Administrazio Zuzenbidearen Iturriak

Administrazio Zuzenbidea I

Bigarren Ikasgaia

Bigarren ikasgai honetan, Administrazio Zuzenbidearen iturriak aztertuko ditugu. Beraz, Konstituzioa, Legeek, erreglamenduek eta Zuzenbide Komunitarioak zein paper jokatzen duten Administrazio Zuzenbidean ikasiko dugu.

2012-2103

19

Administrazio Zuzenbidea I

2. Ikasgaia

20

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Administrazio Zuzenbidearen Iturriak

Administrazio Zuzenbidea I

2. Ikasgaia: Administrazio Zuzenbidearen Iturriak
2.1 Sarrera
Espainiar Konstituzioa izango da iturri nagusia eta horren arabera interpretatu beharko da dena. Bere atzetik legea eta azkenik erregelamenduak egongo dira. Ohitura eta printzipio orokorrak ere izango dira Administrazio Zuzenbidearen iturri. Hala ere, ohitura ez du ia garrantzirik izango Administrazio zuzenbidean, Zuzenbide Zibilean gertatzen ez den bezala. Horretaz aparte, Zuzenbide Komunitarioa ere oso garrantzitsua izango da Konstituzioarekin batera Zuzenbide Administratiboarentzat. Argi eduki behar da Zuzenbide Komunitarioa ezin dela Konstituzioaren aurkakoa izan eta beraz, bere gainetik, naiz eta nolabaiteko berdintasun bat egon, Konstituzioa egongo dela. Zuzenbide zibileko iturrien sailkapena ez da nahikoa Administrazio Zuzenbidearentzat. Izan ere, bertan ez dira aipatzen erregelamenduak ezta Europar Batasuneko Zuzenbidea ere. Gobernuaren botere erregelamendugilea eta araugilea ere kontutan hartu behar dira. Jurisprudentzia ere garrantzi handikoa da Administrazio Zuzenbidearen iturrien artean. Beraz, Zuzenbide Zibilak aipatzen dituen iturriak ez dira nahiko izango Zuzenbide Administratiboarentzat. ORDENAMENDU JURIDIKO ADMINISTRATIBOA Gizarte antolatuak arau juridikoak sortzen ditu eta horixe da ordenamendua, arau juridikoz antolatutako gizartea. Administrazio Zuzenbidean, estatuko ordenamenduaz gain, beste zenbait ordenamendu sartzen dira. horren adibide garbia, Europar Batasuneko ordenamendu juridikoa izango genuke, eta horretaz gain, Komunitate Autonomo bakoitzak bere ordenamendua ere izango du eta neurri batean, probintzia eta udaletxeak ere bere ordenamendu juridiko propioa izango dute. Ordenamenduaren aniztasun hori, lau printzipioen arabera artikulatzen edo eraikitzen da. Hala nola:  Hierarkia printzipioa: materiaren arabera, eskumena duen ordenamendua egongo dago bestearen gain. Hierarkia printzipioa beraz, Ordenamendu juridiko bakoitzean indibidualki izango du indarra. Adibidez, Eusko Legebiltzarrak emandako arauak Eusko Jaurlaritzak emandakoen gainetik egongo da. Hau Espainiako Konstituzioaren 9. artikuluan dago araututa. Eskumen printzipioa: Komunitate Autonomoek duten eskumenaren arabera, ordenamendu juridiko bat edo bestea aplikatuko da materiari erreparatuz. Honek gatazka ugari sortzen ditu eta eskumen gatazkak planteatzera eramaten gaitu Konstituzio Auzitegiaren aurrean. hau, positiboki edo negatiboki uler daiteke. Alde positibo batetik ikusita arau batzuk, beste arau-sistemen batzuen aurrean babesten 21

2012-2103

Administrazio Zuzenbidea I

2. Ikasgaia

dira, nahiz eta azken horien arauak maila berdina edo gorakoa izan. Negatiboki aldiz, eskumen-eremu babestuan ezin izango dute sartu beste azpi-sistema bateko arauek. Prozedurazko printzipioa: hau legeetan aplikatzen da. Izan ere ez da prozedura bera jarraitzen Lege Organiko eta lege arrunten onarpenean. Kasu horretan, lehenak gehiengo absolutua galdatuko dute bigarrenak, gehiengo sinplea besterik ez dutelarik behar. Kronologiaren printzipioa: lerrun bereko arauen kasuan, gerora emandako arauak aurrekoak derogatzen dituzte. Hau Kode Zibilaren 2. artikuluan jasotzen den printzipioa da. Argi dago, ordenamendu juridiko bakoitzean modu indibidualean jokatzen duela printzipio hau.

2.2

Konstituzioa

Iturri nagusia da, gainontzekoen gainetik dagoena eta estatuko botereak sortzen eta antolatzen dituenak. Konstituzioa eta Administrazioaren artean, legea egongo da, Konstituzioak egiten dituen lege erreserben ondorioz. Horretaz gain, boterearen mugak, oinarrizko eskubide eta askatasunak eta estatuko xedeak finkatzen ditu. Hau da garrantzitsuenetariko bat Administrazio Zuzenbidearentzat. Botere konstituziogilea herriari dagokio: herri subiranotasunean datza botere hau. Herritarrek eta baita botere publikoak ere bete beharko dute Espainiar Konstituzioa, ez baita programatikoa. Hau 9.1 artikuluan jasotzen da. Gainera, balio nagusi bezala aldarrikatzen ditu: askatasuna, justizia, berdintasuna eta aniztasun politikoa. Lege eta erregelamenduen interpretazioa Espainiako Konstituzioaren araberakoa izango da eta Konstituzio Auzitegiak emandako epaien arabera emango da. Konstituzionaltasun arazoa: prozesu batean organo judizial batek irizten bazaio Konstituzioaren aurkakoa izan daitekeela kasuan aplikagarri den lege-mailako arau bat, arau hori baliozko izatearen baitan dagoelarik epaitza, Konstituzio Auzitegian planteatuko du organo horrek auzia. Erregelamenduen kasuan berriz, ez da beharrezkoa Konstituzio Auzitegiaren aurrean planteamendurik egitea, ez baita herri subiranotasunaren isla. Kasu horietan epaileak ez luke aplikatuko erregelamendua. Erregelamendua aplikatuz gero, legearen aurkakoa izanda, legea “inaplikatzen” arituko litzateke eta hori onartezina izango litzateke. Aplikatuko balu jakinda deuseza dela, prebalikazioa egongo litzateke eta Zigor Zuzenbidea sartuko litzateke. Hala ere, epaile arrunt batek ezin izango du erregelamendua deuseza deklaratu. Soilik organo judizial konkretu batzuk izango dute horretarako ahalmena. Egintza administratiboen aurrean, berdin gertatuko da, baliogabeak ulertuko dira legearen kontrako egintza administratiboak eta kasu horretan bai, edozein epaile izango du egintzak deusezak deklaratzeko eskumena. Ezin dugu ahaztu, ordenamendu juridiko OSOA Konstituzioaren arabera interpretatu behar dela. Edozein legeren artikuluak interpretatzerakoan, kontutan izan beharko dira Konstituzioaren xedapenak eta bertan barneratutako printzipioak, horren araberakoak direla ziurtatzeko. 22

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Administrazio Zuzenbidearen Iturriak

Administrazio Zuzenbidea I

Konstituzio aurretik emandako xedapen administratibo guztiak indargabetutzat emango dira konstituzio aurkakoak baldin badira. Legeekin ere gauza bera gertatuko da, kasu hauetan konstituzio-kontrakotasun arazoa planteatu behar ez delarik. Epaiak interpretatzaileak izango dira. Hau da, inkonstituzionala deklaratu beharrean, Konstituzio Auzitegiak arauaren konstituzionalitatea mantentzen saiatuko da interpretazio konkretu bat emanez. Hau, legeak erlazio juridiko ugari sortzen dituelako egiten da.

2.3

Lege indarra duten arauak

Konstituzio azpiko arauak dira hauek. Epaileak behartuta daude legea aplikatzera, edo bestela, inkonstituzionaltasun arazoa planteatu beharko dute. Europar Batasuneko ordenamenduarekin bat ez datozen arauen kasuan, Kuestio Aurrejudizialak planteatuko dira. Kontutan hartu behar da legeak herriaren subiranotasuna ordezkatzen dutela eta beraz, bereziki garrantzitsua dela beren aplikazioa eta nagusitasuna mantentzea. Lege mota desberdinak izango ditugu: arruntak, organikoak, autonomikoak, autonomia estatutuak, marko- legeak (Gorte Nagusiak onartutako legeak, zeinak printzipio batzuk ezartzen dituzte gero Komunitate Autonomoei horiek garatzeko esanez 150.1 artikuluari jarraiki) , eskualdatzeedo eskuordetze- legeak (150.2 artikuluaren arabera, eskumena eskualdatzen duten legeak onartu ahal daitezke), harmonizazio legeak (150.3 artikuluari jarraiki, interes orokorra kaltetuta ikusten denean, gai baten inguruan dauden arauketa desberdin guztia bateratzean datzate harmonizazio legeak, baina ez dira ematen, autonomiaren aurkakoak izango bailirateke) etab. Lege indarreko arauak izango ditugu ere honako hauek: Dekretu-legeak eta dekretu legegileak. Dekretu-legeen kasuan aparteko eta premiazko egoeretan egin behar dira soilik. Aipatzekoa da ere zenbait gai ezin direla dekretu legez arautu. Legegintza-dekretuak edo dekretu legegileak ere lege indarra duten arauak dira. kasu honetan, legegileak delegazio bidez exekutiboari emango dio lege lerruneko araua egiteko ahalmena, lege baten bidez (delegazio edo eskuordetze legea). Testu bateratuak eta testu artikulatuak egongo dira. Testu bateratuan, testu bakar batean bateratzen da indarrean dagoen legedi guztia. Aldiz testu artikulatuak, exekutiboak lege baten antzera egingo ditu testuak, artikuluz artikulu, aldez aurretik legegileak oinarriak ezarri dituelarik. Nazioarteko itunak, Espainiako Konstituzioaren 93, 94 eta 96. Artikuluetan arautzen dira eta indarrean sartzen diren unetik, hau da, publikatzen diren unetik, indarrean daude eta barne ordenamenduaren parte izango dira. Nazioarteko tratatuak, ezin dira Konstituzioaren aurkakoak izan eta hala izatekotan, Konstituzioa erreformatu beharko da tratatua sinatu aurretik. Zenbait nazioarteko hitzarmen, Lege Organiko bat galdatzen dute. Esate baterako, nazioarteko erakunde bati eskumenak emateko sinatzen diren itunak. Beste batzuk, lege arrunta beharko da eta beste zenbait tratatuentzat, ez da beharrezkoa ez bata eta ez bestea, baizik eta nahikoa izango da Parlamentua informatzearekin. Itunak, lege indarra dute, baina ez dira lege soilak, ezin baitira lege arrunt baten bidez aldatu, baizik eta nazioarteko araubidea erabili behar da horiek eraldatzeko. Beraz, lege bereziak

2012-2103

23

Administrazio Zuzenbidea I

2. Ikasgaia

izango dira. EUROPAR BATASUNEKO ZUZENBIDEA (EBZ) Zuzenbide Komunitarioa bereziki garrantzitsua da Administrazio Zuzenbidearentzat. Izan ere, bertatik ematen diren xedapen gehienak, Administrazioan dute eragina. Espainia Europar Batasunean sartu zenetik bertako ordenamendua bere ordenamendua ere bada. Honako hauek izango dira EBZren iturriak:   Jatorrizko zuzenbidea: Europar batasunean egiten diren tratatuak izango dira hauek, hau da, tratatu eratzaileak, atxikimendu tratatuak eta abar. Zuzenbide eratorria: hemen, tratatuetatik eratortzen diren arauak izango ditugu. Hala nola: o Erregelamenduak: estatu-kide guztiei aplikagarri zaien eta lotesle diren araua. Horretaz gain, zuzenean aplikatzen den araua izango da hau. o Zuzentarauak: hauek, helburu jakin batzuk ezartzen dituzte epe baten barruan estatuek nahi duten modura aurrera eraman ditzaten. Ez badira transposizio egokiak egiten, santzioak izango ditu ondorio gisara. o Erabakiak: normalean estatu-kide jakin bati luzatutako erabaki bat da, obligazio bat ezartzen diotenak.

Zuzenbidearen printzipio orokor batzuk Europar Batasunetik eratorri dira eta gaur egun barne ordenamenduan oso ohikoak dira. OHITURA Zuzenbide Administratiboarentzat, ohitura ez da bereziki garrantzitsua, positibista baita. Hau da, ia dena idatziz dago jasota. Hala ere, Kode Zibileko lehen artikuluak onartzen du ohitura secundum legem. AURREKASUA Honek aurretik eman diren egoera berdinetan aplikatu den irizpide bera aplikatzea suposatzen du. Ohiturarekin gertatzen ez den moduan, kasu honetan, administrazioak berak sortzen duen portaera bat da. Nahikoa da behin egotearekin portaera hori. Baina, loteslea al da administrazioarentzat? Berez, jarraitu beharko luke berak irekitako bidea,baina kasu berri batean, Administrazioak gauzak beste modu batera interpretatu ditzake eta bere ohituraren aurkako erabakia hartu, beti ere motibatzen badu. Motibazioa ez da karga formal hutsa; jardueraren aldaketa justifikatzen duten arrazoi objektiboen azalpen bat da. Beraz, ez da Zuzenbide Administratiboaren iturri izango ohitura bezala, motibazio egoki baten bitartez aldatu baitezake. LPACko (30/1992) 54. Artikuluak zehazten du zein kasutan motibatu edo justifikatu behar dituen Administrazioak bere egintzak. Aurrekasua, segurtasun juridiko eta administratuen berdintasun printzipioekin lotzen da. Izan ere, administratuak printzipioz berdintasunaren baitan tratatuak izan behar dira eta beraz, gerta liteke berdintasun hori emateko, zenbait kasutan interpretazio desberdina eman behar izatea. ZUZENBIDEAREN PRINTZIPIO OROKORRAK Kode Zibileko 1.4 artikuluari jarraiki, Printzipio orokorrak lege eta ohitura ezean aplikatuko dira eta ordenamendu juridikoa informatuko dute. Baina garrantzi handiago bat izango dute 24 Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Administrazio Zuzenbidearen Iturriak

Administrazio Zuzenbidea I

Administrazio Zuzenbidean, interpretazio irizpide izango baitira eta hutsuneak betetzeko erabiliko baitira. Zuzenbidearen printzipio orokorrentzat bi funtzio onartzen dira: ordenatzailea, eta interpretatzailea. Definizio bat ematearren, honakoa esan dezakegu: ordenamendu juridikoaren oinarrizko balore materialak adierazten duten iturriak dira, komunitate baten konbikzio etiko eta juridikoak jasotzen dituztenak. Gehienak, legegile berak zuzenbide positibo bihurtu ditu eta beraz, Zuzenbide idatzian jasota daude. Garrantzitsuenak, Espainiar Konstituzioak berak jasotzen ditu: goi-mailako baloreak: askatasuna, justizia, berdintasuna eta aniztasun politikoa; politika sozial eta ekonomikoaren printzipio errektoreak; oinarrizko eskubideak etab. Zuzenbidearen printzipio orokorrak honako hauek izan daitezke:     Ordenamenduzkoak: legezkotasun printzipioa, hierarkia printzipioa, araupublizitatearen printzipioa. Erakundezkoak: antolakuntzazkoak (autonomia. Deszentralizazioa koordinazioa) prozedurazkoak (kontraesanaren printzipioa, kongruentziaren printzipioa, ekonomia printzipioa), jarduerazkoak (egintzen exekutibitatearen printzipioa, erantzukizuna) Politika sozial eta ekonomikoaren printzipio errektoreak: gainbalioak berreskuratzea, kusatzaile-ordaintzaile, jabetza funtzio soziala … Espainiar Konstituzioan aitortzen diren printzipioen artean ez dago hierarkiarik, denak baitute balio berdina.

Jarraian, Administrazio Zuzenbidearentzat bereziki garrantzitsuak diren printzipioak aipatuko ditugu:        Legezkotasun printzipioa: hierarkia, erregelamenduen atzera eragin eza Berdintasun printzipioa legearen aurrean eta legearen exekuzioan. Arbitrariotasunaren debekua. Segurtasun juridikoa Konfiantza legitimoaren printzipioa Eraginkortasunaren printzipioa, autotutelaren printzipioa Gardentasun eta erantzukizunaren printzipioa.

JURISPRUDENTZIA Jurisprudentzia izugarrizko garrantzitsua dauka zuzenbidearen bizitzan, operadore juridikoen jarduera baldintzatzen baitute. Horretaz gain, kontutan hartu behar da arauak zentzu oso zabalak izan dezaketela eta beste batzuk oso zentsu mugatuak. Horren ondorioz, jurisprudentzia arauen zentzua zehazteko balioko zaigu. Epaileek dira arauen interpretatzaileak eta beraz, epaitegi eta auzitegien jurisprudentzia emango digu arauen interpretazioa. Gainera, epaileek gaineko organo judizialek emandako irizpide interpretatzaileak jarraitu behar dituzte, koherentzia bat lortzearren. Europar Batasuneko jurisprudentzia geroz eta garrantzi handiagoa hartzen doa. Izan ere, barne ordenamenduetako jurisprudentziak europar jurisprudentzian ere oinarritzen da.

2.4 Legegintzaren eskuordetzea
Legegintzaren eskuordetzearen bitartez, organo legegileak bere ahalmen legegilea Administrazio Publikoari edo organo exekutiboari ematen dio. Horretarako, lehenik eta behin, 2012-2103 25

Administrazio Zuzenbidea I

2. Ikasgaia

delegazio lege bat onartu beharko da organo legegilean non delegazioaren arrazoiak azalduko diren eta delegazioa burutzeko epea. Horrekin batera, lege berria onartzeko mugak ezarriko dira eta gutxieneko oinarri eta printzipioak. Legegintzaren eskuordetze burutzeko modu desberdin daude, edo hobeto esanda, legegintza eskuordetze mota desberdinak daude. Dekretu legegilea: honen bitartez, organo legegileak aukera emango dio exekutiboari delegazio- legean ezarritako oinarri eta mugak errespetatuko dituen arau bat egiteko, lege beran ezarritako epean. Ondoren, organo legegileak honen ikuskapen bat egiteko aukera izango du. Bi mota bereizi behar dira: testu artikulatuak eta testu bateratuak. Lehenengoei dagokionez, esan bezala organo legegileak oinarri batzuk emango dizkio exekutiboari honek garatu ditzan eta lege bat prestatu dezan. Aldiz, bigarren kasuan, materia konkretu bati buruz ordura arte emandako legedia, kaskadan emandako legedia hain zuzen, testu bakar batean bateratzeko agindua jasoko du organo exekutiboak. Beraz, ez du lege berririk sortuko bigarren kasu honetan, baizik eta legedi argiago eta ordenatu bat antolatu, aurrekoak esandakoa errespetatuz, noski. Araugintzarako igorpena: legegileak legeak egiten ditu eta ondoren, administrazioari edo organo exekutiboari utziko dio lege horien edukiaren garapena eta zehaztapena erregelamenduaren bitartez. Beraz, modu honetan exekutiboaren esku geldituko da legegileak emandako arauen garapena. Deslegeztapena: legegileak uste duenean, lege batek araututako materia bat ez duela garrantzi handirik eta beraz, ez litzatekeela beharrezkoa izango lege bat egotea materia horren inguruan, baizik eta nahikoa izango litzatekeela erregelamendu batekin, organo legegileak deslegeztapen lege bat egingo du jada existitzen den legearen lerruna jaisteko eta aurrerantzean, materia hori exekutiboak emandako erregelamenduen esku utziko du. Izan ere, deslegeztapena eman gabe, ezingo litzateke materia hori erregelamendu bidez arautu, legez araututakoa ezin baita erregelamenduz arautu; beraz, beharrezkoa da legearen lerruna kentzea erregelamenduak arauketa burutu ahal izateko. Lehen aipatu dugun moduan, Delegazio legeak, objektua, helburua, norainokoa, mugak eta epeak ezartzen dira. muga horiek urratuz gero, administrazioak emandako araua ez da baliozkoa izango eta beraz, ez dute lege lerruna eskuratzeko aukera izango. Gerta daiteke erregelamendu mailan gelditzea.

Behin delegazioa aurrera eramana eta exekutiboak araua eman duelarik, delegazio horren emaitza legegintzarako dekretu bat izango da. Testu bateratuei dagokionez, gobernuak testu bakar batean sistematizatzen eta artikulatzen ditu gai zehatz batean eragina duten legeak, baina haien edukia aldatu gabe. Hau, delegazio-lege batean jaso behar da: testu bakar bat formulatzea, edo arauak argitu erregularizatu eta harmonizatu. Noski, testu bateratu bat argitaratzean, bateratutako legeak indargabetu egiten ditu eta delegazioa bertan amaitzen da. Testu artikulatuei dagokionez, delegazio-legeak printzipio eta muga batzuk ezartzen ditu, printzipio horiek administrazioak artikulatuko ditu. Beraz, delegazio-legeak, oinarri-legearen forma hartzen du eta oinarri horien garapen zehatza Gobernuak egingo du. Oinarriak ez dira zuzenean aplikatzen…

26

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Administrazio Zuzenbidearen Iturriak Araugintzarako igorpena.

Administrazio Zuzenbidea I

Honen bitartez, legegileak agintzen dio exekutiboari erregelamendu bat egiteko materia baten inguruan, materia hori erregulatzeko. Muga bat dago: lege erreserba. Izan ere, legegileak ezin dio exekutiboari esan gai bat erregulatzeko materia hori legez erregulatu edo arautu behar bada, baina bai eskatu diezaioke zenbait aspektu garatzeko. Baina inola ere ez erregulazio osoa erregelamendu bidez egitea. Deslegeztapena. Honen bidez, legegileak, esan bezala, lege baten lerruna jaisteko deslegeztapen lege bat ematen du eta momentu horretatik aurrera, erregelamenduari ematen dio materia horren garapenaren ardura. Esan beharra dago ezin direla lege guztiak deslegeztu. Izan ere Konstituzioak berak lege erreserba eskatzen duten gaiak ezin dira deslegeztu.

2.5 Erregelamendua
Erregelamenduak lege azpiko arau idatziak izango lirateke, edozein administrazio publikoak emandakoa. Hauek izan daitezke ordenantzak, foru-dekretuak (diputatu nagusia eta diputazioak emandakoa), foru-aginduak, foru-araua (batzar nagusiak emandakoa), dekretuak, kontseilari aginduak, ministerio-ordenak, errege-dekretuak eta abarrekoak. Kontutan izan behar da, lege azpiko maila duenez, ezin duela legea indargabetu inola ere ez. Esan beharra dago, honekin batera, ez dagoela erregelamenduari erreserbatzen zaion gairik, beraz aurretiaz erregelamenduz araututako materiak legez arautu daitezke. Legearen legitimitatea, herri subiranotasunetik dator eta erregelamenduak berriz, ez. Horregatik, erregelamenduak kasu bakoitzeko justifikatu egin behar dira, baldintzatuta daude eta botere judizialaren esku dago bere kontrola. Beraz, legea eta erregelamenduaren arteko harremana guztiz hierarkikoa da, Espainiar Konstituzioaren 9. artikuluak xedatutakoaren arabera. 2.5.1 Ahalmen erregelamendugilea Edozein administrazioari aitortzen ahal zaio ahalmen hau? EZ, legeak ezarriko du zein organok duten ahalmen edo botere erregelamendugilea. Ez da gauza bera gertatzen egintzekin, zeinak organo administratibo orok duten. Guztiz garrantzitsua da egintza eta erregelamenduaren arteko desberdintasuna ulertzea eta argi edukitzea, bata eta bestearen ondorioak guztiz desberdinak izango baitira. Beraz, argi eduki behar da, honako hau:  Erregelamendua arau orokor eta abstraktua da, egintza singularra eta zehatza den bitartean eta arau bat ez den bitartean, baizik eta nolabaiteko arauaren exekuzioa. Egintzaren adibideak izango lirateke, isun bat jartzea, beka bat ematea, gida-baimena lortzea eta abar. Baina kontutan hartzekoa da erregelamenduaren hartzailea normalean pertsona zehatz bat izaten ez dela, baina badaudela, hala ere, salbuespenez emandako erregelamendu singularrak, adibidez, auzo bateko jabe konkretu batzuei zuzendutako erregelamenduak. Horretaz gain, badaude egintza batzuk orokorrak, adibidez, oposizioetarako deialdi bat egitea. Hori ez litzateke arau bat izango, baina hartzaile abstraktu eta orokorra dauka. Beraz, singulartasun irizpide hau ez da beti betetzen eta ez zaigu beti baliagarri suertatzen. Erregelamendua arau bat da eta beraz, ez da agortzen bere aplikazioan, ordenamendu 27

2012-2103

Administrazio Zuzenbidea I

2. Ikasgaia

juridikoa berritzen duelarik eta bertan integratzen delarik. Aldiz, egintza agortu egiten da bere exekuzioarekin batera, nahiz eta hartzaile ugarikoa izan. Erregelamendu ahalaren justifikazio bat ematekoan, ezan beharra dago, gaur egun administrazioaren esku-hartzea ezin bestekoa dela. Izan ere, legegileak ez da iristen dena arautzeko eta, horregatik, printzipioak ematen ditu eta ondoren, exekutiboak erregelamenduen bitartez legegileak emandako arauak zehazten ditu eta garatzen ditu, horiek aurrera eramanez. Hori baita, hain zuzen, exekutiboaren betebeharra. Behar beharrezkoa den ahalmen bat izango da erregelamendu ahala. Baina, botere juridikoarekin bat etorri behar da. Beraz, botere juridikoa izango da. Honekin batera, esan beharra dago, Administrazioak ezin izango dituela baliatu eman zaizkion botere eta ahalmenak baino gehiago. Ahalmen hau, Espainiar Konstituzioak berak errekonozitutako boterea da gobernuarentzat, beti ere konstituzioak eta legeak xedatutakoaren araberakoa bada. Konstituzioaren 97. Artikuluan dago jasota hori. Esan beharra dago, erregelamendu ahala botere kontrolagarria dela eta beraz, Auzitegi eta Epaitegiak aurrera eramango dute kontrol hori Konstituzioaren 106.1 eta 150.3 artikuluei jarraiki. 2.5.2 Erregelamenduen baliozkotasun baldintzak Hemen, formazko mugak eta muga materialak bereizi behar dira. Hona hemen zeintzuk izango diren erregelamendu boterearen formazko mugak: Lehenik eta behin, eskumena duen organo bat eman behar du erregelamendua eta gainera, gaia, eskumendun organoa arautu beharko du. Erregelamenduek, deusezak izango dira hierarkia printzipio errespetatzen ez badute, hau da, bere gainetik dauden arauak eta beste motako erregelamenduak errespetatzen ez badute. Izan ere, erregelamenduen arteko hierarkiazko erlazio bat ere badago, Ley de Gobierno 23 araberakoa. Foru arauen arteko hierarkiari dagokionez, honakoa jarraitzen da: Printzipioz, hierarkia ez da soilik lege eta erregelamenduen arteko erlazioetarako aplikatzen, baizik eta erregelamenduen artean ere hierarkia erlazio bat egongo da, Gobernu-Legearen 23.artikuluari jarraiki. Foru arauen arteko hierarkiari dagokionez, honako eskema jarraitzen dute: foru aldundiaren izaera orokorreko xedapenak honakoak izango dira:   Diputatuen Kontseiluak eta diputatu nagusiak emandako foru-dekretuak. Departamentuetako foru diputatu arduradunek emandako foru aginduak.

Diputatuen kontseiluak eta diputatu nagusiak emandako foru dekretuak hierarkiaz foru aginduen gainetik egongo dira. Prozedurari dagokionez, esan beharra dago lege propio bat dagoela hori arautzen duena. Erregelamendu bat egiteko, Gobernu Legearen 24. Artikuluak ezarritako eskema jarraitu beharko da: zuzendaritzak, proiektu bat aurkeztuko du. Proiektuak informe eta memori ekonomikoa jasi behar du. Ondoren, entzunaldia etorriko da, zeinaren arabera elkarteei entzun behar zaie. Horretaz aparte, informazio publikoa ematen da beharrezkoa denean, hau 28 Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Administrazio Zuzenbidearen Iturriak

Administrazio Zuzenbidea I

da, edonori entzuteko aukera ematen da. Azkenik, idazkaritza tekniko orokorraren informea egin beharko da zeinaren bitartez aztertuko da erregelamenduaren legez kontrakotasuna. EBOan edo dagokion buletin ofizialean publikatu beharko da. Erregelamendu batzuk, exekuzio-erregelamenduak izango dira, zeinak estatu-kontseiluaren irizpidea behar du.

Behin formazko mugak ikusi ditugularik, goazen orain muga materialak edo substantziako mugak zeintzuk diren aztertzera, honako hauek direlarik: Lehenik eta behin, materiaren inguruko substantziako baldintzak bete behar ditu. Izan ere, antolakuntza eta zerbitzu publikoen eremuetan, erregelamenduak askatasun handia izaten du. Baina, hiritarrontzat obligazioak edo betebeharrak ezartzen dituenean, hau da, eskubideak murrizten dituenean, erregelamenduak ezin du erabateko autonomia izan, baizik eta legean ezarritakoari arraiki lotuta egongo da. Eskuduntza zehatza izan behar du, kasuz kasu eman behar dena. Honen adibide bat, Gobernu Legeko 2.2 artikulua izango genuke: “los reglamentos no podrán regular materias objeto de reserva de ley, no podrán tipificar delitos Erregelamenduak, kaltegarriak badira, atzera eraginkortasunaren debekua izango dute. Aldiz, onuragarria bada eta egoera juridikoa oraindik irekita bada, ez da debeku hori aplikatuko. Hau aurreikusita dago 30/1992 legearen 62. artikuluan. 2.5.3 Erregelamendu motak Erregelamendu juridikoak eta antolakuntzazko erregelamenduak izango genituzke alde batetik. Horien arteko desberdintasuna. Exekuzio erregelamenduak, lege bat exekutatzera bideratuta dauden erregelamenduak izango lirateke. Aldiz, erregelamendu independenteak, ez dira existitzen, eta existitzekotan, antolakuntzazkoen barnean sartuko genituzke. Behar egoeretan emandako erregelamenduak, larritasun egoeretan emandakoak izango dira. Azkenik, erakunde autonomoek ematen dituzten erregelamenduak izango genituzke, adibidez, Unibertsitateak emandakoak.

2.6 Erregelamenduen banakako indargabetu ezintasuna
Honek adierazten du, printzipioz erregelamenduak izaera orokorra duela eta berez, Administrazioak ezin izango duela pertsona edo egoera jakin baten aurrean salbuetsi. Beraz, izaera orokorra duten arauak direnez, ezin dira salbuetsi bere aplikazio norbaiten onurako eta kalterako. Hau debekatu egiten da. Izan ere, hori egitekotan, berdintasun printzipioaren urrapen bat egongo litzateke. Beste kontu bat da, erregelamenduak berak aurreikusitako salbuespenak egotea. Adibidez, ezintasun fisikoak dituzten pertsonei salbuespenezko baldintzak ezartzea, baina erregelamenduak berak aurreikusita. Beraz, arauak aurreikusi dezake bere indargabetze singular bat egoera zehatz batean, baina arauak ez badu aurreikusten, Administrazioak ezin

2012-2103

29

Administrazio Zuzenbidea I

2. Ikasgaia

izango du halakorik egin. LPAC 52. artikuluaren arabera, izaera partikularra duten administrazioaren ebazpenak ezin izango dute izaera orokorreko xedapen batean ezarritakoa indargabetu, nahiz eta ebazpen horrek xedapenaren lerrun bera edo goragokoa izan. Artikulu horrek ezarritako debekua ez da aplikatzen araua egin zuenari bakarrik, baizik eta beste edozein agintari ere. Honen arrazoia, esan bezala, berdintasun printzipioaren urrapen bat egongo litzatekeela izango da. Beraz, berdin dun nor eman duen erregelamendua edo araua, ezin izango du era singular batean derogatu naiz eta gorago dagoen agintari bat egin. Foru arauan ere, gauza bera xedatzen da bere 73. artikuluan.

2.7 Erregelamenduen kontrola
Erregelamendu bat ez da baliozkoa izango, adibidez, hierarkia urratzen duenean. Izan ere, orain arte ikusitako baldintzetako bat urratuz gero, erregelamendu bat baliogabea izango da. Beste adibide bat, ez dagokion materia bat arautzea izango litzateke. Hau, LPAC 62.2 artikuluan aurreikusten da. Deuseztasunari dagokionez, esan beharra dago edozein momentuan deklaratu daitekeela, eta ez dela exijitzen beti erregelamenduagatik eragindakoen erreakzioa. Deuseztasunaren efektuak komunikatu egiten dira bere ondorioz eman diren egintzekin eta abarrekoekin, horiek ere deusezak direla ulertuko delarik. BJLOren 6. artikuluak dio, epaile eta auzitegiei agindu bat ematen zaiela: konstituzio edo lege aurkako erregelamenduak edo arauzko hierarkia urratzen dutenak ezin izango dituzte aplikatu eta ahal izatekotan, deuseza deklaratuko dute. Eskumenik ez balute, dagokion auzitegiari bidaliko dio gaia azter dezan. Teknikei dagokionez, honako hauek aurreikusten dira:    Aplikazio-eza eta bere oinarria: hau ez da oso eraginkorra, bere aplikazio ez baitu ekiditen, beste norbaitek aplikatu baitezake ordenamendu juridikoan jarraitzen duen heinean. Ofiziozko berrikuspena: administrazio berak erregelamenduaren ikuskapena egitera behartuta dago, deuseza dela konturatzen den momentuan. Administrazioarekiko auzi-jurisdikzioaren aurreko errekurtsoak: errekurtso zuzenaren bitartez hiritarrak bi hilabeteko epe bat izango dute legak exijitzen duen auzitegien aurrean errekurtso bat tarteratzeko. Beraz, zuzenean erregelamenduaren aurkako ekintza izango litzateke. Zeharkako errekurtsoaren bitartez, erregelamendu deusezaren aplikazioan emandako egintzak aurkaratu egiten dira, eta ez erregelamendua zuzenean. Erregelamenduak, bi kasutan aurkaratu daitezke Konstituzio Auzitegiaren aurrean.

30

Zuzenbide Fakultatea, Donostia