You are on page 1of 13

HIZKUNTZA 1B maila

ohiturak
familia

OHITURAK lana
euskara

Ataza honetan
nork bere hizkuntza
ohiturak aldatzeko
konpromisoa hartuko
dugu.

Horretarako:

a. Euskara ikasten ari den
ikasle bati bere hizkuntza
ohiturak aldatzeko
aholkurik egokienak
idatzizko dizkiogu.

b. Hizkuntza ohituren
inguruko iritzia
prestatuko dugu
ikaskideei ahoz
aurkezteko.

c. Nork bere hizkuntza
ohiturak aldatzeko
mintza-tratu bat diseinatu
eta idatziko dugu.
ATAZAK
PROZEDURA:

A ataza: Hizkuntza ohiturak aldatu

Atazaurrea: Euskaraz hitz egiten ez hasteko asmatzen ditugun aitzakiak zerrendatu
Euskaraz mintzatzen ez hasteko erabiltzen ditugun aitzakiak idatziko ditugu banaka (3. or.).
Bakarka, ”Mintzatzen hasteko aholkuak” irakurrita, gure aitzakiei aurre egiteko baliagarrienak neurtuko ditugu
izartxoak jarriz (3. or).
Hirunaka, izartxo gehien eta gutxien non jarri dugun eta zargatik azalduko diogu elkarri.

a.1. ataza: Ikasle baten hizkuntza ohiturak irakurri, aztertu eta aholkuak eman idatziz
Euskaltegian euskara ikasten ari den ikasle baten hizkuntza ohituren inguruko egoera irakurri (4. or.).
Banaka, galderak erantzunez, bere hizkuntza ohituren azterketa bat egingo dugu, eta hizkuntza ohiturak aldatzen
laguntzeko aholku pare bat proposatuko dizkiogu (4. or.).
Hirunaka, emandako erantzunak eta aholkuak elkarri azalduko dizkiogu.

Feedbacka: Euskaltegiko ormetan jartzeko aholkurik onenak aukeratu eta zuzendu
Hirunaka, aholkurik onena zein izan den aukeratuko dugu eta arbelean idatziko dugu ikasleei aurkezteko.
Arbelean idatzitako aholkuei egin beharreko zuzenketak egingo dizkiegu guztien artean.
Aholkuak txarteletan idatzi eta euskaltegiko ormetan itsatsiko ditugu.

a.2. ataza: Bi ikasleren hizkuntza ohiturak konparatu eta nork bere iritzia ikaskideei azaldu ahoz
Kalean euskaraz ikasi duen senegaldar bati egindako elkarrizketa ikusiko dugu bideoan (D.B. 46 DVD 6596 dok.).
Banaka lehenik eta taldean gero, bi ikasleen hizkuntza ohituren konparazioa egingo dugu taulan eskatzen diren
datuak alderatuz (5. or.).
”Nork ikasiko du lehenago euskaraz?” galdera idatziko dugu arbelean, eta bakoitzak bere iritzia emateko
argudioak pentsatu eta iritzi labur bat prestatuko du.
Ikaskideei gure iritzia aurkeztuko diegu.

Feedbacka: Ondorio nagusiak atera
Guztion artean ondorio nagusiak arbelean laburbilduko ditugu: Zein izan da iritzi orokorra? Zeintzuk izan dira
zuen iritzietan erabili diren argudioak oro har?

a.3. ataza: Mintza-tratua zer den ezagutu eta nork bere mintza-tratua idatzi
Banaka, mintza-tratu desberdinak irakurri eta bakoitza nork idatzia den asmatu beharko dugu aukerak irakurrita (6. or.).
Taldean baloratu: Baliagarriak dira? Lorgarriak dira helburuak? Prest al zaudete horrelako bat sinatzeko?
Bakoitzak bere ingurua, bere aukerak eta bere helburuak aztertuta, mintza-traturako helburu nagusia idatziko
dugu (6. or.).
Mintza-tratuaren helburua ahalik eta gehien zehaztuko dugu taulan eskatzen den informazioa aukeratuz (7.or.).

Feedbacka: Mintza-tratuak berrikusi
Binaka, elkarri mintza-tratuak banatuko dizkiogu irakurtzeko eta zuzentzeko. Bakoitzak pare bat zuzenketa
gutxienez egingo dizkiogu ikaskideari.
Egindako zuzenketen berri elkarri emango diogu.
Mintzatratuak zuzenduta gelako ormetan itsatsiko ditugu, guztion artean jarraipena egin ahal izateko.

Atazaostea: Euskara ikasteko errezetarik onena idatzi
Euskara ikasteko errezeta irakurriko dugu (9.or).
Taldean osagaien kantitateak gure erara aldatuko ditugu: zein osagaik behar duen kantitate gehien, zeinek
gutxien, zenbat bakoitzetik eta zergatik, osagai gehiago erantsi behar baditugu erantsi eta zehaztu kantitateak...
Taldetxoetan, errezetaren ereduari jarraiki eta osagai eta kantitate berriak erabiliz errezeta berria idatziko dugu.
Errezetak ozen irakurriko ditugu eta guztion artean onena aukeratuko dugu.

Gramatika eta diskurtsoa: Esaldi okerrak zuzen eta egoki berridatzi
Guina Loren esaldiak zuzen eta egoki berridatziko ditugu, batez ere, bukatu gabe dauden esaldiak osatuz eta
orden egokia emanez (10.or.).
HIZKUNTZA OHITURAK ALDATU
Egiten al duzu euskaraz eskolaz kanpo? Ba al dakizu horrek zure ikas-prozesua azkartzen lagunduko dizula? Gai
honetaz mintzatzen hasten garen aldiro baina mordo bat etortzen zaizkigu denoi burura. Ez al da hala? Irakur
itzazu beheko baina batzuk eta esaguzu zeintzuk diren zure baina horiek?

Izugarri gustatuko litzaidake baina...
euskaraz hitz egiten hastea, 1. ............................................................
baina… .................................................................
Ikasle guztiek dituzte alde sendoak eta alde ahulak.
Zenbat eta gehiago indartu gure alde sendoak eta zenbat
2 ..............................................................
eta hobeto gainditu gure alde ahulak, orduan eta .................................................................
hizkuntza ikasle hobeak izango gara. Hizkuntza ohiturak
aldatzen hasteko proposamenarekin gatoz oraingoan.
3. ............................................................
Jakin badakigu, eskolaz kanpo euskaraz mintzatzen .................................................................
hasteko aitzakia franko izaten dugula beti. Gai hau
eskolan ateratzen dugun bakoitzean, baina mordo bat
4 ..............................................................
sortzen zaizkigu: .................................................................
Lotsa ematen dit hitz egiteak.
Ez dut ulertzen jendeak esaten didana.
5 ..............................................................
Ez daukat inor familian euskaraz dakienik niri laguntzeko. .................................................................
Lantokian inork ez du hitz egiten euskaraz.
Lehenik ongi ikasi behar da euskaraz, eta orduan hasiko
6 ..............................................................
naiz hitz egiten. .................................................................

MINTZATZEN HASTEKO AHOLKUAK

Aitzakia horiei guztiei zuk zeuk aurre egin behar diezu. Horregatik, mintzatzen hasteko aholkutxo batzuk irakurriko
dituzu. Balora itzazu zuretzat baliagarriak diren ala ez eta jarri izartxoak.

Mintzatzen hasteko lehenengo aholkuak: bikaina ona txarra

1 Ez lotsatu akatsak egiten dituzulako, funtsezkoak baitira ikasteko prozesuan. Lasai egon, beti
daude gauza bera esateko modu bat baino gehiago. Izan ausarta eta hasi hizketan!

2 Irratia, telebista eta bideoak ahozko hizkuntza lantzeko material aberatsa da, baita azentu eta
euskalkiak entzuteko aukera ere. Erraz aurkituko dituzu interesatzen zaizkizun gaiak. Hizlarien
ondoren esaldiak errepika ditzakezu, ahozko trebetasuna lantzeko; batez ere, intonazioa eta
erritmoa. Anima zaitez!

3 Egin ezazu zeu bezalako hasiberrientzako “hiztegi txikia”. Ikas itzazu esaldi adeitsuren batzuk;
agurrak, galdera-hitzak eta honelako adierazpideak: barkatu, baina ez dakit ongi euskaraz;
pixka bat mantsoago hitz egingo al zenuke; errepikatuko didazu azkenengoa mesedez?
Jendea asko poztu ohi da bere hizkuntza interesatzen zaigula ohartzen denean..

4 Ikas itzazu elkarrizketari jarraitzen diozula eta entzuten ari zarela adierazteko esapide batzuk;
esate baterako: oso ongi; a ze pena; horixe bai interesgarria; bai/ez; ulertzen dut; benetan?...
Hizkuntza entzuten jarraitzeko aukera ematen dizu horrek, ikasiz zoazen heinean. Horrelako
esaldiak irratia entzutean, edo telebista eta bideoak ikustean entzun daitezke.

5 Medikuarenera, okindegira edo bankura joan behar baduzu, entseatu ezazu aurrez egoera, rol
jolasak eginez . Praktikatu telefonoz lagun batekin hitz eginez. Ikasteko materialetan gisa hor-
retako elkarrizketetarako ereduak egon ohi dira. Entseatu zer eskatu behar duzun eta nola.

6 Ohar zaitez nola hitz egiten duten euskaldunek euskaraz, aurrez aurre daudenean edo
telebistan edo filmetan, eta arretaz ikusi nola jokatzen duten elkarrekin (esaten dutena, keinu-
ak, ahotsa,…). Entzun eta begiratu arretaz nola adierazten dituen jendeak bere sentipenak
(haserrea, maitasuna, atsegina,... eta saiatu ikusi duzuna kopiatzen!

3
NEKANEREN HIZKUNTZA OHITURAK
Irakurri Nekanek nolako hizkuntza ohiturak dituen. Aztertu euskaraz mintzatzeko dituen abantailak eta oztopoak
eta bere hizkuntza ohiturak aldatzen laguntzeko emaiozu pare bat aholku, ongi etorriko zaizkio.

Euskaltegian euskara ikasten
Nekanek senarra euskalduna du, eta honen familia ere euskalduna da, nahiz eta
beren artean, batez ere anaia-arreben artean, euskaraz eta erdaraz, bietara,
aritzen diren.

Senarrarekin beti erdaraz hitz egiten du, baina semearekin euskaraz egiten
saiatzen da, gauza sinpleak behintzat. Bere familian Nekaneren ahizpa gazteenak
baino ez daki euskaraz. Askotan egoten da berarekin, baina beti erdaraz hitz
egiten dute.

Denda bateko saltzailea da Donostian. Askotan etortzen zaio jendea euskaraz
galdezka, baina ez da ausartzen haiekin euskaraz hitz egiten.

Astean behin biltzen da bere lagunekin (8 neska), bi euskaldunak dira eta beste
hiruk, urteak daramatzate euskara ikasten. Beti erdaraz egiten dute beren artean.

Duela 8 urte hasi zen euskaltegian euskara ikasten, hasieran oso azkar ikasi zuen,
baina utzi egin behar izan zuen haurdun geratu zenean. Haurra jaio ondoren,
bitan matrikulatu da, baina ez du ikastaroa bukatu (haurra gaixotu,... eta abar).

Trabatuta dagoela uste du. Gramatikan hutsune asko dituela uste du. Ziur dago ez
dakiela ondo hitz egiten. Ezin du esaldi oso bat bukatu. Asko kostatzen zaio hitz
egitea. Haurrarekin bakarrik hitz egiten du pixka bat, eta bakarrik dagoenean
besterik ez.

Izena: Nekane Solaiz Breba. Arazoa: Berak euskara jakin nahi du dendan bezeroekin eta bere semearekin hitz
Helbidea: Errekatxo 26, Astigarraga. egiteko. Gustatuko litzaioke senarrarekin eta bere familiakoekin ere euskaraz
Adina: 38. aritzea, pixka bat behintzat. Oso gaizki pasatzen du saiatzen denean eta asko
Egoera zibila: Ezkondua. lotsatzen da.
Seme alabak: bat; Mattin (5 urte).

OZT OPOAK
1. ..................................................................................
......................................................................................
Zergatik kostatzen zaio hainbeste hizkuntza 2. ..................................................................................
ohiturak aldatzea zure ustez? ......................................................................................
3. ..................................................................................
Zergatik ez ditu aprobetxatzen euskaraz hitz egiteko ......................................................................................
aukerak? 4. ..................................................................................
......................................................................................

ABANTAILAK / LAGUNTZAK
1. ..................................................................................
Norekin eta non hitz egin dezake euskaraz? ......................................................................................
2. ..................................................................................
Laguntzarik ba al du? ......................................................................................
3. ..................................................................................
......................................................................................
4. ..................................................................................

AHOLKU PARE BAT

1 2

4
GUINA LOREN HIZKUNTZA OHITURAK
Guztiz bestelakoa den kasu bat ezagutuko duzu oraingoan. Kalean euskaraz ikasi duen senegaldar bati egindako
elkarrizketa ikusiko dugu bideoan. Irakur ezazu bere aurkezpen laburtxoa lehenik. Gero, galderei erantzunez,
mintza zaitezte taldean bi ikasleen arteko aldeez.

k a l e a n i k a s i ta k o s e n e g a l d a r r a
GUINEA LO
Gizonezko gaztea da, 28 urte ditu eta duela sei urte etorri zen Senegaldik
Euskal Herrira bizitzera. Hiru urte egin zituen Bilbon eta beste hiru dara-
matza Lekeition bizitzen. Egun kalean egiten du lan, arropa eta bitxiak
saltzen. Dani Arizala kazetari ezagunak elkarrizketatuko du senegaldarra
ikusiko dugun bideoan.

GUINA LOREN KASUA NEKANEREN KASUA
Adina : Ikasterakoan eraginik izan al du adinak zure Adina : Ikasterakoan eraginik izan al du adinak zure
ustez?................................................................... ustez?...................................................................
.......................................................................... ..........................................................................
Herria: Lekeition bizitzeak eraginik badu? Herria: Astigarragan bizitzeak eraginik badu?
.......................................................................... ..........................................................................
.......................................................................... ..........................................................................
Norekin / Non / Noiz mintzatu : Norekin / Non / Noiz mintzatu :
Euskaraz hitz egiteko aukerak baditu? Euskaraz hitz egiteko aukerak baditu?
Aprobetxatzen ditu? Aprobetxatzen ditu?
............................................................................ .............................................................................
.......................................................................... ....................................................................
Hizkuntza maila: Hizkuntza maila:
Hitz egiteko moldatzen da? Ulertzen zaio? Komunikatzen du? Hitz egiteko moldatzen da? Ulertzen zaio? Komunikatzen du?
........................................................................... ............................................................................
........................................................................... ..........................................................................
........................................................................... ...........................................................................
Bien arteko aldeak ikusita saia zaitez zure iritzia azaltzen ikasleei. Nork uste duzu ikasiko duela azkarrago
euskaraz eta zergatik? Pentsatu argudio batzuk eta prestatu zure iritzia ikasleei aurkezteko:

Argudio batzuk
Nire ustez....
Denbora asko daukalako.

Inguruko euskaldunekin hitz egiteko
aukera aprobetxatzen duelako.

Lotsa gehiegi ez daukalako

Hitz egiten badu, gehiago salduko
duelako.

..............................................................
.......................................................................

..............................................................................
......................................................................................

..............................................................
.......................................................................

...........................................................................
..................................................................... 5
MINTZA-TRATUAREN HELBURUA

Jarraian zure hizkuntza ohituretan eragiteko tresna bat aurkeztu nahi dizugu: MINTZA-TRATUA. Mintza-tratuak
zer diren eta zertarako baliatzen diren ezagutuko duzu. Beheko mintza-tratuak irakurrita, ea asmatzen duzun
nork idatziak diren. Ondoren, zehaztu zuk norekin eta noiz egingo zenukeen horrelako mintza-tratu bat.

Mintza-tratua Mintza-tratua

Gure artean euskara gutxi egiten dugula eta ohitura Gure artean euskara gutxi egiten dugula eta ohitura
hori aldatzen laguntzeko, azpian sinatzen hori aldatzen laguntzeko, neuk ...............................
dugunok....................tabernan gauden bitartean lantokian Felix Lopez lankidearekin euskaraz gehiago
euskaraz hitz egiteko konporomisoa hartzen dugu, hitz egiteko konpromisoa hartzen dut, eta horre-
eta horretarako: tarako adierazi nahi dut;

1. Dakigunok beti euskaraz egingo dugu. 1. Elkarrekin gaudela eta edozein egoeratan, beti
2. Gutxi dakigunok, edo ikasten ari garenok, ahal euskaraz egingo diodala.
dugun neurrian saiatuko gara: 2. Erdaraz egiten didanean ere, neuk beti euskara
erantzungo diodala.
* Lehen hitza beti euskaraz egiten. 3. Elkarri lagunduko diogula euskaraz hitz egiten,
* Ezinbestekoa zaigun unetan erdarara joan gure arteko ohitura sendoa bihurtzeko eta beste
arren, baino berriro ondoren inongo lotsa lankideak gurekin antzeko jarrerak bideratzera
edo beldurrik gabe euskarara itzultzen. gonbidatzeko.

3. Eta ez dakigunok pazientzia eta elkartasuna Hitzartutakoa betetzeko neure ahalegin guztia egingo
erakutsiz, eta beharrezkoa denean besteei laguntza dudala ziurtatzen dut.
eskatuko diegu.
Bilbon, ..............(e)ko...............ren........(ea)an.

Astigarragan, ..............(e)ko...............ren........(ea)an. SINADURAK:

SINADURAK:

Mintza-tratua
A Kasu honetan ikaslearen lankideak sinatu du
mintza-tratua. Ikasleak laguntza eskatu dio
euskaraz mintzatzen den bere lankide bati eta
Neuk ......................... kontuan hartuta...............(ek)k lankideak mintza-tratu hau hitzartu du
euskara ikasi eta mintzatzeko hartu duen erabakia ikaslearekin.
zera adierazi nahi dut:
1. Ene poza eta errespetua erakutsi nahi dizkiodala.
B Kasu honetan ikaslearen senarra izan da,
euskalduna izanik, bere emazteari esku bat
2. Badakidala euskara ikastea prozesu emankor botatzeko aukera eman diona.
baina korapilatsua dela.
3. Badakidala baita ere prozesu horretan sekulako C Kasu honetan ikaslearen koadrila osoa izan
garrantzia duela eskolaz kanpo hitz egiteko aurrera- da konpromisoa hartu duena.
pausoa ematea.

Beraz, zera erabaki dut: Nire kasuan:
Ahal dudan neurrian .............(r)i laguntzea:
A) Berarekin hitzartutako une eta lekuetan: NOREKIN? dendariarekin, familiakoren batekin, lagunekin...
IGANDE GOIZETAN MENDI BUELTA EMATEN NOIZ? egunero, astean behin, astean ordu bat...
DUGUN BITARTEAN. NON? etxean, lantokian...
B) Bere zalantza eta galderei erantzuna HELBURUA:
ematen saiatzea.
Azken finean, prest azaldu nahi dut datozen 9
..........................................................................................
hilabeteetan, euskaltegiko ikasturtea amaitu arte,
........................... euskalduntzearen aitaponteko
..........................................................................................
bihurtzeko.
..........................................................................................
Donostian, ..............(e)ko...............ren........(ea)an.
..........................................................................................
SINADURAK:

6
MINTZA-TRATUA ZEHAZTEN
Mintza-tratua ahalik eta lorgarriena izan dadin, zeure helburuak zehazten saiatuko zara. Beheko taulan infor-
mazioa ahalik eta gehien zehazten saia zaitez:

1. NOREKIN DUZU EUSKARAZ MINTZATZEKO AUKERA?
ZEHAZTAPENAK:
Atal honen helburua zure inguruan euskaraz mintzatzen ..........................................................
direnen zerrenda egin eta dituzun aukerez jabetzea da:
..........................................................
Familian: bikotekidea, laguna, seme-alabak,...
Lantokian: zehaztu norekin. ..........................................................
Kuadrilan: zehaztu norekin.
Herrian edo auzoan: dendetan, tabernetan, ile-apaindegian,... ..........................................................

2. MAIZTASUNA:
..........................................................
Atal honetan saia zaitez zuretzat lorgarria den maiztasun
bat zehazten. Gehiegikeriak alde batera utzita, onena da ..........................................................
pixkanaka-pixkanaka hasi eta gauzak ondo ateratzen badira,
maiztasuna aldatzeko aukerak nahi adina izango dira gero ere. ..........................................................

Astean behin: ordu betez, ordu erdiz, arratsalde batez, larunbat ..........................................................
edo igande goizez....
Hilean birritan ..........................................................
Egunero denbora apur batez....

3. GAIA: ..........................................................

Gaia beti libre utzi gabe, komeni zaizu zehaztea zertaz ..........................................................
mintzatu nahi duzun. Horrela, ataza aurrean proposatzen den
moduan aurreko ariketa lagungarriak ere egin ditzakezu: dendan ..........................................................
zerbait nola eskatu aurrez pentsa dezakezu, lagunari kontatu
nahi diozun anekdota bat presta dezakezu, ... ..........................................................

Planak egiteko proposamenak luza ditzakezu. ..........................................................
Astean zehar gertatutako anekdota labur bat kontatzeko
aprobetxatuko duzu. ..........................................................
Lantokian kontatu dizuten gauza laburren baten birkontaketak egin
ditzakezu. ..........................................................
Nonbait ikusi edo entzun duzun zerbait bitxia konta dezakezu.
Irakurgai laburtxo bat irakurri eta kontatzeko presta dezakezu. ..........................................................

4. MINTZA-LAGUNARI ZER ESKATU:
..........................................................
Mintza-lagunari ere maila desberdinetako eskariak egiteko
aukera duzu, zer eskatuko diozu? Hona hemen ideia lagungarri ..........................................................
batzuk:
..........................................................
Mintza-tratuan zehaztutako uneetan ez ezik, gainerako kasu
guztietan ere, niri beti euskaraz zuzentzeko eskatuko diot. ..........................................................
Mintza-tratuan errespetuz eta isekarik egin gabe, pazientzia
handiz nire erritmoa jasateko eskatuko diot. ..........................................................
Esaldiak behar adina errepikatzeko eta erdarara jo gabe
ahalegintzeko eskatuko diot. ..........................................................

7
NIRE MINTZA-TRATUA

Zure helburua kontuan hartuta, idatz ezazu zure mintzatratua txukun eta argi.
Ahal bada zehaztasun guztiak txertatu: NOREKIN, NON , NOIZ, ZERTAZ,...
mintzatuko zareten. Eta sina ezazue tratua egin duzuen guztiok.

Mintza-tratua

........................(e)n, ..................(e)ko..............ren...........(e)an.

SINADURAK:

8
EUSKARA IKASTEKO ERREZETA

Irakur ezazu euskara ikasteko errezeta hau. Egokia iruditzen al zaizu? Zerbait aldatuko al zenuke? Zure ustez ba
al du osagairen batek besteak baino lehentasun handiagoa? Eta zein kantitate uste duzu behar duela osagai
bakoitzak? Osagairen bat edo beste erantsiko al zenioke? Eta kendu? Zein? Zure iritziaren baitan, eta beheko
errezeta erdu hartuta, berridatz ezazu errezeta berri bat:

Prozedura:

Hasieran, pazientzia hartuko dugu, eta metodo egokiarekin nahastuko dugu euskalte-
gian.

Ondoren, irakaslearen laguntza gehituko diogu, eta euskaraz hitz egiteko aukerekin
irabiatu ondoren, hiru urtetako lanari gehituko diogu.

Autokonfidantzarekin labean sartuko dugu eta dagoeneko gorritu denean, lotsa guztia
kenduko diogu eta lagunen eskuetan utzi.

Osagaiak: Kantitateak zehaztu:

1. Pazientzia apur bat. 1: ............................................................

2. Euskaltegia. 2: ............................................................

3. Irakaslea 3: ............................................................

4. Lagunak 4: ............................................................

5. Lan pixka bat 5: ............................................................

6. Lotsa gutxi 6: ............................................................

Osagairen bat falta al da? 7: ............................................................

7. ................................................... 8: ............................................................

8. ................................................. 9: ............................................................

9. ..................................................

Idatz ezazue zuen iritziaren arabera, euskara ikasteko errezeta berri bat osagai berriak eta kantitateak zehaztuz:

............................................... ...............................................

9
ESALDIAK ZUZENDU

Ikusi duzun bezala, Guinea Lok esaldiak guztiz bukatu gabe eta ongi ordenatu gabe egiten ditu oraindik. Ariketa
honetan bere euskara pixka bat txukuntzea izango da zure lana. Berridatz itzazu bere esaldiok, amaitu gabe dauden
esaldiak osatuz eta ordena egokian idatziz.

1.
Bai dena 5 o 6. Ni gero etorri da Frantzia. Frantzia gero Bartzelona. Bartzelonan badaukat familia. Ta
Bartzelonan, badaukat laguna hamen, deitu. Deitu nire laguna, aber zer da hau Euskal Herria? Ta jende
Bartzelonan pentsetan da hamen danak terroristak. Ta ikusi telebistan pentsetan hamen ez jun han! Ba!
Bai, ni jun , geo ikusikoa!
........................................................................................................................................................

2.
Bai, segituan. Bai, baina lehen ez dugu papela. Lehen zabiltzen anbulante, ez dago papela. Normalean ez
dago papela, hamen ezin lanian ta jan bapez. Ta gero jun almazena, saltzen “al mayor” , da gero erosi,
saltzen. Jun Bermeon, Lekitton...danetik.
........................................................................................................................................................
........................................................................................................................................................
........................................................................................................................................................
........................................................................................................................................................
3.
Zer gehiago? Jan bai, jan pilo bat. Jan pilo bat, igual hiru eta. Normalean hiru. Jan asko. Nik lehen jan
gutxi, baina oaintxe asko.
........................................................................................................................................................
........................................................................................................................................................

4.
Bai. Saltzen be bai dendatik ta merkatu txikiyan be bai. Ta gero ja badauket 20 urte ja (?) be bai. Danetik.
Ta gero badauket dirue, igual lanian, igual 7 urte, igual. Eta gero pentsatzen etorri hamen. Eta gero jun
enbajada española eta gero bisado, eta bisado lehen erreza, baino oaintxe ez, oanitxe zaila, oso zaila.

........................................................................................................................................................
........................................................................................................................................................
........................................................................................................................................................
........................................................................................................................................................

5.
Nik lehen ez pentsetan, aspaldi ez pentsetan etorri Europa. Baina gero ja, badaukat urte pilo bat ja,
pentsatu da, ikusi telebista, ta zinemaldia, ta gero pentsetan da Europara bizi ondo.

........................................................................................................................................................
........................................................................................................................................................
........................................................................................................................................................

6.
Lanian. Lanian, bai. Lanian. Ni lanian lehen kanpoan, aspaldi. Igual Txikina, igual 10 urte, 7 urte ja lanian.
........................................................................................................................................................
........................................................................................................................................................

10
BIDEO PASARTEAK ETA ENTZUNGAIAK

1. BIDEO PASARTEA: GUINA LO, SENEGALETIK LEKEITIORA (D.B. 46 DVD 6596 DOK.).

Iraupena: 00:04:46

ETB1en, Beste gu
AURKEZ. - Galdetzen dizut: aber hemen Euskal Herrian esan duzu gauza arraro asko dagoela.
GUINA - Bai.
AURKEZ. - Baina zer da zuretzako arraroa hemen Euskal Herrian? Bota:
GUIANA. - Arraroa? Lehen bai, baina oaintxe ez.
AURKEZ. - Lehen zer zen arraroa?
GUINA - Zer zen arraroa? Jendia ta juerga asko.
AURKEZ. - Juerga asko botatzen dugu euskaldunok.
GUINA - Bai, ta gero...
AURKEZ. - Gehiago:
GUINA - Gehiago.... alkohol asko.
AURKEZ. - Alkohol asko edaten dugu.
GUINA - Bai.
AURKEZ. - Bale.
GUINA - Nik lehen ez dakat alkohol.
AURKEZ. - Zu musulmana zarelako.
GUINA - Ni musulmana naiz eta nire herrian alkohol ez dago.
AURKEZ. - Ez dago alkoholik.
GUINA - Ez dago alkoholik.
AURKEZ. - Bueno eta orduan juerga askoeta alkohol asko edaten dugu.
GUINA - Eta alkohol asko.
AURKEZ. - Zer gehiago? Janaria adibidez:
GUINA - Zer gehiago? Jan bai, jan pilo bat. Jan pilo bat, igual hiru eta. Normalean hiru. Jan asko.
Nik lehen jan gutxi, baina oaintxe asko.
AURKEZ. - Nik ez dut Senegal ezagutzen. Ez dakit, esadazu, zure herria nolakoa den adibidez Guina.
GUINA - Nire herria?
AURKEZ. - Bai, zu Senegalgo herri txiki batekoa zara.
GUINA - Bai, bai nere herria oso txikia ez da handixa.
AURKEZ. - Zein izen du zure herriak?
GUINA - Ñonbre.
AURKEZ. - Ñonbre?
GUINA - Ñonbre.
AURKEZ. - Eta zure herria dibidez nolakoa da? Ze itxura du? Zergatik diozu oso pobrea dela
Senegal?
GUINA - Ez dakit. Afrikakoak gara igual danak. Baina desberdina. Han da (?), gutxi eta lan gutxi eta
fabrika oso gutxi. Eta gu (?) da oso pobre. Desberdina.
AURKEZ. - Zenbat anaia-arreba zarete? Zenbat neba-arreba zarete han?
GUINA - Sei. Mutilak eta neskak. Neska bi eta mutilak denak lau.
AURKEZ. - Lau mutil eta bi neska. Zuk zergatik etorri nahi izan zenuen Europara?
GUINA - Nik lehen ez pentsetan, aspaldi ez pentsetan etorri Europa. Baina gero ja, badaukat urte
pilo bat ja, pentsatu da, ikusi telebista, ta zinemaldia, ta gero pentsetan da Europara bizi
ondo. Eta ni pentsetan, etorri, hamen ez dago lanian. Ni etorri eta gero irabazi eta listo.
AURKEZ. - Hori da asmoa, orduan Europara.
GUINA - Pilo bat, pilo bat jende pentsetan etorri, hamen ez dago erreza.
AURKEZ. - Abioiko biletea erosteko dirua nondik atera zenuen?
GUINA - Lanian.
AURKEZ. - Lanean?
GUINA - Lanian. Lanian, bai. Lanian. Ni lanian lehen kanpoan, aspaldi. Igual Txikina, igual 10 urte,
7 urte ja lanian.
AURKEZ. - 7-10 urterekin lanean.
GUINA - Bai, kanpoan. Ta gero lanian, ta gero saltzen be bai.

11
BIDEO PASARTEAK ETA ENTZUNGAIAK

AURKEZ. - Han, Senegalen?
GUINA - Bai. Saltzen be bai dendatik ta merkatu txikiyan be bai. Ta gero ja badauket 20 urte ja (?)
be bai. Danetik. Ta gero badauket dirue, igual lanian, igual 7 urte, igual. Eta gero
pentsatzen etorri hamen. Eta gero jun enbajada española eta gero bisado, eta bisado
lehen erreza, baino oaintxe ez, oanitxe zaila, oso zaila.
AURKEZ. - Zaila da ez? Europara duela zenbat urte etorri zinen?
GUINA - Honea?
AURKEZ. - Ez, Euskal Herrira, ez. Euskal Herrian 5 urte daramatzazu, ezta?
GUINA - Bai dena 5 o 6. Ni gero etorri da Frantzia. Frantzia gero Bartzelona. Bartzelonan badaukat
familia. Ta Bartzelonan, badaukat laguna hamen, deitu. Deitu nire laguna, aber zer da hau
Euskal Herria? Ta jende Bartzelonan pentsetan da hamen danak terroristak. Ta ikusi
telebistan pentsetan hamen ez jun han! Ba! Bai, ni jun , geo ikusikoa!
AURKEZ. - Ausarta-ausarta orduan. Esan zenuen, ni Euskal Herrira noa, nahiz eta han denak
terroristak izan, ni Euskal Herrira noa.
GUINA - Bai, eta gero etorri eta gero (?) lanian anbulante.
AURKEZ. - Itxoin, baina Euskal Herrira etorri zinenean non jarri zinen bizitzen? Zuzenean Lekeition?
GUINA - Ez, Bilbon.
AURKEZ. - Bilbon. Bilbo hiri handia da.
GUINA - Bilbon oso handixa bai.
AURKEZ. - Eta orduan zu Euskal Herrira etorri eta segituan horrelako gauzak saltzen hasi zinen, segi-
tuan?
GUINA - Bai, segituan. Bai, baina lehen ez dugu papela. Lehen zabiltzen anbulante, ez dago
papela. Normalean ez dago papela, hamen ezin lanian ta jan bapez. Ta gero jun
almazena, saltzen “al mayor” , da gero erosi, saltzen. Jun Bermeon, Lekitton...danetik.
AURKEZ. - Eta orduan bat-batean Bilbon hartzen duzu eta zuk diozun bezala, “ al por mayor” gauza
batzuk erosi, eta zer hasi zinen saltzen Guina? Holako lepokoak, eskumuturrekoak eta
arropa saldu zenituen kalez kale, kalean?
GUINA - Bai, bai, kalian.

12
ZUZENKETA ORRIA

ESALDIAK ZUZENDU (10.OR.)

Hona Hemen Guinak esan nahi izan duena pixka bat txukundurik eta zuzendurik.

1.
Bai, denera bost edo sei. Ni gero Frantziara joan nintzen. Frantziatik gero Bartzelonara joan nintzen.
Bartzelonan familia daukat. Eta Bartzelonan nengoela, hemen badaukat lagun bat, eta deitu egin nion.
Deitu nion lagunari eta galdetu nion: aber Euskal Herria nolakoa da? Eta jendeak Bartzelonan pentsatzen
du hemen denak terroristak direla. Eta telebistan ikusten dute Euskal Herria, eta pentsatzen dute: ez joan
hara. Bo!. Bai, ni joan egingo naiz, gero ikusiko dut!

2.
Bai, segituan. Bai, baina lehen ez nuen paperik. Hasieran, anbulante zabiltzanean ez dago paperik.
Normalean ez dago paperik, hemen lanik ezin egin eta jan ere batere ez. Eta gero biltegira joan nintzen,
“al por mayor” saltzen duten horietako batera, han erosi eta gero saldu egiten nuen. Bermeora joaten
nintzen, Lekeitiora,... leku askotara.

3.
Jan pilo bat, agian hiru aldiz. Normalean hiru aldiz. Jan asko egiten da. Nik lehen gutxi jaten nuen, baina
orain asko jaten dut.

4.
Bai. Saltzen ere bai, dendetan eta merkatu txikietan ere bai. Eta gero jada 20 urte egin nituenean, (?), ere
bai. Denetatik saltzen nuen. Eta gero baneukan dirua, agian lanean 7 urtetatik ibili nintzen, igual. Eta gero
pentsatu nuen hona etortzea. Eta gero joan nintzen enbaxada espainiarrera, eta gero bisatua atera nuen.
Eta bisatua ateratzea lehen erraza zen, baina orain ez, orain zaila da, oso zaila.

5.
Nik lehen ez nuen pentsatzen, aspaldi ez nuen pentsatzen Europara etortzerik. Baina gero jada, urte gehi-
ago nituenean jada pentsatu nuen, telebista eta zinean ikusita, Europara etorrita ondo biziko nintzela.

6.
Lanean. Lanean, bai. Lanean. Ni lanean lehen, aspaldi, nekazaritzan aritzen nintzen. Txikitatik, agian, 10
urterekin hasita, edo 7 urterekin hasita.

13