You are on page 1of 3

TXOKO-EZTI GAILETA BEREZIAK

Osagarriak: - 75 g azukre-beltz -2 goilarakada ezti -1 goilarakada karamelu likidoa -1 goilaratxokada kanela ehotuta -3 goilarakada txokolate beltz -100 g gurina deseginda - erdi goilarakada bikarbonato -225 g irin

Prestakuntza: Jarri azukrea, eztia, karamelua eta txokolatea ontzi batean ur pixka batekin (osagarriak nahastuta estali arte justu-justu) Berotu nahastea, mugitzen utzi gabe egurrezko goilara bat erabiliz, iraki arte. Hau egin nagusi baten laguntzarekin BETI. Itzali sua eta gehitu gurina berotuta, bikarbonatoa eta irina. Nahastu ore leun bat lortu arte. Jarri orea edo masa film garden batean eta utz ezazu gutxienez 30 minutu hozkailuan pittin bat gogortu arte. Atera masa eta ipini laberako papaer baten gaienean. Eztali beste paper batekin eta arrabolaz (rodillo) zabaldu orea. Fin fina izan behar da, 3 mm gutxi gorabehera. Moztu gailetak nahi dituzun formekin moldeak erabiliz, edo landu plastilina bezala. Dekoratu Lacasitos fruitu lehorrak edo azukre glass erabiliz. Jarri labe erretilu paperez forratuta batean. Sartu labean (iadanik berotuta) 15 edo 20 minutu 180 gradutan. Hau ere nagusi batekin egin. Batez ere ateratzeko. Itxoin hoztu arte eta disfrutatu.