Egitura

Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroa, ostegunean, Kongresuan. FERNANDO ALVARADO / EFE

berria 2012ko ekainaren 3a ekonomia@berria.info

Hamar galdera, hamaika erantzun
Krisiari aterabiderik ez diote ikusten BERRIAk itaundutako adituek.Hori bai, Europak datozen hilabeteetan egingo dituen urratsak erabakigarriak izango direla diote.
Aitziber Arzallus urreikuspenak txarrak ziren, baina ekonomiaren bilakaera aurreikuspenik txarrenak gainditzen ari da. Eurogunea ez atzera eta ez aurrera dago, batez ere, François Hollandek Frantziako gidaritza hartu duenetik, haren asmoak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarenak ez baitoaz bide berean. Merkatuen begipuntuan dauden herrialdeak —batez ere Espainia eta Italia—, berriz, kale itsu batean galdu dira, zorra finantzatzeko arazoek bultzatuta. Eta ez dirudi Europako Banku Zentralak orain arte baino laguntza handiagoa emango dienik. Merkatuen konfiantza berreskuratzeko, beraz, murrizketak egiten jarraitu behar, baina, ziurrenik, orain arte bezain arrakasta gutxi izango dute. Zurrunbilo horren guztiaren

A

erdian, bada euroaren beraren iraunkortasuna eta bideragarritasuna kolokan ikusten duenik. Eta, agian, ekainaren 17tik aurrera gehiago izango dira, greziarrek diru batasunetik alde egitea erabaki baitezakete, horrek ekar ditzakeen ondorio guztiekin. Etxean, berriz, enpresen itxierak eta kaleratzeak eguneroko kontu. Espainiarekiko loturaren zama alde batera utzi ezinik, lehiakortasuna handitzea da enpresen helburu nagusia. Baina, horretan ere, irizpide kontrajarriak dituzte enpresaburuek eta langileek. BERRIAK horretaz guztiaz galdetu die sei adituri, Adrian Serrano

Norbolsako analistari, Joseba Barandiaran ekonomialariari, Eduardo Malagon EHU Euskal Herriko Unibertsitateko ekonomia irakasleari, Joseba Madariaga Euskadiko Kutxako Ikerketa Saileko arduradunari, Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoari eta Ekai Centerri.

Grezia Euroa utzi beharko al du?
Itaundutako aditu guztiek diote ekainaren 17ko hauteskundeen emaitzek berebiziko garrantzia
(Hurrengo orrialdean jarraitzen du)

Egitura • 2012ko ekainaren 3a

22 Krisia Europan
(Aurreko orrialdetik dator)

izango dutela Greziaren etorkizuna erabakitzeko garaian. Garaile Syriza alderdia suertatzen bada, Grezia eurotik kanpo ikusten du Serranok, eta Madariagak ere uste du euroan jarraitzeko baino handik ateratzeko aukera handiagoa duela. Gakoa erreskatearen baldintzak onartzean dagoela uste du Barandiaranek. «Bestela, itxura denez, Europako gainontzeko herrialdeak prest daude Grezia eurotik kanporatzeko». Horrek Greziarentzat eta Europako gainontzeko herrialdeentzat izango lituztekeen ondorio ezkorrez ohartarazi du Belokik. «Greziarrek jaulki beharko luketen diru berriak balio galera handia izango luke euroaren aldean: %50 esaten da, %80 ere bai, baina zaila da merkatuen erreakzioa aurreikusi eta kuantifikatzea. Greziako zorrak eurotan finkatuta daudenez, ezingo luke zor duena bueltatu balioa galdu duen diru berriarekin. Greziarren erosahalmena asko jaitsiko litzateke, diru irteerak egongo lirateke herrialdean, inflazio prozesu gogor bat jasango luke... Edukiko lukeen eragin baikor bakarra da greziarren produktuen lehiakortasuna hobetu egingo litzatekeela, baina, hori bai, greziarrak asko pobretuta». Ondorioak Europako gainontzeko herrialdeetara ere iritsiko lirateke, euroa, Europako moneta bakarra izateko proiektua, zalantzan jarriko litzatekeelako eta merkatuak arazo ekonomiko larriak dituzten herrien aurkako erasoak gogortuko lituzkeelako. Horregatik, Belokiren ustez, «Europak bere eskuan dituen tresna guztiak erabili beharko lituzke Grezia eurotik irten ez dadin». Kontrakoa dio Ekai Centerrek, alegia, Greziak euroa utzi beharko lukeela, eta lehenbailehen. «Bi urte daramagu gauza bera esaten. Erabakia gehiegi atzeratzen ari da, eta Greziako ekonomia eta ondorioz gizarte egiturak erabat hondatzen ari dira. Eurogunetik irteteak egoera ekonomikoa bideratzen lagunduko lioke».

Peramako (Grezia) bi herritar, zabor artean baliagarria den zerbaiten bila. Zabor kamioiei gasolindegietan ez diete erregairik zerbitzatzen, ez dutelako pagatzen.

Euroa Ez al geundeke hobeto euroa hautsita?
Malagonen esanetan, euroa hausteak krisia areagotuko luke. «Kontuan hartu behar dugu euroguneko herrialde kideen ekonomiak oso integratuak daudela elkarren artean; beraz, hausturak ezjakintasuna handituko luke eta merkataritza fluxuak mantsotuko lituzke, atzeraldia areagotuz eta langabezia handituz». Antzerako iritzia du Serranok ere, momentu honetan har daitezkeen erabaki guztietan okerrena euroa haustea izango litzatekeela. «Ziurgabetasun ekonomiko eta politikoa izugarri handituko

luke, ekonomiak hondoa joko luke, langabeziak eta inflazioak goia, finantza merkatuetatik kanpo geldituko ginateke denboraldi luze batez eta, gainera, erreforma ekonomiko berberak edota sakonagoak egin beharko genituzke merkatuen konfiantza berreskuratzeko». Madariaga ere ezezkoan dago. «Eman dugun baino gehiago jaso dugu Europatik. Krisi aurreko aberastasun eta hazkunde garaiak, neurri batean, Europaren parte garelako bizi izan ditugu. Horregatik, Europa eraikitzen jarraitu behar dugu, proiektu horretan gure hondar alea jartzen». Halaxe uste du Barandiaranek ere. «Euskal herritar guztiok beste ehunka milioi lagunekin txanpon bera partekatzea, a priori, interesgarria iruditzen zait. Kontua da batasun politiko eta fiskalean urratsak egin gabe egoera ezegonkor batean uzten gaituela horrek. Poloniak eta haren moduko he-

rrialdeek, egungo egoera den hori izanda ere, euroan sartu nahi dute; abantailarik baduen seinale». Aldiz, zalantzak ditu Ekai Centerrek. «Teorian, ziur asko, Espainia hobeto legoke eurogunetik kanpo. Baina, testuinguru horretan, funtsezkoa da jakitea Euskal Herria ze diru gunetan geratuko litzatekeen. Eurogune osoaren ikuspegitik, berriz, gero eta argiago dago diru batasuna indarrean jartzea akats estrategiko nabaria izan zela, Europaren beraren etorkizuna luzerako baldintzatu duen erabakia. Baina behin martxan dela, politikoki oso zaila izango da atzera jotzea».

Europa Jakingo al du Merkelen eta Hollanden arteko desasostadunak gainditu eta erdibideko irtenbide bat topatzen?
Madariagak baietz uste du. «Egia

da politikariek krisi honi eman dioten erantzuna ez dela izan egoerak eskatzen zuen tamainakoa, koordinazio falta izugarriarekin aritu direla. Adierazpen kontraesankorrak egin dituzte, bateraezinak, eta horrek guztiak ziurgabetasuna handitu du». Horregatik, uste du aurrerantzean ados jarri eta irtenbide bateratutak eta adostuak topatzeko ahalegin handiagoa egin beharko luketela. Gauza bera dio Belokik ere, Europak ez daukala beste irtenbiderik. «Handira jokatzeko garaia da, ez txikira. 50 urtean Europa bakarra eraikitzeko eman diren pausoak ezin dira atzera bota. Azken finean, Merkel eta Hollanderen posizioen azpian dagoena denboraren kudeaketa da. Inork ez du ukatzen zorpetze mailak gutxitu egin behar direla, beharrezkoa baita etorkizuneko hazkunde ekonomikoa bermatzeko. Baina eztabaida erritmoan dago. Ze helburu ezarri behar zaizkie urtez urte Europa-

ko herrialdeei datorren urteetan zorpetzea murrizteko? Hor behar da adostasun bat. Orain arteko murrizketa abiadurak krisia sakontzea besterik ez du lortu. Eta behin defizita jaisteko konpromisoen egutegia zehaztuta, Europa mailako tresnak sortu beharko dira herrialdeen finantzaketa bermatu ahal izateko». Europak herritarren eta herrialdeen Europa gisa indartu beharra daukala iritzi dio, berriz, Barandiaranek. «Demokratikoagoa egiten ez bada eta zinezko legebiltzar eta gobernu batekin funtzionatzera jotzen ez badu, estatuen batuketa edo konfederazio soil gisa, ez dut gai ikusten egungo erronkei erantzuteko. Herrialde bakoitzeko egutegi politiko edo egoera ekonomikoak gehiegi baldintzatuko luke guztia, eta, finean, 27 herrialderen arteko edonork eragin lezake, noiznahi, krisi politikoren bat». Ekai Centerrek, ostera, zalan-

2012ko ekainaren 3a • Egitura

Krisia Europan23
gastatu eta, hala ere, erreskatatzen badute, nola ziurtatu ez dela berriro ere gertatuko?». Iritzi berekoa da Madariaga ere. «Uste dut Alemania dela Europako proiektuan sinesten duen aurrena eta proiektu horrekin jarraitzeko interesa duen aurrena. Baina ez dago prest gurdiari tiraka jarduteko, ez behintzat edozein preziotan». Hala ere, berekoikeriaz jokatzea leporatu dio, Belokik bezalaxe, erabakiak Alemaniaren epe laburreko interesei begiratuta bakarrik hartu dituelako. «Alemaniako kantzilerrak Europan beste ardura eta begirada bat izan behar du, are gehiago horrelako une larrian». Ekai Centerrek kritika gogorragoak egin dizkio Merkelen eta Alemaniaren estrategiari. «Okerreko estrategia hautatu dugu. Arrazoi geopolitikoengatik denbora irabazi nahian dabil. Gerra mediatikoa, gaizki, oso gaizki kudeatu du, benetako arazoei aurre egin ez, eta soil-soilik, babeserako estrategian ari delako. Denborak esango du, baina aukera handiak ditu banku sektorearen estrategiak narrastuta bukatzeko». Alemaniak, barne eskaria indartu beharko lukete, murrizketak sinesgarriagoak izan daitezen, ez daitezen izan horren mingarriak, eta hazkundeari bultzada eman diezaioten». Malagonen irudiko, ostera, EBZk erreforma sakon bat behar du. «Bere helburuak zabaldu beharko lituzke, eta horien artean egon beharko luke hazkunde ekonomikoa bultzatzeak ere. Bestalde, estatuen zor publikoa erosteko ahalmena eduki beharko luke. Baina bi aldaketa horiek Europako Konstituzioaren erreforma bat eskatuko lukete».

‘‘

Erreskatea eskatzea erabaki politikoa da, bai Espainiaren aldetik, bai Europaren aldetik» «Momentu honetan har daitezkeen erabaki guztietan okerrena euroa haustea litzateke»
ADRIAN SERRANO
Norbolsako analista

Espainia Bankuak salbatzeko erreskatea eskatu beharko al dio Europari?
Serranoren iritziz, baztertu ezin den aukera da. «Azken batean, erabaki politiko bat da, bai Europaren aldetik, bai Espainiako Gobernuaren aldetik». Barandiaranek ere aukeren artean jarri du, baina, garbi du, erreskatea eskatzekotan, gobernuak egin beharko duela, eta horrek, lehenaz gain, haren benetako burujabetza oso mugatuko duela. «Europako Batzordeak egindako eskaeretatik oso gutxi urrundu daiteke egun Raxoiren gobernua. De facto, egun nekez esan daiteke Espainia burujabea denik politika ekonomikoan; ez moneta politikan bakarrik, bai eta zerga politikan ere». Belokik, berriz, ia ziurtzat jo du erreskatea, «baina, dirudienez, oraingoz finantza sistema birkapitalizatzeko laguntza bakarrik eskatuko du, ez herrialdea salbatzekoa». Hala ere, uste du Espainiako Gobernuak baduela aurreragoko lanik, esaterako, Bankiarekin duen arazoa nola konponduko duen argi eta garbi azaltzea.

«BPGaren %4 kostatu zaizun zerbaitek ikerketa eta analisi zorrotzak sortu behar lituzke» «Egun dugun krisia ez da ekonomikoa soilik eta, akaso, ez da krisirik garrantzitsuena ere»
JOSEBA BARANDIARAN
Ekonomialaria

EBZ Zer egin beharko luke Europako Banku Zentralak?
Serranok uste du ongi ari dela EBZ, eta orain arteko diru politika malguarekin jarraitu behar lukeela, bankuei likidezia bermatzeko epe luzerako mailegu merkeak ematen. «Uste dut beharrezkoak izango direla likidezia enkante gehiago». Hori bai, baina ez hori bakarrik. Belokik dio Europako gainerako erakundeekin batera gauza gehiago ere egin ditzakeela. «Diru gune elkartu batek behar dituen tresna berriak sortu behar lituzkete: eurobonuak, zerga sistema bateratua eta eurogunea gune ekonomiko bakar moduan kudeatzeko bestelako tresna guztiak. Horrek luze jo dezake, baina borondatea badago, gaurtik har ditzakete hainbat neurri: garrantzitsuena, merkatuetara mezu garden bat bidaltzea esanez EBZ dela euroguneko azken mailegu-emailea. Horrek merkatuak lasaituko lituzke». Ildo beretik mintzatu da Madariaga ere. «EBZk orain arte egin duena egiten jarraitu behar du, euroguneko finantzen egonkortasuna bermatzeko estaldura ematen, baina, bistakoa denez, ez da nahikoa». Europan egokitze fiskalerako egutegi bat prestatu beharko luketeela dio, urteetako ikuspegiarekin, eta neurri garden eta malguagoekin. «Helburuak finantza publikoen saneamendua izan beharko luke, epe ertainera Europako ekonomiaren egoera hobetzeko. Horrez gain, herrialderik indartsuenek, eta bereziki

«Azkenaldiko fusioetatik erortzen uzteko handiegiak diren erakundeak sortu dira» «Enpleguak galdu gabe kostuak murrizteko aukera bat soldatak jaistea izan daiteke»
EDUARDO MALAGON
EHUko ekonomia irakaslea

Beraz, zabor mendiak ohiko bihurtu dira Greziako kaleetan. ORESTIS PANAGIOTOU / EFE

«Eman dugun baino gehiago jaso dugu Europatik. Eraikitzen jarraitu behar dugu» «Alemania ez dago prest gurdiari tiraka jarduteko, ez behintzat edozein preziotan»
JOSEBA MADARIAGA
Euskadiko Kutxako Ikerketa Saileko arduraduna

tzak ditu, ez baiteritzo soluzioa erdibideko irtenbide horretatik etorriko denik. «Austeritate politiken mugak ezagutzen ditugu, eta Hollanderen politikak, teorian hazkundera bideratuak, eskandalagarriak bihurtzen ari dira, banku sektorearen alde azaltzen ari den jarrera harrigarri eta lotsagabearen ondorioz. Beraz, zein da erdibideko irtenbide hori? Austeritate gutxiago bankuentzat diru baliabide gehiago jarri ahal izateko, Hollandek proposatzen duen moduan? Merkel zein Hollande, biak sakoneko arazoei aurre egin gabe ari dira helburu eta estrategiak proposatzen».

Merkel/Alemania Europako periferiak Merkel/Alemania ‘deabrutzat’du. Hura al da krisi honen kudeaketako gaiztoa?
Malagonen esanetan, zintzoak

eta gaiztoak bereiztea ez da erraza. Merkelek dio alemaniarren artean oso zabalduta dagoen iritzi bat defendatzen duela, alemaniarrek ez lituzketela ordaindu behar gainerakoen gehiegikeriak eta hanka sartzeak. «Hala ere, kontuan hartu behar da Europako beste herrialdeak direla Alemaniaren kontu korronteko superabita elikatzen ari direnak, hango produktuak inportatuta, eta 2000ko hamarkadaren hasieran Alemania izan zela Egonkortasun Ituna bete ez zuen lehen herrialdea». Barandiaranen ustetan, ulergarria da Merkelen eta Alemaniaren jarrera. «Inoren fakturak ordaintzen jardutea ez da atsegina, eta euskal herritarrok Valentziarekiko edo Bankiarekiko izan dezakegun uste edo urruntasun bertsua senti dezakete alemaniarrek greziarrekiko. Pizgarri sistema egokirik ezean, nekez konpon liteke krisi bat. Batek arduragabe

