You are on page 1of 5

Working Paper

2013ko martxoaren 15a

ETXEBIZITZA KOOPERATIBEK ZERTARAKO BALIO DUTE?

What are housing cooperatives for?

¿Para qué sirven las cooperativas de vivienda?

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/ekaicenter scribd.com/EKAICenter

ETXEBIZITZA KOOPERATIBEK ZERTARAKO BALIO DUTE?

1. Etxebizitza

kooperatibei dagokienez, industrializazioa aurrera joan ahala, industriadun herrietan eskulan beharrak medio, jende olde handiak gerturatu ziren, eta bat-bateko populazio igoera horrek etxebizitza alderditik agintari publikoen erreakzio falta izan zuen. Horren ondorioz, hainbat herritan etxebizitza kooperatibak sortu ziren, eta auzo osoak eraiki zituzten erregimen honetan. etxegintza ekimen hauek langileen artean, eta etxebizitza eskuratzeko gaitasun ekonomikorik ez zuten pertsonen artean ateratzen ziren aurrera. Kooperatiben sorreran topatzen den konstante baten aurrean gaude berriro ere: premia biziko ondasun baten beharra – etxebizitzarena-, arduradun politikoen ekintza falta arlo honetan, eta ekimen kooperatibo baten bidez erantzuna ematea.

2. Normalean

instituzionalizazio maila egoki bat lortu dute. Baina ez da gauza bera gertatu etxebizitza kooperatibekin, eta mugimendu hau, bere garaian esanguratsu xamarra izateko lain indartu zena, gaur egun umezurtz geratu dela ematen du mugimendu kooperatibo orokorraren barruan. Zentzu honetan ez dauka kooperatibismoaren egituratze instituzionalean berau ordezkatzen duen adarrik, ez dago gai honen gaineko etorkizunerako estrategiak ezartzen eta mugimendua noranzko egokian bultzatzen lagunduko duen ardura eta egitura espezifikorik.

5. Honen ondorioz, une honetan ez zaio
nabarmentzen abantaila berezirik etxebizitza kooperatibizatzeari, eta beste eremu geografiko batzuetan sortzen ari diren ekimenak promoziorik gabe geratzen ari dira gurean.

3. Hau horrela izan baldin bada ere eta Euskal
Herrian lege kooperatiboek etxebizitza kooperatibak aurreikusten baldin badituzte ere, bilakaera ez da beste adar kooperatibo batzuetan izan denaren parekoa, eta nolabaiteko bide okerra ere hartu du.

6. Jatorrizko etxebizitza kooperatiben izaera
egungo promozio kooperatiben errealitatearekin talkan sartu da. Promozio kooperatiba hauen atzean ez dago kooperatibetan jatorrian dagoen autogestiorik.

4. Euskal mugimendu kooperatiboak batik bat
lanaren eremuan eta hezkuntzaren eremuan eman ditu fruiturik esanguratsuenak, eta horien inguruan egituratze instituzional sendo bat artikulatu da. Baserri giroko kooperatibek ere

7. Dena dela, une honetan etxebizitzaren
kooperatibizazioaren inguruko joerak zeintzuk diren aztertu aurretik, etxebizitza kooperatiba hauek dituzten ezaugarri

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/ekaicenter scribd.com/EKAICenter

ETXEBIZITZA KOOPERATIBEK ZERTARAKO BALIO DUTE?

positiboak zeintzuk diren zerrendatzea komenigarria da: a. Kostuak aurreztea promotoreek duten irabazi asmoa desagertu egiten delako b. Autogestio bidez jardutea c. Gai kolektiboen presentzia eta gaion trataera kolektiboa d. Jardun kooperatiboa denboran luzatzea e. Harreman sareak eraikitzeko gaitasuna f. Soluzionatzen duen arazoa edo beharra baina harantzago joateko gaitasuna, eta gizarte zibila indartzea

9. Lehenak, promoziorako soilik sortutako
kooperatibak promotoreek bultzatutakoak dira, eta eraikitzerakoan dituzten finantzazio arazoak gainditzeko erabiltzen dira batez ere, arrisku finantzarioa etxebizitza erosleei pasatuz. Bankuek kreditua erosle hauen erantzukizun mugagabea aprobetxatuz emango dute.

10. Nahiz eta kooperatiben legezkotasunari
buruzko zalantzarik ez egon, nolabaiteko lege iruzur bat agertzen da, kooperatiba hauen helburua ez baita etxebizitzaren kooperatibiziazioa, edo nahiago bada, eraikuntzaren kooperatibiziazioa, baizik eta arrisku finantzarioak desbideratzea eta saihestea. Kasu hauetan bazkideen artean gauzatzen den autogestiorik ez dago.

8. Une honetan etxebizitza kooperatibetan
hiru eratako kooperatibak topa daitezke: a. Etxebizitzen eraikuntzak irauten duen denbora irauten duten kooperatibak. Gehien sortzen direnak dira, ia esklusiban hauek bakarrik baitaude Euskal Herrian. Promozio kooperatibak dira b. Ekimen sozialeko kooperatibak, working paper honen hasieran aipatu ditugun langileen ingurutik sortutako kooperatibak dira c. Erabilera lagatzean oinarritutako kooperatibak. Hauetan kooperatibak iraun egiten du eraikina egin eta gero, ez dago zatiketa horizontalik ezta jabetza eskualdatzerik. Jabetza kooperatibarena da eta bazkideek erabiltzeko eskubidea dute.

11. Bigarrenak, langileen ingurutik sortutako
kooperatibak, sindikatuek bultzatutakoak hauen artean, ezaugarri kooperatiboak betetzen dituzte, eta hauek zalantzan jar ez daitekeen izaera kooperatiboa dute.

12. Azkenik erabilera lagatze kooperatibak
ditugu. Europa iparraldetik datorren eredua da, eta Eusko Jaurlaritzak aurkeztu zuen Etxebizitza Lege Proiektuak aurreikusten zuen.

13. Lege

honen Hirugarren Xedapen Gehigarriak honako ezaugarri hauek ezartzen dizkie kooperatiba hauei (ez dute

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/ekaicenter scribd.com/EKAICenter

ETXEBIZITZA KOOPERATIBEK ZERTARAKO BALIO DUTE?

formalki kooperatiba izan beharrik, baina formarik egokiena kooperatiba da, eta badirudi hori dagoela lege honen izpirituan: a. Irabazi asmorik gabeko elkarte batek egin beharko du b. Higiezinaren jabea elkarte hau izango da c. Bazkideek beti pertsona fisikoak izan beharko dute d. Bazkideek etxebizitza edo lokala erabiltzeko eskubidea izango dute soilik e. Eskubide hau betirako izango da f. Eskubide hau transmititu daiteke

osatzeko aukera, eta parte hartze eskolak dira. Espazio publikoen konfigurazioa (handiagoa konbibentzia ahalbidetuz, ala urriagoa) funtsezko elementuetako bat da etxebizitzaren ikuskera honetan.

17. Gizarte kohesioan, eta gai publikoen
ezagutzan eta jabetzean (gutxienez etxebizitza eta hirigintzari dagozkionetan) ekarpen bat dira.

18. Eredu honek abantaila praktikoak ere
eskaintzen ditu. Jabetzaren eta alokairuaren artean dagoen eredu bat denez, jabetzarekiko lilurak sortu duen egoera hau moteldu dezake, eta bestalde merkeagoa da erabiltzaileentzat.

14. Lege honek etxebizitza kooperatibekiko
kooperatiben legeak zituen mugak gainditzen ditu eta alternatiba erreal bat jartzen du etxebizitza kooperatibak arautzerakoan. Dena dela legeak, gobernu aldaketa dela-eta, ez du indarrean sartzerainoko ibilbidea egingo. Edonola ere gobernu berriak etxebizitza legea egiten duenean gogoan hartu beharreko ideietako bat da hau.

19. Zatiketa

horizontaleko erabakimen zurrunaren aldean, autogestioari lotutako erabakitzeko modu malguagoak eta ondorioz, eraginkorragoak erabiltzeko aukera dago, kooperatiben legea aplikatuko bailitzateke, eta ondorioz bere erregimen organikoa.

15. Baina legeak baino areago, eredu honek
aldaketa kultural bat eskatzen du eta etxebizitzaren gainean gizarteak duen ikuskera aldatzea eskatzen du batez ere.

20. Finean, etxebizitza kooperatibek zer eskaini
handia dute etxebizitza eskubideari, plano teorikoan gaitasuna baitute etxebizitza eskuratzerik ez duten giza taldeei aukera bat eskaintzeko. Zentzu honetan gobernuek oso gogoan izan beharreko etxebizitza eskubidea gauzatzeko modu bat izan beharko litzateke. Horregatik lurraren gainean administrazioek dituzten

16. Espazio kolektiboen izaeraren gainean
erabakimena denena denez, proiektu kolektiboetarako aukera ematen dute, ezaugarri bereko beste etxeekin sareak

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/ekaicenter scribd.com/EKAICenter

ETXEBIZITZA KOOPERATIBEK ZERTARAKO BALIO DUTE?

ahalmenak erabili daitezke kooperatiba eredu jakin bat sustatzeko, esate baterako lagatze erabakiak hartuz.

21. Bestalde azaldu diren ekimenak gauzatzeko
bat-batekotasunak edo sorrera espontaneoak ez du funtzionatzen, eta alde horretatik beharrezkoa da etxebizitza kooperatibak artikulatzeko, eta norabide bat emateko etxebizitza kooperatiben federazio bat sortzea.

22. Azkenik, garrantzitsua da indarrean sartu ez
den legeak jasotzen zituen alderdi aurrerakoienak errekuperatzea, eta hauen artean bereziki honako hauek: etxebizitza eskubide subjektibo modura jasotzea, etxebizitzaren erabilera soziala bultzatzea, eta erabilera lagatze kooperatibak errekonozitzea.