You are on page 1of 2

MAALAKO ERREBALA, ITURRIOTZ, PASEALEKUA ETA MITARTE

ERDIKO

KALE,

FERRERIAS,

ARRASATE

Goizean:

astelehenetik egubakoitzera arte zabalik: 09:15 - 12:00.

Honen zergatia: Ikastolako umeen joan-etorria oinezkoa izan ahal dadin; umeak eskolara oinez joan ahal daitezen, autoen beldur barik. (Azken umeak 09:00etan sartzen dira eskolara eta eskolatik irteten diren lehenak 12:30etan irteten dira) zapatu, domeka eta jaiegunetan: itxita. Arratsaldean: martitzenetan zabalik: 19:30- 21:00. Aparkamendua: bakarrik zamalanak egiteko, hamabost minutu.
GAZTELUONDO-OLARTE (GOIKO ALDEA)

Goizean:

astelehenetik zapatura arte zabalik: 09:15 - 12:00.

Zergatia: Modu honetan, Ferrerias, Olarte eta Gazteluondokoei erraztasuna eman nahi zaie zamalanak oinezkoei traba egin barik burutu ditzaten, izan ere, kale horietan bizi direnek zailtasun gehiago dituzte goi aldetik zamalanak egiteko. domeketan eta jaiegunetan itxita. Arratsaldean: astelehen, martitzen, eguazten eta domeketan zabalik:19:30-21:00 Aparkamendua: zabalik dagoen orduetan aparkatu daiteke eta autoa bertan utzi.
SAN FRANTZISKO- OLARTE (BEHEKO ALDEA) ETA ZERKAOSTETA

Goizean:

astelehenetik zapatura arte zabalik: 07:30 -12:00

Zergatia: Gune horretan umeak ez dira ordu horietan ibiltzen. Gainera, ordutegi horretan zabaltzea egokia da goizeko zamalanak errazteko. Bestalde, zapatuetan zabalik egongo da, jendea kalera irten aurretik badagoelako astia zamalanak egiteko. domeketan eta jaiegunetan itxita. Arratsaldean: martitzenetan zabalik: 19:30- 21:00. Aparkamendua: bakarrik zamalanak egiteko, hamabost minutu. mudantzetan, zamalan berezietan, larrialdi egoeretan, eta abarretan, jo udaltzainengana: 943 252 010 / 112
APARTEKO KASUETAN: