You are on page 1of 7

Energia Saharan

3.DBHko disziplinarteko Proiektua


2012ko apirila Jokin Zubiria

Energia Saharan. Proiektu Bidezko Ikasketa. 3. DBH. Disziplinarteko proiektua. 2012

1. Sarrera
Esku artean dituzun orri hauetan datozen saioetan burutu beharreko lanaren nolakotasunaz berri ematen zaizu. Helburua energi iturri berriztagarrien garrantziaz jabetu eta Saharar familientzako aterabide energetiko praktiko bat diseinatu eta eraikitzea izango da. Taldeka burutu beharreko lan honen ikaste emaitzak eta ebaluazio irizpideak jasota agertzen zaizkizu dokumentu honetan. Lan hau burutzeko teknologia, matematika eta naturaren zientziak jakintza arloetan murgilduko zarenez, arlo hauei dagozkien irakasleak izango dituzu bidelagun. Bestalde, talde lana aurrera eramateko komunikazio estrategiak ere garatu beharko dituzu ikaskideekin. Hortxe erronka.

2. Proiektuaren zehaztapenak
Dakigunez, Saharako kanpamenduetan gabezi handiak dituzte zenbait alorretan. Baina zer dute soberan? Eguzkia!. Inoiz konturatu al zarete Euskal Herriko etxebizitzen teilatuetan zer dagoen? Zertarako dira? Nola funtzionatzen dute? Zergatik dira garrantzitsuak? Kutsatzen al dute?... Galdera hauek erantzundakoan hurrengo urratsa zuzenekoa da: zergatik ez dugu guk bat eraikiko? Beraz, eraikitzen ikasi badugu Saharar gazteei eraikitzen erakutsiko diegu. Are gehiago, ahalik eta ekologikoena izan dadin, haiek sortzen dituzten hondakinak erabiliz diseinatuko dugu aterabidea (Plastikozko botilak). Horregatik, ezinbestekoa izango da aurkeztu beharko duzuen txostenaren zuzentasuna eta argitasuna.

Energia Saharan. Proiektu Bidezko Ikasketa. 3. DBH. Disziplinarteko proiektua. 2012

3. Gelako eragileen rolen esleipena


3.1 Ikasleak
Zuen ardura izango da proiektua garatu bitartean lanerako beharrezko giroa sortzea. Baita taldekide guztien ikuspuntuak entzun eta horien inguruan asertiboak izaten ere. Lan osatu bat lortze aldera, ezinbestekoa izango da guztien iritziek lekua izatea. Norbanako lana ezinbestekoa izango da, baina besteen lanarekin ezkontzen asmatu beharko duzue lana hari berdinaz josi dadin. Bestalde, ezinbestekoa izango da kide guztien inplikazioa partaide oro ikaste emaitzetara heltzen direla bermatzeko.

3.2 Irakasleak.
Irakasleen lana bikoitza izango da. Talde bakoitzak irakasle bat tutoretzapean egingo du lan. Hau da, irakasle tutoreak zuen lanaren behaketa egingo du proiektuaren gauzatze bidean. Hortaz aparte, aholkularitza eta soilik beharrezkoa denean dinamizatzaile lana ere bere gain hartu lezake. Bestalde, irakasle adituen figura ere izango duzue bidelagun. Zalantzak izatea naturala den bezala ezberdintzen jakin beharko duzue zalantza horiek norekin argitu.

4. Ikaste emaitzak
Hauek dira hurrenez hurren aipatutako arloetan landu beharreko edukiak:

TEKNOLOGIA:
Proiektu teknikoa faseen arabera egitea: problemaren definizioa, ebazpenen bilaketa, ideia onenaren hautaketa, hitzartutako konponbidearen diseinua, diseinua gauzatzea, funtzionamendua doitzea, prozesuaren eta produktuaren balorazioa eta emaitzak eta esperientzia jakinaraztea. Objektuen eta sistemen azterketa-metodoa erabiltzea, nola funtzionatzen duten ulertzeko eta problema teknologikoak ebazten aplikatzeko moduko informazio garrantzitsua biltzeko.

