Nazioarteko Arauen Aplikazio Prozesua

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

Lehendabiziko Ikasgaia

Lehendabiziko ikasgai honetan, Nazioarteko arauen aplikazioa aztertuko dugu. Horretarako, bai ohituraren bai arau idatzien aplikazioa ikusiko eta aztertuko dugu.

2012-2013

9

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

1. Ikasgaia

10

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Nazioarteko Arauen Aplikazio Prozesua

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

1. Ikasgaia: Nazioarteko Arauen Aplikazio Prozesua.
Nazioarteko arau baten aplikazioan, barne ordenamendua ezin izango da aurkeztu nazioarteko arauaren aplikazioaren eragozpenerako. Hori arau orokor gisara ezartzen da Vienako itunaren 27. artikuluan. Hala ere 46. Artikulua salbuespen bate ematen digu: frogatzea arau hori onartu zela bere garaian eskuduna ez zen pertsona baten parte hartzearekin. Baina hori frogatu beharrezkoa da. Bigarren arazo bat izango litzateke aplikazio lurraldetarra, Vienako itunaren 29. artikulua oinarri daukagularik. Bereizi beharko dugu probintzia eta kolonien artean, ez baita berdin aplikatuko. Arau orokorra izango da estatuaren lurralde osoan aplikatu behar dela, eta salbuespenez, borondatez tratatuan kontrakoa adierazten bada edo tratatugileek hala adostuz gero. Menerapen kolonialean dauden herrien kasuan, hauek estatuaren parte ez denez, araua kontrakoa izango da, hau da, ez da printzipioz koloniara zabalduko. Egon daitekeen beste arazo bat, estatu federalen kasua izango litzateke (Suitza, Alemania, Kanada …). Kasu horietan, estatua da obligatua dagoena, berak sinatzen baitu eta gero ikusi beharko dira bere klausula federalak. Baina benetako arazoa arauaren interpretazioa izango da. Idatzizko arauen arazo nagusia izango da hau, hau da zentzua eman behar zaio estatuen kontsentsua zein den ikusteari. Interpretazio lana estatuei dagokie, naiz eta epaileak interpretatu behar dituztela aldarrikatzen den. Bi arrazoi daude estatuei emateko interpretatzeko ahalmena: beraiek izan dira parte hartu dutenak eta beraz, beraiek egingo dute interpretazio autentikoa. Bestalde, Nazioarteko ordenamenduan ez dago jurisdikzio obligatoriorik. Baina interpretazio desberdinak egon daitezke tratatu baten inguruan. Vienako Hitzarmenak, fede onaren printzipioa ezartzen du bere 31. artikuluan. Interpretazio irizpideak ezartzen dira artikulu horretan. Testutik abiatuta, testuarekin batera eman diren dokumentu guztiak kontutan hartu beharko dira bere interpretaziorako. Sortu daitekeen beste arazo bat interpretatzerako orduan, hizkuntza desberdinetan egindako tratatuen kasua izango litzateke, izan ere, hizkuntza bakoitzak bere izaera propio izango du. Kautotzerako orduan hizkuntza desberdinetan egiten bada, baliozko tratatu desberdinak egongo dira, eta hizkuntza arazoak aldaketak eragin ditzakete. Hau ekiditeko, egin daitekeena da hizkuntza bakar batean testu bakar bat egitea eta gainontzekoak kopiak egitea, interpretazio lanerako bati eman lehentasuna, eta testu guztiak indar bera dutenean Vienako 33.a artikulua aplikatuko da. Nazioarteko idatzizko arauak aplikatzerakoan, denborazko arazoak ere egon daitezke,

2012-2013

11

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

1. Ikasgaia

indarrean sartzeko unea dela medio. Hori atzera eraginkortasunaren printzipioa eta arauaren berehalako efektuen printzipioaren bitartez ebazten da. Arauen aplikazio salbuespenak ere badaude, geroago ikusiko ditugunak. Estatu barnean, ohituraren definizioa egiten da organo judizialen eskutik. Barne ordenamenduan, arau konbentzionalak publikatuta egon behar dira, Konstituzionalak izan behar dira, indarrean sartzea finkatuta egon behar da eta arauaren izaera aztertu behar da bere interpretaziorako. Izan ere, tratatu bat ez da beti modu berean aplikatzen.

12

Zuzenbide Fakultatea, Donostia