Working Paper

2013 ko abendua

HIZKUNTZAREN TRANSMISIOA HAUR ETA GAZTEENGAN (I)
TRANSMISIÓN LINGÜÍSTICA A NIÑOS Y JÓVENES (I) LANGUAGE TRANSMISSION TO CHILDREN AND YOUTH (I)

Eñaut Apaolaza Amenabar

Proiektu honen laguntzailea da

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Fundazioa, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Fundazioa seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

Hizkuntzaren transmisioa haur eta gazteengan (I)

1.

Ez dago zalantzarik une honetan nerabe eta gazteen esparruak berebiziko garrantzia duela hizkuntzaren geroratzean. Oso gaindituta dugu dagoeneko eskolaren zentraltasunaren ideia, eta jakitun gara eskolaz kanpokoak berebiziko pisua duela nerabe, gazte, eta ondorioz gizarte guztiaren hizkuntza ohituretan.

5.

Bestalde, eta irakaskuntzaren garrantzia neurriratzeko asmoz, etxeko transmisio datuek ere zer pentsatua ematen dute. Kasu hauetan, gurasoen euskaldun eta bikote mistoen arteko ezberdintasuna ere nabaria da:

2.

Hori horrela izanda ere, eskolan egin daitekeen guztia egiten ote den ere zalantzan jarri behar dugu. Hau da, irakurketa kritikoa orokorra izan daiteke. Egia da eskolaren euskalduntzeari eman zitzaion garrantzia izugarria asko erlatibizatu dela beste esparru batzuetan indarra egitearen mesedetan. Zentzu honexetan hizkuntza transmisioaren pisua, eta guraso euskaldunen zereginaren eta portaeren nolakotasunak ez behar bezala pisatzeak gaur egun bizi dugun egoerara eraman gaitu. Zein da egoera hau?

Guraso biak euskaldunak direnean euskara %97ak transmititzen du, eta hauen %86ak euskara soilik. Bikote mistoetan aldiz, euskara %70ak transmititzen du, gehien gehienek gaztelaniarekin batera.

6.

3.

Oro har, ezagutzaren ikuspegitik zalantzarik ez dago egundoko arrakasta izan dela nerabe eta gazteen alorrean egindako lana. Zenbait datu aurkezte hutsarekin nabarmena da arrakasta honen norainokoa:  16 eta 24 urteen arteko gazteen %60 euskalduna da, eta kopuru hau azken hogei urteetan bikoiztu egin da. Euskaldun hauek gainera oro har euskaldun osoak dira, euskaldun alfabetatuak alegia Hauen artean erdiak etxetik kanpo jaso du euskara (eskolan edo euskaltegian)

Ondorio nabarmen batera heltzen gara datu hauek ikusita: euskaradun etxeetan transmisioan itogin galantak ditugula, izan ere bai bikote euskaldunen kasuan, eta are nabarmenago bikote mistoen kasuan nolabaiteko utzikeria dago, eta hezkuntzarekiko delegazio bat euskararen jabekuntzari dagokionean, izan ere bikote euskaldunen kasuan euskara osorik eman beharrean gaztelaniarekin ematen duen %14ak, eta bikote mistoen kasuan euskara transmititzen ez dutenek edo gaztelaniarekin transmititzen dutenek hezkuntzaren esku uzten dute transmititzen ez duten guztia1.

7.

Hori horrela, haurrak jasotzen duena batetik ez da nahikoa, eta gainera euskararen garrantzia erlatibizatzera eraman dezake.

8.

4.

Baina gazteak beste edozein belaunaldi baino euskaldunagoak izan arren, beste adin tarteetako euskaldunek baino gaitasun gutxiago dute euskaraz jarduterakoan. Izan ere, gazteen bostena baino ez da moldatzen hobeto euskaraz gaztelaniaz baino (helduen kasuan herena da).

Gainera, eta aurrekoaren ondorio posible modura, gazte eta nerabeen ezagutza eta erabilera datuak gurutzatuz gero, ikusten da orain arte jarraitutako politikek paradoxa harrigarria ekarri dutela: gazteen euskararen ezagutza sekula baino handiagoa da, baina beste belaunaldi zaharragoek baino gaitasun gutxiago dute euskaraz jarduteko. Hori aintzat hartuta, eta oinarria txarra ez dela jakinda (ezagutza datuak
1

Hala eta guztiz ere badirudi etxean guraso eta semealaben arteko euskararen erabilera goraka doala
As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Fundazioa, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Fundazioa seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

Hizkuntzaren transmisioa haur eta gazteengan (I)

lekuko), egindakoari buruzko hausnarketa bat planteatu behar da, eta ildo batzuk proposatu aurrera begirako horretan.

9.

Erabilerari dagokionez, inkesta soziolinguistikoak aditzera ematen du EAEn biztanleen %28, euskara erabiltzen duela neurri batean ala bestan (gakoa hori da, neurri batean edo bestean, asko ala gutxi, erabiltzea zer den hor ere). Ikus ditzagun xehetasunak:

12.

10.

Bestalde, interesgarria da baita ere ikustea inkesta soziolinguistikoaren arabera zein izan den euskara gaztelania beste edo gehiago egiten dutenen daturen bilakaera:

Baina elebidunak kontutan hartzen baditugu, hau da euskaldunen hizkuntza komunitateari erreparatzen badiogu, ikusten dugu euskaraz gaztelaniaz baino gehiago egiten duten elebidunen portzentajeak beherantz egin duela orain dela 20 urtetik hona, eta garrantzitsuagoa dena, adin tarte ezberdinen arteko elebidunen artean, euskararen erabilera baxuena 16-34 urteen arteko nerabe eta gazteek daukatela.

2

13.

11.

Adin tarteei erreparatzen badiegu, ikusiko dugu gainera gazteak direla portzentajeei dagokienez gehien egiten dutenak:

VI. kale neurketak emandako datuen argitan berriz, euskararen erabilera azken hamar urteetan geldirik dago (2011ko neurketak %13,3ko erabilera eman zuen, 2001eko datu berbera). Erabilera hau posibilitate estatistikoek
2

EAEko datuak eta Euskal Herrikoak berdintsuak dira aldagai honetan As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Fundazioa, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Fundazioa seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

Hizkuntzaren transmisioa haur eta gazteengan (I)

ematen dutena baino altuagoa izan arren, ezagutzaren gorakadak erabilerarengan inolako eraginik ez edukitzea da kezka iturri nagusia.

18.

Azken arrazoi honexengatik gainera da batez ere funtsezkoa hizkuntza politiken ikuspegitik arreta berezia ematea adin talde honi.

14.

Adin taldeen araberako datuei dagokionez, gazteak dira gehien erabiltzen dutenak (%13,4) haurren ondoren (%19,2). Gazteen kasuan gainera bilakaera ez da beheranzkoa izan, egonkor mantendu da azken neurketetan, eta egin diren kale neurketa guztiei erreparatuta bilakaera onena izan duen adin taldea da. Zoritxarrez Euskal Herrirako datu hau Bizkaira eramanez gero, azken hamar urteetan gazteen erabileran beherakada nabarmena ikusi da (2001eko %10,6tik egungo %8,6ra).

19.

15.

Neurketa honek eman dituen daturik kezkagarrienak hain zuzen ere Bizkaiko gazteen arteko erabileraren jaitsierarenak dira, batez ere biztanle gehien duen lurraldea delako (biztanleriaren %40 inguru).

16.

Datuok ikusi eta gero, aztertu ditugun datuek aditzera ematen dute azken hamarkadetan egin den bidea oparoa izan dela, eta gauza askotan asmatu egin dela. Beste alde batetik ordea aditzera ematen dute nolabaiteko agortze bat gertatzen ari dela, goranzko joerak eten egin baitira, lurralde batzuetan modu esanguratsuan gainera.

Honela bada, ezin dugu pentsatu orain gehien egiten dutenak direlako nagusi direnean ere asko egingo dutela. Izan ere datuok diote haurtzarotik gaztarorako saltoan euskararen erabileran beheranzko jauzi handia dagoela, eta gauza bera gainera gaztaro eta adinekoen artean. Hau izan daiteke aintzat hartu beharreko gakoetako bat: hizkuntzak adin nagusitasunaren arabera sailkatzen ari garela ematen du. Gauza bera funtzioei dagokienean, eta haurrak gizarte funtzio berriak eskuratu ahala heltze prozesuaren baitan, funtzio eta zeregin berri hauekiko hizkuntza portaera bat hartuko du. Euskara funtzio horietarako erabilgarri modura hautematen ez badu, ez du erabiliko. Hau da, adinarekin mundua zabaldu ahala, zabaltzen diren leku horien geografian euskarak ondo kokatuta egon behar du.

20.

17.

Nerabe eta gazteen arloan argi gorriren bat pizteko moduko datuak ere badira. Eta horrekin batera gainera adin talde honen garrantzia azpimarratu behar dugu, hainbat arrazoirengatik gainera:    Hizkuntzaren jarraipena beraien esku dagoelako Etorkizuneko direlako erabakitzaileak beraiek

Gainera, ofizialtasunari esker euskararen erabilera esparru eta funtzio formaletan areagotu bada ere, informalenetan ez da neurri berean horrelakorik gertatu. Eta hau baliagarria da ez soilik administrazioarekiko harremanetan, baita lanekoetan ere, edo zer esanik ez, hezkuntzan (ikasgela eta jolastokiaren arteko hizkuntza banaketa lekuko).

21.

Laburbilduz, honako azpimarratuko ditugu: 

ideia

hauek

Hizkuntzaren etorkizunerako nerabe eta gazteen garrantzia, berauekin ereindakoak nagusi direnean fruituak emango baititu Erabileraren geldialdia Gazte eta nerabe elebidunen erabilera urria beste adin taldeekin konparatuta

 

Gaztaroan finkatzen direlako hizkuntza portaera eta erabilera ohitura sendoenak

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Fundazioa, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Fundazioa seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

Hizkuntzaren transmisioa haur eta gazteengan (I)

Erabilera formala eta informalaren arteko banaketa horretan eragin behar da adin tarte honetan Adin aldaketetan (haur-nerabe-gaztenagusi) bereziki erreparatu behar hizkuntza aldaketaren arrazoiak eta

moduak hartzeko

ezagutzeko

eta

neurriak