Energia Saharan. Proiektu Bidezko Ikasketa. 3. DBH. Disziplinarteko proiektua. 2012

MATEMATIKA:
Irudi geometriko bat eraldatzeko mugimenduak planoan hautematea, eta, ikuspegi geometrikoa kontuan hartuta, horiek erabiltzea eguneroko diseinuak, artelanak edo naturan dauden konfigurazio geometrikoak aztertzeko, eta, halaber, nork bere konposizioak osatzeko erabiltzea. Proportzionaltasun geometrikoko erlazioak identifikatzea, eta egoera errealetan neurketa zuzenak eta zeharkakoak kalkulatzea, horretarako, tresna, teknika eta formula egokiak erabiliz.

NATURAREN ZIENTZIAK.
Ikertu beharreko problemak eta gaiak ezagutzeko eta zehazteko jarraibideak, problema horiek izan deza keten interesa eta garrantzia eta problema horien azterketak sor ditzakeen inplikazioak kontuan hartuta. Egoera problematikoei buruzko uste egiaztagarriak edo hipotesiak egiteko irizpideak, esparru teorikoa abiapuntu hartuta. Hipotesiak egiaztatzeko balio duten diseinu esperimental txikiak egiteko arauak, aldagaiak ezagutzeko, aldagai horien arteko harremanak ezartzeko eta kontrolatzeko. Esperimentuak egiteko eta landa-azterketetarako balio dute arau horiek.

5. Ebaluazio irizpideak
Jarraian azaltzen zaizkizu irakasleok aztergai izango ditugun irizpideak:

TEKNOLOGIA:
Ea zenbait soluziobide pentsatzen duen kontu edo problema tekniko jakin baterako, dituen ezagutzekin eta baliabideekin Ea ebazpen bakoitzerako aldeko eta kontrako arrazoiak argudiatzen dituen dokumentu bidez, ahozko hizkuntza egokia erabiliz. Ea taldean erabakitzen duen ebazpen egokiena, dituen ezagutzen eta baliabideen arabera. Ea justifikatzen duen eskura dituen bitartekoekin problema ebatz daitekeen ala ez. Ea deskribatzen dituen objektu edo sistema tekniko bat beharrezkoa izateko arrazoiak Ea biltzen duen informazio egokia zehatutako problema ebazteko.

Energia Saharan. Proiektu Bidezko Ikasketa. 3. DBH. Disziplinarteko proiektua. 2012 Ea justifikatzen dituen objektuaren edo sistemen ezaugarri morfologikoak, haiek egiteko materialak eta akaberak Ea zehazten duen objektuen edo sistemen osagaiak zein diren, eta multzo osoan duten egitekoa ondorioztatzen duen. Ea interpretatzen dituen sinbologia egokia erabiltzen duten marrazkiak eta eskemak. Ea egoki erabiltzen dituen jasotako ezaguerak laneko etapa guztietan.

MATEMATIKA:
Ea estimazioak behar bezala egiten dituen, eta ea erabakitzen duen lortutako emaitzek balio dutela. Ea zenbakiak problemak ebaztearekin zerikusia duten testuinguruetan erabiltzen dituen. Ea deskribatzen dituen zenbakizko erlazioak eta jarraibideak. Ea egiaztatzen dituen bere susmoak eta ea berraztertzen duen haien balioa. Ea problemaren testuinguruan interpretatzen dituen emaitzak, eta ea egiaztatzen duen emaitza. Ea argi azaltzen duen problema ebazteko zer prozesu erabili duen. Ea problemak ebazteko bide bat baino gehiago baliatzen duen: zenbakizkoak edo grafikoak. Ea gai den bere kabuz konposizio geometrikoak sortzeko, eta ea sortzailea eta lana ondo egin zale den. Ea identifikatzen dituen antzeko irudiak, eta ea kalkulatzen duen haien arteko antzekotasun-arrazoia. Ea aplikatzen duen Talesen teorema, eta ea triangeluen arteko antzekotasuna erabiltzen duen problema geometrikoak ebazteko. Ea aplikatzen duen Pitagorasen teorema, problema metrikoak ebazteko. Ea identifikatzen dituen toki geometrikoak, baita deskribatu ere, haien propietateak kontuan hartuta. Ea ebazpide bat beino gehiago aztertzen eta ebaluatzen duen problema bat ebatzi behar duenean, eta, prozesuak aurrera egin ahala, ea aldaketarik egiten duen egoki irudituz gero. Ea lortutako emaitzak jakinarazten dituen, eta ea azaltzen dituen bere ideiak eta erabilitako prozesuak, hizkuntza argia erabilita.

Energia Saharan. Proiektu Bidezko Ikasketa. 3. DBH. Disziplinarteko proiektua. 2012 Ea interesik duen lan egiteko, eta ea saiatua eta ekina den lanean. Ea emaitzak ordenatuta, argi eta txukun aurkezten dituen.

NATURAREN ZIENTZIAK.

Ea biltzen duen hainbat iturritan eta hautatzen eta konparatzen duen informazio hori, bai eta konbinatu ere, ondorioak ateratzeko.

Ea aztertzen dituen zientziaren erabilera garrantzitsuak, eta ea lotzen dituen erabilera horiek lortzeko erabiltzen diren ezaguera zientifikoekin. Ea jarrera hauek izaten dituen eguneroko lanean: jakin nahia, sormena, ikertzeko joera, izaera kritikoa, malgutasuna, zalantza sistematikoa eta saiatua izatea Ea egiten dituen hipotesiak eta ea azaltzen dituen egoera problematikoak.

6. Ebaluaketa metodoa.

6.1 Ebaluaketa orokorra

TXOSTENA (%20)
- Diseinua - Zehaztasuna - Praktikotasuna - Zuzentasuna

MUNTAIA (%30)
- Originaltasuna - Funtzionamendua - Material berrerabilien erabilera maila

TALDE LANA (%30)


- Elkar laguntza - Aktibotasuna - Taldekideen ekarpenen trataera - Errespetua - Enpatia

HAUSNARKETA (%20)
- Kritikotasuna - Hobekuntzak proposatzeko iritzi argudiatuak - Autoebaluaketa (%10)

Energia Saharan. Proiektu Bidezko Ikasketa. 3. DBH. Disziplinarteko proiektua. 2012

6.2 Autoebaluaketarako tresna

BAI
Zerbait ikasi dut Ikaste emaitzak bete ditut Lana aurrera zoan neurrian, hausnartu dut hurrengo urratsaren inguruan Besteek egindako lanetatik elikatzen ahalegindu naiz nire lana osatzeko Nire lanak badu ahulgunerik? Eta indargunerik? Arduraz jokatu dut nituen erantzukizunen aurrean? Kritikoa izan naiz zabaltzen zitzaizkidan aukeren aurrean Gainditzea merezi dut

EZ

Adibidez? Zergatik?

7. PROIEKTUAREN DENBORALIZAZIOA
7.1 DOKUMENTUA i ii Gaur egungo egoera energetikoaren azterketa Egoeraren ikuspuntu kritikoaren garapena: Erregai Fosilak Vs Berriztagarriak iii iv v Berriztagarrietatik Saharan zein erabili daitekeenaren inguruko arrazoiketa Aukeratutako Energia Berriztagarriaren funtzionamendua azaldu Nola gauzatu daitekeen azaldu 1 ord 3 ord 3ord 1,5 ord

Astebete (10 ordu)

1,5 ord

7.2 PROIEKTUAREN ERAIKUNTZA i ii iii iv v Bisita eskolako teilatura eguzki plakak ikusi eta zalantzak argitzeko Materialaren hautaketa eta taldekideen arteko lanen banaketa Eraikuntza Frogapena Koebaluaketa eta ebaluaketa 1 ord 1 ord 6 ord 1 ord 1ord Astebete (10 ordu)