«Handira jokatzeko garaia da. 50 urtean eman diren pausoak ezin dira atzera bota» «Finantzena ez da beste sektore bat, ekonomiak funtzionatzea bermatzen duen sektorea baizik»
LANDER BELOKI
MUko Enpresagintza Fakultateko dekanoa

Bankuei laguntzak Zilegi al da finantza erakundeen gehiegikeriak diru publikoarekin konpontzea? Ba al dago beste erremediorik?
Serranok dio ez dela zuzena baina ez dagoela beste erremediorik, gauza bera egin dutela Alemaniak, Erresuma Batuak, AEBek... Gauza bera dio Belokik ere: garbi dago finantza erakundeek tamaina handia dutenean porrota saihesten lagundu behar zaiela, bestela, porrotak ekonomian eragiten duelako. «Bizi garen merkatu ekonomia eredu honetan finantza sistema ez da beste sektore bat, sistema ekonomikoaren funtzionamendua bermatzen duen oinarrizko sektore bat baizik». Ekai Centerri, ostera, «salbuespenak salbu», ez zaio zilegi iruditzen. «Ez hori bakarrik. Oso kal(Hurrengo orrialdean jarraitzen du)

«Eurogunetik irteteak egoera ekonomikoa bideratzen lagunduko lioke Greziari» «Diru batasuna indarrean jartzea akatsa izan zen, baina politikoki oso zaila da atzera egitea»
EKAI CENTER

Egitura • 2012ko ekainaren 3a

24 Krisia Europan
(Aurreko orrialdetik dator)

tegarria da ekonomiaren epe ertaineko ibilbiderako. Oraingo egoeran, gainera, gobernuen aurrekontu egonkortasuna hausteko arriskuan jartzen gaituzte laguntza horiek eta, horrekin batera, baita ekonomia errealaren, familien eta enpresen bideragarritasuna hausteko arriskuan ere». Beste aukera batzuk badaudela dio, erakundeek konkurtso legera jotzea, esaterako. Malagonentzat, berriz, beste erremedioa banku horien porrota onartzea litzateke. «Baina azkenaldian emandako fusioek too big to fail ekarri dute, erortzen uzteko handiegiak diren erakundeak sortzea. Banku horien erorketak arrisku sistemikoa handituko luke eta sistema guztiaren kolapsoa ekarri». Barandiarani, baina, sinesgaitza egiten zaio oraindik horrelakoak gertatzea. «Nola baimendu, eragin edo sor daitezkeen teorian gainbegiratze eta ikuskaritza ardura duten erakundeen bistan. Eta behin arazoa lehertuta, nola ez diren hartzen neurri zorrotzak erantzuleak topatu eta zigortzeko. Denbora luzean egosi den zerbait izan arren, BPGren %4 kostatu zaizun zerbaitek —erdia Bankiak—, azalpen, ikerketa eta analisi zorrotzak beharko lituzke».

politikaren etorkizunaz. Epe ertainera, gure egitura produktiboaren teknologi ekipamendua berrindartu behar dugu, kosta ahala kosta». Bide beretik, kalitate handiagoko giza kapitala sortzea beharrezko ikusten du Madariagak, balio erantsi handiko sektoreetan espezializatutakoa. «Eta ingurumena kontuan hartzen duen hazkunde estrategia bat landu behar genuke, ongizate estatua bermatuz». Serranok esportazioak handitu eta merkatu berrietara irekitzearen alde apustu egingo luke. Hezkuntzaren, ikerketaren eta berrikuntzaren garapenean aparteko ahaleginak egitearen garrantzia nabarmendu du, berriz, Malagonek.

Krisiaren bukaera Noiz bukatuko da krisia? Gutxienez,pasatu al da krisiaren okerrena?
Luze joko duela diote denek. Madariagak zail ikusten du 2014a baino lehen lan merkatuari dagokion aldagaiak hobetzen hastea. Krisiak gutxienez beste bi urte iraungo duela dio, berriz, Serranok, eta tarte horretan erreformak eta murrizketak izango direla protagonista nagusi. Beloki ez da ausartzen krisiaren bukaerari data bat jartzen. «Gustatuko litzaidake baikorra izatea, baina hau luzerako doa. Irtenbidean geundela uste arren, berriro behera etorri gara. Irteera Bruselak egiten duenak markatuko du. Uste dut, gainera, oraintxe gaudela unerik larrienean. Erreskatearen mamua erabat uxatu arte ez gara irtenbidean jarriko». Are ezkorragoa da Malagon, okerrena oraindik etortzeko dagoela uste baitu. «Arazoa ez da zor publikoa, ez behintzat zor publikoa bakarrik, zor pribatua baizik: familiena, enpresena eta, batez ere, finantza sektorearena. Zor horiek guztiak lotuta daude higiezinen burbuilaren puztearekin. Mugimendua behar da, eta, horretarako, hazkunde ekonomikoa derrigorrezkoa da». Barandiaranen iritziz, krisiaren iraupena, neurri batean, Euskal Herriak egiten duenaren mende egongo da, baina kanpokoen ekintzek ere izango dute eragina. Esaterako, euroarekin zer gertatzen den erabakigarria izango dela uste du. «Dena den, zalantza handiak ditut, ez baitakit krisia amaitutzat zein adierazleren arabera emango nukeen. BPG? Langabezia? Atzerriko inbertsioak? Abiadura handiko trenik gabe bizi gaitezkela onartzea ere, adibidez, krisia gainditzeko pauso bat izan liteke. Finean, egun dugun krisia ez da ekonomikoa soilik, eta, akaso, ez da gainera krisirik garrantzitsuena ere».

Soldatak Enpresaburuek dioten moduan,soldatak nabarmen jaistea al da enpresen bideragarritasuna ziurtatzeko modua?
Barandiaranen esanetan, enpresak bideragarri izateko ezinbestekoa da estatua sendoa eta fidagarria izatea eta haren finantzaketa kostuak arrazoizko mailan egotea. «Estatuak gastatu eta ordaintzen ez badu, zuloak agertzen bazaizkio nonahi eta interes itzelak ordaintzen baditu, enpresen finantzaketa kostuak izugarri handitzen dira eta errentagarritasuna eta inbertsioa amildu egiten dira. Une jakin batean soldatak jaistea aterabidearen zati bat izan liteke, kooperatibetan ikusi den moduan, baina hobe litzateke langile kopurua doitu ordez, lan egindako ordu kopurua doitzea, kontsumoan askoz eragin txikiagoa baitu eta ez baitu langabeziarik handitzen». Madariagaren iritziz ere, soldatak jaistea ez da aterabidea, besteak beste, denbora delako beheranzko dinamika batean sartu zirela, eta horrek ez duelako ezer konpondu. Gainera, ez du uste enpresa guztientzako balio duen errezetarik dagoenik. Enpresen bideragarritasuna soldatak jaitsita baino gehiago

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra eta François Hollande Frantziako presidentea, Berlinen. SOEREN STACHE / EFE

lehiakortasuna handituta bermatuko dela dio, berriz, Belokik. «Eta lehiakortasuna lortzeko baldintza asko eman behar dira: produktu lehiakorra, kalitatea, langile kualifikatuak, kostu egitura bideragarria, soldata egokituak, mozkinak berriz inbertitzea, berrikuntza, ikerketa eta garapena, nazioartekotzea, zerga testuinguru lagungarri bat, erakundeetatik enpresei babesa adierazi eta ematea, enpresa eta enpresarien prestigioa gizartean... Horietako bakoitza landu behar da, sakonki». Malagonen iritziko, ostera, sol-

datak jaistea aukeretako bat litzateke. «Gaur egun enpresak arazo asko topatzen dituzte, salmentak asko jaitsi direlako eta finantzatzeko iturriak eten edo asko garestitu direlako. Kostuak murrizteko eta egoerari aurre egiteko, enpleguari eutsiz, soldatak murriztea izan daiteke aukera bat».

Euskal Herria Nola arindu dezake Espainiaren zama?
Barandiaranen arabera, de facto arintzen du. «Espainiako eskualde guztiak EAE eta Nafarroa be-

zala baleude, oso bestelako egoeran geundeke. Hala ere, egia da gaur Espainia zinezko zama dela euskal enpresa eta familientzat, rating eta finantzaketa okertzen dizkigulako. Bilbao ahaldun nagusiak aspaldi esan zuen, eta, ordutik, egoerak txarrera baino ez du egin». Zama hori arintzeko, Euskal Herriak bere sektore produktiboak «blindatu» behar lituzkeela uste Ekai Centerrek, eta finantza sistema errotu eta haren estrategiak birbideratu behar lukeela. «Hausnarketa bat behar dugu gure diru politikaren eta gure banku

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful