Herrien Libre Determinazio Eskubidea

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

Laugarren Ikasgaia

Laugarren ikasgai honetan, herrien libre determinazio eskubidea izango dugu aztergai. Ikasgai honen bitartez, menerapen kolonialean dauden herrien libre determinazioa aztertuko dugu.

2012-2013

29

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

4. Ikasgaia

30

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Herrien Libre Determinazio Eskubidea

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

4. Ikasgaia: Herrien Libre determinaziorako eskubidea
Ikasgai honetan herrien libre determinaziorako printzipio edo eskubidea azaldu eta aztertuko dugu. Lehenik eta behin, esan beharra dago gaur egun arte, eskubide hau kolonizatutako lurraldetara zabaltzen zela soilik, baina orain, beste zenbait gauzetara ere zabaldu izan da.

4.1 Garapen historikoa
Kolonialismoaren hasiera historikoa Estatu europarren aurkikuntza geografikoen garaiarekin dago lotuta, zeinak XV. Mendean hasten den bi aldetara zabaldu zelarik. Alde batetik, Afrikatik Indiara zabaltzen zena, eta bestetik, Ameriketara zabaltzen zena. Lehenik eta behin, kolonialismoa nola gauzatzen zen ikusi beharko dugu historian zehar bi fase bereiz ditzakegularik. Hala nola:  1648ko Westfaliako baketik XIX. Mendera bitartean: kolonialismoaren helburua komertzioa zen batez ere, lurrak eskuratu eta jabegoren ideiaren gainetik. Lehen fase honetan, Amerika eta ozeanoak kolonizatu ziren. Fase honetan ere, Res Nulius (inoren gauza) kontzeptua eratu zen, Kolonialismoaren atzetik zegoen ideia. Kontzeptu horen sorketaren arrazoia, kolonietako gizarteak zibilizatu gabeak zirela zen eta beraz, jabegoaren kontzepturik ez zeukaten. Horretaz gain, erlijio katolikoa onartu zuen kontzeptu hori. Kontzeptu hori izango da kolonialismoaren oinarria, kontzeptu horren inguruan kolonizatuak izan direnak izango baitira libre determinazio eskubidearen titularrak. XIX. Mendetik, Nazioen Elkartearen eraketara arte: fase honetan, inperioaren ideia zabaltzen da, Kapitalismoa, eta industria iraultza, baliabideak bereganatzea eskatzen zuen eta horretarako jabegoa beharrezkoa da. Horregatik, kolonialismoaren helburua lur eremu handiak lortzea izango da. Lau faktore topatzen ditugu: o Geografikoa: garapen berria Afrikara zuzentzen da. o Ekonomikoa: merkantilismotik kapitalismorako pausua. o Politikoa: estatuen ideia inperialista o Hitzarmenak.

Nazioen Elkartea. XX. Mendeko lehen urteetan egoera koloniala berdin mantenduko da. Lehen jarrera autodeterminatzailea, 1918ko Wilson lehendakariaren 14 puntuak izango da. Hamalau puntu horietan, Lehen Mundu Gerra sortu zuten arrazoiak aurkeztu eta gomendio batzuk eman 31

2012-2013

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

4. Ikasgaia

zituen. Diskurtso horren atzean, estatu bat nazio bakoitzekoren ideia zegoen. Lehen deskolonizazioa, Ameriketakoa izango da. Jada egitatezko bidetik deskolonizazioa hasita zegoen, zuzenbidea arautu baino lehen eta autodeterminazioaren ideia jaso baino lehen. Hurrengo pausua, Nazioen Elkarteak egitate koloniala onartzea izango da, bere paktuko 22. Artikuluan. Bertan, kolonialismoaren justifikazio etiko eta politikoa emango da, horretarako zibilizatzeko misio sakratua eta herrien gaitasun eza argudiatuz. Beraz, kolonialismoa justifikatu egiten da eta ez da aurreikusten autodeterminazio eskubiderik, are gehiago, ez du kolonia guztiez ari, baizik eta estatuei gerraren ondorioz kendutako koloniez. Baina ondorengo arauketan, mandatuak egiten ditu : a) Inperio otomandarren menpe egondako lurraldeak oso garatuak daude b) … c) Besterik gabe, bereganatzea, Frantzia eta Erresuma Batuaren kasuak egin izan duten moduan. Nazioen Elkarteak, beraz, ez zuen aurrerapauso bat ekarri, baizik eta kolonialismoaren justifikazio bat eman zuen. Mandatu sistema II. MGrekin amaitzen da. Gerora, Nazio Batuen Erakundea sortzean, Nazio Batuen Kartaren bi artikulutan egiten zaio erreferentzia eskubide honi: lehen artikuluko bigarren paragrafoan (1.2) aipatzen da determinazio librea helburu gisara. Baina “tranpa” modura dago, Nazio=Estatu gisara aurkezten baitu.

1.2 art. Los propósitos de las Naciones Unidas son: 2. Fomentar entre las naciones relaciones de amistad basadas en el respeto al principio de la igualdad de derechos y al de la libre determinación de los pueblos, y tomar otras medidas adecuadas para fortalecer la paz universal

55. Artikuluan berriz aipatzen da, baina berriz ere, helburua ez da herriei aipamena egitea, baizik eta estatuei. Azkenik, XI, XII eta XIII atalen arauketan, lurralde ez autonomoen eraentza adierazten da, eta administrazio fiduziarioko eraentza. Beraz, Kartak egiten duen arauketa oso anbiguoa da. Bien arteko desberdintasuna, bigarrenak prozedura azkarrago baten bidez lortu behar dute independentzia.

32

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Herrien Libre Determinazio Eskubidea

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

Beraz, hau ere ez da aurrerapauso bat kolonialismoaren amaierarako, baizik eta justifikazioa egiten du. Beraz, deskolonizazioa ez da eman, Batzar Nagusiaren ebazpenak hala esan zuten arte. Izan ere, Nazio Batuen Karta 51 estatuk sinatu zuten eta gaur egun, independentziaren ondorioz estatu berri ugari sartuz joan dira, eta boto gehiago egoten joan dira Batzar Nagusiaren barne. Batzar Nagusia erakusten den jarrera, ez da Kartan agertzen dena, izan ere, 1.2 eta 55. artikuluak garatu gabe eta isolaturik utzi zituen, deskolonizazioaren ondorioz estatu berri ugari sartu baitira Nazio Batuen Erakundean. Aipagarri dira Bandug, Belgradi eta El Kairoko hitzarmenak. Beraz, Batzar Nagusiak hartuko du deskolonizazioaren garapenaren ardura. Ebazpen ugari badaude ere, aipagarri dira :  1514 (XV) ebazpena jarrera berri baten jatorria. Misio sakratua izatetik, Kartaren aurkakoa izatera pasa zen, interpretazio berri bat emanez, baina eraginkortasunaren aldetik arazo bat zegoen, ez baita loteslea, baina praktikaren bidez efektibo bilakatu da. Horretaz gain, herriak aipatzen dira, eskubidearen titularra herria da eta ez estatua eta herria izango da independentziaren titularra. Independenteak ez diren lurraldeak, independentziarako bidea bilatu behar dira lehen bai lehen. Kartak esandako bertan behera uzten du, ezberdintzerik ez egiterakoan. Horretaz gain, koloniak bere osotasunean izan behar dira independente. Uti posspdetis iuris. Guzti honekin batera, deskolonizazioa, metropoliak ezarritako administrazioarekin egin zen, gerrak eta arazoak ekiditeko xedez. Amaitzeko, kartak esandako guztia, bananbanan deuseztatzen dela aipatu beharra dago. Beraz, ebazpen hau oso iraultzailea izan zen. 1541 (XV) ebazpena 1514 ebazpenaren hurrengo egunean emandakoa. Bertan, herri hitza, Kolonia hitzera zuzentzen da, argi utzi nahian kolonietara egiten zaiela erreferentzia. Horrekin batera, Kolonia zehazteko bi irizpide ematen ditu: geografikoki banatuta egotea (itsasoa egon behar du tartean) eta etnikoki eta kulturalki diferenteak izan behar dira. Honekin, Estatuen potentzien barruan zeuden herriak kanporatzea bilatzen zen. Baina kontutan izan behar da, irizpide hauek ez direla erabilgarri kasu guztietarako, baina bai %90ren kasuetarako. Beste elementu batzuk ere kontutan hartu daitezke. Lurraldearen harremana metropoliarekin horietako bat izango litzateke. Lehen edota bigarren mailako hiritarrak izatea, adibidez. Ebazpen honen zatirik garrantzitsuena, seigarren printzipioa da: Kolonia bat deskolonizatu dela ulertuko da, o Estatu independente eta subiranoa izatea lortzen denean. o Beste estatu independente batekin asoziazioaren ondorioz lortzen duenean. o Beste estatu independente batean barneratzean. 2526 (XXV) ebazpena ebazpen hau eman zenerako, ia afrika osoa deskolonizatuta zegoen, 1970eko ebazpen bat delarik eta aurreko biak 1960koak. Beraz, Afrika 10 33

2012-2013

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

4. Ikasgaia

urtetan ikaragarri aldatu zen. Ebazpen hau, juridikoki deskolonizazioa aurrera eraman zuen. Ebazpen honen bitartez, herrien autodeterminazioaren askatasuna bermatu egiten da, eta gainontzeko estatuen laguntza beharrezkoa dela adierazten da. Ebazpen honen zatirik eztabaidagarriena da, paragrafo konkretu bat zeinean debekatzen da estatuen lurralde banaketa aldatzea betiere bere nazionalen adostasunez egiten bada. Barne autodeterminazioa suposatuko luke, estatu independente batean, marjinatua dagoen gizarte talde bat balego, barne autodeterminazioa erabiliz independentzia lortuko luke. Deskolonizatzeko moduei dagokionez, goazen ikustera nola gauzatzen diren deskolonizatzeko bide desberdinak. Honako hauek izango lirateke supostuak desberdina izango delarik kolonizatutako lurraldearen arabera: Lehenik eta behin, independentzia bidezko deskolonizazioa daukagu. Supostu hau, kolonizazio aurretik inorenak ez ziren lurren kasua izango litzateke, Sahara, adibidez. Beraz, 1514 (XV) eta 2625 (XXV) ebazpenen aplikazioaren bidez deskolonizatuko lirateke, hau da, biztanleei kontsulta eginez eta bide demokratikoen bidez. Honen helburua desberdina izan daiteke: independentzia, beste estatu batekin elkartzea, beste estatu batean integratzea edota bestelako formulak. Terra nulius ez diren lurraldeen kasuetan, kolonia bere jatorrizko estatuari bueltatuko zaio, beraz, lurraldearen atzera-egitearen bidezko deskolonizazioaz hitz egingo dugu. Honen adibide, Gibraltar izango genuke. Hau aurrera eramateko bidea ez du suposatzen 1514 eta 2526 ebazpenen aplikazioa, beraz potentzia kolonialak bere kabuz egingo du, inolako

kontsultarik beharrezkoa ez delarik.

4.2 Izaera juridikoa
Herrien autodeterminazioaren printzipioaren izaera juridikoa, bikoitza da 2625 (XXV) ebazpenari erreparatzen badiogu. Izan ere, alde batetik eskubide bat izango litzateke, eta bestetik, obligazio bat. Eskubide bat izango litzateke menerapen kolonialpean dauden herrientzat, eta obligazioa potentzia kolonialentzat. Eskubidetzat hartuta, titular bat edukitzea esan nahi du, eta horrek, menerapen kolonialpean dauden herriak Nazioarteko Zuzenbidearen subjektu bilakatzen ditu. Eduki ekonomikoari dagokionez, autodeterminazio eskubideaz hitz egiterakoan, herri bakoitzak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea izango duela uler dezakegu. Hau da, herrien aberastasun eta baliabideen ukiezintasuna izango genezake. Beraz, kolonia batetik ateratzen den guztia, kolonia horretarako onurarako erabili beharrekoa da. Independentzia lortu bitarte horretan, ondasun horiek koloniarenak dira, beraz ezin dituzte galdu. Printzipio ekonomiko hori, bere ondorioak eman ditu. Izan ere, deskolonizazioa gauzatu ondoren ateratako baliabideak eta aberastasunak bueltatu behar dira (Egiptoko adibidea). 34

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Herrien Libre Determinazio Eskubidea

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

Jurisprudentziak mahai gainean jarritako beste adibide bat, Nauru eta Ekialdeko Timor kasuak dauzkagu. Izan ere, Nauru fosfatozko iturri izugarria da eta bere garaian, kolonialismoaren bitartez ia lurralde osoa kendu egin zen. Ekialdeko Timorren berriz, petrolio-iturri ikaragarria da. Lurralde hori, Indonesiak eta Australiak negozioen bitartez ustiatu zuten petrolio-iturri hori, eta Portugalek, printzipio hau aplikatuz, salatu egin zituen beste bi lurraldeak. Giza eskubideen deklarazioak irakurrita, konturatuko gara eskubideak indibidualak direla, gizakiaren ikuspuntutik eginda daude. Baina eskubide ekonomiko eta politikoak zaila da topatzea giza eskubideen deklarazio desberdinetan. Guzti hori esanda, herrien libre determinaziorako eskubidea da giza eskubideen deklarazioetan agertzen den eskubide kolektibo bakarra da. Beraz, esan daiteke lehen mailako eskubide izaera jaso duela nazioarteko ordenamenduan. Hau ez da oso ohikoa, eskubide kolektiboak arazo ugari sortzen baitituzte. Aipatu berri dugunaren isla, 1948ko eta 1966ko deklarazioetan egiten diren aipamenak eta 1993ko Giza Eskubideei buruzko mundu mailako hitzarmena dauzkagu. NAZIOARTEKO ORDENAMENDUAN DUEN LEKUA Printzipio honek, arazoak ekar ditzake beste egiturazko printzipio batzuekin, hala nola:  Autodeterminazioa eta barne eskuduntzaren edukiaren arteko harremana. Askapen mugimendu nazionalen oinarria aipatu beharra dago. Izan ere, herrien libre determinazio eskubidea onartzean, menpeko herrien talde armatuen onespen orokorra sortu zen. Aldi berean, eskubide honek bi alde ditu: Alde negatiboa  potentzia kolonialek ezin dute erabili libre determinazioa eskubidea egikaritu nahi duen herriaren kontra. Alde positiboa menerapen kolonialpean dauden herriei laguntza emateko obligazio positiboa: politikoa, ekonomikoa, armatua etab.  Autodeterminazioa Nazioarteko Ordenamenduan duen maila juridikoa. XX. mendean zehar, zenbait zalantza sortu ohi dira printzipio honen maila juridikoaren aurrean. Izan ere, garrantzia eman nahi izan nazio printzipio honi beste zenbait tratatuen aurrean. Hau da, zalantzan jarri zen zenbait tratatuen eta zenbait arauren baliogarritasuna, printzipio honen aurkakoak izateagatik eta beraz, kartaren aurkakoak izateagatik. Beraz, printzipio honek denborarekin ius cogens izaera lortu du eta bere aurka doazen edozein akordio, hau da, lurralde baten edo nazio baten gaineko indarra ezartzen duten akordioak baliogabekoak izango dira.  Herrien libre determinaziorako eskubideak nazioarteko santzioak ekar ditzake.

2012-2013

35

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

4. Ikasgaia

Besterik gabe, printzipio honen bortxaketaren ondorio zuzena Nazioarteko santzioak aplikatzea izango litzake.  Libre determinazioaren eta Estatu lurralde osotasunaren arteko harremana. Honi dagokionez, Nazioarteko Ordenamenduak jada lehentasuna eman dio Estatuen lurralde osotasunari eta, ondorioz, printzipio honen egikaritza ezin izango du Estatuen lurralde osotasuna bortxatu. Ideia hau Batzar nagusiaren 1514 (XV) ebazpenean ageri da eta 2625 (XXV) ebazpenean indartu eta finkatzen da.  Libre determinazioa eta indarraren erabileraren debekuaren artean dagoen harremana.

4.3 Askapeneko mugimendu nazionala
Nazio Batuen Kartako 2.4 artikuluak, gogora dezagun indarraren erabileraren debekua ezartzen du, baina zenbait “matizazio” egiten dira. alde batetik, indarraren erabileraren debekua estatuei ezartzen zaie soilik, eta bestetik, prezeptu berdinean adierazten den moduan, erabileraren debekua Nazio Batuen helburuen aurka doanean aplikatzen da. Hori kontutan hartuta, uler dezakegu herri kolonialak bere independentzia lortzeko legitimatuta daudela indarra erabiltzeko, eta gainera, herri hauek ez dira estatuak. Askapen mugimendu nazionalen kontzeptua eta estatutuari dagokionez, esan beharra dago Nazioarteko Zuzenbidearen baitan ez dagoela definiziorik. Praktikak berriz, honelako definizio eman digu: menerapen kolonialpean bizi den herri baten osotasuna edo zati baten adierazpen antolatua, zeinak helburu bezala lurraldearen gaineko libre determinazioa edo independentzia duen. Printzipio honek, alde negatiboa zein positiboa izango du. Hala nola: Alde negatiboa Estatu kolonialek, ezin dute indarra erabili libre determinazioaren eskubidea egikaritu nahi duten herrien kontra. Positiboa menerapen kolonialean dauden herriei laguntza emateko obligazio positiboa: ekonomikoa, politikoa, armatua … Bi aspektu hauen ondorioa honako hau izango litzateke beraz: libre determinazioa eta independentzia eskubideak egikaritzeko herriek borroka armatua mantentzeko duten zilegitasuna. 2189 (XXI) ebazpena. Estatutu berezia dute herri kolonialek. Izan ere, lehenik eta behin, eskualde mailako eskualdetan lortu behar izan dute estatus hori. Ondoren, Nazio Batuen barruan onartu behar zaie estatusa. Onurei dagokionez, lehenik eta behin, Nazioarteko erakundeen parte begirale izatea suposatuko du. Bestalde, 1949ko Ginebrako Hitzarmena aplikagarri zaie eta beraz gatazka

36

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Herrien Libre Determinazio Eskubidea kolonialak nazioarteko izaera izango du.

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

2012-2013

37

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

4. Ikasgaia

38

Zuzenbide Fakultatea, Donostia