara berriz, aipatzekoa da eusko


jaurlaritzako proiektuak (Haur Hezkuntzari bideratuak, Ttantto eta Txirritx
esate baterako) erabiltzen dituztela. Horrez gain, photo story ere erabiltzen
dute irteeretan ateratako argazkiekin muntaiak egiteko. Bestalde aipatu,
ordenagailuetan dagoen sistema eragilea Windows XP dela. Hauez gain,
Ingelesaren irakaskuntzako irakasleek zenbait proiektu dauzkate instalatuak
(INHEBI eta BINHEBI-ren proiektuak esate baterako). Azkenik Google
bilatzailea ere erabiltzen dute.

Irakasleen formakuntzari dagokionez informatikako kurtsiloak maiz


dauzkatela esan beharra dago.

Ikasleak astean bitan joaten dira ordenagailu gelara, guztira bi ordu.


Haur hezkuntzan informatika gelara ez dira askotan joaten, baina gelan
duten ordenagailua erabiltzen dute.

Ordenagailuez aparte, teknologien inguruan bideoak, DVD-ak, argazki


kamerak eta bideo kamerak erabiltzen dituzte.

Ikastola honek berritzeguneekin harremana du, adibidez proiektu


tematikoa dute: pelutxeen proiektuan parte hartu zuten 5 urteko gelakoek.
Orixe ikastolarekin hartu zuten parte proiektuan, Orixe-ren atalean aipatu
dugun bezala.

D. MARIAREN BIHOTZA IKASTOLA

11
IKT berrien inguruko txostena

Azken ikerketa, Donostiako


Gros auzoan dagoen Mariaren Bihotza
ikastolan egina da. Ikastola honetan
D ereduko hiru etapatako ikasleak
daude: Haur Hezkuntza, Lehen
Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntza. Ikerketa honek ala ere, LH
eta DBH-ko egoera azaltzen du, bi
etapak alderatzea aproposa iruditu baitzitzaigun eta gure taldekide den
Ruth magisteritzako praktiketan ere bietan egon baitzen.

Hasteko aipatu, eskola osoan bi ordenagailu gela daudela. Bat LH-ko


ikasleei zuzendua dago eta bestea berriz DBH-ko ikasleentzat da. Guztira
ikasleek erabili ditzaketen 30 ordenagailu aurki daitezke. Hauez gain,
irakasle geletan ere ordenagailuak daude irakasleak erabili ahal izateko, bi
LH-koentzat eta hiru DBH-koentzat hain zuzen ere. Idazkaritzan,
zuzendaritzan eta apaizen bulegoan ere bana dago. Ikastola guztian beraz
38 ordenagailu daude. Aipatu, ez dagoela ordenagailu portatilik.

Ordenagailu gela bakoitzean serbidore bat dago, eta horren bitartez,


ordenagailu guztietatik sar daitezke internetera. Irakasle gelako
ordenagailuak ere internet zerbitzua badaukate.

Ikastolak Web-orrialdea ere baduela aipagarria da. Orrialde honetan


ikastolako informazioa agertzen da, bere instalazioen eta ikasleen
argazkiekin batera. Ikastolaren web-orrialdearen helbidea honako hau da:
www.mbihotza.euskalnet.net.

Hardware-ari dagokionez esan, ordenagailu bakoitzak pantaila,


arratoia, bafle-ak, teklatuak eta CPUa dituela. Horrez gain, scaner bat eta
inprimagailu bat ere badaude gela bakoitzean. Hauek gela bakoitzeko
ordenagailu guztietara konektatuta daude. Bestalde, irakasle gelan,
aurikularrak mikrofonoarekin daude.

12
IKT berrien inguruko txostena

Softwareari erreparatzen badiogu, ordenagailu guztiek windows XP


sistema eragilea dutela esan beharra dago. Bestalde aipatu, ordenagailuek
euskara dutela hizkuntza bezala, hau baita ikastolaren lehen hizkuntza.

