2013-06-05 15.

zenbakia

Mª EUGENIA ARRIZABALAGA: “EAJ-PNVk, AZKEN 30 URTEZ ABERRIGINTZAN ARITU DELA ALDARRIKATZEN DU”
GBBko bozeramale Mª Eugenia Arrizabalagak esan duenez “Eusko Alderdi Jeltzaleak, sortu zenetik, helburu politiko gisa izan du herri-kontzientzia berrarmatzea Europa demokratikoan toki egokia lortu arte”. Sorturen jarreraren aurrean, nazionalismo iraultzailearen aldeko apustua egiten duen jarreraren aurrean, “EAJ-PNVk, azken 30 urteotan egin duen lana aldarrikatzen du” esan du burukide jeltzaleak, “nazio kohesionatua eraikiz eta justizia sozialeko printzipioetan oinarritutakoa. Aldi berean, herritarren eskubideak eta duintasuna babestuz, pertsonei estaldura emango dien egitura publiko jasangarrietarako zimenduak jarriz, aurrerapen ekonomikoari lagunduz hori garatzeko kalitatezko azpiegituren bidez eta guztion artean sortutako aberastasuna banatzea bermatuz, bazterrean inor gera ez dadin saiatuz”. Bukatzeko gogorarazi du “besteak, eredu iraultzailea dutenek, borroka politikoa gehi borroka armatua Herri honen etorkizunari lotzen ibili diren bitartean”. Artikulu osoa: www.gipuzko.com

“BATERAGUNE AUZIA BULTZADA POLITIKOA IZAN DUEN ZENTZUGABEKERIA JUDIZIALA DA ETA BERTAN BEHERA GELDITU BEHAR DA AUZIPERATUEN ASKATASUNAREKIN”
“Egoera anakronikoa bizitzen ari gara. Hala adierazi genuen 2009. urtean, Bateragune auzia hasi zenean eta hala berresten dugu gaur: bultzada politikoa izan duen zentzugabekeria judiziala da”, adierazi du Joseba Egibarrek, Auzitegi Konstituzionalak Bateragune Auziko bost zigortuak behinbehinean aske uzteko defentsak aurkeztu zuen eskaera atzera bota duela jakin ondoren. Egibarren ustetan, Baltasar Garzon epaileak abiatu eta Barne ministro zen Alfredo Perez Rubalcabak onartutako “dena ETA da axiomak” ondorio “zitalak” ekarri ditu eta “justifika ezin den egoera delikatua” sortu du. “Zentzugabekeria hutsa da ETAko kide izateagatik epaitu, zigortu eta atxilotzea beren erabakien bidez ETAk aktibitate armatua uztea erabakitzea ahalbidetu zuten pertsonak”, argudiatu du EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaileak. Horregatik “zentzuzkoa eta bidezkoa litzateke Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodriguez eta Miren Zabaleta berehala aske uztea”.

UDAL JARDUNALDIAK KURSAALEN
Iñigo Urkullu Lehendakariak, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eta Eneko Goia Donostiako udaleko taldeko bozeramaleak hartuko dute parte datorren igandean, ekainak 9, Kursaalen egingo den Udal Jardunaldian. Goizeko 10:00etan hasiko den ekimen hori EAJ-PNVko Euskadi Buru Batzarrak antolatutakoa da eta Euskadi osoko EAJ-PNVren hautetsi guztiei zuzendutakoa da, egindako lanaren balantzea egiteko eta etorkizunerako helburuak aztertzeko balio nahi duelarik. Ekitaldia irekia da baita alderdikide eta alderdizaleentzat ere. Parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea (943.11.88.88 / idazkaria2@gipuzko.com).

BILDUK DIPUTAZIOAN, 1,2 MILIOI EURO GEHIAGO GASTATUKO DU PUBLIZITATERAKO
Garitano buru duen Diputazioak publizitatea eta propaganda egiteko gastua handitu egin du 2012 urtean, guztira 1.241.702,86 euro gastatu du, eta hori epe luzerako zorraren interesak ordaintzeko kopuruetatik kendu du. Normalean, interesetan aurrezten den dirua zorra gutxitzeko erabiltzen da, eta ez gastu arrunta finantzatzeko, kasu horretan egin den bezala. Departamentuka egindako gastuan, arreta berezia deitzen du, diru laguntza eta transferentzien partidan zeuden 23.803.032,65 eurotatik ez direla 5.292. 410,12 euro erabili. Orokorrean, enpresentzako laguntzak izaten dira Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo departamentuan. Hori ez gastatzeak, are gehiago bizi dugun krisi egoeran eta gure enpresek finantzaziorako dirurik aurkitzen ez dutenean, argi eta garbi erakusten du Gipuzkoako Foru Aldundiak duen kudeaketa eta lidergo-eza, propaganda guztiak ere ezkutatu ezin duen gabezia.

Mª EUGENIA IPARRAGIRRE, EAJ-PNVko GIPUZKOAKO SENATARI BERRIA
María Eugenia Iparragirre irundarra da maiatzaren 21etik Gipuzkoatik EAJPNVko senatari berria. Jarduera pribatura joan den Lorea Leanizbarrutiaren ordez ibiliko da. Ordezkari gipuzkoar berria Irungo udaletxean talde jeltzale zerrendaburu eta bozeramale lanetan ibilia da 2007-2011 legealdian. Senatuan, berriz, bost batzordetako Euskal Taldearen bozeramale lanetan arituko da: Garapenerako Nazioarteko Lankidetza, Ekonomia eta Lehiakortasuna, Sustapen Batzordean, Berdintasunean eta Drogen Arazoetarako Ikerketarako Batzorde mistoan. Baita Autonomia Erkidegoetako Batzorde Orokorreko kide izango da.

II GOIERRI BIZIA EGUNA ZUMARRAGAN
Goierriko EAJ-PNVk hitzordua du Zumarragan ekainaren 16an, II Goierri Bizia Eguna ospatzeko. Ekitaldi politikoan Markel Olanok hitz egingo du eta jarraian bazkaria izango da batzokiko arkupean, Euskadi plazan. Txikienentzat EGIkoek jolasak antolatu dituzte plazan bertan. Bazkarian parte hartzeko (18€ helduentzat eta 10€ umeentzat) ekainaren 11 baino lehen eman izena.

TOLOSAKO BATZOKI BERRIA, ABERTZALE GUZTIENTZAKO ZABALIK
Ekainaren 16tik aurrera, Tolosako jeltzaleek eta abertzale guztiek batzoki berria izango dugu, orain arte Zumalakarregi kalean genuen egoitza historikoaren tokia beteko duena. “Inpernu kalea dagoen batzoki berriak ateak zabalik izango ditu gurekin bere nahiak eta kezkak partekatu nahi dituzten tolosar guztientzat, Tolosa herri hobea egin ahal izateko, bizikalitate hobearekin” horixe esan du Juan Ramon Baztarrika juntako presidenteak. Inaugurazio ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da Zerkausian, eta bertan izango ditugu Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria eta GBBko presidente Joseba Egibar. 14:00etan egoitza berrian ikurrina jasoko dugu eta bazkariarekin amaituko dugu. Inaugurazioa egunaren aurretik, Tolosako EAJ-PNVk bi hitzaldi antolatu ditu. Ekainaren 6an Arantxa Tapia sailburuak “Euskal ekonomiaren erronkak” hitzaldia emango du eta ekainaren 13an Ramon Labaienek “Euskal pizkundea eta EAJ-PNV” izango du hizpide. Bi hitzaldiak 19:30ean izango dira, batzokian bertan.

2013-06-06 Arantxa Tapia. “Euskal ekonomiaren erronkak” 19:30ean Tolosako Batzokian. Irekia. Maria Eugenia Arrizabalaga. 22.00etan ETB1. #Debatea 2013-06-09 Udal jardunaldia 10:00etan. Kursaal.Donostia 2013-06-13 Ramon Labaien. “Euskal pizkundea eta EAJ-PNV” 19:30ean Tolosako Batzokian. Irekia.

www.gipuzko.com
joxemari@gipuzko.com 943118883

2013-06-05 15. zenbakia

Mª EUGENIA ARRIZABALAGA: “EAJ-PNV REIVINDICA ESTOS 30 AÑOS DE TRABAJO CONSTRUYENDO NACIÓN”
La portavoz del GBB, Mª Eugenia Arrizabalaga ha señalado que “el Partido Nacionalista Vasco ha tenido un objetivo político desde su nacimiento: rearmar la conciencia nacional hasta lograr su acomodo en la Europa democrática”. Frente a la postura de Sortu que apuesta por un nacionalismo revolucionario, “EAJ-PNV reivindica el trabajo realizado estos 30 años” ha señalado la burukide jeltzale, “construyendo una nación cohesionada y basada en principios de justicia social. Asimismo, amparando los derechos y la dignidad de la ciudadanía, cimentando estructuras públicas sostenibles que otorguen cobertura a las personas, ofreciendo servicios públicos de calidad, coadyuvando al progreso económico mediante las infraestructuras necesarias para su desarrollo y garantizando el reparto de la riqueza creada entre todos, intentando que nadie se quede en la cuneta”.Para finalizar ha recordado que “mientras, los otros, los del modelo revolucionario, fiaban el destino de este Pueblo a la combinación de la lucha política con la lucha armada”. Texto integro del artículo en www.gipuzko.com

“EL CASO BATERAGUNE ES UN DESPROPÓSITO JUDICIAL DE IMPULSO POLÍTICO QUE DEBE ZANJARSE CON LA LIBERACIÓN INMEDIATA DE LAS PERSONAS ENCARCELADAS”
“Estamos viviendo una situación anacrónica. Ya lo manifestamos al inicio del proceso Bateragune en octubre de 2009 y lo reiteramos hoy: es un despropósito judicial de marcado impulso político y absolutamente anacrónico”, ha manifestado Joseba Egibar, tras conocer que la Sala Primera del Tribunal Constitucional ha rechazado liberar a las cinco personas presas por el caso Bateragune. A su juicio, el axioma “todo es ETA” establecido por el entonces juez Baltasar Garzón y bendecido por el que fuera ministro de Interior Alfredo Pérez Rubalcaba ha tenido “unas consecuencias perversas, provocando una situación delicada e injustificable”. A este respecto, Egibar ha afirmado que constituye un “sinsentido” que quienes “con su decisión y determinación hacen que la organización ETA declare el cese definitivo de su actividad armada sean juzgadas, condenadas y encarceladas, acusadas de pertenecer a ETA”. Por eso “es de justicia y sentido común que Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Arkaitz Rodríguez y Miren Zabaleta sean puestos en libertad inmediatamente”.

JORNADAS MUNICIPALISTAS EN EL KURSAAL
El lehendakari Iñigo Urkullu, el presidente del EBB, Andoni Ortuzar y el portavoz del grupo nacionalista en el ayuntamiento Donostiarra, Eneko Goia intervendrán en la Jornada Municipalista del Kursaal que se celebra este domingo, 9 de junio a las 10:00h. El encuentro, organizado por el Euskadi Buru Batzar de EAJ-PNV, reunirá cargos electos del Partido Nacionalista Vasco de toda Euskadi con el objetivo de compartir el balance de la gestión realizada y analizar los retos de cara al futuro. El acto está abierto a los militantes y simpatizantes nacionalistas. Para asistir al acto es imprescindible confirmar la asistencia (943118888 / idazkaria2@gipuzko.com)

BILDU GASTA EN DIPUTACIÓN 1,2 MILLONES DE EUROS MÁS EN PUBLICIDAD
La Diputación que lidera Garitano ha desviado una de las partidas dirigidas al pago de intereses de la deuda a largo plazo de la institución foral a financiar el importante aumento en gasto en publicidad y propaganda que se ha producido en el pasado ejercicio de 2012 y que ha ascendido a 1.241.702,86 euros. Normalmente, los ahorros en intereses se han aplicado a la reducción de deuda, y no a financiar gasto corriente como ocurre en este caso. En la ejecución del gasto por departamentos llama la atención la no utilización durante el citado ejercicio de 5.292.410,12 euros de los 23.803.032,,65 euros que figuraban en el presupuesto en la partida de transferencias y subvenciones de capital. El destino de esta partida en términos generales suelen ser ayudas a las empresas, dentro del departamento de Innovación, Desarrollo Rural y Turismo. Su no ejecución, y más en tiempos de crisis cuando la falta de financiación ahoga a nuestras empresas, es otra muestra de la falta de gestión y liderazgo de la Diputación Foral de Gipuzkoa que ni toda su propaganda puede ocultar.

Mª EUGENIA IPARRAGIRRE, NUEVA SENADORA DE EAJ-PNV POR GIPUZKOA
La irundarra, María Eugenia Iparragirre es, desde el pasado 21 de mayo, la nueva senadora de EAJ-PNV por Gipuzkoa. Sustituye en el cargo a Lorea Leanizbarrutia, dedicada ahora a la actividad privada. La nueva representante guipuzcoana fue cabeza de lista y portavoz del grupo municipal jeltzale en el ayuntamiento de Irun entre 2007-2011. En el senado ejercerá la portavocía del Grupo Vasco en cinco comisiones: la de Cooperación Internacional para el Desarrollo, la de Economía y Competitividad, la Comisión de Fomento, la de Igualdad y la Comisión Mixta para el Estudio del Problema de las Drogas. Asimismo es vocal de la Comisión General de las Comunidades Autónomas.

“II GOIERRI BIZIA EGUNA” EN ZUMARRAGA
EAJ-PNV de Goierri tiene cita en Zumarraga el 16 de junio para celebrar el “II Goierri Bizia Eguna”. En el acto político intervendrá Markel Olano y a continuación, en el arkupe del batzoki tendrá lugar la comida. Los más pequeños contarán con juegos en la jaima que EGI instalará en la plaza Euskadi. Para participar en la comida (18€ los adultos y 10€ los niños) hay que inscribirse antes del 11 de junio.

EL NUEVO BATZOKI DE TOLOSA, UN ESPACIO ABIERTO A TODOS LOS ABERTZALES
A partir del domingo 16 de junio, los jelkides tolosarras y todos los abertzales contaremos con un nuevo batzoki que tomará el testigo a la que hasta hace poco fue la sede histórica de la calle Zumalakarregi. “Las nuevas instalaciones ubicadas en “Inpernu kalea 3” estarán abiertas a los tolosarras para que puedan compartir sus inquietudes con nosotros o nos quieran hacer propuestas para hacer una Tolosa mejor, con mayor calidad de vida” ha señalado el presidente de la junta local, Juan Ramón Baztarrika. La inauguración comenzarán a las 12:00 en Zerkausia con las intervenciones de la presidenta del Parlamento Vasco, Bakartxo Tejería y del presidente del GBB, Joseba Egibar. A las 14:00h se procederá a la izada de la ikurriña en la nueva sede y terminaremos con una comida. Previa a la inauguración, EAJPNV de Tolosa ha organizado dos conferencias. La primera, el día 6 a cargo de la Consejera Arantxa Tapia que abordará el tema “Retos de la economía vasca” y el 13 de junio, Ramon Labaien hablará sobre “Euskal pizkundea y EAJ-PNV”. Las dos citas a las 19:30h en el batzoki.

2013-06-06 Arantxa Tapia. “Retos de la economía vasca” 19:30h. Batzoki de Tolosa. Abierta al público Maria Eugenia Arrizabalaga. 22.00h. ETB1. #Debatea 2013-06-09 Jornada Municipalista 10:00h. Kursaal.Donostia 2013-06-13 Ramon Labaien. “Euskal pizkundea y EAJ-PNV” 19:30h. Batzoki de Tolosa. Abierta al público

www.gipuzko.com
joxemari@gipuzko.com 943118883

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful