You are on page 1of 12

San Bartolomé Ikastetxeko

webguneak
Sortu berri ditugun webgune batzuen ezaugarriak aditzera eman nahi dizuegu.

Une honetan hiru dira baina etorkizunean gehiago egongo dira.

Lehena, (nagusiena), datu orokorrak eskura izateko erabiliko da, eta eskolako
zuzendaritza taldeak kudeatuko du,
helbidea: http://sanbartolome.nireblog.com/

Beste biak, blog eran diseinaturik daude, eta ekoizpenak eta eguneroko informazioak
sartzeko erabiliko dira. Eskolako kide guztiek parte har dezaten pentsaturik daude.
Baten interfazea euskaraz dago: http://leioakosanbartolome.nireblog.com/
eta bestearena gazteleraz: http://sanbartolomedeleioa.nireblog.com/

Esan bezala, azkeneko blog bietan eskolako kide guztiek (gurasoek, ikasleek,
irakasleek, irakasleak ez diren langileek) parte har dezakete. Horretarako, interesaturik
daudenek, azpian datorren posta-helbidera mezu bat bidali behar dute, parte hartzeko
pasahitzak eskatuz. Sistemak betetzeko datu-orri bat itzuliko dio, eta osatu ostean,
ahalik eta arinen, pasahitzak igorriko zaizkio, baita “nireblog” erabiltzeko eskuliburua
ere.
Familia bakoitzeko erabiltzaile bakar bat esleituko da.

Helbide elektronikoa: leioako.sanbartolome@gmail.com


Erabiltzeko baldintzak. Ez da aurretiko zentsurarik egingo baina baldintza bi
exijituko dira:
1. Sartuko diren edukiak, derrigorrez, Eskolako gaiekin egongo dira loturik. Ez
da bestelako gairik onartuko.
2. Ez da onartuko, ezta, pertsonenganako edo instituzioenganako inolako
errespetu faltarik.

Hizkuntzari dagokionez, askatasuna osoa dago edozein hizkuntza erabiltzeko (euskara,


gaztelera, ingelesa, katalana, galegoa....).

Hauxe da Orri Nagusiaren itxura


Orri honen izaera nahiko
estatikoa da eta bertan, esan
bezala, zuzendaritzak jarriko
dituen informazio orokorrak
aurkituko dira.

Bere elementuak hauek


dira:
Kategoriak, post edo
sarrerak sailkaturik ikusteko
dira.

Estekak, dauzkagun beste


blog edo web orrietara
heltzeko lasterbideak dira.
”nireblog” izeneko bloga
erabiltzeko eskuliburua

1. URRATSA. Nabegazio eremuan teklea ezazu ondoko helbidea:


http://leioakosanbartolome.nireblog.com
edo bestela, Orri Nagusiko 1 Ikastetxeko bloga euskaraz estekatik sartu.

Hauxe da eskolako kideek


erabiliko dugun blogaren
itxura.

Eta bere elementu


garrantzitsuenak hauek dira:

Zure Bloga kudeatzeko


botoia. Sarrera edo post
berriak idazteko, aldatzeko, ..

Kategoriak. Sarrerak,
sortzen direnean, kategorien
arabera sailka daitezke.

Estekak. Dauzkagun beste


blog edo web orrietara
heltzeko lasterbideak dira.

2. URRATSA: Bloga kudeatu (sarrerak berriak egin, egindako sarrerak aldatu,...).

Blogaren edukiak
kudeatzeko Zure Bloga
kudeatzeko botoia sakatu
behar da. Eta, sesioari
hasiera eman ahal izateko,
ondoko pantaila agertuko da.

Sesioa hasi. Blogean parte


hartzeko, nahi izango duten
guztiek, erabiltzaile izena
izango dute (gehienen
kasuan izena eta abizenaren
lehen iniziala izango da).
Erabiltzaile izena ezin daiteke
aldatu.

