Working Paper

2012ko ekainak 26

GIPUZKOARAKO BERRIKUNTZA POLITIKAZ
AN INNOVATION POLICY FOR GIPUZKOA UNA POLÍTICA DE INNOVACIÓN PARA GIPUZKOA

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1, A MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

GIPUZKOARAKO BERRIKUNTZA POLITIKAZ

1. Industria-eskualde aurreratuetan, ekipamendu
teknologikoa eta berrikuntzarako gaitasuna dira, zalantzarik gabe, lurralde horren etorkizun ekonomikoa (eta bereziki etorkizun industriala) zehaztuko duten funtsezko elementuak.

4. Nolanahi ere, halako datuetatik ezin da
ondorioztatu Gipuzkoako berrikuntza-maila edo ekipamendu teknologikoen maila egokia denik. Aitzitik, azken hamarkadetan izan diren aurrerakuntzak gorabehera, gure industriaren lehiakortasun-premiei erantzuteko behar dena baino askoz ere ekipamendu teknologiko gutxiago du Gipuzkoak.

2. Argi dago azken hamarkadetan Gipuzkoan
aurrerakuntza nabarmenak egin direla berrikuntza teknologikoaren alorrean. 2008an, Gipuzkoak BPGren %2,23 inbertitu zuen I+Gn. Urte berean, EAEn %1,85 eta Europako Batasunean %1,90 inbertitu zen, batez beste.

5. Espainiako batez bestekoa, EAEko batez
bestekoa eta EBko batez bestekoa ez dira gure industriarako erreferentzia egokiak, geroz eta gehiago Europako herrialde aurreratuenekin lehian sartzeko premian baikaude.

3. Berrikitan, 2010ean I+Grako gastuak izan zuen
bilakaerari buruzko datuak kaleratu dira, eta ikuspegi baikorra erakusten dute Gipuzkoako1 egoerari buruz: EU 27, Espainia, EAE, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa I+Grako GASTUA/2010eko BPGrekiko

6. Ikus dezagun zein den Gipuzkoako egoera,
EBko herrialde aurreratuen aldean:

Gipuzkoa, Alemania, Danimarka, Suedia, Finlandia GASTUA/2010eko BPGrekiko (EUSTAT) (Iturria: EUSTAT)

I+Grako

7. Eta,
1

I+Gn egindako gastua da, ziur aski, Ekonomia batek duen berrikuntza teknologikorako gaitasunari buruzko erreferentzia argiena, hori ere sinplifikazio bat dela onartuta ere.

2008ko datuak erabiliz (2007koak, Japoniaren kasuan), Japoniako eta AEBetako datuak ere sartuz gero:

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

GIPUZKOARAKO BERRIKUNTZA POLITIKAZ

4
Gipuzkoa

10. Zentzu horretan, gure ustez, jakinarazi
Alemania Dinamarca

3 2

Suecia Finlandia USA Japón (2007)

1
0 GASTO en I+D s/PIB 2008

beharra dago Gipuzkoak ekipamendu teknologikoan duen defizita izango dela, ziurrenik, gure industria-politikaren epe luzerako erronka nagusia eta, beraz, horrexek izan behar duela epe laburrerako helburu nagusia. Ahantzi gabe, jakina, gaur egungo krisi-egoeraren ondorioz, enpresa-kreditua eta inbertsioa sustatzea lehen mailako elementuak izango direla.

Gipuzkoa, Alemania, Danimarka, Suedia, Finlandia, AEB, Japonia I+Grako GASTUA/2008ko BPGrekiko (EUSTAT)

11. Gipuzkoan

8. Ikus

daitekeenez, nabarmen ageri da Gipuzkoako egoera atzeratuago dagoela ekonomia aurreratuenetako lehiakideen aldean. Baina informazio estatistiko hori engainagarria izan daiteke, kontuan hartzen ez badugu Gipuzkoa argi eta garbi industria-ingurunea dela, eta estatistika horren ondorioetarako ezin dela alderatu AEBekin edo Alemaniarekin, Estatu horietako datuetan, industria-eremuekin batera, nekazaritza-eremuak eta zerbitzu-eremuak ere kontuan hartzen direlako.

I+Gn egindako gastu murritzegiarekin batera, funtsezko beste alderdi bat ere aipatu behar da: I+Gn egiten den gastu publikoa hein txiki batean baizik ez da transferitzen industriara. Hau da, desoreka nabarmena dago berrikuntza inputetan dugun egoeraren (inbertsioa, langile zientzialariak eta teknikariak, instalazioak … horietan guztietan Europako batez bestekoaren gainetik baikaude), eta emaitza eskasen artean (patenteak, argitalpenak, enpresetarako transferentziak).2

12. Horixe da, ziurrenik, Gipuzkoak berrikuntzapolitikan duen erronka nagusia. Derrigorrez ziurtatu behar dugu berrikuntzara bideratzen diren baliabideak eraginkortasun handiagoz
2

9. Zentzu horretan, funtsezkoa da abiapuntuko
egoera argitzea. Eta funtsezkoa da, era berean, azken hamarkadetan gure politika publikoen hutsegite larrienetako bat izan dena argitzea: datu estatistikoetan, gure etorkizunerako erreferentzia interesgarriak ez ziren inguruneekin alderatzea, iritzi publikoari emaitza positiboak erakusteko asmo hutsez. Ezinbestekoa da hoberenekin alderatzea, batez ere nazioartekotuta dagoen enpresa-ingurune batean, gure enpresek hortxe lehiatu behar dutelako halabeharrez.

“GUZTIOK BATERA GURE ETORKIZUN ERKIDEA ERAIKITZEN. Gipuzkoaren estrategia 2020-2030” Txostenak berariaz adierazten zuen: “nolabaiteko endogamia edo harremanetarako kapilaritate eskasa dago enpresa-munduaren, unibertsitatearen eta teknologia-zentroen artean, eta ziur aski horrek ez du laguntzen ezagutza eta garapen teknologikoaren alorrean eskuratutako aurrerakuntzak merkatuan ezartzen”.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

GIPUZKOARAKO BERRIKUNTZA POLITIKAZ

esleituko direla, eta gure ekipamendu teknologikoan nabarmenagoak izango dituztela.

industriaren ondorio

13. Horretarako bidea ez da -edo ez da bide
bakarraezinbestean baliabide gehiago bideratzea berrikuntza teknologikorako. Teknologia-zentroek eta, batez ere unibertsitateek, modu eraginkorrean esleitu gabeko baliabideak erabiltzen badituzte, baliabide-esleipen horiek berrikusi egin behar dira. Erakundeei ez zaizkie baliabideak mekanikoki eman behar, izaera instituzionala dutelako besterik gabe; aldiz, politika publikoen ikuspegian oinarrituta, baliabide horien bidez zer lortu nahi den kontuan hartuta banatu beharko dira.

luzerakoa edo oso epe luzerakoa izan. Laguntza edo aurrekontuko diru-sail bakoitzaren egoera zehatzak aginduko du “epe luzerako enpresainteres” hori adierazpen formal baten bidez gauzatuko den (lehen urratsa izan daiteke) edota finantziazioan parte-hartzearen bidez gauzatuko den (gutxienekoa izan arren: %5 edo %10, batez ere oinarrizko ikerkuntzara bideratutako baliabideetan).

17. Nolabait, gure berrikuntza teknologikorako
politika birbideratze hori gure berrikuntzasistemaren birdefinitzeari lotuta egongo da. Horrek funtsezko aldaketak ekarriko ditu (edo ekarri behar lituzke) egituran, eta gure klase politikoak, orain arte, ez ditu halakoak begi onez hartu izan. Gainera, horren ondorio politikoa ere kontuan hartu behar da.

14. Praktikan, zera esan nahi du horrek:
Gipuzkoako lurralde historikoan berrikuntzara bideratzen diren baliabideen ikuskapena egin behar dela, eta aurrekontuko diru-sailak esleitzean, berariazko azterketa egin beharko dela.

18. Horregatik, gure proposamena zera da:
laguntza publikoak berriz definituta, berrikuntza teknologikorako politiketan jauzi kualitatibo hori egitea. Horretarako, ezinbestez, erabaki konplexu eta ausartak hartu beharko dira, jakinik egiturazkoak diren beste neurri batzuek baino kostu politiko txikiagoa izango dutela.

15. Aurrekontuko diru-sail batzuk (edo horien
zenbatekoa) baldintzatu egin beharko lirateke, ikerketaren ahaleginak argi eta garbi industriara bidera daitezen.

19. “GIPUZKOAREN

16. Oro har, gure ustez, ezinbestekoa da
industria-enpresek parte-hartze handiagoa izatea berrikuntzari laguntzeko politiketan, teknologiaeta unibertsitate-zentroei esleitzen zaizkien laguntzak barne hartuta. Laguntza horietarako guztietarako ezinbesteko baldintza izan behar luke enpresa-interesa izatea, nahiz eta epe

ESTRATEGIA 2020-2030" txostenak honako hau proposatzen du: Erreferentziako Adierazletzat hartzea 2020an Gipuzkoako I+G+b-rako inbertsioa Barne Produktu Gordinaren %4,5ean ezartzea. Europako Batasunak %3ko inbertsioa planteatu du, batez beste. Helburu hori lortzeko, 2012-2020 bitartean enpresek eta administrazioek "urtetik urtera %0,25 inguru" areagotu beharko dute euren I+G+i-rako inbertsioa.

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

GIPUZKOARAKO BERRIKUNTZA POLITIKAZ

20. Gure iritzian, 2020rako %4,5eko helburu hori
eta aipaturiko txostenean hori lortzeko proposatzen diren lan-ildoak zentzuzkoak dira, baina zehaztasuna falta zaie. Izan ere, “lan-ildo” horiek ”helburu kualitatibotzat” har daitezke.

24. Jakina, azpimarratu egin behar da enpresara
zuzenduta ez dagoen berrikuntzaren sustapena guztiz bestelako irizpideen arabera egin behar dela; halakoetan, enpresa-interesa baztertu eta aniztasuna eta ikuspegi kritikoa sustatu behar dira.

21. Gure ustez, horren inguruan beste jarduketa
publiko batzuek izan dezaketen garrantzia albo batera utzita, gastu publikorako politikak (batez ere laguntzak eta subentzioak) eta zergaerregulazioa dira berrikuntza teknologikorako politiken bilakaeran eragin zuzenena izango duten tresnak, eta horren inguruan egin beharreko urratsak aztertzeko funtsezko tresnak ere badira.

22. Azaldutako ildoan, epe laburrean, hiru
oinarrizko tresna erabili behar dira, gure ustez: a) Berrikuntza teknologikora bideratutako baliabide publikoen industria-interesa argitzea. b) Gipuzkoako enpresak berrikuntza teknologikoetarako laguntzetan eta oinarrizko ikerkuntzara bideratutako laguntzetan inplikatzea. c) Inbertsiorako laguntza-politiketan berrikuntza teknologikorako gaitasuna duten inbertsioak lehenestea.

23. Jarduketa horiek Gipuzkoako Foru Aldundiak
nahiz Eusko Jaurlaritzak garatu beharreko politikei eragiten diete nagusiki eta, beraz, interesgarria litzateke zuzenean ezarri beharreko neurriak ez ezik, norberaren perspektibak, helburuak eta irizpideak ere kontrastatzea.
As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful