Itsas Espazioen Gaineko Estatuen Botereak

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

Bederatzigarren Ikasgaia

Bederatzigarren ikasgai honetan, Itsaszuzenbidea aztertuko dugu. Hau da, itsasespazio desberdinen eraentza aztertuko dugu eta horien gainean estatuek dituzten eskumenak zeintzuk diren azalduko dugu.

2012-2013

59

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

9. Ikasgaia

60

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Itsas Espazioen Gaineko Estatuen Botereak

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

9. Ikasgaia: Itsas Espazioen Gaineko Estatuen Botereak.
9.1 Itsas espazioak eta Estatuen interesak
Itsas zuzenbidea sortzearen arrazoia gaur egun itsasoari ematen zaion erabilera ugarian oinarritu dezakegu. Itsasoaren erabilera kualitatiboki aztertzen badugu, konturatuko gara bertikalki zein horizontalki erabili daitekeela.   Horizontalki, komunikazio bide gisara erabili ohi da, horretarako itsasontziak eta komunikazio-hodiak erabiltzen direlarik. Bertikalki aldiz, baliabide naturalen ustiapenerako erabiltzen da itsasoa, bertatik arrantza, mineralen ustiapena (gasa, petrolioa…) eta abarrekoak egiten direlako.

Bestalde, itsasoaren erabilera kuantitatiboki aztertu dezakegu, intentsitate handiko zonaldeak, kostaldeak esaterako, eta intentsitate txikikoak, itsas-zabala, berezituko ditugularik. Guzti honetatik, ondorioztatu dezakegu, itsasoaren erabilera anitza dela eta arlo juridikoan izugarrizko aniztasuna sortzen dela, eta itsasoaren inguruko zuzenbidea eta arauak bateratzeko, ezinbestekoa zaigula Nazioarteko Ordenamendura jotzea.

9.2 Itsasoetako zonalde desberdinak
Lehenik eta behin, egin beharreko lehen desberdintzea, kostaldeko Estatuen eskumenpean dauden zonak eta Estatuen eskumenetik kanpo dauden zonen artekoa izango litzateke: a) Kostaldeko estatuen eskumenpean dauden zonak. Hemen barnean ere bi bereizketa egin behar dira. Alde batetik, barne-urak eta lurraldeko itsasoa izango genituzke. Hauek euren osotasunean Estatuaren menpe dauden zonaldeak dira. eremu hauek, Estatu baten menpe dauden azken eremuak izango dira. hau da, Estatuaren azken muga, eremu hauen amaierek zehaztuko dute.   Barne-urak: deltak, hondartzak eta abarrekoak izango lirateke. Lurralde itsasoa: orokorrean, lehenengo 12 itsas-milak osatzen dute lurralde itsasoa. Bi estatu desberdinetako kostaldeek ezin badute 12 itsas-mila horiek hartu bata bestearen eremuan sartu gabe, ekitate printzipioa izango da aplikagarri.

Bestalde, zonalde ekonomiko esklusiboa eta plataforma kontinentala izango genituzke hemen. Eremu hauek bere osotasunean Estatuaren eskumenen menpe ez egon harren, kostaldeko Estatuak hauen gain eragin handia eta eskubide nabarmenak dituzte.

2012-2013

61

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

9. Ikasgaia

Zonalde ekonomiko esklusiboa: itsas eremu hau 12 miletatik 200 mila bitartean zabaltzen den itsas-eremua izango litzateke. (adibidez, mediterraneoak ez du horrelako zonalderik, bere eremua ez baita horren handia) Plataforma kontinentala: itsas azpian plataforma dagoen eremuak osatzen dute. Hau da, sakontasun handiko eremuak hasten diren tokirainoko eremua da plataforma kontinentala.

Orain dela gutxi, beste zonalde bat sortu izan da, aurrerago aztertuko duguna: aldameneko zona. Zona hau 12 eta 24 mila bitarteko eremua barneratzen du eta Estatuek itsasotik etor daitezkeen arriskuetatik babesteko aukera izateko sortua izan da. Hau guztia kontutan hartuta, esan dezakegu Estatuaren itsas-eremuak 200 itsas milataraino iristen direla, eremu guzti horretan, kostaldeko Estatuak eskumenak dituztelarik; baina kontutan izanda, eremu horren barruan kostaldetik urruntzen joan ahala, kostaldeko Estatuaren eskuduntza intentsitatea jaisten dela. Kontutan izan behar dugu, subiranotasuna daukatela barne-uretan eta lurraldeko itsasoan, eta esklusibotasun ekonomiko eta politikoa zonalde ekonomiko esklusiboan eta plataforma kontinentalean. b) Kostaldeko Estatuen eskumenen barnean ez dauden itsas-eremuak. Eremu hauen barnean itsaso zabala eta ZIFMO izango genituzke. Itsaso zabala, 200 milatik gorako itsas eremua izango litzateke, eta honen gaineko eskumena ez dauka estatu zehatz batek, baizik eta guztiak batera. Espazio hauetan estatu guztiek eskumen eta eskubide berdinak izango dituzte. ZIFMOren inguruan, esan beharra dago gizadiaren ondare komuna izango dela. Hona hemen, orain arte azaldutako zonaldeen eskema:

62

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Itsas Espazioen Gaineko Estatuen Botereak

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

9.3 Barne-urak eta beste espazio berdinetsiak
Estatu baten lurraldearen gaineko subiranotasuna ez da amaitzen bere lur-eremuan baizik eta, lehen ikusi dugun moduan, estatuaren eskumenpean dauden zenbait itsaso eremu badaude, zeinak zonalde desberdinetara zabaltzen den. Itsas Zuzenbidearen Inguruko 1982ko Hitzarmenaren (Convención sobre derecho del mar de 1982) 8. artikuluaren arabera, barne-urak oinarri-lerrotik barrura kokatzen diren ur-eremuak dira. Barne-uren mugapenari dagokionez, lugorritik oinarri-lerrora doan ur espazioa izango litzateke, eta oinarri-lerroaren neurketarako hitzarmenak bi bide ezartzen ditu 5. eta 7. artikuluetan: oinarri lerro arrunta eta oinarri lerro zuzena. 5. artikuluaren arabera, itsas beherak markatuko du oinarri-lerroa. Hau da, itsas behera iristen den puntutan marraztu beharko da lerroa. Oinarri-lerro hau, oinarri-lerro arrunta izango litzateke, kostalde homogeneoa duten estatuetan egongo dena. Aldiz, zenbait estatuk arazoak izan ohi dituzte beren oinarri-lerroak marrazteko, beraien kostaldeetako homogeneotasun falta dela eta. Kasu horietan, hitzarmeneko 7.artikuluari jarraiki, kostalde oso heterogeneoa duten estatuei baimenduko zaie beren kostaldean kanpoan dauden bi puntu hartzea eta elkarren artean lerro homogeneo bat eratzea. Oinarrilerro honi oinarri-lerro zuzena deritzo. Hona hemen, Norvegiaren oinarri-lerroa:

2012-2013

63

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

9. Ikasgaia

Barne-uren eraentza juridikoari dagokionez, esan beharra dago Estatuek eremu horretan subiranotasun osoa daukala, subiranotasun hori berezia izango delarik. Berezitasun hori arrazoi fisiko zein juridikoak izango ditu. Arrazoi fisikoak izango lirateke ur eremuetan gauzatzen diren ekintzak ezin direla ur eremuan egiten direnekin alderatu. Eta, arrazoi juridikoei dagokionez, bertan nabigaziorako ezinbestekoak diren lekuak daudela izango lirateke: portuak etab. Estatuak ur hauetan dituen eskumenak bere berezitasunak dituzte. Izan ere, naiz eta gai gehienen gainean eskumen esklusibo eta osoa izan, badaude zenbait puntu zeinetan mugapenak ezartzen dira. Hain zuzen ere, barne-uretan kokatzen diren errekurtso naturalen gain eta bertako segurtasun publikoaren eta eraentza penalarengan eskumen esklusibo eta osoa izango dute Estatuek. Nabigazio eskubideak aldiz, estatuaren eskumenen esklusibotasuna zalantzan jartzen du. Izan ere, naiz eta barne uretatik nabigatzeko erantza sortzeko eskumena estatuarena izan, Hitzarmenak pasaera eskubide lausoa arautzen du. PORTUEN ERAENTZA JURIDIKOA Portuak, konbentzioaren 11. artikuluan daude araututa eta berez, kostaldeko estatuen subiranotasunpean daude. Praktikan, harrera-askatasun printzipioa izango genuke eta itsasontzi mota desberdinen arabera, sarrera eskubidea desberdina izan daiteke. Beraz, printzipioz atzerriko estatuetako ontziak portuetan sartzeko eskubidea izango dute, portuko estatuaren subiranotasuna urratzen ez den heinean eta horretarako asmorik ez dagoen heinean. Merkatal ontziak eta ontzi zibilei dagokionez, esan beharra dago sarrera librea dutela portuetara kostaldeko arauak betetzen dituzten bitartean. Eraentza berezia dago kutsadura berezia sor dezaketen ontzien kasuan. Barku hauetan dauden bidaiariak, kostaldera jaisten direnean berriz, barne ordenamenduko beste zenbait arau izan beharko dituzte kontutan. Estatutuari dagokionez, esan beharra dago kostaldeko estatuaren zuzenbidearen menpe daudela eta beraz, barne uretan burututako ez-zilegiak estatu horren barne ordenamenduaren arabera ebatziko dira. Urrapen penalen kasuan, ontzietatik kanpo egiten direnak estatuaren barne ordenamenduaren arabera ebatziko dira. Ontzian egindakoak eta kostaldeko estatuaren segurtasuna eta ordena publikoa kolokan jartzen duten ekintzak ere, bertako araudiaren arabera ebatziko dira. Aldiz, itsasontzian bertan gertatutakoak, kapitainaren esku egongo dira bere ikurrinaren estatuaren ordenamenduaren arabera ebatziko direlarik, beti ere kostaldeko estatuari afektatzen ez dioten heinean.

64

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Itsas Espazioen Gaineko Estatuen Botereak

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

Gerra ontziei dagokionez, beren estatusa izango da, baimena eskatu beharko dutela portura sartzeko. Baina baimena modu desberdinetan eskatu daiteke. Adibidez, kasuz-kasu, atzerritar ontzi bat sartu nahi badu baimena eskatu atzerri ministerioan. Beste era bat, baimen orokorra ematen da, adibidez OTAN-en ontziak estatu kideetako portuetan sartzeko baimen orokorra dute orokorrean. Behin portuaren barruan, estatus berezia izaten dute. Izan ere, normalean delitu ugari burutzen dira kostetan horrelako kasuetan. Behin sarrera onartu zaiola, horien gaineko eskumenari uko egiten zaio. Izan ere, atzerriko barku bati sarrera ematean, onartzen da atzerriko organo bat estatuan sartzea eta gogora dezagun, eskumen immunitatea dagoela. Hala ere, ekintza konkretuak aztertzeko aukera egongo da. Eskumen immunitatearen hitzarmenaren 12. artikuluak dionaren arabera, badirudi atzerriko militarrek delituak aurrera eramateak, eskumen immunitaterik ematen ez dela. Aldiz, printzipio orokorrak dio baietz. Kasu horretan, supostu desberdinak aztertu behar dira. Lehenik eta behin, barkuan gertatzen diren egitate zigorgarri guztiak barkuko autoritateen esku geratzen dira, berdin duelarik zein den gertatutako egitate hori. Barkutik kanpo gertatzen diren egitateak, zibilen kasuekin gertatzen ez den bezala, militarren kasuan arazoak sortzen dira. Eskumen immunitatearen hitzarmenak baztertu egiten du eta beraz, suposatzen da ezin izango direla horietaz baliatu, baina hitzarmenak bere tranpa du, salbuespen modura estatuek egindako akordioa aipatzen duelako. Izan ere, askotan, baimena ematearekin batera, eskumenaren uko egitea dakar berekin. Beraz, kostaldeko estatuak ez du eskumenik izango, baina salaketa jakinaraziko dio barkuko autoritateei. Demagun soldaduak portura jaisten direla eta hildakoak daudela. Normalean ikaragarrizko gatazka sortzen da estatuen artean. Izan ere, baimena ematen baldin bazaio, uko egiten zaio eskumenari, baina presio zibila badago kostaldeko estatuan eta beraz, konponbide bat behar da. Normalean, jatorrizko estatuari entregatzen zaie karguekin batera eta presioa egin. Pertsona horiek epaitu edo entregatu beharko ditu. Normalean gertatzen dena da formalki epaiketa bat ematen dela baina kostaldeko estatua ez da gustura geratzen. Kasurik larriena ez da itsasoan eman, baizik eta Italian, Milanetik gertu. Portuak alde batera utzita, goazen badiak aztertzera. BADIAK Badiaren kontzeptua, gaur egun oinarri lerro zuzenen bitartez garrantzia galdu dute, baina lehen, badiak barne urak bezala ulertzen ziren. Definizioa 10.artikuluan topatzen dugu, non honakoa xedatzen den: estatu bateko bi kosten artean dagoen ur eremu bat. Ur sarrera, bere sarrerarekin konparatuta handiagoa izan beharko da. Sarreraren luzera ezin izango da 24 itsas mila baino handiagoa izan. Bestela, ez da abadia bat juridikoki izango. Abadia baten aurrean gaudela ulertzeko, sarreraren luzera diametro gisara hartuta, erdi-zirkulu bat marraztu behar da eta barnean geratzen den ur

2012-2013

65

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

9. Ikasgaia

eremua ezin da gainontzekoa baino handiagoa izan. Irizpide horiek betetzen ez badira, adibidez, lehenengoa, ez ginateke egongo abadia juridiko baten aurrean egongo, baina abadia izango da hala ere. Beraz, aukera bat ematen zaie abadia barnean 24 itsas milako lerro zuzena marrazteko eta horren barnekoa izango da abadia juridikoa eta beraz, barne-ura. Badia baten sarrera irla bat egongo balitz, ur sarrera neurtuko litzateke lur eremua baztertuta, beraz, txikiagoa izango litzateke (Donostia, Santa Clara). Noski, ur-eremu bakoitzak, bere zirkulu-erdia izango du. Kontutan hartu beharra dago badaudela badia historikoak. Izan ere, zenbait badia historikoki hala kontsideratuak izan dira eta horren ondorioz, naiz eta hitzarmenarekin abadia izateari utzi beharko luketen, abadia historikoa dela erreklamatzen dute. Guzti hau besterik gabe barne-ur bilakatzeko eta ur-eremua zabalagoa egiteko erabili nahi da. Baina zer gertatzen da abadia bat irteera bat baino gehiago dituenean, edo bi estaturen artean dagoenean? Horrelako kasuetan, normalean tratatu bat eratzen da eta bertan finkatzen da eraentza. Gerta daiteke jabe-kidego bat sortzea edo subiranotasuna sektoreetan banatzea. … PLATAFORMA KONTINENTALA Plataforma kontinentalaren definizioa, 76.1 artikuluan topatzen da. Bertan ezartzen da, kontinentea kokatuta dagoen plataforma tektonikoa izango litzateke. Behin hori amaituta, itsasoak sakonera handietara jaitsiko litzateke. Juridikoki, bi arauketa mota dauzkagu. Bata, 1958ko hitzarmen bat, eta 1982koa bestea. Lehen hitzarmenean itsasoaren sakonera 200metrotakoa zenean ezartzen zen plataformaren muga. Izan ere, ez zen usten bertatik aurrera ustiatu zitekeela. Bigarrenari jarraiki berriz, aldatu egiten du eta lehen irispidetzat ezartzen du, kontinentearen bazterreraino. Baina honi limite bat ezartzen zaio. Lehen limite bat 200milakoa izango litzateke. Beraz, plataforma kontinental 200.000 itsasmila baino txikiagoa badu, 200milatara zabaltzen da. Muga hori pasatzen duten estatuentzat, aukera izango dute plataforma kontinental hori barneratzen 350 itsas-mila arte. Hiru eskuduntza esklusibo izango dituzte plataforma kontinentalen barnean estatuak.: ikerketa, ustiapena, aurrekoetarako beharrezko instalazioak eraiki. Gainontzeko estatuek errespetatu beharko dituzte eta hala ez izatekotan, kostaldeko estatuaren zuzenbidea izango da aplikagarri. ALDAMENEKO ZONA Aldameneko zona, berrien sortu den zona da. Hau, lurraldeko itsasoaren kanpo mugatik, 24.itsasmilaraino doa. Honen helburua, estatua babestea izango da. Estatuek ulertu zuten muga bat behar zela itsasoan, delituak burutzea ekiditeko. Helburua da subiranotasunaren 66 Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Itsas Espazioen Gaineko Estatuen Botereak menpe dauden uretara sartu aurretik, kontrol bat ezartzea.

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

2012-2013

67

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

9. Ikasgaia

68

Zuzenbide Fakultatea, Donostia