Pasahitza, norberak berea


izango du eta hasi ahal
izateko bat esleitu egingo
zaio (erabiltzaile izenaren bi
hizki eta sei zenbaki).
Pasahitza alda daiteke.
3. URRATSA: Bloga kudeatzeko gunea.

Pantaila honek hiru atal


nagusi ditu:

1. Kudeatzeko hegalak.
Hegaltxo hauen bidez gauza
desberdinak egin daitezke.
Adibidez, pasahitza aldatu.

2. Menu nagusia. Bertatik


sarrera berriak, aurreko
sarrerak, zirriborroak,
erantzunak... eta abar
kudeatzen dira.

3. Datuak sartzeko gunea.

Pasahitza aldatu.

Pasahitza aldatu. Pasahitza


alda daitekeen zerbait da,
aitzitik, erabiltzaile izena ezin
daiteke aldatu. Pasahitza
berria jartzerakoan erraz
gogoratuko dugun bat
aukeratzea komeni da.
Blog desberdinetarako bera
izan daiteke.

Aldaketa egiteko Nire datuak


botoia sakatu eta irekiko den
leihatilan nahi dugun
pasahitza bi aldiz idatzi.

Editore mota: Ikus-editorea eta HTML Editorea


Editore mota bi daude, botoi
baten bidez aktibatzen dira:
Ikus-editorea. Normalean
editore era honetan lan
egingo dugu. Idazten ari
garenean irudiak eta
gainontzeko elementuak
(letra mota, tamaina,
kolorea…) azalduko diren
bezala agertzen dira.
HTML editorea, editore
honetan ari garenean,
programaren kodeak
agertzen dira. Besteak beste,
sarrerak kopiatzeko
erabiltzen da.
Editoreen erabilpenaz
gehiago jakiteko ikus 7.
urratsa.
4. URRATSA: Post berri bat egitea eta argitaratzea testu eta irudiekin.

Sarrera edo post berri bat


sortzeko Sarrera berria leihoa
klikatu.

Guk abesti bat idatziko dugu:

Izenburua dagokion tokian


sartu, “Loretxoa”,

eta gero testua idatzi.

Irudia sartzeko aukera


desberdinak daude.

Daukagun irudi bat erabiltzea


edo bestela bilaketa berri bat
egitea.
Azkeneko kasu hau azalduko
dugu:

Bilaketa google irudiak


bilatzailean egin daiteke edo
bestela hurrengo helbidera
joan,
http://www.flickr.com/,
bertan era askotako
argazkiak aurki daitezke eta.

Bilaketa bat egin, adibidez,


“lorea”

Agertuko direnen artean


aukeratu zure gustuko
irudia eta kokatu sagua bere
gainean.

Arratoiaren eskuineko botoia


sakatu eta aukeratu
“gorde irudia honela …”

Beste kontu bat da irudiaren


jabetza intelektuala, teorian
ezin litezke kopiatu eta erabili
(batez ere ikur ofizialak eta
abar), baina bestelakotan
tolerantzia handia dago.
Zoaz “Mis imágenes”
karpetara eta gorde ezazu
argazkia.
Erreferentziazko izena “lorea”
izan daiteke.

Dagoeneko badugu irudi bat


gorderik eta erabiltzeko
prest. Oso garrantzitsua da
tamaina aldetik txikia izan
dadila (50 kb inguru).

Irudien tamainari buruz


blogaren aholku teknikoak
kategorian hainbat iradokizun
daukazu.

Irudia igo

Klika ezazu “Irudia igo”

Bilatu gordetako irudia


“arakatu” komandoaren
bidez.

Aukeratu irudia eta “ireki”


sakatu

Nahi baduzu, izenburua eta


deskribapena jarri.

Aukeratu tamaina menuan,


gehinetan txikia aukeratu.

eta azkenik, “igo” sakatu.

Irudia blogaren fitxategietan


gordetzen da.
Jarri kurtsorea irudiaren
gainean eta kokapena
aukeratu.

Aukeratutako tokia sakatu


bezain laster, irudia sarreran
kokatuko da.

Post berri hau “Idazlanak”


kategorian sartzea erabaki
dugu, horretarako dagokion
laukian sakatuko dugu.

Gaineratu etiketak – tagak –


zure sarrerari, hau da, hitz
aproposak gero bilaketak
errazago egiteko.

- Sarrera amaitu gabe


badago eta beranduago
jarraitu nahi baduzu, gorde
ezazu “zirriborroa gorde”.

- Aurreikusi nahi baduzu,


sakatu “artikulua
aurreikusi”.

-Argitaratzeko, “argitaratu”
pultsatu.

Orain sakatu “Bloga ikusi”


Emaitza
argitaraturik dago:

Egin berri dugun posta iruzkinak


edo sarrera bere
izenburu, testu eta
irudiaz.

Kategoriak

5. URRATSA: Argitaratutako artikuluak edo postak aldatzea edo editatzea.

Agian, gerta liteke,


argitaratutako artikuluan
zerbait aldatu nahi izatea.
Adibidez, testuaren kolorea
eta tamaina, aldaturik hobeto
geldituko dela bururatu
zaigulako.

Horrela bada, klikatu berriro


Zure Bloga kudeatu botoian …

… eta menu nagusiko Aurreko


sarrerak atala aukera ezazu.

Pultsatu ondoren erabiltzaile


horrek egin dituen artikulu
guztiak, kronologikoki
ordenaturik, agertuko dira.
Editatu nahi dugun sarreraren
Aldatu botoia sakatu.
Testua markatu eta paletatxoa
botoia sakatu, kolore mordo bat
azal dadin.

Gustuko bat aukeratu eta


aplikatu. Azkenik, Artikulua
aurreikusi edo bestela Aldatu
agindu.

Orain sakatu berriro bloga ikusi,

aldaketak ikusi ahal izateko


nabegatzileko orria berritu
botoia pultsatu.
6. URRATSA: Argitaratutako artikuluei iruzkinak edo komentarioak egitea.

Argitaratutako artikulu bati


iruzkin edo komentario bat egin
dakioke.

Artikuluaren jabeak iruzkinak


irakurri eta erantzun ditzake,
baita ezabatu ere.

Iruzkinak nola egiten diren:

Klikatu Erantzunak ikusi/idatzi


botoia eta leiho hau irekiko da.

Komentario bat idazteko,


programak, gutxienez, izena eta
posta elektronikoa eremuak
betetzeko eskatuko digu.

Datu biak fiktizioak izan


daitezke, baina komeni da
benetakoak jartzea, agian
egileak iruzkinari erantzun bat
eman nahi izango diolako.

Horiek bete ondoren testua


idazteari ekin diezaiokegu.

Testua amaitutakoan Aurreikusi


botoia pultsatu

Aurreikusi botoia sakatu


ondoren hurrengo leihoan
sartzen gara, bere atalak hauek
dira:
Lehenengoa, guk idatzitako
iruzkina.
Berriro irakurriko dugu ea
akatsik ote dagoen eta, hala
bada, zuzenduko dugu.
Bigarrena, Aldatu eta
Erantzuna plazaratu botoiak.
Asma daitekeenez, zerbait
aldatzeko premian bagaude
Aldatu sakatu eta berriz aurreko
pantailara itzuliko gara.
Hirugarren atala, testua ontzat
emanez gero, azaltzen diren
hizkiak (TX4ZBLY) tekleatu eta
Erantzuna plazaratu botoia
sakatuko dugu.
Post honi, dagoeneko, iruzkin
bat egin diogu.
Goialdean dagoen hasiera
botoia pultsatuz artikulua bere
osotasunean ikus dezakegu.

Ikus daiekeenez, artikuluak


iruzkina duen ala ez zenbaki
batez adierazten da, (1), (2),...,
egin zaizkion iruzkin kopuruaren
arabera.

