Working Paper

2013 ko abendua

HIZKUNTZAREN TRANSMISIOA HAUR ETA GAZTEENGAN (III)
TRANSMISIÓN LINGÜÍSTICA A NIÑOS Y JÓVENES (III) LANGUAGE TRANSMISSION TO CHILDREN AND YOUTH (III)

Eñaut Apaolaza Amenabar

Proiektu honen laguntzailea da

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Fundazioa, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Fundazioa seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

Hizkuntzaren transmisioa haur eta gazteengan (III)

1.

Haur eta gazteen hizkuntza erabileran, edo euskararen erabileran nahiago bada, zenbait faktorek eragina dute. Aurreko working paper batean zerrendatu beste egin ditugu (ikus ‘Hizkuntzaren transmisioa haur eta gazteengan (II)), baina ikuspegi politiko batetik interesgarriak izan daitezkeenak arreta bereziz aztertuko ditugu ondorengo lerrootan.

3.

Hizkeren nolakotasuna eta moldakortasuna: ikastetxeetan euskarazko jarduera formala da batez ere, eta ikasgelan erabiltzen den, eta ondorioz barneratzen den hizkerak erabilera formal horretan erabiltzeko ezaugarriak ditu. Hezkuntzan, oro har, ez da erabilera informalik erabiltzen, eta horrek bi ondorio badakartza gutxienez:  Euskara erabilera formalerako soilik edukitzea, informala berriz erraztasun handiagoz erabiltzen diren hizkuntzetarako utziaz. Ez dugu ahaztu behar etxetik euskara jaso duten ikasle gutxi dauden lekuetan erraza izango dela gainera aldaketa hau baldin eta ikastetxeek beraiek eta bestelako erakunde publikoek ez badute nolabait komunikazio informalerako prestakuntzarik aurreikusten. Euskara prestakuntza akademikorako hizkuntza huts modura hartzea, prestigioan eraginez, eta nerabezaroko hausteko gogoen testuinguruan, eta ikastetxearekin identifikatzen denez, hautsi beharreko beste ikono bat bihurtuz.

2.

Identitatea: Euskaldun elebakarrak modu trinko batean bizi ziren espazioak desagertu eta euskaldunak erdararen itsasoan sakabanatuta bizi direnetik, hizkuntzaren erabilera eta ahalmen handiena identitate elementu nagusienetakotzat hizkuntza bera daukaten hiztunena da. Euskara bera identitate bati lotuta erakusteari uko egiten baldin bazaio, erabilera eta ezagutza (handiagoa) hartzeari berari uko egiten zaio neurri handi batean. Izan ere esperientzia batzuk martxan jartzerakoan ulertu izan dute euskara sakonagotik bizi ez izatearen arrazoia ez dela ezagutza falta hutsa, baizik eta identifikazio falta batean duela jatorria, identitate arazo bat dela beraz. Beraz ekintzak ez dira hainbeste euskara erabiltzera bideratu behar, baizik eta identitatea eraikitzera modu kontzientean, alegia, euskaldun izateko hautu kontzientea egingo duten pertsonak garatzen laguntzera. Plus bat eransten zaio hizkuntzari beraz, ez da hizkuntza hutsa, baizik eta identitate baten adierazpenetako bat, eta ondorioz identitate hori begi bistako egin behar da. Noski ezagutzak, eta ezagutzaren bidez inguru jakinetara –etxea, eskola kideak, lagunak…egokitzeak (dialektalizazioak nahi bada) garrantzia du, baina horren aurreko lanketen beharra ere ikusten da azaltzen ari garen parametro hauetan. Faktore hau aintzat hartzekotan beste faktore guztiengan eragina izango du, perspektiba eta orientazio jakin bat emango baitie beste guztiei.

4.

Zentzu honetan dialektalizazioa erraztuko duten ekimenak, argota sortzen lagunduko dutenak, hizkuntzarekin jolas egiteko moduak erakusten dituztenak, oso lagungarriak izan daitezke hizkuntzaren moldakortasun, eta ondorioz informalizazio eta dialektalizazioan laguntzeko.

5.

Gune hegemonikoak: ikerlan honetan gune hegemonikotzat edo nahiago bada arnas gunetzat joko ditugu. Zeintzuei buruz ari gara? Euskal literatura soziolinguistikoan arnas gunetzat hasiera batean esparru geografiko jakin batzuk hartu dira, euskara bizirik, indartsu eta nagusi

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Fundazioa, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Fundazioa seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

