PRAKTIKAK.

Lehen ebaluazioko praktikak.
1. Espainiako mapa politikoa (Autonomia-erkidego eta Herrialdeen kokapena). 2. Europar Batasunaren mapa politikoa (Lurraldeen eta beraien hiriburuen kokapena eta Europa Batasunerako sarrera data) 3. Espainiako mapa litologikoaren iruzkina. 4. Espainiako erliebe-unitate nagusien kokapena mapa batean. Erliebe-unitate horiek nola elkartuta dauden azalduko duen idatzizko legenda egitea. 5. Euskal Autonomia Erkidegoko erliebe-unitate nagusien kokapena mapa batean. Erliebe-unitate horiek nola elkartuta dauden azalduko duen idatzizko legenda egitea. 6. Klimogramen eta dagozkien landaretza mota desberdinen iruzkina. 7. Espainiako ibai nagusien (ibaiadarrak ere), arro eta isurialde hidrografikoen kokapena mapa batean. 8. Euskal Autonomia Erkidegoko ibai nagusien eta isurialde hidrografikoen kokapena mapa batean.

Bigarren ebaluazioko praktikak.
9. Espainiako demografia-erregimenen bilakaeraren grafikoaren iruzkina (1886 urtetik orain arte) 10. Espainiako lurraldeetara etorritako atzerritarren ehunekoen maparen iruzkina. 11. Espainiako edo/eta Euskal Autonomia Erkidegoko adin piramideen iruzkina. 12. Hiriburu bakoitzeko planoa (Selektibitate azterketan Lurralde Historikoaren araberakoa izango da, bakoitzari berea): hiri-sail eta sail-atalen mugaketa, idatzizko legenda egitea eta beraren iruzkina. 13. Espainiako hiri-hierarkia maparen iruzkina. 14. Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-hierarkia maparen iruzkina.

Hirugarren ebaluazioko praktikak.
15. Espainiako nekazaritza-paisaien maparen iruzkina 16. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-paisaien maparen iruzkina.

17. Espainiako industria eremuen eta industria-garapen ardatz potentzialen maparen iruzkina. 18. Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enplegu dentsitate maparen iruzkina. 19. Espainiako errepide-sare maparen iruzkina. 20. Espainiako trenbide-sare maparen iruzkina.