Irakasleen formakuntzari so eginez, irakasle guztiek ordenagailua


erabiltzen badakite. Ikastolako zenbait jarduera, bertako ordenagailuetan
derrigorrez egin behar dituzte. Adibidez ebaluaketa prozesu guztia
Ikastolako ordenagailuetan instalatutako programa batean egin behar dute.
Azterketak eta edozein motatako materialak prestatzeko ere bertako
ordenagailuak erabiltzen dituzte.

LH-ko ordenagailu gelak irrati aparailu bat dago. Egunero 11:45etatik


12:00etara Mariaren Bihotzako irrati programa entzun daiteke. LH-ko
irakasleak dira egileak. Txandaka hartzen dute parte, eta besteak beraien
ikasgeletatik programa entzuten dute. Klase bakoitzean irrati bat dago eta
CD-ak eta zintak ere erreproduzitzen ditu.

Ordenagailu zein irakasle geletatik aparte, liburutegian ere badira


teknologia berriak. Hain zuzen ere, telebista bat dago DVD eta VHS
erreproduktore banarekin.

Harreran berriz, 2 inprimagailu, fax-a, telefonoa, eta deiak beste


lekuetara desbideratzeko makina bat aurki ditzakegu. Idazkaritzan,
zuzendaritzan, irakasle geletan eta apaizen etxeetan ere badaude
telefonoak. Hauek guztiaz gain, bi telefono mugikor daude irteerak egiten
direnean ikastolarekin kontaktuan egoteko. Argazki makina digital bat ere
badago.

Orokorrean, IKT-ren inguruan badaude arduradunak. Paper hau hain


zuzen ere informatikako irakasleak eta apaiz batek betetzen dute. Beraien
betebeharra ordenagailuak mantentzea eta berritzea da.

Bestalde esan, ikasleek oso ordu gutxi ematen dituztela informatikako


arloan. DBH-n astero ordu bat daukate informatikako arloan, nahiz eta
beste ikasgaiekin ere noizbehinka joaten diren. LH-koek berriz ez daukate

13
IKT berrien inguruko txostena

informatikako arlorik lehenengo bi zikloetan, azkeneko zikloan hasten dira


informatika lantzen. Baina etapa honetan ere, batzuetan beste ikasgaietan
ordenagailuak erabiltzen dituzte.

Ingeleseko arloan teknologiaren erabilerari dagokionez nahiko


murriztua da. Orokorrean, testu liburuekin batera datorren materiala
erabiltzera mugatzen dira. LH-ko liburu bakoitzak 2 CD ditu liburuko kanta,
errima eta ariketa guztien grabaketekin. Hauek egunero erabiltzen dira
ingeleseko klaseetan. DVD bat ere badator non unitate bakoitzeko istorio
bat eta ikasi berriaren errepasoa azaltzen den. DBH-ko liburuek ere, LH-n
bezala, CD-ak dituzte grabaketekin. Horretaz aparte, CD-ROM bat ere dator.
CD-ROM horretan unitate bakoitzaren ondoren errepasoa egiteko ariketak
azaltzen dira. Ariketak nahiko sinpleak dira, normalean gramatika edo
hiztegia errepasatzeko, eta liburuan ateratzen direnen oso antzekoak dira.

IKASTETXEEN ARTEKO KONPARAKETA

Ikastetxe ezberdinetan hainbat galdera egin ondoren, teknologia


berriak guztietan erabiltzen direla ikusi dugu. Hala ere, badira
ezberdintasunak batetik bestera.

Ikastetxeetan gehien erabiltzen den teknologia ordenagailuak direla


aipatu behar da, izan ere, guztiek dute informatika gela. Intxaurrondo eta
Orixe ikastetxeetan, ordenagailu gela batez gain, Lehen Hezkuntzako
ikasgela bakoitzean ordenagailu bana dute, ikasleek erabili ahal izateko.

Interneten erabilerari dagokionez, konexioa zentro guztietan dagoela


esan behar da. Bi ikastetxetan, Langaitz eta Mariaren Bihotzan, web
orrialdea ere badute.

Eskoletan, oinarrizko hardwareak aurkitzen dira: pantailak, CPU,


teklatuak, arratoiak, inprimagailuak… Honetaz gain, ikastola batzuetan
kanoiak, scaner, eta horrelakoak ere aurki daitezke. Softwareari dagokionez,
ordenagailu guztietan Windows erabiltzen dute, 98tik gorakoak denetan.

14
IKT berrien inguruko txostena

Ikastetxeetako bitan euskaraz erabiltzen dute, beste bietan, ordea,


gazteleraz.

Irakasleek, orokorrean, ez dute formazioa berezirik jasotzen.


Informatikako arduraduna da honetan aditua den bakarra eta ikastetxe
batzuetako arduradun asko berritzeguneetara joaten dira hamabost
egunetik behin. Orokorrean, berritzegunekoekin duten harremana ona dela
adierazi digute. Beste irakasleei dagokienez berriz jakituria beraien
interesen araberakoa da.

Ordenagailuez gain, ikastola guztiek VHS eta DVD erreproduktoreak


dituzte.

Ikastetxeek teknologia berrien inguruko interesa eskola orduez kanpo


ere agertzen dute eta ikasleentzako teknologia berriei loturiko tailerrak
eskaintzen dituzte. Esate baterako, Langaitz ikastolan prentsa tailerra
eskaintzen da DBH-ko ikasleentzat.

Lan honen bitartez ikusi dugunez, teknologia berriak ez daude gehiegi


sarturik ingeleseko klaseetan. Hau orokorrean ikastetxe guztietan gertatzen
den zerbait dela esan dezakegu.

Hizkuntzari dagokionez berriz esan, ikastetxe guztiak D eredukoak


direnez, ahalik eta euskara gehien erabiltzen saiatzen direla. Ondorioz,
sistema eragileak zenbait ikastetxeetan euskaraz daude.

Horrez gain aipatu, lau ikastetxeek IKT-ren inguruko hezkuntza


proiekturik ez dutela esan beharra dago.

Ia ikastetxe guztietan ikus daitekeen gauza berriz berritzegunekoekin


duten harremana da. Orokorrean, harreman hau arduradunen eskuetan
gelditzen da eta guztiek aipatu digutenez, mantentzen duten harreman hau
benetan ona da.

15
IKT berrien inguruko txostena

Proiektu tematikoei begiratuz, lautik bi ikastetxeetan dutela esan


behar da, hain zuzen ere, Intxaurrondoko Ikastola Publikoan eta Orixe
Ikastolan. Berauetan, panpinen proiektuan egiten dute lan. Gainera,
proiektu honetan, bi ikastetxe hauek elkarlanean aritzen direla nabarmendu
nahiko genuke, panpinen elkartrukatzearen bitartez. Bi ikastetxeek
diotenez, proiektu hau benetan erakargarria da bai ikasle eta bai
irakasleentzat. Hona hemen, elkartrukeko argazki batzuk:

Ikastetxe gehienetan ordenagailuetan gutxi gora behera bi ordu


sartzen dituzte. Informatikako klaseetatik aparte, orokorrean, haurrek ez
dituzte gehiegi erabiltzen ordenagailuak, ikastetxean bertan behintzat.

Azkenik aipatu, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren


Hezkuntzan haurrei irakasten zaien teknologia berrien inguruko edukia ez
dela berdina. Lehen Hezkuntzan gehien bat ordenagailuak tresna bezala
erabiltzen dituzte hainbat CD lantzeko. D.B.H-n aldiz, ordenagailuaren
funtzionamenduan eta bere software-etan oinarritzen da. Hau da, etapa
honetako ikasleek Word, Power Point, Excel… bezalako ohiko programak
erabiltzen ikasten dute.

16
IKT berrien inguruko txostena

3. PROGR AM AZ IO ALD IA

Lan hau egin ostean, ikastetxeetan teknologia berrien inguruan


hainbat aldaketa egin daitezkeela uste dugu.

Hasteko esan, teknologia berriak, edo zehatzago esanda


ordenagailuen erabilera, oraindik ez dagoela gehiegi sartuta ikastetxeetan.
Gure iritziz, ordenagailuak arlo gehiagotan erabiltzea ongi egongo litzateke.
Gure ustez, ikasleei ordenagailuak gustatzen zaizkie eta beraiek erabiltzea,
beti ere era ludiko batean eta haurrak hezitzeko helburuarekin, ongi legoke.

Hala ere, nahiz eta teknologia berrien suspertzearen alde egon,


garestia denez, ulertzen dugu zenbait ikastetxeetan beraien erabilera hain
mugatua izatea.

Horrez gain aipatu, teknologia berrien inguruko formakuntza irakasle


guztiek jaso beharko luketen zerbait dela. Orokorrean ikusi dugunez,
arduradunak bakarrik jasotzen du formakuntza hau, beste irakasleei
aukerarik eman gabe. Kontuan hartu behar dugu, ikasleak teknologia
berriak erabiltzen ikasten ari direla eta ikastetxeek horretarako hezitzen
dituztela. Beraz, ikasleei formakuntza hau eskaintzen bazaie, zergatik ez
irakasleei? Garrantzitsua deritzogu hau ere aurrera eramatea.

Bestalde aipatu, gaur egun gure bizitzetan teknologia berrien gero


eta erabilera anitzagoa ematen denez, garrantzitsua deritzogula haurrak ere
horretan hezitzea. Ondorioz, hezkuntza proiektuan ere kontuan hartu
beharko litzatekeen zerbait dela uste dugu. Gure ikastetxeetan ez dute
berau hezkuntza proiektuan kontuan hartzen eta berau aldatu egingo
genuke.

Azkenik esan, orokorrean batez ere Lehen Hezkuntza ez dutela


ordenagailua erabiltzen ohiko programak ikasteko, baizik eta ikasteko beste
tresna bat bezala erabiltzen dute. Hau da, ez dute Word, Power Point…

17
IKT berrien inguruko txostena

bezalako programen erabilera ikasten, baizik eta, ordenagailuak hainbat


CD-ren erabilera bultzatzeko erabiltzen dituzte, adibidez, hizkuntza ariketak,
matematikako ariketak… Gure iritziz, Lehen Hezkuntzako azken zikloan ere
irakatsi daiteke haurrei ohiko programak erabiltzen, berauek etorkizunean
asko erabiltzen baitira.

18
IKT berrien inguruko txostena

4. EBAL UAZI O A LD IA

IKT-ren inguruko lan hau burutzeko ez dugula aparteko zailtasunik


izan aipatu behar da. Praktiketan ikusitakoarekin eta ikastetxe
ezberdinetako arduradun ezberdinekin hitz egin ondoren, txosten hau
osatzeko moduan izan gara.

Atalik zailena agian ikastetxeen arteko konparaketa egitea izan da.


Izan ere, ikastetxe guztietan ez digute ehuneko ehunean informazio bera
eman eta ondorioz, konparaketa egiteko zailagoa izan zaigu.

Taldekide baten kasuan berriz, beste zailtasun batekin ere presen


izan gara. Bera ikastetxeko arduradunarekin hitz egitera joan zenean,
ezinezkoa suertatu zitzaion berarekin berba egitea. Izan ere, denboraldi
baterako lanean bajan zegoen eta arduradunarekin hitz egin ordez, ikasketa
buruarekin gauzatu zuen elkarrizketa. Honek informazioa lortzeko garaian
eragina izan duela iruditzen zaigu, beti ere arduradunak berak gehiago
jakingo baitu eta gure galderei erantzuteko zailtasun gutxiago izango
baititu.

Bestela ordea, arduradunekin biltzeko arazorik ez dugu izan. Hala


ere, beraien ordu libreetara moldatu behar izan dugu galdetegia burutu ahal
izateko.

Azkenik aipatu, arduradun hauek une oro laguntzeko prest izan


ditugula. Edozein zalantza izanez gero berriro ere ikastetxera hurbildu
besterik ez genuela behin baino gehiagotan aipatu digute guztioi.

19