Administrazio-prozedura

Administrazio Zuzenbidea I

Zazpigarren Ikasgaia

Zazpigarren ikasgai honetan, administrazio prozeduraren azterketari ekingo diogu. Bertan, administrazio prozeduraren ezaugarriak eta bere izapideak aztertuko ditugu.

2012-2103

59

Administrazio Zuzenbidea I

7. Ikasgaia

60

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Administrazio-prozedura

Administrazio Zuzenbidea I

7. Ikasgaia: Administrazio-prozedura
Administrazio-prozedura, guztiz garrantzitsua da, batez ere hiritarrontzat, jakiteko ea administrazioaren jarduerak bidezkoak diren eta era egokian egin diren. Prozedurak, aldi berean esango digu noiz den egintza bat legezkoa eta noiz ez. Prozedura, administrazioaren erabakiak hartzeko modua izango da. Izan ere, izapideak desberdinak dira egintzaren arabera, baina guztiak dituzte zenbait elementu komunean. Prozedurak, honako helburu edo xedeak izango ditu:  Uki daitezkeen subjektuen eskubideak eta interesak bermatzea. Izan ere, ezin dira eskubide eta interes horien aurka jo eta prozedurak bermatuko du horiek babesten direla. Horretaz gain, administrazio- jarduera arrazionalki ordenatzeko izango da baliagarri prozedura. Interes guztiak ordezkatzea ahalbidetzea izango da beste helburu bat. Administrazioak, horiek guztiak neurtu eta hausnartu ondoren dagokiena erabaki dezan. Prozeduraren arauketak, bi printzipioen arteko tentsioa islatzen du: hiritarren eskubideen eta interesen babesa eta administrazio-jardueraren eraginkortasuna. Izan ere, beti bata bestearen kontra jarduten dute. Horregatik, prozedurak hausnartu behar du egoera aurren zein den jarrerarik egokiena, bi printzipioak babestearren. Azkenik, beste helburu bat hiritarrok administrazioaren zereginetan parte-hartzea sustatzea izango litzateke.

 

7.1 Administrazio publikoen erregimen juridikoa eta administrazioprozedura arautzen dituen 1992ko legea.
7.1.1 Ezaugarriak.

Lege hau, 30/1992 legea da, zeinak estatuaren esku uzten du administrazio prozeduraren arauketa, hala ezartzen baituelako Konstituzioak. Hala ere, Autonomia Erkidegoak berezitasunak izan ditzakete. Lege honek minimo batzuk ezarriko ditu eta Komunitate Autonomoak bere ezaugarri propioak gehituko dituzte. Beraz, estatuari dagokio administrazio-prozedura erkidea arautzea, alde batera utzi gabe autonomia-erkidegoen antolamendu propioak dakartzan berezitasunak. Erkidea izateak ez du eragozten administrazio-prozedura desberdinak egotea: administrazio guztien aurrean tratu berdina bermatzea da bere helburua, oinarrizko izapide batzuk gordez.

7.1.2

Aplikazio-eremua.

Arloan arloko legegileak oinarrizko izapide horiek egokitu edo zehaztuko ditu, eta ez baditu zehazten, instrukzio egileak erabakiko du prozedura erkidearen zein izapide egingo diren zehatz-mehatz. 61

2012-2103

Administrazio Zuzenbidea I

7. Ikasgaia

Aplikazio eremuari dagokionez, LPACko 2.artikulua daukagu. Horren arabera, legea ez da aplikagarri izango kontratu erlazioetan eta zergen berrikuspenean. Arau ordeztaile izango da, zergen gestioan, eta lan zuzenbideko urrapenetan.

7.2 Prozeduraren subjektuak
7.2.1 Administrazioa. Administrazioa, interes orokorraren alde objektibotasunez lan egiten duen alderdia da. Gaiaren eta lurraldearen arabera eskumena duten administrazio-organoak hartzen dute prozedura izapidetzeko eta ebazteko ardura. Administrazio anitzek parte hartzen dutenean, prozedura bakarra izapidetzen dela esan beharra dago. Horrekin batera, aipatzekoa da zenbait prozeduretan instrukzioari eta ebazteari buruzko eginkizun-banaketa exijitzen dela. Hau argi ikusten da zigorretan, horren inguruan 134. artikulua daukagularik zeinak argi eta garbi uzten duen instrukzioa eta zigorra ezarri behar duten organoak desberdinak izan beharko direla. Administrazioak berak bermatu behar du interes guztiak defendatzea eta interesdun guztiak interes horiek egikaritu ahal izango dituztela. Beraz, prozeduraren erantzuleak, hau da, administrazioak, bidezko neurriak hartu behar ditu interesdunek euren eskubideak defendatzeko aukera izan dezaten. Epe barruan, esanbideko ebazpena eman behar du 47. artikuluari jarraiki. Bestela erantzule izango da. Kasu horretan, isiltasunaren aurrean egongo ginateke eta isiltasunaren inguruko erregimen juridikoa aplikatu beharko genuke. Interesdunak, eskatu dezake funtzionario edo organoaren erantzukizuna erantzuna ez emateagatik. Baina normalean, administrazioari dagokio espedientea irekitzea bere aurka eta beraz, bertan bera gelditzen da gehienetan. Edozein dela prozedura, jakin daiteke zeinek daukan ardura prozedura izapidetzeko. Hau da, nork jarri digun isuna eta abar. Beraz, administrazio-prozedura baten aurrean interesdunek Administrazioaren zerbitzupean jarduten duten pertsonala eta agintariak identifikatzeko eskubidea dute, legearen 35. artikuluari jarraiki. Hiritarrak errespetuz tratatuak izateko eskubidea dute. Abstentzio eta errefusatzearen inguruan, esan beharra dago 28 eta 29. artikuluetan agertzen direla eta horien arabera, agintariek eta funtzionarioek abstenitu behar dute eta ez dute parte hartuko prozeduran objektibotasuna arriskuan egon daitekeenean. Honako kasuan egon daitezke adibidez abstentzioa edo errefusatzea emateko:       Interes pertsonala izatea, erabaki behar den horretan. Erakunde interesdunaren administratzailea izatea. Interesdunen batekin erabaki gabeko auzi bat izatea. Odol ahaidetasuna, laugarren maila artekoa interesdunetako edozeinekin, edo bigarren maila arteko ezkontza-ahaidetasuna. Adiskidetasun mina edo ikusezin nabaria. Bi urteetan lan zerbitzuak eskaini izatea.

Egintzak ez dira nahitaez baliogabetuko baina, ez abstenitzeak erantzukizuna ekarriko du.

62

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Administrazio-prozedura

Administrazio Zuzenbidea I

Errefusatzea gertatzen da, abstentzioagatik ukitutako pertsona ez badu prozedura uzten. Kasu horretan, interesdunek errefusatzea planteatu dezakete, pertsona hori prozeduratik kanporatzeko xedearekin. Errefusatzea idatziz izango da eta izapidea eten egingo da. Errefusatuak alegazioak egiteko aukera izango du eta ondoren errefusatze arrazoia dagoen ebatziko da, gaineko organoak erabakiko duelarik. 7.2.2 Interesduna. Interesdunaren figura legearen 31.1 artikuluan aurreikusten da. Interesduna izango da, prozedura amaitzen denean, zein den eskubideen titularra. Legearen arabera, interesdun izaera izango dute:    Prozedurari hasiera ematen diotenak, gizabanakoen nahiz taldeen eskubide edota bidezko interesen titular modura. Prozeduran har daitezkeen erabakiek uki ditzaketen eskubideak dituztenak, nahiz eta horiek hasiera ez eman prozedurari. Ebazpenak uki ditzaketen gizabanakoen edo taldeen bidezko interesak dituztenak, bukaerako ebazpena eman baino lehen aurkezten badira prozeduran.

Aipatutako lehenengo biak, “beharrezko alderdi dira prozedura barruan. Hirugarrenak aldiz ez du izaera bera 39.artikuluak xedatzen duen modura. Izan ere, horien kasuan ezagunak badira prozeduraren berri emango zaie besterik ez. Interesdunen ordezkaritza eta euren zuzendaritza teknikoari dagokionez, esan beharra dago interesdunek ordezkari bidez jardun dezaketela administrazio-prozeduran nahi izanez gero. Jarduteko gaitasuna duen pertsona oro izan daiteke ordezkari eta ordezkaritza frogatzeko edozein bide edo neurri erabiltzea baimentzen da. Normalean, jarduera gehienak egiteko ordezkaritza ontzat ematen da, oso kasu zehatzetan egiaztatu behar delarik. Baliabide elektronikoak erabili nahi dituzten interesdunak identifikatzeko LAE (Ley de Acceso Electrónico de los ciudadanos a los Servicios Públicos) legeak ezarritakoa jarraitu beharko da, bere 14. artikuluan eta hurrengoetan. Ordezkaritzarako ez da beharrezkoa izango zuzendaritza eta asistentzi juridikoa. Aipatzekoa da orain, interesdunek dituzten eskubideak prozedura aurrera eramaten ari denean zeinak legearen 35.artikuluan aurreikusten diren:     Lehenik eta behin, izapidegintza- eta dokumentazio-eskubideak izango dituzte. Aurkeztu diren dokumentuen kopia jasotzeko eskubidea. Entzunaldia eman aurretik alegazioak egiteko eta prozedurara dokumentuak ekartzeko eskubidea ere izango dute. Autonomia Erkidegoetan koofizialak diren hizkuntzak erabiltzeko eskubidea, ordenamendu juridikoak ezartzen duenarekin bat. EAEko herritar guztiek erkidegoko lurraldean dauden herri-administrazioarekiko harremanetan euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea dute eta aukeratutako hizkuntzan harrera izateko eskubidea. Aipagarriak dira hemen EAEn, euskararen erabilera normalizatzeko 10/1982 legea eta Nafarroan 18/1986 legea.

Baliabide elektronikoaz erabiliz egindako komunikazioei dagokionez, esan beharra dago LAEko 2012-2103 63

Administrazio Zuzenbidea I

7. Ikasgaia

27.artikuluaren arabera, baliozkotzat ematen direla baliabide horiek erabilita egindako komunikazioak baldin eta egiazta badaitezke honako elementuak:     Komunikazioa bidali eta jaso dela. Zein egunetan egin diren. Komunikazioaren edukia zein izan den. Bidaltzaile eta jasotzailearen identifikazioak.

Erregistro eta artxibategietara sartzeko eskubideari dagokionez, esan beharra dago legearen 37.artikuluak jasotzen duela eta honako hiru kasu hauetan uka daitekeela: 1. Interes publikoak hala agintzen duenean. 2. Besteren interes babesgarriagoak tartean daudenean. 3. Legeren batean hala ezartzen denean. Hiru kasu horietan, organo eskuduna ebazpen motibatua eman beharko du ukatzea azalduz eta arrazoituz. Pertsonen bizitza pribatuari buruzko datuak jasotzen dituzten agirietara pertsona horiek bakarrik izango dute irispidea. Titularrez gain, bidezko edo zuzeneko interesa agertzen dutenek ere izan dezakete irispidea zuzenbidea aplikatzeko prozeduretako agiri izandunetara, zigortzeko eta diziplinako prozeduretakoetara izan ezik, pertsonen bizitza pribatuari buruzko daturik agertzen ez bada, eta agiri horietako edukiaren arabera herritarrek beren eskubidez baliatzeko erabil badaitzeke (37.3 art).

ADMINISTRAZIO PROZEDURAREN PRINTZIPIO OROKORRAK Administrazio-prozedura oro zenbait printzipio orokorren gainean egituratzen da, honako hauek izango direlarik printzipiok: 1. Kontrako jarrerak azaltzeko aukera bermatzen duen printzipioa. Printzipio hau legearen 84, 85 eta 86.artikuluek jasotzen dute eta horien arabera, interesatuek kontrako jarrera azaltzeko aukera izango dute alegazio eta frogen bitartez, eta bestelako tramite batzuen bitartez. 2. Bizkortasuna: egintza bakar batean erabakiko dira izaera dela eta batera bultza daitekeen tramiteak, LPACko 75. artikuluak xedatzen duen moduan. 3. Berdintasuna: izaera bereko espedienteak hasiera ematen zaien hurrenkera berean izapidetuko dira, administrazio-unitateko titularrak arrazoitutako agindua ematen ez badu horren aurka. (74.art) 4. Ahalik eta forma gutxien exijitzea. 5. Ofizialtasun printzipioa: organo eskudunak bidezkoak diren instrukzio-izapideak egingo ditu ebazpena oinarritzen duten datu guztiak ezagutzeko. 6. Partaidetza eta gardentasuna. 7. Prozeduraren doakotasuna.

64

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Administrazio-prozedura

Administrazio Zuzenbidea I

7.3 Prozeduraren hasiera
Gogora dezagun, prozedura administratiboa nolabaiteko berme bat dela partikularrontzat. Izan ere, prozedura bat jarraituz bermatu egiten dira gure interes eta eskubideak administrazioaren gehiegikeriez. Hasiera eman baino lehenago, aurretiazko informazio-aldia ireki daiteke. Honek esan nahi du, prozedura hasi baino lehenago administrazioak informazioa eskuratu beharko duela eta horren arabera, prozedura irekiko du edo ez. Administrazioak baloratu beharko du testuingurua prozedurari hasiera emateko edo ez emateko. Presako kasuak badira, hartu beharreko neurriak hartu ahal izango dira, lege mailako arau batean espresuki ezarritako kasuetan. Adibidez, langile bat egunero bere lanpostura mozkor edo drogatua baldin badoa, lehenik eta behin, naiz eta prozedura hasita ez egon, erabaki daiteke langile hori bere lanpostura ez joatea auzia argitzen den bitartean, segurtasun zioak direla medio. Hasiera izango litzateke prozeduraren lehen izapidea. Prozeduraren hasiera LPACko 68. eta 77. artikuluen bitartean arautzen da, non agertzen den neurri kautelarrak har daitezkeela. Lehen izapide hau, ofizioz has daiteke edo alderdi batek eskaturik. Ofizioz hasitako prozeduretan, organo eskudunak bere kabuz edo gaineko baten aginduz hasi daiteke. Horretaz gain beste organo batek eskaturik edo salaketa egon delako eman daiteke prozeduraren hasiera. Salaketaren kasuan, esan beharra dago salaketa egiteak ez duela suposatzen prozedura alderdiek eskaturik hasi denik. Azken finean, salaketaren bitartez egiten dena da autoritatearen aurrean gertatu dena azaldu, baina ondoren hark erabakiko du prozedura hasi edo ez. Horregatik salaketa ofizioz hasteko moduen artean barneratzen da. Salatzailea interesduna izan daiteke baldin eta hala egiaztatzen bada. Alderdiek eskaturik hasitako prozeduretan, beraiek emango liokete hasiera prozedurari. Honen adibide bat izango litzateke unibertsitateko matrikula eskatzea. Izan ere, hori alderdiak edo interesatuak hasitako prozedura administratiboa izango litzateke. LPACko 70.4 artikuluak eskaeraren forma azaltzen digu. Aipatzekoa da normalean ez dela batere ez formala. Ohikoena izango da eskaerarekin batera NAN zenbakia eta sinadura eskatzea. Administrazioak bere formulario propioak baditu ere, horiek lana errazteko besterik ez daude, berez beste edozein dokumentu aurkeztu baitaiteke. Edozein eskaera egiteko edozein dokumentu eta nahi adina gehigarri aurkeztu daitezke. 38.4 artikuluak esaten du non egin dezakegu eskaera. Eskaera aurkeztu dela frogatzen duen agiri beharrezkoa izango da, eta agiri hori ematen den unetik hasiko dira epeak kontatzen. Baliabide telematikoen erabilerari dagokionez, aipatu beharra dago horiek LAEko 35.artikuluan arautzen direla.

7.4 Prozeduraren instrukzioa
Instrukzioa da, epaile batek egiten dituen ekintzak argitzeko egitateak. Instrukzioak, ebazpena emateko datu guztiak ikertu eta egiaztatzea du helburu. Fase honetan, behin-behineko

2012-2103

65

Administrazio Zuzenbidea I

7. Ikasgaia

neurriak hartzeko aukera egongo da eta ofizioz bultzatu behar da. Ekonomia eta bizkortasunari dagokionez, esan beharra dago gai berdineko eskaera ugari baldin badaude, denak batera tratatzeko aukera egongo dela (lehen azaldu dugun bizkortasun printzipioari jarraiki). Bereizi behar dira kanpo- eta barne-instrukzio egintzak. Kanpoko instrukzio egintzei dagokionez, aipatzekoak dira alegazioak, zeinak prozeduraren edozein unetan, entzunaldiaren aurretik bada, egin daitezke eta agiriak edo bestelakorik aurkeztu. Entzunaldia, ez da derrigorrez beti eman behar. Prozedura instrukzioa bukatu ondoren irekitzen da eta ebazpen proposamena idatzi aurretik. Hau 84.artikuluan arautzen da. Barne instrukzio-egintzak berriz, honakoak izango lirateke:    Txostenak: prozedura ebazteko, lege mailako xedapenetan nahitaezkotzat jotako txostenak eskatuko dira. txostenak izan daitezke: aginduzkoak edo aukerazkoak, lotesleak edo ez-lotesleak. Froga: askatasun printzipioari jarraiki, frogak edozein unetan aurkez daiteke. Azkenik, entzunaldia emango litzateke.

7.5 Prozeduraren amaiera
Prozeduraren amaiera ebazpena emango du. Ebazpen horretan interesdunek agertutako gai guztiak nahiz prozeduratik eratorrikoak ebatzi beharko dira. Ebazpenak honako edukia izan beharko du: erabakia eta hala badagokio horren arrazoitzea. Adierazi beharko du zein errekurtso edo helegite tarteratu daitekeen ebazpenaren kontra eta zein organoren aurrean eta zein epe barruan. Nahiz eta ebazpena izan prozedura amaitzeko biderik oikoena, beste zenbait bide ere aurreikusten dira: hitzarmena, prozedura bertan behera uztea (desestimiento), eskubideari uko egitea (renuncia), prozeduraren iraungitzea eta azkenik, isiltasuna.

7.6 Epeak
LPACko 47.artikuluari jarraiki, epeak bete beharrekoak dira. interesdunak eta administrazioak epeak nahiz epe-mugak bete beharra dute. Interesdunek berek bete beharreko izapideak betetzen ez dituztenean, izapidea egiteko eskubidea galtzen dela ulertuko da eta ondorengo jardunari ekingo zaio. Administrazio berak bete behar dituen epeak ez betetzeak, ez dakar inolako ondoriorik, administrazio-jarduerak baliagarriak dira eta. 7.6.1 Epeak zenbatzea.

Epeak egunez kontatzen direnean, egun baliodunak bakarrik hartuko dira kontutan (días hábiles). Beraz, ez dira zenbatuko igandeak eta jaieguntzat jotakoak.

66

Zuzenbide Fakultatea, Donostia

Administrazio-prozedura

Administrazio Zuzenbidea I

Epe guztiak, dela egunetan adierazita dela hilabeteetan edo urtetan ematen direnean, egintza jakinarazten edo argitaratzen den egunaren biharamunetik edo administrazio isiltasunez baiesten edo ezesten den egunaren biharamunetik hasita zenbatuko dira. Epeak hilabetetan edu urtetan ematen direnean, egunetik egunera kontatuko dira. egun baliokiderik ez balego, hilabetearen azken eguna ezarriko da epe gisara. Epearen azken eguna baliogabea izatekotan, hurrengo egun baliozkoa hartuko da epe gisara.

7.6.2

Epeak.

Ebazpena emateko gehienezko epea 58.2 artikuluan aurreikusten da. Honen arabera, arau konkretu bakoitzak zer dioen ikusi beharko da, gehienez 6 hilabetekoa izango delarik, salbu Lege edo arau komunitario batez beste zerbait ezartzen bada. Ofiziozko prozeduretan epeak prozedurari hasiera emateko erabakia eman denetik hasten da zenbatzen eta alderdiak eskaturiko prozeduretan, erregistroan sartzen denetik.

2012-2103

67

Administrazio Zuzenbidea I

7. Ikasgaia

68

Zuzenbide Fakultatea, Donostia