Working Paper

2013ko otsailaren 17a

TOKI ADMINISTRAZIOEN ERREFORMA ULERGAITZA

THE SO DIFFICULT TO UNDERSTAND REFORM OF THE LOCAL GOVERNMENT

LA DIFÍCILMENTE COMPRENSIBLE REFORMA DE LA ADMINISTRACIÓN LOCAL

As a Working Paper, it doesn´t reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

TOKI ADMINISTRAZIOEN ERREFORMA ULERGAITZA

1. Azkenean badugu udal erreformari buruzko
testu bat dagokion organoaren –Gobernuarengurasotasun eta guzti. Ministroen Batzordeak otsailaren 15ean aurkeztu zituen jendaurrean toki administrazioa goitik behera aldatuko duen erreformaren gako nagusiak lehen aldiz. Oraindik lege aurreproiekturik publiko egin ez arren, Gobernuak aditzera eman ditu ardatzak zeintzuk izango diren, eta kezkatzeko arrazoi bat baino gehiago dago. Kuriosoa da gardentasuna hainbatetan aipatu zen aurkezpenean testua bera ez banatzea, baina proposamenak zehazten ari direla ematen du behintzat.

eromenak jota dagoela, eta ez da inolaz ere egia. Oso injustuak izaten ari dira hainbat hedabide eta politiko udalei buruz esaten dituztenak. Udal administrazioa ez da inondik inora ere aditzera ematen ari den kaosa. Aitzitik, ondoen baloratutako administrazioen artean dago, eta zerbitzuak kosta ala kosta emateko gaitasun ikaragarria du.

5.Ez diogu udal antolaketak, toki administrazioak,
aldaketarik behar ez duenik. Eskumenen inguruan hitz egin behar da, baina udalei eskumenak kentzeari buruz ari bagara (eta ez gaitzen engainatu, horri buruz ari gara eta) arrazoi hobeak bilatu behar dira horretarako, ezin baita erreformarako arrazoia jasangarritasuna dela esan, eta ez erreparatu zein gaitasun daukan administrazio bakoitzak zerbitzu publikoak jende gehiagori modu eraginkorragoan eta kalitate gehiagoz(eta merkeago kasua bada) eskaintzeko. Hau da, diruaz gain aintzat hartu behar diren faktoreak badaude zerbitzuen jasangarritasunean eta eraginkortasunean.

2. Kezkatzeko arrazoiak bi edo hiru multzotan
koka daitezke. Batetik prozedurakoak daude, bestetik konpetentzien gainekoak, eta azkenik ekonomikoak, ez baita ahaztu behar erreforma honetara bultzatutako arrazoi nagusiena jasangarritasuna dela, hala aipatu da behin eta berriro ere. Jasangarritasun hau ordea soilik termino ekonomikoetan neurtzen da, eta berauetan ere kalkuluen eta konputatzeko moduen gaineko zalantzak asko dira, ez baitakigu ezer horrelakoen gainean.

6.Baina has gaitezen kezkarako arrazoi direnekin,
eta zehazki erreformarako prozedurari erreparatzen. Prozedurari dagokionez, noraezean ibilitako egitasmo baten arrasto guztiak ditu. Behin eta berriro bota izan dira zundak, eta gero bertan behera utzi. Horren lekuko da zinegotzi kopurua murrizteko proposamena aurrezte neurri modura aurkeztea, ohartu gabe zinegotzi gehienek (%80 inguruk) ez dutela soldatarik jasotzen beraien lanarengatik. Antzekoak gertatu dira beste zenbait abiapuntuko proposamenekin ere.

3.Baina arazo hauek eta gai honi buruz hitz
egiterakoan bultzatu diren eztabaidek dagoeneko kalte handi bat egin diete toki administrazioei, ematen baitu berauek direla egun bizi dugun egoera honen errudun nagusiak, udalek eraman dutela estatuaren defizita egungo mailara beraien neurri gabeko eskumenen entramarengatik, soldata neurrigabekoengatik, sozietateak eta mankomunitateak sortzeko amorruarengatik. Eta mezu hauek erantzukizun politikoak gainetik kentzeko modu bat izateaz aparte, oso kaltegarriak dira.

7.Honela, proposatu diren zenbait neurrik
benetan udal mailan den arazoa konpontzen lagunduko duten ala egoera okertu baino egingo ez duten ez dago garbi. Horretarako garrantzitsua izango litzateke udal ordezkarien elkarteekin eta

4.Gaian jantzita ez dagoen entzule batek
erreforma honen azalpenak eta arrazoiak entzuterakoan pentsa dezake udal administrazioa

As a Working Paper, it doesn´t reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICenter scribd.com/EKAICenter

TOKI ADMINISTRAZIOEN ERREFORMA ULERGAITZA

alderdiekin kontsentsu zabalagoak lortzea, baina ez da halakorik izan, eta batzuetan inpresioa ematen du lege hau egin dutenek udal bizitzaren ezagutza urria dutela, eta ‘gaineko’ (goitik beherako eta azaleko) ikuspegi batetik ari direla, udal arazoa bizi dutenen esku hartzerik gabe.

12.Hainbat ahots ere entzuten hasi gara hau
udalen amaiera dela eta desagertzearen aurreko pausoa dela esanaz: erabaki ahalmenik ez duen organo bat geratzen baita, baina herritarren eskarien aurrean lehen lerroan egonda. Argi dago beraz frustrazioa sortzeko makinak izango direla, eta inork ez du nahiko bertan jardun publikorik gauzatzerik.

8.Ez dago esan beharrik zein garrantzitsua den
lege bat onartu behar denean legea aplikatuko zaien edo aplikatuko dutenen iritzia aintzat hartzea. Kasu honetan hori behar beste ez egiteak, arazo larriak ekarriko dituelakoan gaude, udalen gabezien formulazio desegokia egin baita, eta ondorioz, planteatu diren soluzioak egokiak izatea oso zaila da.

13.Edukiei dagokienez, kezka batez ere ‘a priori’
egindako eta behar besteko oinarririk ez duen baieztapen batetik dator: udalek dagozkienak baino eskumen gehiago hartzen dituzte, eta ez dira gauza dituzten eskumenak modu eraginkorrean gestionatzeko. Gure ustez, oinarri horretatik abiatuta, eta hori kontrastatzeko azterketa seriorik eduki ezean, abiapuntu okerra da. Zalantzarik gabe udalen argaltzea gauzatuko du erreforma honek, gertueneko administrazioa ahuldu egingo du, eta hori zerbitzuak eraginkorragoak izateko dela esatea asko esatea da. Zertan oinarritu esateko aldundi batek edo autonomia erkidego batek hobeto emango dituela gertuko zerbitzuak? Zergatik dira eraginkorragoak administrazio hauek udalak baino? Honek azalpen hobe bat beharko luke, eta ez esaera batzuk sortzeko ahalegin etengabea.

9.Prozesu honek goitik beherakoa izan denaren
itxura guztia du. Hau bereziki larria da, eragiten dion espektroa bereziki zabala baita, biztanleria guztia alegia, eta oinarrizko zerbitzuei eragiten die (besteak beste gizarte zerbitzuak, hezkuntza eta osasuna). Horrelakoetan du pisua behetik gorako kontsentsu eraikitzeak. Zoritxarrez oraingoan ez da horrela izan.

10.Edukiei

dagokienez, oraindik zaila da xehetasunetan sartzea, ez baitugu testu osoa esku artean, ministerioak egindako aurrerapena soilik.

14.Berez konponbidea konpetentziaz hustea 11.Bestalde, prozedurak berak (eta aurrerago
adieraziko dugun bezala, baita zenbait edukik ere) udalen autonomia ahultzen dute, izan ere eskumenak galdu egingo baitituzte, dituztenak kendu diezazkiekete, eta beste administrazio batzuen kontrol zorrotz baten menpe egongo dira. Nekez esan daiteke aldaketa munizipalista baten aurrean gaudela, dagokion ministroak esan duen bezala. Alderantziz, aldaketa honek indartu egiten du udal administrazioa menpeko administrazio bat denaren itxura eta hautematea gizartean. baino, eskumenak gauzatzeko artikulazio hobe bat ezartzea egokiagoa litzateke. Horretarako onena administrazioen arteko elkarlana ahalbidetuko duten mekanismoak ezartzea izango litzateke, eta zentzu horretan udalen arteko elkarlana eta aldundien funtzioa bereziki zaindu beharko lirateke. Baina orain planteatzen den moduan, elkarlana zaildu egiten da, are penalizatu (mankomunitateei egiten zaien begirasuna eta mehatxua), eta aldundiek ahalmen ia aldebakarrekoa dute udal gestioan sartzeko.

As a Working Paper, it doesn´t reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICenter scribd.com/EKAICenter

TOKI ADMINISTRAZIOEN ERREFORMA ULERGAITZA

15.Bestalde kuriosoa da baita ere udalen
jarduteko ahalmena urritu egin dela zorpetu egiten direlako gehiegi. Horren aurrean bi aukera zeuden, edo zorpetze horrengan eragitea toki ogasunen gainean proposamenak eginaz, edo eskumenak kentzea, eta bigarren aukera hau hartu da egin zitekeen gauza bakarra berau balitz bezala jokatuz. Hau da, udalen jasangarritasuna ekonomikoa baldin bada, eta badirudi lehen esan bezala, termino horietan kokatzen dela, uko egin zaio udalen diru gestioarengan eragiteari, udal ogasunen gaiari heltzeari zuzenean.

17.Alderdi ekonomikoaz zerbait aurreratu dugu
baina xehetasunak behar dira jakiteko oraindik benetan aurkeztu diren 7.000 milioi euroko aurrezkia nola egingo den. Ez dago argi hala ere zein neurritaraino aurrezki horren parte bat leku batetik kentzen den eta beste leku batzuetan handituko den gastua izango den, neurri txikiagoan baldin bada ere (adibidez eskumenak beste norbaitek gauzatzen dituenean).

18.Erreforma honek baditu hala ere garrantzi
handikoak izan daitezkeen alderdi positiboak. Udal funtzionamendua eta gestioa helburuetara orientatu nahi dela aipatu zen aurkezpenean, eta horretarako ebaluazio eta jarraipen sistemak ezarri nahi direla. Udal autonomiarekin errespetuz jokatuz gero, funtzionamendu hobe bat ekar dezakeela zalantzarik ez dago. Alde ona gainera honelako neurriak edozein administraziori zabal dakizkiokeela da.

16.Eskumenekin

jarraituaz, esan dugu eskumenen gaiak analisi pausatuagoa eta sakonagoa behar duela, eta azterketak administrazio guztiak bildu beharko lituzkeela, baina ez dago argi benetan balioko ote duen ala ez udalen eskumenak areagotzeko joera eteteko, alde batera utziaz gure ustea joera hori mantentzearen onari ala txarrari buruz.