Hizkuntzaren transmisioa haur eta gazteengan (II)

diren lekuak, egunerokotasunak eta inguruarekin komunikatu beharrak beste motibaziorik gabe erabili eta belaunez belaun transmititu diren herri eta eskualdeak (Goierri, Urola ingurua, LeaArtibai, Sakanako eta Baztango herri batzuk, Malerreka, Bortziri…). Baina esparru geografikotik komunikazioaren esparru funtzionaletara ere jauzi egin du gune hegemonikoen kontzeptu honek, eta hartara herri gehientsuenetan, euskaldun kopurua aipatutako eskualde horietakoa izan ez arren, badira euskara nagusi den espazioak, uneak eta funtzio sozialak. Hezkuntza da bat esate baterako. Gune hegemonikoak, geografikoak zein funtzionala, ezinbestekoak dira hizkuntzen berreskuratze prozesuetan, hizkuntza batek, gurean euskarak, behar bezala okupatzen ez dituen espazio geografiko eta funtzionaletarako oinarri eta eredu baitira. Zentzu honetan ikastetxeen jarduna euskaraz izatea oso garrantzitsua da, baina badira baita ere ume asko eta guraso asko elkartzen diren guneak, euskara gehiago egiten delako, azoka edo festa egun jakin batzuk, beraien ezaugarri bereziengatik euskara gehiago egiten delako, jaialdi batzuk, bertsolaritzari lotutakoak esate baterako (Bertso Txapelketa Nagusiak sortu duen kuriositatea baita erdarazko hedabide batzuetan ere adibidez oso aintzat hartzekoa da), eta aisiari –aisia egituratuari- lotutakoak batik bat. Arnas gune hauek gune hegemoniko diren neurrian bereziki zaindu beharrekoak dira ondorioz, eta berriak sortzeko ahalegina egin behar da, bai zerrendatutakoen artean, baita esparru berriak gune hegemoniko bihurtuz. Adibidez, nerabe eta gazteen kirol jarduna izan daiteke hainbat herritan, edo kultur sorkuntza eta eskaintzari dagozkienak.

6.

Aisialdia egituratua eta ez egituratua: gutxi edo gehiago herri askotan, batez ere gune euskaldun edo erdi euskaldunetako herrietan, aisialdia egituratuaren inguruko ekimen, programa eta aktibitateak euskaraz egiten dira. Kasu hauetan sarritan gertatzen da aktibitatea bera euskaraz izan arren, nerabeen arteko hizkuntza gaztelania dela, eta soilik euskaraz izaten dela gidaritza daraman pertsona nagusiagoarekin jarduterakoan. Tarteko figurek, nerabe eta arduradun nagusien artekoak alegia txertatzea egokia izan daiteke, beste hizkuntza batekin, eta nerabeengandiko gertuagoko partaidetza batekin euskara berauen arteko harremana euskarara bideratuko dutenak. Horrez gain, aktibitate egituratu hauez kanpoko aisia gaztelaniaz izan ohi da. Aisia, askatasun espazio den neurrian, batez ere egituratu gabekoa denean, oso zaila da interbentzio baterako objektu modura irudikatzea. Kasu hauetan kirol eskaintza eta kultur eskaintza bera izan daiteke palanka egokia. Ez dago zalantzarik hala eta guztiz ere aisi egituratuan zein ikastetxeetan egiten denak hizkera dialektalizatzeko edo nerabeen arteko harreman ‘horizontaletan’ euskara gehiago egiteko, ondoren, gaztaroan edo aisi egituratu gabean eragin zuzena izango duela.

7.

Eredugarritasuna: adin tarte bakoitzean figura eredugarriek marka ditzakete portaerak, hizkuntzarenak baita ere. Honela bada, transmisioaren ikuspegitik dauden gabeziak gorago esan baditugu ere, hizkuntza ohiturak transmititu egiten dira, transmisioaren parte dira alegia. Bestalde, gurasoen eredugarritasun ia osoa laburtzen joango da nerabezaroan eta gaztaroan zehar. Adin tarte hauetarako eredu kirol eta kultura esparruetatik etorriko dira, eta berauen hizkuntza ohiturak, edo ageriko egiten den hizkuntzaren erabilerak lagundu egin dezake hizkuntzari prestigioa ematen. Zentzu honetan

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Fundazioa, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Fundazioa seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

Hizkuntzaren transmisioa haur eta gazteengan (II)

pertsona hauen produkzio kulturala –horrelakorik dagoenean- edo hizkuntzaren erabilera eta esperientzia ageriko egitea egokia izan daiteke.

eragina izan dezakete haurren eta nerabeen hizkuntza ohiturengan, eta hizkuntzaren transmisioarengan.

8.

Gurasoen funtzioa eta transmisioa: beste dokumentu batzuetan (ikus ‘Hizkuntzaren transmisioa haur eta gazteengan I eta II’) aipatu dugu transmisioaren datuek argi-ilunak dituztela. Batetik bikote euskaldunek oro har euskara transmititzen diete beren seme-alabei, baina gaztelaniarekin batera neurri esanguratsu batean. Bikote mistoetan berriz %70ak ematen die euskara beren seme-alabei, erdararekin batera oro har. Lehen kasuan gaztelaniarekin batera emateak transmisioa izan daitekeena bezainbestekoa ez dela esan nahi du. Gauza bera bigarren kasuan, bikote mistoen %30ek ez baitu ematen euskararik, eta oso kopuru handia da. Kasu batean zein bestean hezkuntzaren esku utziko da euskalduntzea ziur asko (edo agian ezta hori ere), eta esan bezala ez da nahikoa. Bada zer hobetua eta non jarduna transmisioaren atal honetan. Baina ez da hori bakarrik, izan ere gurasoen ohiturak, hizkuntzarenak barne, erreferentzia nagusi dira beraien seme-alabentzat, eta umeekin egitea baina euren artean edo gurasoen lagun artean berriz euskaldunak izanagatik ere gaztelaniaz jardutea, transmititu egiten da. Horrez gain hizkuntza transmisioa ez da soilik etxeko hizkuntzari dagokiona, edo etxekoen arteko gehi transmititzen diren hizkuntza ohiturak, bada baita ere kultur transmisioa, euskalduntasuna ikusteko modua, komunitatearekikoa, balioak, eta abar. Zentzu honetan horretarako gaitasuna dute baita ere hedabideek, eta umeen zein nerabeen eskura dagoen telebistak. Sare sozialek baita ere, baina hori gurasoen eskumenetik urrunago dago telebista baino. Honela telebista eskaintzak eta berau erabiltzeko etxe bakoitzeko moduek ere

9.

Belaunaldien arteko lotura: euskararen erabilera areagotu nahi denean adin bakoitzari egokitutako ekinbideak eskaintzen dira batez ere, baina ikusi dugu adin batetik besterako igarotze uneek eragin handia dutela euskararen erabileran, euskararen kalterako gainera normalean (progresiboa baita euskararen erabileraren urritzea). Interesgarria litzateke jakitea zergatik gertatzen den hau, baina baita ere erabileran eragin nahi denean bizi ibilbideari erreparatzea edo belaunaldien arteko loturak ere biltzea. Zer esan nahi dugu? Ezin ditugu soilik nerabeak edo gazteak, isolatutako taldeak balira bezala hartu, eurentzako ekintzak diseinatuz, eurekin hasi eta bukatu egiten diren ekintzak gainera. Hori horrela, beharrezkoa da belaunaldien arteko nahasketa eta elkarreragina ere erabilera sustatzeko ekintza eta programetan aintzat hartzea. Bai adin tarte batzuetan nagusiagoak gazteagoentzako eredu direlako, baina baita ere adin talde bakoitza bere baitan erlazionatzen den arren, beste adin taldeekin ere asko erlazionatzen delako. Adin talde nagusienentzako gainera ez dago ekimen sendorik erabilera sustatze aldera, galdutzat jotzen direla ematen du, edo ekimenen lehorte honek hori iradokitzen du. Bestalde, jakin badakigu erabilera ohiturak nerabezaroan eta gaztaroan finkatzen direla, baina planteatzen diren politiketan eta ekimenetan ez dago ibilbide orokorraren ikuspegirik, adin guztietarako baliagarriak izan daitezkeen jarduera esparruak aurreikusiko dituenik (adibidez kirolaren ingurukoak, edo kulturaren ingurukoak).

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Fundazioa, nor of its sponsors or supporting entities. EKAI Fundazioa seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision.
TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu facebook.com/EKAICentre scribd.com/EKAICenter

Hizkuntzaren transmisioa haur eta gazteengan (II)

10.

Sare sozialak: sare sozialetako euskararen erabileraz esan dezakeguna aisia informalari esan dezakegunaren oso antzekoa da. Sare sozialetan erabilera batik bat alderdi formal eta sinbolikoenetan euskarazkoa izan ohi da, agurretan, zoriontzerakoan… Baina informazio trukean, adar jotzeetan, irainetan eta abarrean berriz oso euskara gutxi erabiltzen da. Sare sozialak egoera soziolinguistikoaren ispilu dira, ez dira bereziki arriskutsua den espazio bat, baina adin talde batzuetan, gazteenean, eta batez ere nerabeenean oso gutxi erabiltzen da. Bere garrantzia batez ere bi alderditatik dator:   Esparru berri bat delako, eta gazteen kasuan euskara berandu iritsi da Gazteentzat bereziki erakargarria den esparru bat delako

Nerabeen eta gazteen harremanetarako esparru finkatua denez dagoeneko, egun egiten duten ohiko erabileran eragitea ez da erraza izango, baina sare sozialei erabilera berriak emanaz euskarazko erabilera sustatzera iritsi daiteke. Kasu honetan ere kontuan izan behar da erabilera berri hori beraien adin taldekoen artekoa izan behar dela gutxienez, eta adin taldeen artekoa izatea ere aurreikusi daitekeela lehen aipatu ditugun arrazoiak direla eta.