You are on page 1of 9

1B maila

KORRIKAREN ALDE
Euskara
EZKUTUA Korrika
Kultura

Ataza honetan Korrikaren
alde ezkutua ezagutuko
dugu, hau da, Korrika nola
antolatzen den. Honetaz
gain, zuzenketa egiteko
teknika bat ikusi eta lexikoa
landuko dugu.

Horretarako:

a. Lantalde batzuen
deskribapen ironikoak
irakurri, eta beste lantalde
batzuen deskribapenak
idatziko ditugu.

b. Mintzamena lantzeko
jolas bat egingo dugu, eta
aurtengo Korrikari buruz
arituko gara.
ATAZAK
PROZEDURA:

a ataza: Korrikaren alde ezkutua
Atazaurrea: Korrika antolatzeko lantaldeak zerrendatu eta lantaldeak irudiekin lotu
Korrika antolamenduan beraien ustez egon daitezkeen lan eta lantaldeen zerrenda osatuko dugu
taldetxotan, eta gero jarri duguna esango dugu.
"Zer da zer?" ariketan dauden lantaldeen izenak irudiekin lotuko ditugu (3. or).

Ataza: lau lantalderen deskribapena irakurri eta lantalde baten deskribapena idatzi
Lau eredu irakurriko ditugu (4. or.). Ulertu ez duguna azpimarratu, hirunaka ulertzen saiatu eta azkenik airean
geratu diren zalantzak guztion artean argituko ditugu, irakaslearen laguntzaz.
Gainontzeko hiru lantaldeak (7 baitira guztira), zeintzuk diren esan eta guztion artean zer egiten ote duten
jarriko dugu arbelean.
Ondoren hiru talde egin eta bakoitzak lantalde baten deskribapena idatziko du, arbeleko ideiak garatuz (5. or.).
Egindakoa grabatu egingo dugu.

Feedbacka: zuzenketa egin
Grabaketa guztiak behin entzun eta lanak baloratuko ditugu labur: ideiak egokiak diren, originalak diren,…
Berriro entzungo dugu, baina oraingoan paper batean entzuten ditugun akatsak apuntatuko ditugu.
Bakoitzak antzeman dituen akatsak esango ditu, eta guztion artean zuzenketa egingo dugu.

Atazaostea: taldetxoetan egindakoa guk emandakoarekin alderatu
6.orriko deskribapenak irakurri eta guk egindakoekin alderatuko ditugu: ideia berdinak jarri ditugun,
esateko modua,… (6. or.).

Gramatika eta diskurtsoa: deskribapenak egiteko esapideak eta hiztegia landu
Testuetan (4 eta 6. orr.) ariketako esanahi bereko esaldiak topatu beharko ditugu (7. or.).
Hainbat hitzen sinonimoa aurkitu beharko dugu testuetan (7. or.).

b ataza: parte hartzeko prest
Ataza: mintzamena lantzeko jolasa egin
8. orriko fitxetako 3 rolak 3 ikasleren artean banatuko ditugu. Ikasle asko badira, binaka banatuko ditugu.
Hiru ikasle hauen eginkizuna, gainontzeko ikasleak beraien taldeara ekartzea izango da, eta horretarako
argudioak eman beharko dituzte.
Gainontzeko ikasle guztiek talderen batean sartu beharko dute.
Kide gehien lortzen dituen taldea izango da "garaile".

Atazaostea: aurtengo Korrikari buruz hitz egin
Benetan talderen batean parte hartzeko prest ote gauden komentatuko dugu, eta aurtengo Korrikari
buruzko informazioa emango dugu parte hartzera gonbidatuz.

Eskolatik kanporako proposamena
Korrikari buruzko web-orria (www.Korrika.org) bisitatu eta ikaskideei ikusitakoa kontatu.

2
ZER DA ZER?

Hemen dituzu Korrika aurrera ateratzeko dauden
lantaldeen izenak eta irudiak. Jakingo al zenuke
esaten zer den zer? Ea bada, lot itzazu irudiak eta
lantaldeak. Zure senak lagunduko dizu. Animo!

DUNAK
MATERIAL ARDURA

IRUDI TALDEA
K
TZORDEA
KORRIKA BA

EAK
TA TALD
LASTERKE
KORRIKA
KULTUR
ALA

DUNAK
PRENTSA ARDURA

KORRIKA
ARDUR
ADUNA
K

3
KORRIKAREN ALDE EZKUTUA (1)
Izugarria da Korrika, milaka eta milaka lagun errepideetan gora eta behera, gauez eta egunez, izerditan
askotan, neke-neke eginda batzuetan, eta ilusioz beterik beti. Bi urtez behin antolatzen da eta ondo baino
hobeto ateratzen da beti. Gero eta jende gehiagok hartzen du parte. Baina Korrika horren ondo ateratzeko
lagun eta talde asko ibiltzen dira lanean. Ezagut ditzagun horietako batzuk bada!

Korrika arduraduna:

Korrika bat amaitu eta berehala, Korrika arduradunek hurrengoa
antolatzen hasi behar dute. Lagun bi izaten dira. Hauek korrika berrirako
proposamenak lantzen dituzte (nondik nora joango den, datak, nor izango
den omendua, zein lelo erabiliko den,…), eta beste lan talde guztiak
koordinatzen dituzte.
Hasieran nahiko lasai ibiltzen dira lanean, eta lagun jatorrak eta
atseginak izaten dira, baina Korrika hurbildu ahala, lana pilatu eta umorea
ozpindu egiten zaie. Egun horietan hobe euren ondotik ez pasatzea,
badaezpada ere.

Korrika kulturala:

Korrika ez da bakarrik lasterketa handi bat. Horrekin batera ekitaldi
kultural ugari antolatzen dira: musika emanaldiak, antzerkiak, erakusketak…
Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko artista askok hartzen dute parte
Korrika kulturalean, eta hori antolatzeko, lagun bi dabiltza buru-belarri.
AEK-k Korrika Beka ere ateratzen du Korrika bakoitzean, eta aurkezten
diren antzezlanen artean bat aukeratu eta diru-sari bat ematen dio. Trukean,
antzezlan horren estreinaldia izaten du urtero Korrika kulturalak.
Arduradun hauen ezaugarri nagusia telefonoekin duten harremana da.
Gehienetan telefono bat belarrian duten bitartean "ring-ring" ari den beste bati
begira egon ohi dira. Egia esan, zaila da lagun hauek telefonorik gabe
imajinatzea, zerbait falta dutela ematen du.

Irudi taldea

Korrikan irudia zaindu behar da: estilo bat gorde behar da. Eta horren
ardura Irudi taldeak dauka. Lagun hauen lanak honakoak dira: kartelak eta
bestelako materialak diseinatzea, prentsaurrekoak atontzea…
Hauena izaten da, zalantzarik gabe, bulegorik koloretsuena:
ezinezkoa da euren artean ile kolore berdina duten bi aurkitzea. Batek ilea
urdin tindatzen badu, besteak berde ekarriko du hurrengo egunean, eta
hirugarrena burua zuri-zuri eginda etorriko da; horrela burua argiago omen
dute pentsatzeko eta. Artistak, badakizue! Artistak.

Prentsa arduradunak

Oso garrantzitsua da Korrika egunkari, irrati eta telebistetan agertzea,
eta horretarako ere arduradun batzuk izaten dira. Korrika bitartean gainera,
arduradun horiek eta beste kazetari batzuk karreran ibiltzen dira egun osoan
zuzenean informazioa ematen: lasterketa non dagoen, gertatu
diren gauza bitxiak…
Izugarria izaten da hauen mahaian batzen den egunkari, aldizkari eta
bestelako paperen multzoa. Eta kontuz ibiltzekoa! Hemengo zaharrek diotenez,
duela urte asko eta asko prentsa arduradun bat multzo horren barruan iparrorratzik
gabe sartzen ausartu zen eta oraindik ez omen da agertu. Egia izango ote da?

4
LANTALDEAK DESKRIBATZEN
Eta zer egiten dute beste hiru lantaldeek? Pentsa ezazu zure ustez zer egiten duten, nolakoak diren beraiek,
nola edukitzen dituzten beraien bulegoak, zein den beraien ezaugarri nagusia,… Ondoren, aukeratu bat eta
idatz ezazu hori guztia argi eta garbi, aurreko lau taldeekin guk egin dugun bezalaxe.

.......................................................................................

............................................................................................................................................

5
KORRIKAREN ALDE EZKUTUA (2)

Korrika batzordeak:

Korrikak Euskal Herri osoa zeharkatzen du, eta herri askotatik igarotzen da. Eta herri
guztietan lan asko egin behar izaten dira: ibilaldia antolatu, diru-laguntzak bildu, trafikoaz
arduratu, propaganda jarri… Horretarako lagun batzuk bildu eta batzordeak antolatzen dira.
Badago Euskal Herriko batzordea (Euskal Herri mailako kontuez arduratzen dena),
herrialdeetako batzordeak ere baditugu, eta azkenik herrietako batzordeak daude.

Batzorde hauetako partaideak adin, kolore eta mota guztietakoak izaten dira, baina
badaukate ezaugarri komun bat: esku hutsik sartzen dira bileretara eta, irtetean, kartelez,
poltsaz, paketez eta bestelako zamaz leporaino atera ohi dira. Korrika amaitutakoan
kulturisten inbidia diren beso gihartsuak izaten dituzte.

Material arduradunak:

Korrika bakoitzean Korrika materiala ateratzen da: Pinak, kamisetak, prakak,
txanoak, jaka polarrak… denetarik. Eta material horretaz lagun batzuk arduratzen dira.
Kontuz ibil zaitezte hauekin, komertziante itzelak izaten dira eta. Gertu pasatzean
poltsikoan txanponen bat badaukazue, konturatu orduko txanponen ordez ezertarako
balio ez duen Korrika-txiskeroa edo koloretako margo-kutxa ederra aurkituko duzu
patrikan.

Lasterketa taldeak:

Korrikaren aurretik (atzetik ere bai) furgoneta batzuk ibiltzen dira lasterketa
animatzen eta baita gidatzen ere. Talde bi izaten dira eta bakoitzean 7 lagun ibiltzen dira.
14 orduko txandak egiten dituzte eta, azken ikerketen arabera, 1.500 bat aldiz entzun
behar izaten dute lasterketan zehar "Korrika kanta". Hala ere, urtero izaten da kanta
ikasteko gai ez den korrikakide bat baino gehiago.

Korrika amaitzean, kilo batzuk galduta, "oso gogorra izan da. Ez naute berriro
harrapatuko" esaka ibiltzen dira beti lagun hauek, hurrengo Korrika datorrenean, pena
guztiak ahaztu eta hor egongo dira berriro furgonetara igotzeko prest. Batzuk beti kopletan,
gero.

6
EA TOPATZEN DITUZUN!
Edozein hizkuntzatan gauza berdina esateko modu asko egon ohi da…Euskaraz ere bai, noski! Eta hori da
orain ikusiko duguna. Ea topatzen dituzun 4. eta 6. orrietan hemen beheko esaldi hauen esanahi berdina duten
esaldiak. Topatzen badituzu, idatz itzazu ondoan.

1.- Jende askok parte hartzen du eta ilusio handiz gainera.
....................................................................................................................................................................................

2.- Korrika zenbat eta hurbilago izan, orduan eta urduriago ibiltzen dira.
....................................................................................................................................................................................
....................................................................................................................................................................................
....................................................................................................................................................................................

3.- Lagunak oso ezberdinak izan ohi dira.

4.- Korrika amaitu eta gero oso beso gihartsuak izan ohi dituzte.
....................................................................................................................................................................................
....................................................................................................................................................................................
....................................................................................................................................................................................

5.- Saltzaile oso onak izan ohi dira; denetarik saltzen dizute, ezer behar ez baduzu ere.
....................................................................................................................................................................................
....................................................................................................................................................................................
....................................................................................................................................................................................

6.- Oso ezberdinak dira; lagun original eta ausartak dira, zalantzarik gabe!
....................................................................................................................................................................................
....................................................................................................................................................................................
....................................................................................................................................................................................

7.- Beti esaten dute oso gogorra izan dela eta ez dutela berriro egingo.
....................................................................................................................................................................................
....................................................................................................................................................................................
....................................................................................................................................................................................

Bila itzazu orain hitz hauen sinonimoak:

Lur jota: ...............................
Segituan: ...............................
Datorrena: ...............................
Petraldu: ...............................
Igarotzen: ...............................
Batzar: ...............................
Pisu: ...............................
Poltsiko: ...............................
Beraien: ...............................
Korrika: ...............................
Urte guztietan: ...............................
Kapaz: ...............................
Esanez: ...............................

7
JOLASA EGITEKO FITXAK
Banatu hiru fitxa hauek hiru ikasleri mintzamena lantzeko jolasa egiteko. Prozedura:
- Hiru ikasle hauetako bakoitza bere lantaldean ahalik eta jende gehien lortzen saiatuko da.
- Ikase guztiek sartu beharko dute lantalderen batean.
- Ikasleak lantaldeetan sartu ahala, hauek ere saiatuko dira lantalderik erabaki ez duten ikasleak berera ekartzen.
- Partaide gehien lortzen duen lantaldea izango da “garaile”.

Lasterketa lantaldea Zuen egitekoa Korrika bertatik
bertara jarraitzea izango da.
Lasterketa girotu eta lekukoa
zaintzea da zuen eginkizun nagusia.
Horretarako zazpi laguneko
lantaldeetan 14 orduko txandak
egin behar dituzue.

Material lantaldea
Zuen egitekoa Korrika “produktuak”
saltzea izango da. Alegia, dendari
lanetan ibili beharko duzue mota
guztietako produktuak saltzen:
arropa, poltsa, txiskeroak...
behar den guztia, euskararen alde!

Korrika batzordea Zuen egitekoa Korrika iritsi baino
lehen herria edo auzoa girotu eta
dinamizatzea izango da: euskararen
aldeko ekitaldiak antolatu (Korrika
Kulturala), ibilbidea zehaztu,
Kilometroak saldu, Korrikari buruzko
informazioa zabaldu, dirua bildu,
kartelak jarri, jaialdiak antolatu...

8
ZUZENKETA ORRIA

EA TOPATZEN DITUZUN !
Esaldiak azpimarratuak dituzu, eta hitzen sinonimoak letra lodi etzanaz idatzita aurkituko dituzu:

Izugarria da Korrika, milaka eta milaka lagun batzuk izaten dira. Korrika bitartean gainera, arduradun
errepideetan gora eta behera, gauez eta egunez, izerditan horiek eta beste kazetari batzuk karreran ibiltzen dira
askotan, neke-neke eginda batzuetan, eta ilusioz egun osoan zuzenean informazioa ematen: lasterketa
beterik beti. Bi urtez behin antolatzen da, eta ondo baino non dagoen, gertatu
hobeto ateratzen da beti. Gero eta jende gehiagok diren gauza bitxiak,…
hartzen du parte. Baina Korrika horren ondo ateratzeko Izugarria izaten da hauen mahaian batzen den
lagun eta talde asko ibiltzen dira lanean. Ezagut egunkari, aldizkari eta bestelako paperen multzoa. Eta
ditzagun horietako batzuk bada! kontuz ibiltzekoa! Hemengo zaharrek diotenez, duela
urte asko eta asko prentsa arduradun bat multzo horren
Korrika arduraduna: barruan iparrorratzik gabe sartzen ausartu zen eta
Korrika bat amaitu eta berehala, Korrika oraindik ez omen da agertu. Egia izango ote da?
arduradunek hurrengoa antolatzen hasi behar dute.
Lagun bi izaten dira. Hauek korrika berrirako Korrika batzordeak:
proposamenak lantzen dituzte (nondik nora joango Korrikak Euskal Herri osoa zeharkatzen du,
den, datak, nor izango den omendua, zein lelo erabiliko eta herri askotatik igarotzen da. Eta herri guztietan lan
den,…), eta beste lan talde guztiak koordinatzen dituzte. asko egin behar izaten dira: ibilaldia antolatu, diru-
Hasieran nahiko lasai ibiltzen dira lanean, eta laguntzak bildu, trafikoaz arduratu, propaganda jarri…
lagun jatorrak eta atseginak izaten dira, baina Korrika Horretarako lagun batzuk bildu eta batzordeak antolatzen
hurbildu ahala, lana pilatu eta umorea ozpindu egiten dira. Badago Euskal Herriko batzordea (Euskal Herri
zaie. Egun horietan hobe euren ondotik ez pasatzea, mailako kontuez arduratzen dena), herrialdeetako
badaezpada ere. batzordeak ere baditugu, eta azkenik herrietako
batzordeak daude.
Korrika kulturala: Batzorde hauetako partaideak adin, kolore eta
Korrika ez da bakarrik lasterketa handi bat. mota guztietakoak izaten dira, baina badaukate ezaugarri
Horrekin batera ekitaldi kultural ugari antolatzen dira: komun bat: esku hutsik sartzen dira bileretara eta,
musika emanaldiak, antzerkiak, erakusketak… Euskal irtetean, kartelez, poltsaz, paketez eta bestelako zamaz
Herriko eta Euskal Herritik kanpoko artista askok leporaino atera ohi dira. Korrika amaitutakoan kulturisten
hartzen dute parte Korrika kulturalean, eta hori inbidia diren beso gihartsuak izaten dituzte.
antolatzeko, lagun bi dabiltza buru-belarri.
AEK-k Korrika Beka ere ateratzen du Korrika Material arduradunak:
bakoitzean, eta aurkezten diren antzezlanen artean bat Korrika bakoitzean Korrika materiala ateratzen
aukeratu eta diru-sari bat ematen dio. Trukean, antzezlan da: Pinak, kamisetak, prakak, txanoak, jaka polarrak…
horren estreinaldia izaten du urtero Korrika kulturalak. denetarik. Eta material horretaz lagun batzuk arduratzen
Arduradun hauen ezaugarri nagusia telefonoekin dira. Kontuz ibil zaitezte hauekin, komertziante itzelak
duten harremana da. Gehienetan telefono bat belarrian izaten dira eta. Gertu pasatzean poltsikoan txanponen
duten bitartean "ring-ring" ari den beste bati begira egon bat badaukazue, konturatu orduko txanponen ordez
ohi dira. Egia esan, zaila da lagun hauek telefonorik ezertarako balio ez duen Korrika-txiskeroa edo
gabe imajinatzea, zerbait falta dutela ematen du. koloretako margo-kutxa ederra aurkituko duzu
patrikan.
Irudi taldea
Korrikan irudia zaindu behar da: estilo bat Lasterketa taldeak:
gorde behar da. Eta horren ardura Irudi taldeak dauka. Korrikaren aurretik (atzetik ere bai) furgoneta
Lagun hauen lanak honakoak dira: kartelak eta bestelako batzuk ibiltzen dira lasterketa animatzen eta baita
materialak diseinatzea, prentsaurrekoak atontzea… gidatzen ere. Talde bi izaten dira eta bakoitzean 7 lagun
Hauena izaten da, zalantzarik gabe, bulegorik ibiltzen dira. 14 orduko txandak egiten dituzte eta, azken
koloretsuena: ezinezkoa da euren artean ile kolore ikerketen arabera, 1.500 bat aldiz entzun behar izaten
berdina duten bi aurkitzea. Batek ilea urdin tindatzen dute lasterketan zehar "Korrika kanta". Hala ere, urtero
badu, besteak berde ekarriko du hurrengo egunean, eta izaten da kanta ikasteko gai ez den korrikakide bat
hirugarrena burua zuri-zuri eginda etorriko da; horrela baino gehiago.
burua argiago omen dute pentsatzeko eta. Artistak, Korrika amaitzean, kilo batzuk galduta, "oso
badakizue! Artistak. gogorra izan da. Ez naute berriro harrapatuko" esaka
ibiltzen dira beti lagun hauek, hurrengo Korrika datorrenean,
Prentsa arduradunak pena guztiak ahaztu eta hor egongo dira berriro
Oso garrantzitsua da Korrika egunkari, irrati eta furgonetara igotzeko prest. Batzuk beti kopletan, gero.
telebistetan agertzea, eta horretarako ere arduradun

9