Eskubide-Obligazioak

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

Bosgarren Ikasgaia

Bosgarren ikasgai honetan, estatuek egindako deklarazio eta egintzengatik eratortzen diren eskubideak eta obligazioak aztertuko ditugu.

2012-2013

39

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

5. Ikasgaia

40

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Eskubide-Obligazioak

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

5. Ikasgaia: Estatuaren adostasunaren bidez sortzen diren eskubide-obligazioak.
NAZIOARTEKO ARAU ETA OBLIGAZIOAK SORTZEKO BIDEAK Arauak sortzeko bideak honakoak izan daitezke Bide tipikoak naziaorteko tratatuak eta ohituraz baliatuz sortzen dira arauak. Beraz, bi estatu edo gehiagoren adostasunaz sortzen dira arauak. Bi estatuen arteko adostasuna denean, bien arteko adostasun indibidualak konsensoan jartzean egiten da. Estatu asko parte hartu behar dutenean, minimo bat galdatuko da. Ohiturari dagokionez, estatu kopuru bat praktika jakin bat jarraitzerakoan sortzen joaten da. Nazioarteko erakundeen ebazpenetan, erakunde bakoitzak erabakiko da zein den beharrezko kontsensua. Bide atipikoak aldebakarreko jokaerak dira, eta arauen oso eremu txikia hartzen dute, gehienak bide tipikoetatik sortzen baitira. Hauen adibide, honakoak izan daitezke:  Obligaziozko zentzua duten aldebakarreko deklarazioak (egintza autonomoa)  Estoppel-a: estatuek beren burua atzera botatzeko ezintasuna (egintza ez-autonomoa)  Oniritzia: omisio batean oinarritzen den estoppel-aren antzeko gauza. Ekintza bat burutzerakoan ez bada protestarik egiten, gerora ezingo da egin (egintza ezautonomoa) Aipatutako hiru jokabide hauek, arau partikularrak sortuko dituzte. Goazen banan-banan ikustera. OBLIGAZIOZKO ZENTZUA DUTEN ALDEBAKARREKO DEKLARAZIOAK Aurrekari historiko gisara NJAk kontzeptua 1974an saio nuklearren arazoaren finkapena daukagu. (Frantzia- Australia eta Zeelanda Berriaren arteko gatazka froga nuklearren inguruan). Deklarazio hauen definizioa honakoa izango litzateke: Egitatezko edo zuzenbidezko egoera zehatz baten aurrean, obligaziozko efektu juridikoak izateko helburuarekin, Estatu baten ordezkariek egindako deklarazio publikoak. Lehen aipatutako adibidean, epaiketa baino lehen Frantziak deklaratu zuen ez zituela frogak berriro burutuko eta beraz, epaiketaren objektua desagertu zen, bere burua libreki eta inor behartuta obligatu baitzuen. Deklarazio hauek efektu juridikoak izateko, bederatzi ezaugarri behar dituzte izan:  Estatuaren adostasuna jarraitzen duen adierazpen publikoak izan behar ditu. 2012-2013 41

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

5. Ikasgaia

 Deklarazioaren helburua efektuak izatearena da, beraz obligazio hauek egin dituen Estatuaren gain sortzen dira.  Deklarazioaren objektua zilegi izan behar da. Ius cogens arauen aurkakoa ezin da izan; ezin dute euren burua behartu dagoeneko debekatuta dagoen jarrera bat ez burutzera.  Etorkizunerako portaera zehatz bat ezartzen da. Zehaztugabea izango balitz, ez ginateke egongo aipatutako lehen ezaugarriaren barne.  Deklarazioa hertsia izan behar da, Estatuaren subiranotasuna mugatuz.  Adierazpena erabat libre eta autonomoa izen behar da.  Adierazpena gai den ordezkari batek egin beharko du.  Formaren aldetik, erabateko askatasuna, hau da idatziz edo ahoz egin daiteke, Estatuaren borondatea argi eta garbi gelditzen den bitartean.  Egitatezko edo Zuzenbidezko arazo bati lotuta egon behar da. Estatua zerbait egitera edo ez egitera obligatzen delarik. Esan beharra dago, arau atipiko guztien atzetik dagoena, Estatuen fede ona dela. Izan ere, Estatuak ez daude behartuta horrelako deklarazioak egitera eta beraz, fede onez bete beharko dituzte. Ulertu behar da, aldi berean, gainontzeko estatuengan ere jarrera bat sustatzen duela: gainontzeko estatuak, ahalmena izango dute deklarazioa egin duen estatuari, bere gain hartu dituen obligazioak betearazteko. Deklarazio guzti hauekin batera, obligazio juridiko berezi bat sortzen da. Izan ere, iturria aldebakarrekoa da, baina gainontzeko estatu guztien aurrean obligazio bat sortzen baitute. Frantziaren kasuan, Zelanda Berriak eta Australiak demanda tarteratu zuten, lurralde horietan kalteak sumatzen zirelako Frantziaren erruz. Baina Frantziak, Nazioarteko Komunitate guztiaren aurrean egin zuen deklarazioa eta beraz, guztiak egongo dira legitimatuta erantzukizuna eskatzeko. ETOPPEL-a ETA ONIRITZIA Goazen orain aztertzera, Estoppel-a eta oniritzia. Izan ere, bi bide hauen bitartez, estatuen isiltasunaren inguruan egingo dugu azterketa. Nazioarteko Kontuetan, isiltasuna gauza desberdin ugari esan nahi dezake, egoeraren arabera. Honekin lotuta, esan beharra dago estatuek interesak dituztela gainontzekoen jarrerari dagokionez. Estoppel-a eta oniritzia ulertu ahal izateko, hiru elementu hartu behar dira kontuan eta ulertu beharra dago. Hona hemen hiru elementu horiek:    Egoera konkretu batean, estatu batek interesa duen edo ez. Honen arabera, isiltasunak ondorioak izan ditzake. Estatu horren jarrera fede onekoa den edo ez. Benetan hartzen duen jarrera bere borondatea islatzen duen edo ez. Epea. Denbora epe bat egongo da jarrera bat hartzeko egoera konkretuen aurrean. Izan ere, kontutan hartu beharko da egoeraren arabera zein den egoerak eskatzen

42

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Eskubide-Obligazioak duen denbora epea (Frantziako itsas - eremuaren adibidea). Estoppela eta oniritzia common law tradizioko bi instituzio dira.

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

Estoppelaren kasuan, Estatu batek egoera baten aurrean adostasuna ematen badu era espresoan, obligazio bat sortzen da onartu duen estatuarentzat. Izan ere, ezin izango da horren aurka jarri gerora, bere garaian onartu duela esan baitu. Beraz, kasu honetan jarrera aktibo bat dagoela esan genezake, estatuak onarpen espreso bat egin duelako. Oniritziaren kasuan, egoera beraren aurrean estatu batek hori ekiditeko protesta egin beharko du. Hala ez bada, eta denboran zehar urtetara protesta egin badu, ulertu genezake lehen aipatutako obligazio bera sortu dela, bere garaian protesta ez egiterakoan jarrera onartu duela ulertzen baita. Estoppelaren kasuan ez bezala, oniritziaren kasuan ez dago jarrera aktiborik, baina ondorio juridikoa bera izango da. Bi instituzio hauek, hala eta guztiz ere, arazoak sortu izan dituzte. Izan ere, azken urteotan, gatazka ugari egon dira honen eragina “sufritu” duten estatuen artean.

2012-2013

43

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

5. Ikasgaia

44

Zuzenbide Fakultatea, Donostia