Horrez gain, erantzunak atalean


laburpentxo bat ere badator.

Esan bezala, artikuluaren egileak


iruzkinak erantzun edo ezaba
ditzeke. Ezabatzeko,
kudeatzeko ataleko Erantzunak
botoia sakatu

eta leiho hau irekiko da, ezabatu


nahi den iruzkina markatu eta
behean dagoen Akeratutakoak
ezabatu botoia pultsatu.

Iruzkinari erantzuteko,
posibilitate bi daude:
Lehenegoa, erantzun pribatua
ematea, horretarako ireki gure
posta elektronikoa eta iruzkina
egin duenaren helbidea erabiliz,
erantzuna prestatu eta bidali.
Bigarrena, erantzun publikoa,
horretarako hasieran egin dugun
bezalaxe, Erantzunak ikusi/idatzi
berriro klikatu eta jadanik
azaldutako urratsak jarraitu.
7. URRATSA: Argitaratutako artikulu bat beste blog batean kopiatzea.

Pentsa dezagun ondoan


agertzen den sarrera
argitaratuta daukagula,
eta gaztelerako bertsioan
dugun blogean kopiatu
nahi dugula. Zer egin
behar da?

Hirugarren urratsean editore


mota bi daudela aurreratu da,
eta botoi baten bidez aktibatzen
direla.
Editorea aldatzeko aipaturiko
botoian sakatuz gero, mezu bat
agertuko zaigu beste editore
motara pasatuko garela
adieraziz eta aldaketak
gordetzeko esanez.
Ados esango dugu eta,
hemendik aurrera, bigarren
editorean egingo dugu lan.

Ikus-editorea. Normalean
editore honetan egingo dugu 12 puntuko testua
lan. Idazten ari garenean, bai
irudiak, baita gainontzeko 12 puntuko testu lodia
elementuak ere (letra mota,
irudia
tamaina, kolorea…) azalduko
diren bezala agertzen dira. 12 puntuko testu lodia
eta gorria

12 puntuko testua

HTML editorea, editore 12 puntuko testu lodia


honetan ari garenean,
programaren kodeak agertzen irudia
dira.
12 puntuko testu lodia eta
gorria

Esan bezala, argitaratuta dugun


artilulua kopiatzeko HTML
editorean jarri behar gara.
Jarraian, eta HTML editorean
gaudelarik, menu nagusiko
aurreko sarrerak atalera joan
eta dagokigun posta hautatuko
dugu.
Azalduko den testu guztia
markatu eta, ondoren, saguaren
eskumako botoia sakatuz,
irekiko den leihatilan kopiatu
aukeratu behar dugu.
Ezer ez badugu ikusten ere,
konputagailuaren memorian,
artikuluaren informazio guztia
jadanik kopiaturik dago,
izenburua salbu.

Orain Saioa amaituko dugu.


Eta berriro sartuko gara baina
gaztelerako blogeko
erabiltzaile eta pasahitza
erabilita.

Gaztelerako blogean sartu


ostean HTML editorean jarri,
eta sarrera berri bat egitera
joan.

Ezer idatzi gabe, saguaren


eskumako botoia sakatu eta
itsatsi hautatu, ordenagailuaren
memorian geneukana agertuko
da.
Azkenik, titulua idatzi (bestearen
berdina izan dadila), kategoria
aukeratu eta argitaratu
(publicar).

ERNE LAGUNOK!!!
Azalpen guzti hau egin ostean, froga bat egin dugu eta editorez aldatu gabe post bat kopiatzen saiatu
gara eta harrigarria: ONARTZEN DU.
Beraz, azaldutakoa baino errazago: dena kopiatu irudi eta guzti, saioa amaitu, beste blogean sartu,
eta besterik gabe itsatsi; azkenik, titulua eta kategoria jarri eta argitaratu.