You are on page 1of 11

2006ko Abendua

1zenbakia

Kaixo lagunok! Ongi etorri Liztor aldizkari berri honetara!


Eskuartean duzuen aldizkari hau, bertan idatzi dugunon artean egin
dugu eta gustuko baduzue bertan idaztera ere gonbidatzen
zaituztegu.Horretarako gogoa eta zuek pentsatuko gai bat baino ez
duzue behar, edozein gai hauta dezakezue eta horri buruz
pentsatzen duzuena idatzi dezakezue orri hauetan; hizkuntza bezala
noski, euskara erabiliz.
Besterik gabe, adiskideok, goza ezazue gustuko baduzue, gure
aldizkariaren lehen atalaz eta disfruta ezazue gabonetako
oporretaz!. URTE BERRI ON GUZTIOI!

ZENBAKI HONETAN
-Gabonak dira
-Formula 1
-Iritzia
-Euskeraren egoera
-Rodrigez doktorea
-Ba al zenekien?
-Alkohola eta gazteak
-Egiako Haur txokoa

Zenbaki honetan parte hartu dute: Marta Garcia, Oier Izulain, Ander Edo,
Iker Pedrosa, Iban Rodríguez, Iban Ruiz, Marta Ruiz de Gauna, Aitor Ulanga, Julen
Ulanga.
ESKERRIK ASKO guztioi
GABONAK DIRA

-Alaitasunaren garaia:
Jendea irribarretsu dabil kalean barrena. Zoriontasun kolektibo antzeko bat ari da
zabaltzen. Olentzerok bialiko dizkigu uhinak, ziurrenik. Eta Olentzero ez bada
iragarkiak arduratuko dira horretaz. Gaur egun kolonia botaz, auto azkarrena erosiz
(200 bat zaldi dituena) eta pare bat alditan ‘corporación dermoestetika’-tik pasaz,
erotuta egon behar zenuke zoriontsu ez izateko. Egin beharko.

-Familiaren garaia:
Ikaragarrizko poza ematen du amonaren etxera iritsi eta familia osoa sukaldean ikustea,
denak alai eta barrez (dena den uhinak ere iritsi zaizkie). Familiako kide guztiei eman
behar zaie muxu eta guztiei galdera berdinak erantzun.
-Ai ene! Zenbat hazi zaren! Laster harrapatuko dituzu gurasoak!
-Bai jeje… (‘txarra litzateke urte batean aldatu ez izana’ pentsatzen duzu)
-Eta ikastola zer moduz?
-Ba ondo…(‘oporretan eta eskolari buruz hitz egin behar…’ )
-Eta nobiorik bai?
-Nik? Ez! (‘galdetzea beharrezkoa al zen?’ )
-Ui, ui, ui! Gorri-gorri jarri zara eta!
-Zera… aitak deitzen nau. (‘uf!’)
Bai, familia…

-Promesen garaia:
‘Urte berri on! 2007 zoriontsua izan dezazulea!’ truuuuut’ Dagoeneko pikodun txanoa
jarri dizute buruan eta ez dakizu nola iritsi diren haimbeste serpentina zure sorbaldara.
Urte berri bat asi zaigu. Bai adoretsua… etortzera ausartzea ere! Orain hasten zara
beteko ez dituzun promesak egiten: ‘Hemendik aurrera fijo ez ditudala gauzak azken
momenturako utziko’ ‘Aurten bai hasiko naizela dieta egiten’ eta elezahar bihurtu den
‘Erretzeari utziko diot’. Lehenengo bi egunetan bai
betetzen dituzu baina gero…salda bero

-Oparien garaia:
Abenduak 25 goizeko zazpiak eta laurdenetan.
‘Olentzerooooooo! Olentzero etorri daaaa!’ Zure arreba
txikiaren ohiuek zure amets lasaiatik atera zaituzte
bat-batean eta buruan mailu batekin jo izan bazintuzte
bezala geratu zara. ‘Me cagüen el casero este…’ Saloira
abiatzen zara (zer erremedio) eta opariak irekitzen
hastenzara begiak erdi itxita. ‘Bai, nahi nuena...zzz…’

Marta Garcia (DBH 4.A)


Formula 1 gelditu egin da hurrengo
urtera arte

Schumacherren, Cosworthen eta Michelinen azken lasterketa izateaz gain,


Brasilgo Sari Nagusia motorrentzat ere ziklo baten amaiera izan zen. Betidanik 1
Formula motorren erakusleiho izan da, fama asko lortu baitute. Baina hau bukatu
egin da, motorrak hurrengo hiru urteetarako berdinak izango baitira.
Erabaki honen atzean kostu murrizketaren estrategia dago. Azken urteetan, 1
Formulako eskuderia asko joan egin dira, gehienak
diruagatik. Kostuek izugarri egin dute gora eta
horrek erakargarritasuna kentzen dio, batez ere,
kirol honetan sartzeko asmotan dauden talde
berriei.

Beraz, hurrengo urteetan motorren bilakaera


gelditu egingo da. Txapelketa aurrera dihoan
heinean motorren batean arazoren bat topatuz
gero, eskuderiek FIAri aldatzeko baimena eskatu
beharko diote. Kanpoko beste elementu batzuk,
aldiz, askatasun osoz alda daitezke.

Aldaketa horrek beste aldaketa garrantzitsu bat izango du lagun 2008an. Izan
ere, orduan FIAk motorraren elektronika estandarra inposatuko du, talde
guztientzat berdina. Mekanika zenbat eta antzekoagoa izan, gidariak orduan eta
garrantzi gehiago izango du. Hau da FIA azken urte hauetan bilatzen ari izan
dena, ahal den heinean gidariak garrantzitsuagoak egitea. Honek ematen baitio
ikuskizuna eta bizitasuna kirol honi.

Aurten berriz, lehengo urterako zeuden zenbait lege aldatu ditu FIAk, Ferrari
berriro talde nagusien artean egon zedin. Kosta egin zaion arren, azkenean
Ferrarik nagusitasuna lortu du bigarren erdiko lasterketa gehienetan. Alonso eta
Renault aldiz lehen zatian sendo egon dira, baina urtea aurrera joan ahala
atzerantz egin dute.

Aurtengo urtearen analisia:


Lehengo urtean bezala, Alonsok Reanult kotxea zein azkarra zen erakutsi zuen.
Lehen hiru lasterketak eroso irabazi ondoren, Europako lehenengo lasterketan
Alonso bigarren gelditu zen Schumacherrren atzetik. Ferrariko gidariak erakutsi
zuen urte honetako txapeldun izatea ez zela erraza izango. Hurrengo
lasterketan, Europakoan berriro ere Ferrari goian egon zen.

Montmelon, Monakon, Silverstonen eta Montrealen Fernandok abiadura zuzena


sartu eta lauak irabazi zituen. Michael bigarren gelditu zen guztietan, Monakon
izan ezik. Non bere kotxea aparkatu zuen kalifikaziorako balio zuten
entrenamenduetan, Alonsok bere bira azkarrena egin behar zuenean. Honengatik
Schumacher azkena atera zen lasterketan.

Hemendik aurrera Ferrari nagusitu zen. AEBetan Renault-ek oso lasterketa iluna
egin zuen, Michael lehenengo gelditu eta Alonso laugarren. Hurrengo lasterketa
Montoyak 1 Formula utzi zuenekoa izan zen. Baina, baita ere, FIAk Renaulten
masa mugikorra debekatu zuenekoa. Ferrarik min handia egin zion Renaulti
Frantziako lasterketan. Hemendik aurrera Alonsok taktika defentsiboa aukeratu
zuen.

Italian gertatu zena oso garrantzitsua da: Schumacherrek bere erretiroa


iragartzen du, FIAk Alonso zigortzen du Massa “oztopatzeagatik” eta azkenik
motorra puskatzen du. Schumacher bi puntura bakarrik gelditzen da.

Hurrengo lasterketa ez zen oso garrantzitsua izan


txapelketa erabakitzeko, biek ez baitzuten
lasterketa bukatu. Baina bai izan zen garrantzitsua
Alonsok erakutsitako indarragatik. Kalifikazioko
entrenamenduetan asturiarrak eta alemaniarrak,
biek, bi segunduko zigorra jaso zuten. Lasterketan
berriz, Fernandok inolako zailtasunik gabe aurre
hartu zion Michaeli. Hau ahozabalik gelditu zen
egin ziotenagatik. Pena handia izan zen gero
Renaultekoak lasterketa ez bukatzea.

Txinan gertatutakoaz geroztik, Schumacherrek txapelketa bere poltsikoan zuela


zirudien. Berriro irabazi zuen eta lidergoa lapurtu zion. Alonsok berriz, bere
mekaniko traketsaren erruz, hogei segundu galdu zituen boxetan.

1 Formulan ezinezkoa da esatea norbaitek txapelketa irabazi duela, zerbait gerta


daitekeelako. Eta holako zerbait gertatu zitzaion Michaeli, Japonian motorra
hautsi zuen hogei bira baino gutxiago gelditzen zirenenan. Seguruenik Alonsok
Txinan eta Japonian egindako presioagatik gelditu egin zen Ferrariare motorra.

Brasil, aurtengo azken lasterketa. Schumacherrek oso zaila zuen txapelketa


irabaztea, are gehiago oraindik bere neumatiko bat lehertu zenean. Hala ere,
bere bizitzako lasterketarik ederrenetako bat egin zuen. Azken postuetan egon
ondoren, puntuatu egin zuen. Buttoni, Fisichelari eta Raikkoneni egindako
aurreraketak gure begietan grabaturik geldituko dira betirako.

Hurrengo urtean zer gertatuko da? Nor izango da txapeldun? Alonso


McLarenekin, Raikkonen Ferrarirekin, Kovalainen Renaultekin ala beste bat?
Batek daki! Hurrengo urterako egindako aldaketak kontuan izanda hauetakoren
bat aukeratzea izango litzateke errazena, baina 1 Formulan gauza asko gerta
daitezke. Urte honetan gertatu den bezalakoa espero dugu 1 Formula gustatzen
zaigunoi.

Iker Pedrosa (Batx. 1C)


Iritzia
Kilometroak

Urriaren bataren bezperatik prest nengoen jada. Goiz goizetik hasi


zineten iristen. Ni zuen zain nengoen. Apaindua nengoen, maitale bat bere
maitearen zain bezala nintzen. Baina zuek ez zineten horretan fijatu. Zortzietan
nik kaleak txukun neuzkan; hamaiketarako ordea, botila, poltsa eta beste
zerrikeriez beterik zeuden. Euskaldunon festa zen, baina gazteleraz egiten
zenuten. “Viva el País Vasco” esatea besterik ez zenuten falta. Gehienek hauxe
egin zenuten.
Baina, hala ere, bazeuden euskaraz egin zutenak. Elkarrekin jator egon
zirenak, nahiz eta elkar ezagutu ez. Euskal Herrian baitzeuden, euskaldunen
artean. Zuek alkoholaren edo beste edozein drogaren menpe erortzen zineten
bitartean, hauek festa egin zuten, kilometroak egin zituzten, euskal festa egin
zuten.

Iban Ruiz (DBH 3.B)

GAIZKI ESAKA GAZTEEZ, ZERGATIK?

Gaur egungo gazteek ez dugu balorazio onik, gehiago esango nuke,


balorazio txarra dugula. Zergatik dugu fama txarra, edaten eta erretzen
dugulako? Egia da edaten eta erretzen dugula, baina ez denek, batzuek bakarrik
baizik, eta horiengatik ez dute gutaz ondo hitz egiten.
Baina horiek gazte batzuk dira bakarrik, ez dira
gazte guztiak. Zein gogoratzen da umila den eta laguntzen
duen gazte batetaz? Bere ondokoak gogoratzen dira
bakarrik eta hauek dira jarraitu behar ditugun ereduak,
ahal bada behintzat.
Testu honekin esan nahi dut mota askotako gazteak
daudela, onak eta txarrak, eta gazteek errespetu bat
merezi dugula. Gaizki dauden gauzak ere esan behar
zaizkigu guk ere autokritika bat egiteko, hau da,
konturatzeko.
Gutaz gaizki esaka aritzen diren pertsona horiei
gogoratuko nieke gustura beraiek nolakoak ziren
gaztetan, ematen duelako batzuei ahaztu egiten zaiela
gazte izan zirela. Etorkizuna geure esku dago, bai onerako eta bai txarrerako.

Julen Ulanga(DBH 2.A)


E U S K A R A.

Orain dela gutxi ospatu berri dugun Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta
euskararen inguruan hainbat iritzi eta gogoeta egiteko aprobetxatuko dut.
Jakitun naiz ez dela erraza ( ziurrenik batzuetan, behar baino gehiagotan euskara
politikarekin nahasten dutelako batzuk) euskararen inguruan mintzatzea, pertsona
bakoitzak ikusten eta erabakitzen duelako ze jarrera hartu hizkuntzen aurrean; baina
hala ere euskararen inguruan hitz egingo dut artikulu honetan.
Euskara Euskal Herriko berezko hizkuntza da. Hau da, guk euskaldunok dugun
berezko hizkuntza, Espainiak gaztelania duen bezala; hori bai berezko hizkuntza izan
arren, hizkuntza txikien multzoan dagoelako, euskarak hil nahi ez badu behintzat, bide
zail bat du jorratzeke, historian zehar izan duen bezala.
Egun euskararen egoera Euskal Herrian bertan, oso bestelakoa da aztertzen
dugun lurraldearen arabera. Euskadin ondo dagoela esan genezake, nahiz eta oraindik
euskaraz erabat bizitzeko aukerak oso murritzak diren. Alde honetatik azken bi
hamarkadetan gobernutik euskara bultzatzeak eta jendeak euskararen aurrean duen
jarrera baikorrak euskararen osasun egoeraren hobetzea ekarri du. Ezin ahaztu
dezakegu aldi berean, gizartetik, ikastetxetatik... euskararen alde egin den lana.
Nafarroan egoera bestelakoa da. Bertako gobernuak euskararekiko duen jarrera
lotsagarria da eta euskara bultza eta zaindu beharrean eta herritar euskaldunen
hizkuntza eskubideak bermatu, Sanz jaunaren gobernua ikastola eta euskaltegiei dirua
kentzen, euskara fakultateetatik desagerrarazi nahian etab. ari da. Nafarroako
gobernuaren jarrera benetan ulerkaitza da euskararen aurrean eta politikoki soilik uler
daiteke, ez hizkuntza aldetik. Sanz da euskararekin burutu behar ez diren politiken
eredu, euskararen gaian behintzat eta nire iritziz, nafar euskaldunen oinarrizko
hizkuntza eskubideak bermatu beharko lituzke ( administrazioarekin euskaraz
mintzatzea esaterako) eta ez eskubide horien aurka egin.
Iparralde da euskal lurraldeetatik euskara okerren dagoen lurraldea. Erietxean
koma egoeran dagoela esan genezake. Ofizialtasunik ezak asko zailtzen du euskararen
biziraupena; ez baitu euskararentzat bizitza publikoan inolako eremurik aitortzen.
Gainera, Iparralden ahoz ahozko hizkuntzaren igorpena galtzen ari da eta horren
adierazle da, euskara dakitenen artean, zahar gehiago daudela gazteak baino. Beraz,
euskararen etorkizuna Iparralden benetan beltza ikusten dut; hizkuntzak ofizialtasunik
ez badu oso zaila delako aurreraurratsak ematea eta belaunaldiz belaunaldiko igorpena
galtzen bada, zaharrek hiltzean hizkuntza beraiekin hilerrira eramango dutelako,
gazteei oinordetza bezala utzi gabe.
Euskarak Euskal Herrian duen osasun egoera aztertu ostean, orain bakoitzari
dagokio euskararekiko bere konpromezua hartzea. Batzuei ez zaie axolako, beste
batzuoi axola zaigu, hori jada bakoitzaren hautaketa zilegia da, bizitzaren aurrean
burutzen diren gainontzeko hautaketak bezala. Euskararen helburua XXI. Mende
honetan, globalizazioaren mende honetan, bete dadin nahi badugu eta museotako pieza
bat bilakatu ez dadin, euskaraz bizitzen ahalegindu beharko gara, ahal dugun gehienetan.

Aitor Ulanga ( Batx. 1B)


Rodrigez doktorea
Gure aldizkari honetan Iban Rodrigez ek gai bati buruz idatziko du. Gai bat
proposatu nahi badiozue bidali itzazue ‘liztoraldizkaria@yahoo.es’-era . zenbaki
honetako gaia AMODIOA da

Definizioa: Gizadiak asmatu duen gezurrik handienetakoa. Amodioaz ulertzen


duguna erakarpena eta obsesioaren arteko nahasketa da.

Mutilek uste dutena: SEXUA

Neskek uste dutena : Hain kursia da, non ez du pena merezi, idaztea

Nola egin neska bat zuri ez urbiltzeko: Denok badakigu badaudela, nola
esan… pertsona batzuk, zuregana hurbiltzen direnak eta zuk beraiei emozionalki
min ez egitearren, ez diezu esaten: “Kriston neska itsusia haiz, mesedez ez hadi
hurbildu nigana, ulertu al dun?”
Hau moral aldetik zenbait pertsonentzako ez dago ondo.
Horregatik zera proposatzen dizuet lagunok, zuei neska itsusi bat ez
hurbiltzearren edozein kiroletaz hitz egiten hasi.
Kasualitatez neskak kirol horretaz jakingo balu, beste batera pasa eta operazio
hau bizpahiru alditan errepikatu.
Ez baduzu lortu honela zu zauden lekutik joatea, ez larritu, oraindik zeozer
gehiago egin dezakegu.
Politikaz hitz egiten hasi. Hau, ez da kirolarena bezain eraginkorra, baina neska
bati kirola gustatzen bazaio, gehienetan ez zaio politika atsegin.
Hau guztia egin ondoren neska joatea eta berriro ez hurbiltzea ez baduzu lortu,
gauza bakarra egin dezakezu. FRIKIA den zerbaitetaz hitz egitea, adib: Star
Wars, Warhammer, Magic, Bideojokuak, etab.
Hala eta guztiz ere, ez baduzu lortu, korrika egin ezazu, zutaz OSO
MAITEMINDUA dago.

Nola egin mutil bat zuri ez urbiltzeko: Ezinezkoa da. Guretzat, neskak
eztia edo ardoa baino goxoagoak dira

Oharra: Mesedez, ligatzerakoan ez esan lagun bati laguntzeko; Oso laguna izan
arren, gehienetan hark ligatuko baitu, nahiz eta neska hori kriston neska izan.

Oharra: Aldizkariak ez du bere idazleek idatzitakoari buruz( Rodrigez doktoreak


bereziki) erantzungo
Iban Rodríguez (Batx. 1C)
BA AL ZENEKIEN?
Historia:
TITANIC: 1898an, “Titanic” itsasoratu baino 14 urte lehenago, Morgan
Robertson itsasgizonak “Huskeria” izeneko eleberria idatzi zuen. Luxuzko barku
bati buruz hitz egiten zuen. Untzi hau bere lehen bidaian hondoratu egiten da
Atlantiar itsasoan izozmendi baten kontra talka egitean. Untzia munduko
handiena zen eta hondoraezina omen. Bere bidaiariak aristokraziaren gorenak
ziren. Ezbeharra gertatzean ez zegoen salbabiderako ontzi aski denentzat.
Gainera untziaren izena sinesten ez baduzu ere “Titan” zen.

BITXIKERIA BATZUK:
-Historia osoan, 36 Aita Santu izan dira erailak eta 13 espetxeratuak edo
atzerriratuak.
-Bere exekuzioaren aurreko gauean “Catalina Howard”-ek, Enrique VIII.aren
bosgarren emazteak, bere lepamoztea entseatzea eskatu zuen.
-Carlos VII.ak jateari utzi zion eta gosez hil zen, pozoitua izateko beldurragatik.
-1879an Estatu Batuetan morfinaren adikzioari aurre egiteko substantzia bat
sartu zuten: kokaina.

Hitzen jatorria:

OK: Hitz hau erabilienetariko bat bada ere, bere jatorriak eztabaida asko
sortzen du. Teoria batek esaten du Estatu Batuetan, gerra zibilaren garaian,
tropak koarteletara itzultzen zirenean hildakorik gabe, arbela handi batean “0
Killed” (0 hildako) jartzen zutela. Hortik dator “O.K.” espresioa, dena ondo
dagoela jakinarazteko.
S O S: 1912an, “SOS” letrak laguntzarako dei internazional gisa ezarri zituzten
. Itsaso elkarte internazionalak esan zuen hizki hauek “Save Our Souls”(gure
arimak salbatu) hitzen laburdura zirela eta ez zutela beste esanahirik. “Hiru
puntu -hiru marra -hiru puntu” (· · · - - - · · ·) gogoratzeko eta Morse kodean
transmititzeko errazak dira. Morse kodean S=". . ." eta O="- - -" baitira.

TANKEA: Zergatik deitzen diogu tankea ibilgailu militar bati? Ingelesek beren
asmakizuna kamuflatu egin nahi zutelako etsaiaren kontra, beren tropentzako ur
edangarriaren tankea zela esanez.

Oier Izulain (Batx.1C)


ALKOHOLA GURE GIZARTEAN
<<Gazteek edaten dute honek dituen eraginak jakin gabe>>

Alkohola hamalau eta hamasei urte tartean hasten da edaten gazteen artean, baina hamabi
urtekoek ere edaten dute. Gaur egun oso normala da gazteen artean alkohola edatea edo erretzea,
baina gure gizartean nahiz eta gaizki ikusita egon, normala iruditzen zaigu hau ikustea larunbat
gauetan. Gazteak uste dugu honekin ondo pasatzen dugula, baina gauza txarrak ere ekar ditzake gure
bizitzan. Adibidez gaztetan edaten hastean (normalki edanez), 25-30 urterekin konturatuko ginateke
giltzurrunetan arazoren bat daukagula. Alkoholak efektu asko ditu eta edaten dutenek ez dakite
alkohola nolakoa den. Bakarrik dibertsio moduko zerbait ikusten dute.
Alkohola likido bolatila eta kolore gabekoa da, edari fermentatuen artean aurkitzen dena.
Alkoholaren kontzentrazioa handitzeko alanbike baten bidez fermentuak destilatzen dira, esate
baterako whisky, vodka, tekila edo rona egiteko. Alkoholaren konposizio generoaren arabera kolorea,
zaporea, usaina eta beste hainbat gauza aldatzen dituzte. Alkohola askotan adulteratu egiten da eta ez
da kalitate eta osasun kontroletatik pasa, adibidez alkohol etilikoa. Egurretik eratorritako alkoholak
itsupena sor lezake. Alkoholak 25-90 minutu inguru behar ditu odolera iristeko.
Askok pentsatzen dute alkohola pizgarri bat dela, baina gorputzaren mekanismoaren
depresioaren ondorio da. Drogetan bezala alkoholak dosiaren arabera ondorio ezberdinak ditu: hasera
batean gure hitzei eta ekintzei eragiten die, ondoren arnasketari eta azkenik asko edanez gero,
intosikazioa gerta liteke, hau gertatzean koma etilikoan geratuko ginateke. Terapeutikoki alkohola ere
erabiltzen da. Erdi Aroan adibidez gaixotasunak sendatzeko whiskya edaten zen (whisky hitzak
gaelikoan “biziaren ura” esan nahi du). Alkohola margoak eta fabriketako hainbat gauza disolbatzeko
ere erabiltzen da.
Alkoholak hainbat efektu ditu:
1- Chakras-en efektua: gorputzak dituen 7 gune psikiko eta sutilak.
2- Kanpo energetikoaren efektua.

Guraso batek eta gazte batek alkoholari buruz pentsatzen dutena.


Nola ikusten duzu alkohola gazteen artean?
GURASOA- Nire ustez gazteek ez luketen alkohola edan behar baina guk ezin dugu ezer egin hau
gerta ez dadin.
GAZTEA- Nik uste dut oso gai larria dela, gazte asko alkohola oso goiz probatzen hasten direlako.
Zer iruditzen zaizu gazteei alkohola saltzea?
GUR- Gaizki iruditzen zait zeren askotan esaten da 18 urtekoei bakarrik saltzen zaiela bakarrik, baina
14 eta 17 urtekoei ere saltzen zaie, norbaitek hau gelditu beharko luke.
GAZ- Oso ondo iruditzen zait, neurriz saltzen badigute.
Uste al duzu alkoholarekin hobeto pasatzen dela?
GUR- Ez da beharrezkoa edatea ondo pasatzeko, beste hainbat gauza dituzte egiteko eta ez bakarrik
alkohola edatea, batzuetan ez dute kontrolatzen eta arazoak sortzen dira.
GAZ- Ez.
Zer pentsatzen duzu lege berriari buruz? (16 urtekoei ere alkoholik ez saltzea)
GUR- Eragina edukiko luke gazteen artean, baina azkenean beraiei ez badiete saltzen beste pertsona
bati eskatuko liokete alkohola erosteko. Beraz edaten jarraituko lukete.
GAZ- Niri legeak ez zaizkit batere gustatzen.

Marta Ruiz de Gauna (DBH 4.A)


Egiako haur txokoa egoera larrian
Egiako haur txokoak 16 urte daramazki Egiako haurrei zerbitzu hezitzaile
bat ematen. Gazte talde batek Egiako haurren aisialdi beharrak ikusirik,
haur txokoaren egitasmo bat sortu eta aurrera eraman zuen. Bertan umeen
aisialdia bete eta hezi egiten dituzte. Baina Egiako haur txokoa egoera
larrian aurkitzen da diru kontuak direla medio. 16 urte hauetan zehar
udaletxearen diru laguntza jaso dute, baina laguntza hau azken urte
hauetan oso gutxi igo da, esan daiteke lehenengo urtean jasotzen zuten
diru kopuru berdina jasotzen dutela. Urte hauetan zehar ezin bestekoa
izan da bazkide eta gurasoen inplikazioa haur txokoa aurrera eramateko,
beraiek jarri behar izan dute kasu askotan dirua gauza berriak erosteko.
Baina urterik urtera egoera okertzen joan denez, eraginak gaur egun
tamalgarriak dira. Haur txokoko hezitzaileen egoera urterik urtera prekarioagoa
da, beren soldatak gero eta baxuagoak dira. Diru falta honen beste eragin bat
Egiako haurrek urtero igotzen den kuota ordaintzea da (aipatu beharra dago
beste auzo batzuetan zerbitzu hau doan dela). Kuota igo behar denez, geroz eta
ume gutxiago etortzen da. Bestalde, lokalaren azpiegitura urterik urtera
okerrera doa, estufak,pertsianak...etab. aldatu behar dituzte. Instalazio
elektrikoa zaharkituta dagoenez, automatikoa errez “saltatzen” da. Liburuak eta
jostailuak erosteko ere dirua falta zaie. Esan dezakegu egoera ekonomiko larrian
dagoela haur txokoa, aurten 6000 euroko defizitarekin hasi dute ikasturtea.
Arazo hauek lehenbailehen konpontzeko udalarekin bilera batzuk izan
dituzte, bertan zera exigitu diote udalari: Haur txokoaren egitasmoa
lehenbailehen lehiaketa publikora ateratzea. Antxeta elkarteak 16 urte hauetan
guztietan zehar, auzoarentzat egindako lanak behar eta zor zaien onarpena
jasotzea lehiaketari begira, Egiako haur txokoak ez du nahi auzoaren zerbitzuan
daramaten denbora hau guztia ahaztea.
Azkenik lehiaketara atera bitartean duen azpiegitura eta egoera
ekonomikoa hobetzea eskatzen diote Donostiako udalari.

Ander Edo eta Iker Pedrosa (Batx. 1)