3.

UNITATEA

HEZURRAK

1.SARRERA

Hezurrak ehun konektiboz osatutako egitura zurrunak dira. Giza eskeletoaren atal nagusia dira, lokomozio-aparatuaren atal pasibo gisa. Gorputzari zutik eusteaz arduratzen dira. Gizaki helduaren sistema eskeletikoa 205 hezurrez osatuta dago.

● ●

Sistema eskeletikoa 2 atal nagusitan bana daiteke:
1. ESKELETO AXIALA: ● Garezurra ● Bizkarrezura ● Toraxa ● Bularrezurra (esternoia) ● Saihetsezurrak

2. ESKELETO APENDIKULARRA ● Sorbalda-gerria (gerri eskapularra) ● Sabel-gerria (pelbis-gerria) ● Gorputz-adarrak

Hezurrak dituzten funtzio nagusiak:

Bizi-egituren babesa (bihotza eta birikak esaterako). Gorputzaren euskarria. Mugimenduaren oinarri mekanikoa. Hematopoiesia: odoleko zelulen ekoizpena (hezur-muin gorrian) Gatz mineralen biltegia (kaltzioa, fosforoa eta magnesioa batez ere)

– – –

2.HEZURREN SAILKAPENA

Hezurrak izan daitezke:
1. HEZUR LUZEAK 2. HEZUR LAUAK 3. HEZUR LABURRAK 4. HEZUR PNEUMATIKOAK 5. HEZUR IRREGULARRAK

2.1. HEZUR LUZEAK

Hauen luzera lodiera baino handiagoa da. Gorputz-adarrak osatzen dituzte. Hezur hauek 3 atal nagusitan bana daitezke:
– –

DIAFISIA: Erdiko atal zilindrikoa METAFISIA: Diafisiaren eta hezur-buruen artean kokatzen den egitura. EPIFISIA: Hezurren muturreko zatiak (hezur-burua).

Hezur baten atalak bereiz daitezke: diafisia (1), metafisia (2) eta epifisia (3).

2.2. HEZUR LAUAK

Bi geruza trinkoz eta hauen artean kokatzen den gai harroz osatuta daude. Hauen artean ondorengoak ditugu: garezurrak, eskapula, etab.

2.3. HEZUR LABURRAK

Geruza gogor batez inguratutako gai harroz eratuta daude. Luze-zabaleko neurriak berdintsuak izaten dira. Hona hemen zenbait adibide: karpo edo tartsoko hezurrak.

2.4. HEZUR PNEUMATIKOAK

Barnealdean barrunbeak dituzte eta hauek mukosaz inguratuta daude. Hauen artean, garezurrean agertzen diren hezur batzuk daude. Barnealdetan sinuak dituzte,: maxilarra, etmoidea, frontala eta esfenoidea esaterako.

2.5. HEZUR IRREGULARRAK

Aurreko taldeetan sartu ezineko hezurrak dira, ornoak esaterako.

3. HEZURREN OSAERA ETA EGITURA

Osaera kimikoari begiratuz, bi eratako osagaiak dituzte: organikoak eta inorganikoak, 1:2 proportzioan.

A) GAI ORGANIKOA: ● Hezur-zelulek eta zelulen arteko gaiak edo matrizeak osatzen dute. ● Hezur biziaren masaren %33 ● Matrize organikoaren % 90 zuntz kolagenoak dira eta hauek elastikotasuna ematen diete hezurrei.

Hezur-zelulen artean ezberdindu behar dira:

ondokoak

Osteoblastoa: osteogenesia eragiten du, hau da, matrize organikoa ekoizten du, osteoide deitzen zaio honi eta, kaltzifikatu ondoren hezur, bihurtzen da. Osteozitoa: behin osteoblastoak osteoidea eratu eta hau kaltzifikatu ondoren, matrize organikoaz osatutako egitura batez inguratuta geratzen da eta orduan osteozito izena hartzen du. Osteoklastoa: hezurren azalean agertzen diren zelula multinukleatuak dira. Hezurra desegiteko gaitasuna dute hauek.

B. GAI INORGANIKOA:

Hezurrei gogortasuna ematen die. Materia inorganikoa bizirik dagoen hezur baten hezurehuneko % 67 da. Gatz mineralez osaturik dago, kaltzioz eta fosfatoz nagusiki, baina beste gai batzuk ere badaude, esaterako: magnesioa, sodioa, hidroxiloa, karbonatoak eta fluoruroak.

Hezurrak hezur-ehunez daude osatuta, histologian aipatu dugun bezala. Hezurraren ebaketa egingo bagenu, honelako egitura agertuko litzaiguke:

Kanpoaldeko geruza Hezur-ehun trinkoa Hezur-ehun harroa Hezur-muin gorria Hezur-muin horia Periostioa

Hezur luzeetan hiru motatako irrigazioa dago:

Arteria epifisiarioak: kartilago artikularren barnealdea irrigatzeaz arduratzen dira. Arteria nutrizio diafisiarioak: nutriziozuloetatik hezurrera sartu eta hezurraren ertz bietara zuzentzen dira. Sistema benosoa: arterien kontrako bidea egingo dute.

4. GIZA ESKELETOA

4.1. BURUHEZURRA

Burmuina babesteko kutxa bat eratzen dute. Hauetako batzuk bakunak dira eta erdialdean kokatuta daude; beste batzuk bikoitzak dira eta aldamenetan daude. Bi talde bereiztuko ditugu:

A) GAREZURRA B) AURPEGIKO HEZURRAK

A) GAREZURRA

Garezurra eratzen duten hezurrak honako hauek dira:

HEZUR FRONTALA: kopeta eta betzuloen goialdea eratzen du. ESFENOIDE HEZURRA: garezurra azpitik ixten du. OKZIPITALA EDO GARONDOHEZURRA: esfenoidearen, parietalaren eta tenporalaren artean dago kokatuta. Bizkarrezurreko muina irteteko zulo handi bat dauka. HEZUR PARIETALAK: garezurra goialdetik ixten dute. TENPORALA EDO LOKI HEZURRA: bere barnean harkaitza izeneko hezur bat dago eta belarri-organoak daude bertan.

Garezurreko hezurrak: hezur frontala (1), esfenoide hezurra (2), okzipitala edo garondo hezurra (3), hezur parietala (4) eta tenporala edo loki hezurra (5).

Garezurreko hezurren artean joskurak agertzen dira eta hauek dira garrantzitsuenak:

JOSKURA KORONALA: hezur frontalen eta parietalen artean dago. JOSKURA SAGITALA: parietalen artean. hezur

JOSKURA LANBDOIDEOA: okzipitalen eta bi hezur parietalen artean. Joskura eskamosoa: hezur tenporalaren eta hezur parietalaren artean. Joskura frontalean. metopikoa: hezur

Garezurreko joskurak: koronala (1), sagitala (2) eta lanbdoideoa (3).

Jaiotzean hezurrak ez daude elkarrekin lotuta eta garapenean zehar lotuz joango dira. Beraz, haurrengan mintzespazioak agertzen dira buruko hezurren artean, fontanela deritzenak.

Fontanelak: bregmatikoa (1), lanbdoideoa (2) esfenoideoa (3) eta mastoideoa (4).

B) AURPEGIKO HEZURRAK
Aurpegiko-hezurrak eratzen dituzten hezurrak hauexek dira:

ETMOIDE HEZURRA: sudur zuloen ondoan dago kokatuta. MALKO-HEZURRAK: aldean daude. betzuloen beheko

MASAILEZURRA: goiko baraila eratzen du. Goiko hortz-hagin guztiak bertan kokatzen dira. Bestalde, masailezurrak hezur palatinoa eratzen du, ahosabai gogorraren atzeko atala, alegia. BOMER HEZURRA: trenkada eratzen du. sudurraren erdiko

SUDURRAREN HEZUR PROPIOAK. BARAILA: aske agertzen da. Hitz egiteko eta murtxikatzeko mugitzen ditugu. Beheko hortz-hagin guztiak bertan daude. HEZUR ZIGOMATIKOA: masailezurrarekin batera goiko baraila eratzen du.
Aurpegiko hezurrak: etmoide hezurra (1), malko-hezurra (2), masailezurra (3), hezur palatinoa (4), bomer hezurra (5). sudurraren hezur propioak (6), baraila (7), hezur zigomatikoa (8), eta esfenoide hezurra (9).

4.2. GORPUTZ-ENBORRA A) BIZKARREZURRA

Orno izeneko 33 hezur txikiz osaturik dago, eta hauek elkarren artean ehun kartilaginosoz aldenduta daude (ornoarteko diskoak). Lehen eta bigarren ornoak (atlas eta axis) izan ezik, orno mugikorrek (goi eskualdekoek) antzeko egitura aurkezten dute. Edozein ornotan atal hauek bereizten dira: aurrealdean gorputza, atzealdean orno-zulo bat eta hiru apofisi (zeharkako apofisia, arantza-apofisia eta saihetsapofisia). Orno-zuloek bizkarrezurmuinarentzako hodi bat eratzen dute (nerbio-sistema).

Bost aldetan banatzen da bizkarrezurra:

LEPOALDEA: lepoa eratzen du. Zazpi lepo-ornoz edo orno zerbikalez osaturik dago, lehenengoa atlasa eta bigarrena axisa deitzen dira. Hauek buruaren eta lepoaren arteko higidura ahalbidetzen dute. BIZKARRALDEA: bizkarrean kokaturik dauden hamabi bizkar-ornoz edo orno torazikoz eratua. Bakoitzetik bi saihetsezur irteten dira, aurretik bularrezurrarekin lotzen dira, bular-kaiola eratuz. GERRIALDEA: giltzurrunaldean kokaturik eta bost gerri-ornoz edo orno lunbarrez osatuta dago. ERREINALDEA: bost ornoz eraturik dago, errainezurra (sakroa) izeneko hezur bakar batean. Honek triangelu itxura dauka, oinarria gorantz dauka eta aldeak aldaka-hezurrari (iliona) lotuta ditu. UZKORNOALDEA: lau orno txikiz eraturik dago eta hezur bakar bat eratzen dute uzkornoa (kokzixa).

B) SAIHETSEZURRAK

Lehenengo zazpi bikoteak bularrezurrarekin lotzen dira eta egiazko saihetsezurrak direla esaten da. Hurrengo hiru bikoteak kartilago baten bidez lotzen dira eta saihetsezur aizunak deritze. Gelditzen diren bi bikoteak oso laburrak dira eta aske daude, hots, ez daude lotuta ez bularrezurrari eta ez euren artean ere, eta saihetsezur lokak dira. Bizkarrezurrarekin batera bular-kaiola (kutxa torazikoa edo toraxa) eratzen dute. Birikak eta bihotza babesten ditu honek.
Bular-kaiola: egiazko sahietsezurrak (1), sahietsezur aizunak (2) eta sahitsezur lokak (3).

C) BULARREZURRA EDO ESTERNOIA

Hiru atal ditu: manubrioa,lehenengo bi saihetsezur bikoteak kokatzen diren lekua, gorputza, sei benetako saihetsezur bikoteak lotzen diren lekua eta xifoide apofisia.
manubrioa

gorputza

Xifoide apofisia

4.3. GORPUTZ-ADARRAK A) GOIKO GORPUTZ-ADARRAK

Honako 4 atal hauek bereizten dira:

a) GERRI-ESKAPULARRA b) BESOA c) BESAURREA d) ESKUA

a) GERRI ESKAPULARRA edo SORBALDA-GERRIA

Eskapulak edo omoplatoak eta klabikulak eratzen dute. Gerri-eskapularra, adar bakoitzean, klabikula batez eta eskapula edo omoplato batez dago osatuta. Klabikula S itxura duen hezur luze bat da eta eskapula humeroaren buruari lotzen zaio. Eskapula laua da, triangelu itxurakoa, eta bizkar gainaren atzealdean dago kokatuta.

Sorbalda-gerria: eskapula dorsal aldetik ikusita (A), eskapula albotik ikusita (B) eta klabikula (D).

b) BESOA

Gerri-eskapularraren ondoren besoa dator, eta honen hezur bakarra humeroa da. Ukondoan kubitua eta erradioa hezurrekin artikulatzen da. Giltzadura honetan dauden bi hezur hauei esker, besondoaren bi mugimendu egin ditzakegu, eskua gorantz eta beherantz ibiliz (supinazioa eta pronazioa).

Besoa: umeroa (A) eta besaurrea: kubitua (B) eta erradioa (D)

c) BESAURREA

Besaurrean bi hezur ditugu: kubitua eta erradioa Kubitua garatuagoa dago ukondoan eta erradioa, berriz, eskumuturrean. Bereizteko, hartu kontuan erpuruaren aldean dagoen hezurra erradioa dela. Kubituak ukondoan gako itxurako irtengune bat dauka, humeroaren zabalgune batean sartzen dena, besoa luzatzean atzeko alderantz joan ez dadin.

d) ESKUA

Eskuko hezurtzak hiru atal ditu: karpoa, metakarpoa eta falangeak.

Karpoak zortzi hezur ditu: eskafoidea, semilunarra, piramidala, pisiformea, trapezioa, trapezoidea, handia eta gako-hezurra. Metakarpoak esku-ahurra eratzen du eta hatz bakoitzarentzat hezur metakarpiano bat du. Hatzak hiru falangez daude eratuta: proximala, erdikoa eta distala; hala ere, erpurua salbuespena da bi hezur baititu.

B) BEHEKO GORPUTZ-ADARRAK
Honako hezur hauek eratzen dituzte:

a) SABEL-GERRIA b) IZTERRA c) ZANGOA d) OINA

a) SABEL-GERRIA

Sabel-gerria, alde bietatik, koxalek osatzen dute eta koxal bakoitza, berriz, hiru hezurrek: ilionak, iskionak eta pubisak. Koxalak bizkarrezurrarekin errainezurrean elkartzen dira. Sabel-gerriak itxura ezberdina dauka emakumeengan eta gizonengan.
A. Koxala: iliona (1), iskiona (2) eta pubisa (3). B. Emakumeen sabel-gerria. D. Gizonen sabelgerria.

b) IZTERRAK

Izterrean femurra edo izterrezurra dago eta gorputzeko hezur luzeena da. Goialdetik buru bat dauka, koxalarekin lotuz aldaka eratzen duena.

c) ZANGOAK

Zangoan bi hezur ditugu, tibia eta peronea. Tibia lodiagoa da, triangelu-prisma itxurakoa. Belaunaren aurrealdean disko itxurako hezur bat, belaunezurra edo errotula dago, zangoa aurrerantz toles ez dadin.

A. Femurra edo izterrezurra. B. Errotula edo belaunezurra. D. Tibia. E. Peronea.

d) OINAK

Oinak, eskuak bezala, hiru atal ditu: tartsoa, metatartsoa eta falangeak. Orkatila edo tartsoak zazpi hezur ditu: kalkaneoa, astragaloa, nabikularra edo eskafoidea, kuboidea eta hiru kuneiformeak (I, II eta III). Behatz bakoitza hiru falangez osaturik dago, behatz lodia izan ezik, honek bi besterik ez baitu.

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful