You are on page 1of 1

Joxe Azurmendiri emango zaio Dabilen Elea saria, bere obra monumentalarengatik. diariovasco.

com

2012-11-13 11:24

Promociones DV Clasificados 11870.com Vivienda Empleo Coches mujerhoy.com

Martes, 13 noviembre 2012

Hoy

11

Maana

18

Iniciar sesin con

Regstrate IR

Portada Politica

Gipuzkoa Sociedad

Deportes Internacional

Economa Cultura

Ms Actualidad Recortes Famosos

Gente y TV

Ocio

Participa Fotos

Blogs Solidari@s

Servicios Lo + visto

Hemeroteca Elecciones Pas Vasco

Objetivo Gipuzkoa

Ests en: diariovasco.com > Noticias Ms Actualidad > Noticias Cultura > Joxe Azurmendiri emango zaio Dabilen Elea saria, bere obra monumentalarengatik
LITERATURA

Joxe Azurmendiri emango zaio Dabilen Elea saria, bere obra monumentalarengatik
Euskal Liburuaren Gauean izango da emate-ekitaldia, datorren astelehenean Victoria Eugeniako Club Aretoan. Saria bost elkartek antolatzen dute: idazle, editore, irudigile eta itzultzaileen elkarteek eta Galtzagorrik
31.10.12 - 01:13 - F. I. | DO NOSTIA.

Joxe Azurmendiri emango zaio aurtengo Dabilen Elea saria. Euskal Liburuaren Gauean izango da emate-ekitaldia, datorren astelehenean 20.00etan Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Cub Aretoan. Ekitaldi irekia izango da, baina sarrerarik gabea. Euskal liburugintzaren inguruko bost elkartek, Euskal Editoreen Elkarteak (EEE), Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (APIE-EIEP), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literaturaren Elkarteak antolatzen dute Euskal Liburuaren Gaua eta aipatutako saria. Liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion errekonozimendua izan ohi da Dabilen Elea saria. Joxe Azurmendi Euskal Herriko pentsalari emankor eta erudituenetakoa da, adierazi dute antolatzaileek. Euskal idazle honek saiakera-liburuak plazaratu izan ditu batik bat, baina gazte garaian poesiaren arloan murgildu zen baita ere. Halaber, Jakin Irakurgaiak liburu-bildumako zuzendaria izan da; Udako Euskal Unibertsitatearen sortzaileetako bat; eta EHUko irakaslea da, gaur egun emeritoa. 2010ean euskaltzain ohorezko izendatu zuten. Azurmendiren obra monumentala ezagutzen duenak badaki hautu erabat justifikatua dela honakoa; areago, harritu ere egingo da askoz lehenago ez zaiolako ganorazko aitortzarik egin, Zegamako pentsalari handiari. Azurmendi filosofo garrantzitsua da, zalantzarik gabe; Euskal Herrian eta Euskal Herriarentzat lehenik, baina, orobat, nazioarteak sortu dituen filosofo handien artean dago, esan dute bost elkarte horiek. Euskal Liburuaren Gaua urtero antolatzen da 2008. urteaz geroztik, kultur industriak euskal gizarte eleanitzaren garapenari egiten dion ekarpena agerian jarri eta ikusaraztea xede harturik. Gainera, euskarazko liburugintzan parte hartzen duten hainbat eragileren bilgune ere bada, hala nola argitaratzaileak, idazleak, irudigileak eta itzultzaileak. Honako hauek jaso dute saria aurreko urteetan: Antton Olariaga (2008), Juan Mari Torrealdai (2009), Itxaropena argitaletxea (2010) eta Mariasun Landa (2011). Datorren astelehenean, Idoia Noble itzultzaile eta interpreteak gidatuko du ekitaldia, eta Juantxo Zeberio pianistak jantziko du musikaz. Aurtengo edizioan, Dabilen Elea sariaren oroigarria aldatu egingo da. Hain zuzen ere, Antton Olariaga ilustratzaileak bereziki Azurmendiri eskainitako ilustrazioa egin du, sariaren oroigarri gisa. Ilustrazio hori iazko saridunaren eskutik jasoko du Joxe Azurmendik, eta, besteak beste, Lorea Agirre kazetariak, Joan Mari Torrealdai idazleak, Xabier Mendiguren Elizegi editoreak eta Hedoi Etxarte poetak jardungo dute, omenduaren ibilbidea agertuko dutelarik. Atzo, Nerea Txapartegi, Udaleko Kultura delegatuak eta Euskal Editoreen Elkarteko Jorge Gimenezek aurkeztu zuten literatur festa hau. Eskerrak Udalari eta Kutxa Fundazioari, bestela ezinezkoa litzateke, esan zuen Gimenezek. Gogorarazi behar da, bestalde, Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Humanitateen saria ere Joxe Azurmendiri emango zaiola, hain zuzen ere azaroak 8 Donostiako Miramar jauregian.

TAGS RELACIONADOS joxe, azurmendiri, emango, zaio, dabilen, elea, saria, bere, obra, monumentalarengatik

Para poder comentar debes estar registrado

Aadir comentario
http://www.diariovasco.com/v/20121031/cultura/joxe-azurmendiri-emango-zaio-20121031.html Pgina 1 de 2

You might also like